text
stringlengths
99
920k
Ez dakit ohartu zareten, baina dena da orain fest. Gure eskualde urola-kostatar honetatik irten gabe, urte batzuk badaramatza Zarautzen «Udaberri fest» izenekoak. Zestoan «Patana fest» asmatu dute orain. Azpeitian «Triku festie» egiten zen lehen; gaztetxekoek ere zerbeza festie jarri dute oraintsu. Baina joera ez da hori. Joera da fest han eta fest hemen. «Larrabetzu fest» ere ikusi dut; Donostian egin duten Aniztasunaren aldeko ekitaldi koloretsu batean ere gauza ez da anitz aldatu: hura ere fest, eta dena holaxe, gezur-aniztasun ederrenean. Eta nik uste nuen gure euskara ñañotu honek bazuela festa-girorako adur berezi bat; gainezka zituela hitzak edo hitz-zatiak besteri emateko ere: gaupasa, bestondo, marijaia, tobera, jazzaldi… eta beste. Fest hori behar dugu gaur nahitaez ahoak eta begiak betetzeko. Nere irudipena da ingelesez ere ez dela hainbeste ikusten fest hori, eta festival bera dela gehiago erabiltzen nonahi. Alemanetik ez dut uste sartu zaigunik, eta beraz pentsatu beharko dut anglo-jendeak baino anglo-itxura haundiagoa eman arteko onik ez dugula. Euskara hutsa horixe baita: hutsa, putza eta motza. Erdara hutsa ez bezala; zenbait erdara haundi ez bezala. Ingelesa ari da gailentzen hemen ezin esanezko martxan. Musika izan zen aurrena; gero anglo-izenak jartzea etorri zen, kastillanoen aldetik gehienbat: Jonathan, Christian, Starlight eta holakoak. (Sudakerrian areagokoak dira, eta ikara emateko moduko izenez bataiatzen dituzte haurtxo errugabeak: Onedollar, Usarmy eta holako! Patxamamak barkatuko ahal die!). Euskaldun jendea ere hasia dago nere inguruan umeei Lian eta horrelakoak jartzen. Orain hizkuntza bera da sartzen hasi dena: hezkuntzatik, denda eta taberna berrien izenetatik eta abar. Eta ez dira izenak bakarrik: ikusiak gaude, oraingoz hiriburuetan bakarrik, den-dena, ordutegia barne, ingelesez jarria daukaten dendak. Sintomak gero-eta argiagoak dira, eta hemen dator nere gaurko profezia, zinez, bihotzez eta bihozminez botea: hemendik 300 bat urtera Penintsula gurean ingelesa hitzegingo da erabat. (Hexagonoaz deus esaten ez naiz ausartzen oraingoz.) Euskarak ez dut uste iraungo duenik, baina gaztelaniak eta portugesak ere ez. Eta kontuz: hau ez da boutade bat; hau bene-benetan diot. Katalanarekin ditut dudak: eutsi-behar horretan zailduagoak daude katalan asko eta asko; katalan elebakarrak izan nahi dutenak ere ezagutu ditut bat baino gehiago. Eta bai: badakit elebakar izan nahi hori oso gaizki ikusia dagoela jende ongi heziaren artean, baina ni ez naiz ari ez onesten eta ez gaitzesten; gauzak nola diren esaten ari naiz, zer bide daramaten, eta nolatsu bukatuko duten, nere ustez, hiru menderen buruan. (Halaz guztiz, aitor dezadan: euskarazko elebakartasun irreal bat praktikatzeko grinak harrapatzen nau tarteka, beste grina irreal batzuek ere harrapatzen nauten bezala, besteipe edo gehixauko barik.) Bukatzeko, gertakari bat, benetakoa, «jazorikua», Kirikiñok esan ohi zuen moduan. Banoa Donostiako Bulebarrean barrena eta horra non suertatu zaizkidan parean sindikatu bateko kideak sinadura eske. Etorri zait haietako bat, eta esaten dit, hitzez hitz: «¿sabes algo de castellano?» (Donostiako berri ez dakienarentzat: turistak ibiltzen dira asko hiritxo horretan; nere berri ez dakienarentzat: ez omen daukat «hemengotar» itxura haundirik.) «¿Sabes algo de castellano?», beraz («kastillanoz pixkat ba al dakik?») «Una miqueta», erantzungo niokeen gustura, edo «xeoxe bazekiñet», edo «algo ya sabo», edo… zerbait irreala, baina ez: baietz erantzun nion («sí»), zintzoki eta errealistaki. Hemendik pare bat mendetara «a little» erantzungo du jende askok sasi-profeta honen ustez. Azken oharra: profezia bat uste bat da, eta usteak erdia ustela izan ohi du, baina kontuz: beste erdia ez.
Legutiok iraganari buruzko ikasgai bat eskaintzen digu, antzinako harresien eta gerra zibilean asko hondatutako Erdi Aroko herrigunearen bidez. 1936ko azaroaren 30ean hasi zen Villarrealgo bataila, hilabeteko borrokaldia, errepublikaren zerbitzura zeuden euskal armadaren tropen eta fronte nazionaleko tropen artean. 1.500 hildako, eta 5.500 zauritu baino gehiago, Gorbeialdeko Kuadrilla osoa hartzen zuen fronte batean. Erdi Aroko herrigune baten historiara egindako bisita, nahi gabe historiaren esanahia aldatu ahal izan zuen bataila baten erdigune bilakatu zena. Aukeran, Iruri gaztandegia bisitatu ahal izango da, 3 euroko gehigarri batekin. ​ TTIPIA Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak.. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekueak aukeratuz.
Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak, eta honela azaldu zuen erabakia pasa den ostiralean prentsa-ohar honen bitartez: Azken bi urteotan, Euskal Herrian esanahi handiko diren bi erakunderen ehungarren urteurrenak bete dira, eta elkar Fundazioak ere gogora ekarri nahi du bi erakunde horien lanaren garrantzia eta, horregatik,erabaki du 2019ko saria Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari ematea. Erakunde bakoitzak bere izaera eta ibilbidea du, baina badituzte antzera dituzten hainbat ezaugarri balio handiko direnak Fundazio honen iritziz: (Irakurri +) EUSKAL HERRIA ZUZENEAN, AURTENGO ‘PROIEKTUARI ELKAR SARIA’ Artikuluak, Fundación Elkar, Lehiaketak, Sin categorizar |2019-04-08 |No hay comentarios elkar Fundazioak gaur goizean egindako agerraldian jakitera eman duenez, 2019ko Proiektuari elkar saria Euskal Herria Zuzenean ekimenari ematea erabaki du. 2016tik banatzen diren elkar sariak aurten maiatzaren 9an banatuko dira Andoaingo Bastero kulturgunean. Gaurko agerraldian, bertan emango den sarietako bat aurkeztu da, Proiektuari elkar saria. Sari hau bi urtetik behin ematen da, Joseba Jaka bekarekin txandaka; 10.000 eurokoa da, eta bere helburua, sortzear dagoen edo jada martxan dagoen ekimen bati laguntza ematea da, proiektua gauzatzen laguntzeko. Zergaitik saria Euskal Herria Zuzenean ekimenari? Joxe Mari Sors, elkar Fundazioko lehendakariak esan duenez, Ipar Euskal Herritik Euskal Herri osora begira, kultur mugimendua sustatuz euskal kulturaren alde lan handia egiten den ekimena da. Musikatik abiatutako jaialdia da, nahiz eta kultur adierazpide anitza eta aberatsa osatzera jotzen duen. Bereziki saiatzen da euskal musikari behar duen lekua eta duintasuna ematen. Gazteen ekimenez gauzatzen den jaialdia da, eta hura gauzatzeko ezinbesteko dira taldelana zein elkarlana, eta bi balore horiek indartzen ditu: taldelana taldean egiten delako, lanerako prest dauden kultur zaleen indarrak bilduz; elkarlana, inguruko beste eragileekin batera aritzeko ahalegin etengabean egiten dutelako, herriko gainerako eragileak ere bilduaz ekimenera.
Etorkizuna hemen da. Edo ia. Amazon aukera berri bat aztertzen ari da: produktu edo zerbitzu bat Internet bidez erostean, erabiltzaileari aukera ematea selfie baten bidez ordaintzeko, bere identitatea pasahitz bidez ziurtatu ordez. Amazonek aditzera eman duenez, metodo hori seguruagoa da. Aurpegi bidez ezagutzeko sistemari esker, erosketa egiten ari den pertsona benetako bezeroa dela eta identitate-ordezterik gertatzen ari ez dela bermatuko litzateke. Logikoa den bezala, argazki bat ere lapurtu daiteke; horregatik, begiak kliskatzeko edo burua mugitzeko eskatuko dio sistemak erabiltzaileari, segurtasun-neurri gisa. Teknologia hori ez da berria, Windows 10en jada txertatu zen saioa hasteko metodo gisa. Baina ordainketa-prozesu batean ziurtatzeko modu gisa erabiltzea oso urrats handia izango litzateke. Amazoneko arduradunen hitzetan, metodo hori erosoagoa izango litzateke erabiltzailearentzat, erosketa mugikorrarekin egitean prozesu hori intuitibo eta errazagoa izango baita pasahitz bat tekleatzea baino. Edozelan ere, konpainiaren planetako bat baino ez da oraingoz, eta ez dute horretarako egunik ezarri. Iturria: CNN Facebook Twitter LinkedIn Pinterest Espainiako 10 saltokitik 3k jasotzeko guneak erabi... Zer sektore haziko dira gehien, datozen urteetan, ... By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/
Horrez gain idatzi dezakezu helbide honetara: solicitudaura@urumeaberri.com edo zenbaki honetara deitu: (+34) 943 556 699 Pide cita Infografiei buruzko oharra Webguneak biltzen dituen infografia guztiak (elementu komunak, fatxadak, ingurunea eta gainerako lekuak) orientagarriak dira eta aldatu egin daitezke proiektu teknikoaren beharren arabera. Etxebizitzek dagokien kalitateen memorian azaldutako ekipamendua edukiko dute, eta irudietan erakutsitako altzariak ez dituzte izango.
Aiziak biali duBermeoBitxiBlogaBoom Shaka LakaDenborari so | Urko Aristiren blogaEBEuskadi - Blogak EuskadiEingo al deu?EITB Musika blogaEuskaraGarapenerako lankidetza, ALBOANKirol berriakPortobelloTeknologiaTxutxumutxuakUhinetan idatziaZinema | Pantaila handianLurraldeIGELAK - Andoni Iturbe'Go!azen'eko espia Aiziak biali du Bertsolaritzari buruzko bloga. Bertso-saioak, bertso-afariak, bertso-jaialdiak, txapelketak eta bestelako bertso jarduerak. Hitza Jolas eta Hitzetik Hortzerako edukiak, bideoak eta audioak. Menu Skip to content Home Harpidetza Tag Archives: hilerri Herio! Zure aurrean karakol izan nahi nuke Leave a reply Bertsolaritza aldatzen ari da, garatzen ari da, egokitzen, moldatzen ari da!Garai batean gai-jartzailerik ez zegoen eta librean aritzen ziren kantuan. Bertsolariak bilatzen eta sortzen zuen gaia. Gaur egun ere abesten dute librean bertsolariek baina gaijartzailearen figura oso sustraitua dago bertsogintzan. Doinuen eta neurrien garapena ere nabarmena da. Sei, zazpi, zortzi eta bederatzi puntuko bertsoak noiznahi entzuten dira gaur egun. Bereziki txapelketetan. Lehen ez zen horrelako konturik. Garai bateko bapateko bertsogintzan lau puntuko bertsoa zen nagusi, lau errimakoa gehienetan, zortziko handia eta zortziko txikia alegia. Gaur egungo bertsogintzan urtero plazaratzen dira doinu berriak askotan bertsolariak berak sortuak eta beste askotan musikariren batenak dira: Xabier Lete, Mikel Laboa, Manu Chao, Bebe, Bob Marley… bistakoa da kanpoko iturrietatik ere edaten duela bertsolariak. Onintza Enbeitak blog honetan idatzitakoaren harira esango nuke bertsolaria etengabeko bilaketa batean murgilduta dagoela. Norbere buruaren bila, ezagutzen ez duen herri horren bila, errima, joskera eta hitzen bila. Neurrigabea da neurriaren barruan sartzeko bilaketan egiten den ahalegina. Eta bila ari denak aurkituko du zerbait! Bertsolaritzaren bilaketa eta aldaketa prozesuaren adierazgarri dira bertsolariei jartzen zaizkien zenbait ariketa berezi. Alegian bertso jaialdia egin zuten eta Felix Irazustabarrena gai-jartzaileak ariketa bereziak jarri zizkien bertsolariei. Bertsoaldi berean doinu eta neurri desberdinetan abestea, hasierako agurra bota eta segidan hiru puntu erantzun beharra eta Andoni Egañari jarri ziona, gaia eman eta hamar-hamabost minutu uztea bertsoak pentsatzeko. Hilerriira bidali zuen karakolak biltzera eta hauxe Zarauztarrak hiru bertsotan egindako pelikula. Hasiera beldurgarria baina amaiera oso zoriontsua duen pelikula da. Karakolak bezala segi dezagun lasai lasai gure buruaren bila. This entry was posted in Bederatzikoa and tagged bertsoa, Egaña, heriotza, hilerri, Hitza Jolas, karakola on 2 August, 2011 by Naiara Gutierrez.
Haien kabuz lanean ari diren pertsona ekintzaileak lanerako espazio berria izango dute urritik aurrera Bergaran, Alkar Lankidetza Gunea, UNEDen egoitzan kokatuko dena. Alkar Lankidetza Gunearen helburua da Bergara eta Debagoieneko ekintzaileei lanerako espazio partekatu bat eskaintzea; lankidetzazko ekonomia ereduan oinarrituta, sinergiak sortzeko, elkarrekin ikasteko, harremanak sustatzeko eta proiektuak eta ezagutzak partekatzeko balioko duena. Udalak eta UNED-Bergarak sinatutako akordio bati esker, UNEDek lagako duen espazioan lanerako gunea atondu du Udalak. Iñaki Esparza Leibar UNED-Bergarako zuzendariaren esanetan, proiektu honen bitartez, eskualdeko pertsona ekintzaileei bitartekoak eskaintzearekin batera, herrira zabaltzen dituzte haien azpiegiturak. Eta hori bada haien helburuetako bat. Herrirako ere da haien lana, Bergaran bertan oso errotuta dagoen erakundea baita, herriko dinamikan parte-hartze aktiboa duena. Bergarako Udalak ekintzailetasuna sustatzeko egiten duen lanean ekarpen berri bat da hau Ainhoa Lete Zabaleta alkate orde eta Garapen ekonomikorako zeinegotziaren esanetan. Historian zehar erakutsi dute Bergarak, eta bergararrek ekintzailetasunerako gaitasuna. Gaur egun, hori mantentzen da, baina gure gizarteak aldatzen diren neurrian, lanbideak, lan egiteko moduak… ere aldatzen dira, eta maiz pertsona horiek haien lana garatzeko espazio faltan egoten dira gaur egun. Egoera horri erantzuteko asmoz sortu da Alkar Lankidetza Gunea. Lanerako eta elkarlanerako espazioa izango dena, izan ere, lanerako plazarekin batera, partekatuko diren espazio eta zerbitzuak ere egongo dira erabiltzaileen eskura.. Urriaren 3tik aurrera egin ahal izango dute espazio erabiltzeko eskaera Bergaran edo Debagoienean erroldatutako ekintzaileek. BAZean aurkeztu behar da eskaera. Horretarako inprimakia beteta, NANa eta negozio ekimenaren bideragarritasun plana egina badu, planaren kopia eta Debagoieneko Garapen Agentziako aldeko ebaluazioa. Alkar Lankidetza Gunearen erabilera epe baterako izango da, erabilerarako ordenantzan jasotzen diren baldintzen araberakoa, alegia. Ordutegiari dagokionez, UNED zabalik dagoen ordutegi bera izango du, eta indarrean dauden prezio publikoak ordaindu beharko dituzte onuradunek. Bergarako Udalaren Garapen Zerbitzuaren bitartez kudeatuko da. Erabiltzeko eskaerak hemen egin daitezke.
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-hedabideak-beste-jauzi-baterako-ordua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-hedabideak-beste-jauzi-baterako-ordua/@@download/image/20111319920EUSKARAZKO_HEDABIDEAK.jpg 2012/12/13 berria Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, pozik egiten dugunarekin, euskal kulturaren isla eta hauspo gara, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ugari eskaintzen ditugu. Albistea eta informazioaren haritik, entretenimendutik, gertukotik, sakonetik, zientziatik Baina ez da nahiko, ibilbide horretan sakondu behar dugu, orain artekoa hobetuz eta zabalduz. Hiztun komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko eskubideaz ari gara, beharraz, nahiaz. Edozelako gizarte modernoren orainean, edozein kulturaren geroan, giltzarri da hedabideen zeregina. Ez da hau ukatuko duenik eta hala ebazten da behin eta berriz erakunde publiko eta alderdi politiko gehienen euskarari buruzko gogoeta eta plan estrategikoetan. Printzipio eta helburutan letra larriz aitortzen dute garrantzi hori, baina sostengu ekonomikoan ez, ez behintzat hedabide ez publikoei dagokienez. Ezagun da EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian oso egoera desberdinak bizi direla: Nafarroan eta Iparraldean erakundeen sostengua hutsala da; EAEn oso bestelakoa da, baina ez da nahikoa, aurrean ditugun erronkei begira eusteko adinakoa ez bederen. Euskarazko hedabideok ohituta gaude zailtasunean jarduten, gure hizkuntzaren izaera ez normalizatuak horretara bultzatzen gaitu, eta agian horrek ere laguntzen digu bizi dugun krisiari aurre egiten. Baina egoera gorria da eta hainbatetan larria. Hedabide ugari ari dira ixten munduan, hedabide historikoak, ospetsuak, gureen aldean handi eta indartsuak… Eta guk ere enbataren erdian dihardugu. Publizitatea behera, salmentak ere bai, diru-laguntzak urritzeko joeran… Noiz arte eutsi ahal izango diogu? Bankuen, autoen, altzari eta elektratresnen salbamendu garaian, guk ere sostengu sendoagoa aldarrikatzen dugu. Maiz aurpegiratu zaigu diru publikotik bizi garela, bai euskal kultura, bai euskarazko hedabideak, konplexua sortzeraino ere bai agian. Orain, ostera, inoiz baino argiago ikusten da nola giltzarritzat jotzen diren esparru eta proiektuetan, erakunde publikoek dirutzak bideratzen dituzten, izan hauek eremu publiko edo pribatukoak. Eta ekonomikoki ere sektore garrantzitsua da euskarazko hedabide ez publikoena: 600 langiletik gora ari gara bertan, hilero soldata etxera eramanez eta euskal gizartearen aberastasunean gure alea jarriz. Azken 30 urteetan ibilbide oparoa egin dugu, baina bada ordua beste jauzi bat emateko. Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Eta instituzioen konpromiso sendoagoa ere egunerokoan ikusi nahi dugu. Herri erakunde publikoen sostengu eta babes handiagoa aldarrikatzera gatoz. Gure gizartearen garapena ezin delako porlana eta azpiegitura handien garapenari lotu. Adibidez, Euskal Y tren proiektuaren kilometro bakar batek, erakunde publikoetatik euskarazko hedabide ez publiko guztietara lau urtetan bideratzen dena balio du. Errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezake. Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua eta euskal kulturak ere bai.
Hasteko, anekdora txiki bat. Duela hilabete batzuk, Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarrerako hauteskundeak zirela eta, hauxe esan nion alderdikide bati: “Imazena argiturik, Salbidegoitia eta beste hamabi izango dituk EBBkideak”. Eta hauxe erantzun zidan: “Ez zekiat, baina uste dut Salbidegoitia uztekotan dagoela”. Nere aldetik, hola ihardetsi nion: “Harritzen nau, baina, tira, gehiago jakingo duk hik”. Alberto Suriori gertatzen zaion bezala, nik ere, tarteka, erraturen bat izaten dut eta baita iragarpenetan asmatu ere. Zergatik egiten nuen iragarpen hura? Dirua (bankuak, aurrezki kutxak, eraikuntza enpresak, etab.) egonkortasunaren zale izaten delako, ez beste ezergatik. Izan ere, dakizuenez, Salbidegotia jauna da Eusko Alderdi Jeltzalearen diru-kontuez arduratzen dena. Gehiago da: oker ez banabil, Egibar, Urkullu eta Gerenabarrena alde batera, Arzalluzen garaietatik iraun duen bakarra Salbidegoitia da, alderdiko “poltseroa” alegia. Hortik aurrera, norberak atera ditzala bere ondorioak, baina nik behintzat, bat atera dut: hurrengo Euskadio Buru Batzarra inoiz egon den batzar “integratzaileena” izango dela, hau da, askotariko sentsibilitateak bateratuko dituela, diruarena barne. Besterik da “diruaren sentsibilitateari” zer irduitzen zaion Ibarretxeren azken egitasmoa, galdeketarena alegia... Ildo beretik, Euskal Herriko enpresariei buruz lerro bi. Ez naiz ni izango enpresariaren jarduna, oro har, zalantzan jarriko duena, ez, besteak beste, kasu askotan enpresarien ekimenari esker bazkaltzen dugulako. Askok eta askok meritu handia dute, txikiek batez ere: baserritarrek, autonomoek, tailerretakoek... Hori argiturik, diodan ez naula harritzzen enpresarien patronala Ibarretxeren egitasmoaren aurka egotea, besteak beste, ez-egonkortasuna dakarkeelako eta hori, adiskidea, “patrika” arriskuan jartzea delako. Horrek ez nau harritzen, batek baitaki zer egingo nukeen empresaria banintz; auskalo! Sutan jartzen nauena da errege-familia deitzeko duten zaletasuna. Horrela, garrantzizkoa den zerbait inauguratu behar den aldiro, errege edo printzeak ekartzen saiatzen dira, hemengo agintariak, Ibarretxe barne, gutxi direlakoan edo. Agi denez, Lehendakariak ez du errege-familiak bezainbat “saltzen”. Jokabide hortaz gutxi libratzen dira eta, adibidez, horixe egin zuen oso abertzalea den eskualde bateko MCC multinazionalak. Bejaundeiela.
Kronikakide kanpainaren baitan, sekulako zozketak egingo ditu Kronikak, Kronikakide direnen artean. Dagoeneko hirugarren zozketa burutu dugu eta amaitu da. Irabazlea Maria Lourdes Arrieta izan da, eta honako saria eramango du etxera: Hernani Bidaiaken bidaiatzeko maleta; bi pertsonentzako otordua Itxas buru sagardotegian; sarrera bikoitza Txindokiko itzala abentura parkean, eta 4 sarrera Hernaniko igerileku irekietarako. Beraz, Zorionak Lourdes! Horrez gain, dagoeneko jarri dugu uztaileko zozketa martxan, eta ondoko sariak irabazteko aukera izango dute parte hartzaileek: Urrats oinetako dendako poltsa eta Hernaniko igerileku irekietarako 6 sarrera. Parte hartzeko ondorengo pausuak jarraitu: kronika.eus webguneko Kronikakide atalean sartu, eta kanpainaren hasierako zozketan, Parte hartu botoia sakatu. Hemen gaurko zozketa, bideoan: Kronikakide Hernani Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Cookieek ez dute zure gaineko informazio sentiberarik biltegiratu ohi, kreditu-txartelak edo banku-datuak bezala, argazkiak, DNI edo informazio pertsonalik, etab. Izaera teknikoko, lehentasun pertsonalak, eduki-pertsonalizatuak, etab. bezalako datuak gordetzen dituzte. Web zerbitzaria ez da pertsona bezala elkartzen zuri, web-nabigatzaileari baizik. Egiaztatu nahi baduzu, ikus dezakezu normalean Explorer Internetekin nabigatzen baduzu web orri berbera Firefox-ekin edo Chrome-rekin nabigatzean weba ez dela konturatzen zu pertsona bera zarela, nabigatzeileari uztartzen baita eta ez pertsonari. Zer cookie motadaude? Cookie teknikoak: Oinarrizkoenak dira eta beste gauzen artean, gai dira jakiten noiz hari de pertsona bat edo automatizatutako aplikazio bat nabigatzen, noiz nabigatzen duen erabiltzaile anonimo edota erregistratutako bat; edozein web-orri dinamikoren funtzionamendurako oinarrizko zereginak. Analisi-cookieak: Erabiltzen den nabigazio motaren gaineko informazioa jasotzen dute, gehien erabiltzen diren sailak, kontsultatutako produktuak, erabilerako ordutegia, hizkuntza, etab. Publizitate-cookieak: Publizitatea erakusten dute bere nabigazioaren arabera, jatorri-herrialdearen arabera, hizkuntza, etab. Zer dira berezko cookieak eta kanpokoak? Berezko cookieak bisitatzen ari den orrialdeak sortutakoak dira eta kanpoko cookieak beste hornitzaile batzuek jasotzen dituztenak dira, adibidez, Facebook, Twitter, Google, etab.-ek. Zer gertatzen da cookieak desaktibatzen baditut? Cookieak desaktibatzeak izan ditzakeen garrantzia uletzeko adibide batzuk erakusten ditugu: Ezin izango ditu partekatu web horren edukiak, Facebook, Twitter edo bestelako sare sozialetan. Webguneak ezin izango ditu bere lehentasun pertsonalen arabera edukiak moldatu, online dendetan gertatu ohi den bezala. Ezin izango da sartu web horren eremu pertsonalera, adibidez Nire Proflia, Nire Kontua edo Nire Erosketak sekzioetara. Online dendak: Ezinezkoa izango da erosketak online egitea, telefonikoak izan beharko dute edo daukan kasuan, denda fisikoa bisitatuz. Ordu-eremua, dibisa edo hizkuntza bezalako lehentasun geografikoak egin edo aldatzea ez da posible izango. Webguneak ezin izango du egin bisitarien eta webearen trafikoaren gaineko analisirik, web-orri lehiakorra izatea zailduko duena. Ezin izango du blogean idatzi, ez argazkirik igo, iruzkinik argitaratu, balioraziorik egin edo punturik eman edukiei. Webak ez du jakingo pertsona bat edo spama argitaratzen duen automatizatutako aplikazioa zaren. Eremuko-publizitaterik ezingo da erakutsi, webaren publizitate-sarrerak txikiagotuko dituena. Sare sozial guztiek cookieak darabiltzate, desaktibatzen badira ezin izango da sare sozialik erabili. Cookieak ezaba daitezke? Bai. Ez ezabatu soilik, era orokor edo partikularrean domeinu espezifikoak blokeatu daitezke. Webguneko cookieak ezabatzeko nabigatzailearen konfiguraziora jo behar da eta domeinuarekin lotutako aukerak bilatu ahal izango dira, ezabapenari ekitea ahalbidetuz. Gehien erabiltzen diren nabigatzeileen cookien konfigurazioa Chrome nabigatzailearen cookie jakina batera nola heldu azaltzen da ondoren. Oharra: pauso hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke: Joan zaitez Konfigurazio edo Lehentasunetara menuko Artxibo aukeraren bidez edo goian eskuinean agertzen den pertsonalizazioko ikonoa klikatuz. Sail desberdin agertuko dira, Aukera aurreratuak erakutsi hautatu. Pribatutasuna, Eduki-Konfiguraziora joan. Cookie guztiak eta leku-datuak aukeratu. Cookie guztien zerrenda bat agertuko da domeinuagatik ordenatuta. Domeinu jakineko cookieak errazago aurkitzeko Cookieak Bilatu alorrean idatzi partzial edo osorik helbidea. Iragazia egin ondoren web-orriaren cookien lerro bat edo gehiago agertuko dira pantailan. Hau eginda soilik aukeratu eta X-n sakatu behar da bere ezabapenari ekiteko. Internet Explorer nabigatzailearen cookien konfigurazioa azaltzen da ondoren. (pauso hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke): Erremintak, Interneteko Aukera-tara joan. Egin klik Pribatutasuna-n. Mugi ezazu deslizadora desiratzen duzun pribatutasun mailara arte. Firefox nabigatzailearen cookien konfigurazioa azaltzen da ondoren. (pauso hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke): Joan zaitez Aukerak edo Lehentasunak sailetara, nabigatzailearen sistemaren arabera. Egin ezazu click-a Pribatutasunean. Historiala aukeratu, bertan Pertsonalizatutako konfigurazioak erabili historialean. Orain Cookieak Onartu aukerak ikusiko duzu, lehentasunen arabera aktibatu edo desaktibatu daitezke. OSX-erako Safari nabigatzailearen cookien konfigurazioa azaltzen da ondoren. (pauso hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke): Lehentasunetara joan, gero Pribatutasunera. Hemen Cookieak Blokeatu aukera dago, desiratzen den blokeo mota estu dezakegu lehentasunen arabera. iOS-erako Safari nabigatzailearen cookien konfigurazioa azaltzen da ondoren. (pauso hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke): Egokitzetara joan, ondoren Safarira. Pribatutasun eta Segurtasunera joan, Blokeatu aukera ikusiko duzu eta nahi den blokeoko mota aukeratu. Android nabigatzailearen cookien konfigurazioa azaltzen da ondoren. (pauso hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke): Nabigatzailea zabaldu eta Menua aukeratu, gero Egokitzak. Pribatutasun eta Segurtasunera joan, Onartu aukerak ikusiko duzu, lehentasunen arabera aktibatu edo desaktibatu daitezke. Windows Phone nabigatzailearen cookien konfigurazioa azaltzen da ondoren. (pauso hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):
Hizkuntzen teknologiak indartsu iritsi zaizkigu. Ez dago esaterik bat-batean heldu direnik, aspaldikoak baitira hizkuntza eta teknologia uztartzen dituzten jakintza-arloak. Aspaldikoak izanagatik, ordea, apenas lortu duten oraintsu arte sektore produktiboen edo, oro har, gizartearen arreta berenganatzerik. Duela hamar bat urtetik hona, ordea, aldaketa izugarria gertatu da. Eztanda moduko bat. Orain, esate baterako, nork ez du itzultzaile neuronala erabiltzen. Argazkia. Unplash / Kevin Ku Hiru faktoreren konfluentziak eragin du indarraldi hau. Batetik, adimen artifizialeko ereduen eta tekniken bilakaerak, zehazki sistema neuronalen eta ikasketa sakonaren errendimenduak; bestetik, datu masiboak, alegia, testu- eta ahots-bildumak eskura izateak, eta, hirugarrenik, konputazio-ahalmena izugarri handitzeak. Makinek, gaur, primeran itzultzen dute, testuak sortzen dituzte, galderei erantzuten diete, ahotsez esandakoak ezagutu eta erantzun egiten dute. Gaur egun, makinekin hizketan egin daiteke; nonahi eta noiznahi ari gara horrela, maiz konturatu ere egin gabe. Ez bakarrik konputagailu, tablet edo mugikorrekin, ez bada autoarekin, hozkailuarekin, telebistarekin, laguntzaile birtualekin, edo auskalo zer trasterekin. Makinak hiztun dira. Mintzaide ditugu. Solasean aritzen gara hezur-haragizko ez diren zer batzuekin. Hori horrela da, bai, baina munduko hizkuntza hegemonikoetan da horrela. Munduko hizkuntza gehienek ez dute baliabiderik teknologiaren esparrura egokitzeko. Horregatik esaten da hizkuntza askoren etorkizuna heriotza digitala dela. «Makinek, gaur, primeran itzultzen dute, testuak sortzen dituzte, galderei erantzuten diete, ahotsez esandakoak ezagutu eta erantzun egiten dute» Horren guztiaren ondorio sozial eta soziolinguistikoak nabari dira dagoeneko, eta pentsa daiteke gero eta nabarmenagoak izango direla. Bizi al gaitezke euskaraz mintzaide elektroniko horiek euskaraz ikasten ez badute? Horra galdera. Horregatik da oso garrantzitsua etorkizuneko agertokiak aurreikustea, eta aurrez neurriak hartzea. Alderdi sozialarekin batera, inpaktu ekonomikoa ere sekulakoa da. Ez da kasualitatea munduko enpresa aberatsenen artean, punta-puntako tokietan, hizkuntzaren teknologia lantzen dutenak egotea, adibidez, Apple, Microsoft, Amazon, Alphabet (Google) edo Meta (Facebook). Cédric Durand ekonomistak, bere “Tecnofeudalismo, crítica de la economía digital” liburuan, gako interesgarriak eskaintzen ditu munduaren digitalizazioak ekarri duena ulertzeko, eta korporazio erraldoien egiteko moduez jabetzeko. Testuinguru honetan, ez ikusiarena egitea ez da aukera erreal bat. Euskal Herriak, euskarak, bere tokia egin behar du. ‘European Language Equality’ proiektuan argitaratutako txosten batean Europako hizkuntzen baliabide teknologikoak aztertu dira. Horien arabera egindako sailkapenean euskara 25. tokian agertzen da. Aurretik ditu estatu-hizkuntza gehienak, eta parean edo atzetik hizkuntza ez-ofizialak edo gutxituak. Gure egoera soziolinguistikoa zein den kontuan hartuta, esan daiteke euskara ez dagoela posizio txarrean. «Testuinguru honetan, ez ikusiarena egitea ez da aukera erreal bat. Euskal Herriak, euskarak, bere tokia egin behar du» Aurrera begira, txikia izateak dituen berezko zailtasunak gorabehera, badugu Euskal Herrian komunitate teknologiko aski sendoa, bada ezagutza eta gaitasuna. Egin behar dugun bideak ezinbestean oinarritu behar du baliabide irekietan eta publikoetan. Geure tresna propioak garatu behar ditugu, ikerkuntzan inbertitu, agenteen lana koordinatu, ikuspegi kritikoa zorroztu, eta euskara bezalako hizkuntzen beharretan arreta jarri.
Ikusi duzue materialek zer jarrera duten korronte elektrikoarekiko, eta probatu ere egin duzue aurreko unitatean; bi multzo nagusitan sailkatu dituzue materialak: eroaleak eta isolatzaileak. Baina erresistentzia elektrikoaren ikuspegitik, gauzak beste era batera azter daitezke. Material eroaleak, esaterako, oso erresistentzia elektriko gutxiko materialak dira, eta isolatzaileak, aldiz, erresistentzia elektriko oso handia dutenak. Ondorengo jardueretan, beraz, sailkapen hori (eroalea eta isolatzailea) gainditu, eta muturrekoak diren bi multzo horien artean koka daitezkeen material batzuen ezaugarriak eta erabilera ikasteko aukera izango duzue. Eroaleen eta isolatzaileen arteko material horiekin, zirkuitu elektrikoetarako osagaiak egin daitezke. Elementu horiei erresistentzia deituko diegu. Jarduera honetan proposatzen dizuegun saiakuntza egiteko, erresistentzia elektriko gisa askotan erabiltzen den material bat aukeratuko dugu: nikrom izenekoa. • Hemen behean adierazi dizkizuegun urratsei jarraituz, eraiki ezazue proposatzen dizuegun muntaketa, eta azter ezazue egindako lana, ondoren jartzen dizkizuegun galderen laguntzaz. Prozedura 1. Zerraz, egin iezazkiozue koska txiki batzuk zurezko ohol bati, marrazkian azaltzen diren modukoak. 2. Prestatu berri duzuen egurtxo horren inguruan, biraka, jar ezazue nikrom-ezko haria, argazkietan ikusten den eran, eta lot itzazue hariaren bi puntak gabiletan. 3. Lot iezaiozue gabila horietako bat pilaren polo bati, hari eroale baten bidez. 4. Lot iezaiozue zirkuituan dagoen motorraren harietako bat pilaren beste poloari. 5. Konekta ezazue motorretik aske geratu den motorraren bigarren kablea nikrom-ezko hariarekin. Hari horren gainean hainbat lekutan egin daiteke konexioa, eta kontaktu bakoitzarekin zer gertatzen den aztertzea litzateke ariketa honen helburu nagusia. Azterketa 1. Konexioa non egiten duzuen kontuan hartuta, zirkuitu horren barruan geratzen den nikrom-ezko hari zatia luzeagoa edo laburragoa izango da. Zer gertatzen zaio motorraren abiadurari hari horren luzera handiagoa egiten den neurrian? 2. Eta zer iruditzen zaizue, tartekatzen dugun erresistentzia handitu egiten dela hariaren luzerarekin? Edo alderantziz da? 3. Nolakoa izango da motorren abiadura, zirkuitu horretan tartekatzen dugun nikrom-ezko haria laburragoa den neurrian? Eta zer gertatuko zaio erresistentziari? Ondorioak 1. Zer ondorio atera daitezke aurreko saiakuntza hori egin ondoren? 2. Esan al dezakegu nikrom-ez egin dugun erresistentzia hori erresistentzia aldakor moduan erabil daitekeela? Zertarako balio dezake? 3. Esan al dezakegu erresistentzia horrek motorretik igaroko den korrontearen intentsitatea erregulatzeko balio duela?
Donibane Lohizuneko Mazarin karrikan bizi nintzen eta amatxiren familia Ziburun bizi zelako maiz, ene sorterrian josta nezan, poz-pozik zubia gurutzatzen nuen. Egia aitortzeko hark batzutan bildur handia ematen zidan, agian haur bildurtia nintzelako, bainan gehiago amatxiren etxearen ondoan Chicago Banda beren moto eta larruzko palto beltzekin zegoelako. Ikarati bat nintzela aitortzen dut bainan gaizto haiek edonor izutzeko gai zirela ere bai. Batzuen aurpegi ezaguna gogoan daukat, bixki batzuena, bat Ziburuko karriketan zehar oraino noiztenka ikus dezakedana eta Bixintxoetan berak kudeatzen duen taberna ezagun batean urtean behin agurtzen dudana. Beste bat, Rachou, bandiletan gaiztoetan gaiztoena, aspaldi Donibane Lohizuneko polizia nazionala bihurtua eta esan nezake beti berdin segitzen duela, behin baino gehiagotan bere egoera zakarrez manifetan ohartu bainaiz, batez ere gazte abertzaleen aurka. Alua! Beste bat ere noizean behin portuan ikusten ahal dudana, ipotxa itxura duen buru handiko izengabekoa. Bildurgarriak ziren eta haien joko nagusia donibandarrak zanpatzea zuten, zubitik beste aldean bizi izateagatik, burgesak izateagatik, lehen ziburutarrentzat donibandarrak halakoak baitziren, gure aldekiko gorrotoa beti dilindan bizirik zegoela erakusteagatik, azken finean ohiturarengatik. Haiekin nik ez dut sekulan arazorik izan, lehenik gazteegi nintzelako eta beranduago, batzuk aski hurbiletik ezagutu ditudalako, bainan berriz ere diot ikaragarriak zirela eta borrokatzea zela haien joko maitagarriarena. Geroago, hamasei urte bete izan nituenean Donibaneko beste talde borrokalari bat ezagutu nuen, aski azkarra, denak borrokalari kirolariak, guduan inork irabazten ahal ez zituena, Jacques, Mem, Pierrot, Sainciart… denak borroka librean aritzen zirenak, indar handikoak, batzuk gaiztokeria izugarrikoak, beste batzuk aldiz, mugimendua segitzen zutenak. Egia aitortzeko diferentzia handia zen Hegoalde eta Lapurdiko mentatilateen artean, hemen, Lapurdin, ukamiloak nahiko laster dantzan ematen zirelako, direlako oraino. Nik ez dakit rugbyaren eraginak ote diren edo populu baten senen erakusmena denez bainan hala da eta frantses influentzia ezkorrak beti halako bortizkeria beregan ekarri baitu, odol beroa izatea eta borroketan gozameneko aritzea. Aipatu ditudan gora-beherez aparte, portu inguruko gizartea nahiko azkarra zela adierazi behar da eta bi zatitan erabat banandurik zegoela onartu ere, sozial klaseen arabera antolatuta, arrantzaleak alde batetik, hiritar “burgesak“ bestetik, ziburutarrak gorri, donibandarrak xuri, publiko eta pribatu eskolen arteko guduka ahantzi gabe. Mundu laikoa rugbyari lotuta zitzaion, arrantzari, portuari eta Zibururi. Katolikoa aldiz futbolari, Arin futbol taldeari, Donibaneri, karrikari bainan baita Akotz, Xantako, Erromardiko baserri eliztiar munduari ere. Haiei erantsi behar zitzaizkien Azkaine, Urruña eta Senperetik Santa Maria eskolara zetozen laborari mundukoak ere. Horretan sumatzen zen elizaren eta eskola pribatuen indarra. Gauzak apur bat aldatu direla esan daiteke bainan behin baino gehiagotan ikus daiteke Iparraldean jendea muturrekotan aritzen edozoin arrazoinengatik, ez lehengo heinean halere. Pentsa beraz, orduan gaiztoek zer mundu egokia aurki zezaketen haien grina aise betetzeko eta, zinez, Donibaneko talde horrek ez zuen denborarik galtzen borroka baten bila joateko. Hori izan balitz bakarrik luma ez nuela hartuko uste dut, gaur egun kartzelara eremango zituzten denbora-pasetan aritzen zirelako eta egoera faxista bezain gaiztoak sortzen zituztelako. Haien joko maitagarriena, Donibanetik Miarritzera motoz abiatzea zuten, homosexualen aurkako “razzia“ ikaragarriak egitera eta behin baino gehiagotan aditu eta ikusi ditut gure ohiko tabernan halako komandoak antolatzen. Aski zen batek esatea “Goazen Atalaira!” beste guzien begi dirdirak pizteko eta erabakia hartzeko. Guk bagenekien ihizira abiatzen zirela, homosexualen ihizira. Izugarria! Haien jokoa hauxe baitzen, Miarritzeko itsas bazterrean den atalairaino hurbiltzea, hura baitzen homosexualen topagunea, eta haietatik batto ikus orduko haren gibeletik laster egitea, harrapatzea eta zanpatzea, eta berehala beste batengana joatea “Sales pédés“ laidoez irainduz, denen irrien artean, harropuzkeria osoz, haien harrapakina lurrean, zentzurik gabe, odoletan utzi arte. Egiazko harroputzak ziren, haien abenturak eta ekintza gaiztoak denei kontatzea gostukoa baitzuten eta nehor ez zen ausartzen esatera hura espantukeria bat besterik ez zela. Denek jainko txikitzat hartzen zituzten eta gu ginen gazteagook haien lagunak izan nahi genuen, badaezpada ere. Orduko frantseskeria izugarria zen, eskoletan, familietan, karriketan, euskaraz mintzatzea lotsagarria, ahalkemangarria baitzen, hala nahi izan zuten gure sumitzaileek, agian hobe baitzuten jendeen artean ahalkea sartzea debekatzea baino. Pentsa Donibanera heldu ziren laborari familiako azkaindarrak, saratarrak, senpertarrak ala urruñar euskaldunak, etxean beti euskaraz aritzen zirenak, Donibaneko mugak Frantziarenak izan balira bezala zituzten, kaskoin gizarte modernoarenak, zibilizazioarenak... Orduko giroa higuingarria zen!, Euskara eliztiarren eta zozoen kontuko zerbait zela sinistarazi ziguten eta haren aurkako arma handiena asmatu zuten: Lotsa eta ahalkea, frantsesaren handikeriaren eta zibilizazioaren izenean. Egun eta berrogoita hamar urteren buruan, oraino, harritzen naiz orduko ezagun bat euskalduna zela jakitea, sekulan euskaraz ez nuelako aditu izan. Harritzekoa da nola batzuk, ni politikaren bitartez ezagutzeagatik eta abertzalea eta euskalduna naizela jakiteagatik, berrogoi urteren buruan euskaraz orai hasten zaizkidala, orduko ahalkea pasa izan balitzaie bezala. Horretan bi jende mota baitago, lehengo egoera latzak onartu izan zituztenak eta erabat frantsestu zirenak, oraino abertzaleei gorroto larria dietenak, eta besteak, politika hiltzaile hura ukatu dutenak eta gutarrak bilakatu direnak. Gure artean halako zoinbatzuk ere bazeuden, arrazoin desberdinengatik frantses mundu zakarretik euskal mundu abertzalera pasatu zirenak eta horrek behin gertatutakoa kontatzeko gogoa ematen dit. Hirurogoita hamarko hamarkada hartan, Iparraldean, Herri Taldeak antolatu genituen eta gu Donibanen lehen lerroan ginen Xan Marguirault gure herritarra presondegian sartu zutelako, lehen euskal preso lapurtarra izanez. Comité Xan hura sortu genuenean, bilkurak Rex edo Gure Etxeko zinemaren goiko egoitzan egiten genituen eta afixa eransketak ohikoak ziren. Halako batean Donibaneko jaietarako elkar-bazkari bat egitea bururatu zitzaigun, “Chez l'ami Léon“, Elhorga lagunak zeukan ostatuan. Berrogoi pertsona hurbildu ginen eta hantxe afaltzen ari ginen artean Baionan GAL-ek Pantu errefuxiatua erail zuela jakin genuen. Akabo hango parranda eta berehala Donibaneko su artifizialak gelditu behar genituela batzuei bururatu zitzaien. Nik ez nekien gure arteko batzuk erakundean sartuak zeudela orduan. Ziburura berebilez joan eta bertako kaira hurbildu ginen, jakinez handik suak botatzen zituztela. Autoak hurbildu eta kairat bertaratu ginen. Hantxe suak pizteko ardura eman zioten adineko gizon gaizo bat zegoen, bakar-bakarrik metxa eta bonbatxoen artean. Denak hurbildu gintzaizkion eta harekin solasean hasi. Gure arteko batek, lehengo kontuetan ikustekorik bazeukan batek, berarekin hurbiletik hitz egiten hasi zitzaion, animaleko muturrekoa emateko asmoz. Modu hoberena suak gelditzeko zalantzarik gabe. Hainbeste pena eman zidan gizon hark nere esku ziren guziak egin nituela muturrekoa jaso ez zezan eta gure laguna jo ez zezan konbentzitu nuen, beste moduak izan zitezkeela pentsatuz. Azkenean inork ez zuen inor jo, halere surik ez zen izan eta gizon zahar hari, modu onez, etxera joateko aholkua eman zioten..
EH Bilduk eta ERCk legeari paragrafo bat gehitzea proposatu dute, aurrerantzean frankismoaren krimenak ikertu eta epaitu ahal izateko. PSOEk, PPk eta Ciudadanosek aurka bozkatu dute Berria.- 2018.03.21 Argentinako kereila daraman Maria Servini epailea, Gernika-Lumoko udaletxean, 2014an. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU 0 «Ez begiratu niri. Franco hil zenean, nik 7 urte baino ez nituen. Begiratu zuen alderdiko militante izandakoei, diktaduraren aurka borroka egin zutenei». Marian Beitialarrangoitia EH Bilduk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak azken unera arte egin zion dei PSOEri «erantzukizunez» jokatzeko. Baina ez zuen lortu bere alderdiak eta ERCk egindako proposamena sozialistek babesterik. 1977ko Espainiako Amnistia Legea moldatzeko lege proposamena tramiterako onartzea bozkatu zuten Kongresuan, atzo egindako osoko bilkuran. EAJ, Unidos Podemos, PDeCAT, Compromis eta Nueva Canariasen babesa lortu zuen; sozialistak aurka agertu ziren, PP eta Cidadanosekin bat. Legearen bederatzigarren artikuluan paragrafo bat gehitzea proposatu dute EH Bilduk eta ERCk: «Lege honek jasotzen dituen xedapenek ez dute eragotziko epaitegiek eta auzitegiek genozidio, gizateriaren aurkako delitu, gerra delitu edota giza eskubideen bestelako urraketa larriak ikertzea, epaitzea eta delitu horien arduradunei dagozkien zigorrak ezartzea». Izan ere, Beitialarrangoitiak «penaz» gogoratu du Hego Euskal Herriko, Espainiako, Galiziako eta Herrialde Katalanetako hainbat udalek ipinitako kereilak artxibatu egin direla, eta Argentinan abiatutako bidea oztopoz beterik dagoela. Gainera, EH Bilduren bozeramaileak ohartarazi du azkenean onartutako legea ez zela hasieran proposatutakoa: «Frankistek bi atal berri gehitu zizkioten, amnistia diktadurako agintari eta funtzionarioentzat ere izateko». Beitialarrangoitiaren arabera, aldaketa «berandu» etorri da. Baina «ezinbestekoa» da, «egia, justizia eta erreparazioa» lortzeko. Francisco Letamendiaren hitzak gogoratu ditu: «Esan zuen amnistia ez dela oraindik delitugiletzat ditugun pertsonei ematen zaien barkamen lotsagarria, baizik eta euren ahalegin guztiak diktaduraren aurka jarri zituztenei egindako aitortza. Baina lege honetan ahaztea esan nahi du». «Justizia selektiboa» EAJko bozeramaile Joseba Andoni Agirretxeak goraipatu du bere alderdiak lege horren alde egin zuen lana. Orduko eztabaidan Xabier Arzallusek legeari emandako babesa arrazoitzeko esandakoak gogoratu ditu: «'Ez dugu nahi euskal herritarrik kartzelan edo erbestean geratzerik', esan zuen. Eta euskal herritaresan zuenean beste edozein antifrankista izan zitekeen». Ohartarazi du lege hura ez zela izan eurek idatziko zutena, baina bai idatzi zitekeen bakarra. «Norbaitek uste al du askatasunez idatzi zela? Hor dugu adibide 1981eko estatu-kolpe ahalegina». Joan Tarda ERCko diputatuak ere dei bertsua egin dio PSOEri. Ohartarazi die gaur egun lege aldaketa hori babesteko behar den gehiengo osoa egon badagoela parlamentuan, baina, hauteskunde inkesten arabera, «laster» PPk eta Ciudadanosek gehiengo osoa lor dezaketela. Konstituzioan oinarrituta Forma akatsak eta aitzakia juridikoak argudio gisa ez erabiltzeko eskatu die Beitialarrangotiak sozialistei. Baina ez diote kasurik egin. Gregorio Camara diputatuak 1978ko Espainiako Konstituzioaren 9.3. artikulua hartu du ahotan: «Argi esaten du legeek ezin dutela atzera begirako eraginik izan. Horregatik, lege moldaketa hau onartuta ere, ezingo lirateke frankismoaren krimenak epaitu». Gainera, diputatu sozialistaren esanetan, soilik amnistiatutako batzuk epaitzeari bidea zabaltzea «justizia selektiboa» izango litzateke. Iritzi bera dute PPk eta Ciudadanosek. 1977ko legea babestu zuten buruzagi sozialistak eta komunistak izan dituzte hizpide aurka agertu ziren hiru alderdiek. Ciudadanoseko diputatu Jose Ignacio Prendesek uste du PCEko Marcelino Camachok 1977ko eztabaidetan esandakotik «haren oinordeko politikoak baino gertuago» dagoela bera: «Guztientzat amnistia nahi zuela esan zuen, eta nik ere horixe nahi dut». Camarak, besteak beste, Santiago Carrillo eta Dolores Ibarruri buruzagi komunistak izan ditu gogoan: legea «sutsu» babestu zutela esan du. «Herriak ozen eskatutakoa lege bihurtu zuen parlamentu demokratikoak». Proposamena euskal gatazka politikoarekin ez lotzeko eskatu du Beitialarrangotiak. Sozialistekin lortu zuen; ez, ordea, PP eta Ciudadanosekin. PPko Miguel Lorenzok «emozio eta pasio bera» eskatu dizkio «ETAren biktimak babestekoan». Amnistiaren Legeak ETA, Grapo eta beste talde batzuetako kideak ere amnistiatu zituela gogoratu zion Prendesek: «Badakizu nola eskertu zion ETAk amnistia Espainiako Gobernuari? Legea onartu eta biharamunean Bizkaiko diputatu nagusia eta haren bizkartzainak hilda».
BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOAk (milioi asko dituzten sukaldari talde bat) Udal Gobernu Batzordearekin (EAJ-PSOE) batera bigarren eraikin bat eraiki nahi du, Miramongo eraikinaz gain, biak lurzoru publikoan eta finantzaketa publikoarekin. Donostiarrak nahasten saiatzeko-edo orain abian jarri duten desinformazio-kanpaina baten barruan Udalak zabaldu dituen datuak zuzentzeko eskatzen dugu. Manteoko eta Zemoriako parkeen ustezko desagerpenaren aurrean gizartearen gehiengoa aurka dagoela ezkutatzen dute Udalak emandako datuek. Ekimen pribatu honek gazteentzako eta adinekoentzako ekipamendu publikorako lursail bat erabiltzen saiatzen baita. Onartu zenetik 12 urte pasa dira, eta ekipamendu hori garatzeko finantzaketa ukatzen jarraitzen du Udalak oraindik. Espero dugu zentzutasuna nagusituko dela justizia-auzitegietara jo beharrik gabe, nahikoa argudio daudelako proiektua leku egokiagoetan kokatzeko, hirigintza-plangintza bati erantzuteko, eta ez beren zerbitzura dauden pertsonen eta erakundeen gutiziari. Jarraitu eta jarraituko dugu, donostiar gehienekin batera, URKULLU jaunaren EUSKADIKO ITUN BERDEA araubideari erantzungo dion udal baten alde lan egiten, eta zalantzarik gabe, alde batera utzi behar da bigarren makroproiektu hau Donostian, sukaldarien kolektibo horrek ez baitio erantzuten gurekin elkartzeko eskaerari, eta erakusten baitigu Mondragon Korporazioarekin batera ez dituztela bi osagai garrantzitsu, hala nola EGIAREKIKO eta ONDASUN KOMUNAREKIKO errespetua. Udalari REFERENDUN bat egiteko eskatzen diogu, hain erabaki burugabea hartu aurretik, non, gainera, Plan Orokorraren berrikuspena ebasten saiatzen den, oraingo planak eta hurrengoak ez bailukete jarduera hori babestuko. Komunikabideei eskertuko genieke benetako datu hauek argitaratzea (Udalak ezkutatu eta/edo desitxuratu nahi dituenak)
Ez dakigu zein izan zen lehenengo luthierra. Zein zuen izena? Nongoa zen? Ez dakigu, halaber, zein izan zen luthier horrek egin zuen lehenengo tresna. Nola entzungo ote zen? Zein itxura izango ote zuen? Larruz egina zen? Adarrez? Hezurrez? Harriz? Zenbat nota jotzeko aukera emango ote zuen? Putz egin behar zitzaion ala astindu? Orduko zenbat tresna heldu dira gure eskuetara? Zenbat galdu ote dira bidean? Musika zer den definitzen ere ez dakigu, zarata zer den. Zergatik den zarata batzuetan musika, eta zergatik den musika batzuetan zarata. Zer den abesti bat, noiztik diren kanta batzuk herrikoiak. Ba al dagoen herri bati bakarrik lotutako musikarik. Musika, musikak, munduko musikak… ba al dagoen musikak zenbatzerik ala bat eta bakarra den.. Lehenengo musika-tresna bezain zaharra da musika bera. Denborak bihurtu ditu klasiko tresna batzuk, eta denborak desagerrarazi gainontzekoak. Musikaren darwinismoa. Tresna bat bide bat da, helburu bat lortzeari begira sortzen den erreminta bat. Eta soinua dute helburu luthierrek, musikarako bide den lehengaia; bestela esanda, bide bat lortzeko bide bat. Horregatik izan behar dute kontuan soinuaren fisika, eta soinuan eragina izan dezaketen aldagai guztiak. Musika berritzailea izango bada, tresnek ere berritzaile behar dute izan. Alderantziz esanda, alferrikakoa da tresna berriak asmatzea, orain arteko musikaren parametroak errepikatu behar baditugu. Lan horretan dihardute luthierrek: batzuek, tresna klasikoen berreraikitzen eta fintzen; besteek, tresna berriak asmatzen. Luthier izena ere berreraiki eta berrasmatu da denborarekin. Laud izeneko sokazko tresnak eraikitzen zituzteneentzat asmatu zen deitura hori. Egun, hedaduraz, edozein musika-tresna egiten dutenen lanbidea izendatzeko erabiltzen dugu. Gauzak horrela, luthiergintzatik abiatzen diren adarrak ugariak dira, musika-tresnen sailkapenak ere ugariak baitira. Lan honetan ez gara arituko musika-tresna klasikoak egiten dituzten luthierrez. Luthiergintza esperimentala izango dugu aztergai, tresna klasikoen eskemak hankaz gora jarri nahi dituzten musika-tresnagileen jarduera. Horien arteko nagusienak ez dira, baina, akustika edo fisikari buruzkoak izango, ezta estetikoak ere. Saiatze horren atzean dauden arrazoi, filosofia eta hausnarketak aintzat hartu gabe nekez adituko ditugu tresna horiek xuxurlatu nahi dizkiguten hotsak. Xede horrekin elkartu gara Bilbo aldean parametro horiek apurtu nahian dabiltzan hiru luthier esperimentalekin. Bakoitzak luthiergintzaren eremu batean kokatzen du bere jarduna. Horregatik iruditu zaigu egokia tresna-klasikoen kontzeptua iraultzeko egin diren saiakera nagusien mapa moduko zerbait egitea, begi aurrean eta buruan dugu oro soinua sortzeko tresna izan daitekeela ohartzeko. Eta geu ere tresna garela konturatzeko. TRESNEN SAILKAPENAK Kultura guztietan izan dira musika-tresnak sailkatzeko saiakerak. Txinatarrek erremintaren materialari begiratzen omen zioten eta hala, metalezkoak, harrizkoak, zetazkoak edo, besteak beste, banbuzkoak izan zitezkeen. Baina duela sei mila bat urteko sailkapena zen hori. Gaur egungo sailkapenik erabiliena Erich von Hornbostelek eta Curt Sachsek 1914an ondutakoa da. Ondutakoa diogu, Grezia Zaharrean eta Indian hasi baitziren tresnak sailkatzen soinua sortzen duen prozesuaren arabera, baina materiala ere kontuan hartuz. Sokaren dardara, haizea edo bi materialen arteko kolpekatzea izan zitezkeen soinua sortzeko moduak. Sailkapen azaleko horrek, ordea, bazekartzan arazorik, multzo bat baino gehiagotan egon zitekeelako tresna asko (esaterako, pianoa sokazko tresna da, baina mailu batek kolpekatzen du soka bakoitza hotsa sortzeko). Hornbostel eta Sachsen lanaren lorpenik handiena izan zen sistema hura edozein tresnatarako erabilgarri bihurtzea; izan ere, haien aurretik erabiltzen zena, musika klasikoko mendebaldeko tresnetara mugatuta zegoen. Bikoteak proposatutako banaketaren arabera, tresnak idiofonoak izan daitezke -soinua gorputzaren beraren dardarak sortzen badu (txalaparta)-, menbranofonoak -gorputzean tenkatutako menbrana bat denean soinu-sortzailea (danborra)-, kordofonoak -arrabita, gitarra…- zein aerofonoak -txirula…- Fisikariak ez garenez, ez dugu guk fisikaren bidezko sailkapen hori zalantzan jarriko, eta ez gara gu izango musika-tresna zer izan daitekeen eta zer ez mugatuko dugunak. Lan handia egin baitzuten -eta egiten dute- batzuek muga horiek urratu nahian, ideia soil hau kontuan izanda: soinuaren emaitza alda dezakeen guztia da musika-tresna. Jakina, objektutik -edo soinuaren fisikatik- harago eramaten gaitu baieztapen horrek: hitzak, ideiak, gertaerak musika-tresnatzat har daitezke. Eta ez soilik musikarako; artearen gainontzeko diziplinetarako baita aplikagarria ikuspegi hori. Aintzat hartu behar dugu aldaketa ekarri zuen artista asko ez zetozela musikagintzatik, baizik eta eskultura, margogintza eta artearen bestelako esparruetatik, eta ordurako arlo horietan zuten garatua ikuspegi hori. Adibide nabarmen bi: Marcel Duchamp dadaista eta surrealista, eta Luigi Russolo futurista, biak XX. mende hasierako urteetan aritutako margolariak. Ready-made tresnak Lehenengoak objet trouvé (edo ready-made) izena erabili zuen artistikotzat hartu ohi ez diren objektuak izendatzeko. Objektu horiek berezko testuingurutik ateratzean arte bihurtzeko aukera mahaigaineratu zuen frantsesak. Hala egin zuen pixontzi bat museo batean ezarri zuenean, artelan izendatzeko. Eta ideia horretaz baliatu izan dira musikariak bi koilararekin edo anis botila batekin erritmoak jotzeko. Duschampek kontzeptuari ready-made izena jarri zion. Objektuen birziklatzea da, berrerabiltzea. Eta arte/artista bezala ulertzen zena hankaz gora jartzea. Russolo ere ez zen musikaria (edo, Duschampek esango zionez, ez zekien musikaria zela), eta hala adierazi zuen 1913an idatzi zuen L’Arte dei rumori manifestu futuristaren amaieran. “Ni ez naiz musikagilea. Hortaz, ez dut preferentzia akustikorik, ez defendatzeko konposaketarik ere. Margolari futurista huts bat naiz, eta hainbeste maite dudan arte batera itzuli nahi dut dena berritzeko dudan grina. Horregatik naiz musikagile profesionalak izan litezkeena baino ausartagoa. Nire ageriko ezgaitasunak ez nau kezkatzen. Izan ere, sinetsita nago ausardiak eskubide eta aukera guztiak merezi dituela. Horregatik uste dut musikaren eraberritzea zaraten artearen bidetik etorriko dela”. Intonarumori – Zaratagailuak Inguratzen gaituen kutsadura akustiko hori musikatzat hartzea, geureganatzea eta geure alde erabiltzea izan zen, beraz, Russoloren manifestuaren ekarpen kontzeptualik garrantzitsuena. Duela hainbat mende, zaraten eskasiaz hitz egin genezakeen bezala, Russolok, XX. mendean, zaraten asetzeaz hitz egiten zuen. Zer esango luke orain, gure artean balego? Bada, ziur aski, inguratzen gaituen zarata, soinu, tinbre kopurua biderkatu den neurri berean biderkatu direla musika egiteko aukerak. Soinu klasikoak behin eta berriz entzuteaz gogaituta, Intonarumori izeneko zarata-tresnak asmatu zituen, zaraten gaineko nolabaiteko kontrola izateko. “Zaratagailuek” zarataren ezaugarriak (bolumena, tonua, oszilazioa…) kontrolpean izateko mekanismoak zituzten. Horrela, sailkapena egiteko intonarumori bakoitzak sortzen zuen zarataren izaerari begiratzi zion: burrunbariak (trumoiak, leherketak…), txistukariak (ufadak, purrustadak…), xuxurlariak (marmarrak, borborrak…), karrankariak (furrundariak…), kolpekariak eta gizaki/animalien berezko soinuak (oihuak, hasperenak, uluak…). Mende oso bat igaro da Russolok bere manifestua idatzi zuenetik eta oraingo tramankulu mekanikoek, inguratzen gaituzten fabriketako mekanismoek, ez dute zerikusirik ordukoekin. Egunero sortzen ditugu soinu berriak eta egunero galtzen beste batzuk. Partitura, papera Manifestuaz gain, Russolok hainbat plano utzi zituen idatzita; intonarumori-ak eraikitzeko jarraibideak, alegia. Russolo jaio baino askoz lehenagotik idazten da musika. Tonua, bolumena, abiadura, erritmoa eta beste hainbat ezaugarri irakur daitezke partituretan, kodeak ikasiz gero. Gaur egun ordenagailu batek ere irakur eta jo dezake partitura bat (eta badago pentsatzen duenik gizakiekin alderatuta alde handirik ez dagoela emaitzan). Baina partitura laburregi geratzen zitzaion askori, ezinezkoa baita adierazkortasunaren inguruko ohar zehatzik egitea. Horregatik hasi ziren autero batzuk ohar bereziak txertatzen beren obratan, interpretatzailearengan eragiteko. Ezagunenak, Eric Satiek bere orrietan interpretatzaileari egiten zizkion ohar/aginduak: “Isilka misilka, mesedez”, “Gozatuz, ez izan lotsarik”, “Dantza ezazu barrutik”. Badago ohar horiek soilik erabiliz obra bat sortu duenik. Fluxus mugimenduko LaMonte Young-en pieza batean interpreteak pianoa bultzatu behar zuen horma eraitsi arte. Huraxe zen piezetako bat. Gure artean, lan ederra egin zuten Alex Mendizabalek eta Xabier Erkiziak 2005ean, S.P.A.P.S. izenez atondu zuten liburuxkan. Hainbat lagunek hitzez zehaztu zituzten hainbat kontzertu teoriko. Honatx Chris Blazen-en bat, adibide gisa: nire kontzertua pertsona bakoitzak begiak itxi eta arnasketa eta bihotz-taupadak entzun behar ditu. Kultura Kontzertu teorikoek pertsona bakoitzaren background-a tresnatzat hartzera eramaten gaituzte, kulturaren esparrura, norberak jaiotzetik jaso izan duena soinuarentzako aldagai izan baitaiteke. Jakituria, gustua. Gizakiak erabakiak hartzerakoan pisu handia duten kontzeptuak. Tresna bakoitzaren eboluzioan zerikusi handia du luthierraren kulturak eta ezagutzak; bere gustuak, bere eraginek tresna berritzeko bideak zehazten laguntzen dute. Eta horien ifrentzuak ere baliagarriak dira: “desjakitea”, “desikastea”, norbere gustuari eta itxaropenei uko egitea. Tresna abstraktuagoak, nahi bada, baina hasierako definizioarekin bat datozela ezin uka. Tresna-egileak Vs. tresna-desegileak Instrumentu berriak sortu beharrean, klasikoak moldatzen aritzen da artista asko; batzuetan, tresna klasikoari elementuak gehitzen dizkiete eta, besteetan, kentzen. Beharrak bideratuko ditu aldaketak batzuetan; soinu berrien bilaketak besteetan. Arlo horretan maisu genuen John Cage estatubatuarra. Bere sorkuntza ezagunena, “piano moldatua”, 1938koa da. Moldatze horretarako Cagek, pianoaren ohiko afinazio klasikoa eraldatzeaz gain, torlojuak, paperak edota sardexkak jartzen zituen pianoaren soken artean. Tresna berrituaren emaitza akustikoak zerikusi handiagoa zuen perkusio tresnekin, sokazkoekin baino. Pertsona gutxik egin izan diote musikari John Cagek egin zion ekarpenaren tamainakorik. Piano moldatutik harago, aleatoriotasunaren bueltan egindako lan teorikoa nabarmenduko dugu, bere lan-tresna bihurtu baitzituen mentura eta matematika. Ez zen bera, ordea, lehenengoa izan. Matematika eta mentura XX. mende hasieran matematikaren esparruan egindako aurrerapenei leku egiten hasi zitzaien artearen diziplina guztietan, eta ezinbesteko tresna bilakatzen dira musikagile askorentzat, nahiz eta modu ezberdinetan baliatu. Konposaketetarako ezinbesteko tresna bilakatu zen. Batzuek, (Iannis Xenakis greziarrak, kasu), ekintza musikalaren gainean erabateko kontrola izateko baliatzen dute matematika beren konposizioetan. Matematikaren erabilera muturreraino eramanaz, interpretatzaileak ez zezan eraginik izan emaitzan. Hala ere, matematika zerbitzu artistikoaren menean erabili behar zuen beti, adierazkortasunari uko egin gabe. “Probabilitate-kalkuluaren legeak premia konpositiboengatik .hasi nintzen erabiltzen Baina beste metodo batzuk ere bidegurutze berberera heldu ziren: gertaera naturalak, hala nola, txingorrak edo euriak azal gogorraren gainean egiten duen talka, edo txitxarren kantua zelai batean, udan. Milaka soinuk osatzen dute soinuzko-gertaera hori. (…) Aleatoriotasunaren legeen arabera artikulatzen da. Horrelako soinu-masa bat sokazko tresnekin sortu nahi duen konpositoreak lege matematikoez jabetu behar du derrigorrean (…) ”. Xenakisek ez bezala, beste batzuek musikaren gaineko kontroletik aldentzeko erabiliko zuten matematika. Besteak beste, lehen aipatutako Duschampek eta John Cagek, aleatoriotasuna erabiltzen dute bere obraren emaitzak ezberdinak izan daitezen exekuzio bakoitzean, eurek emaitzaren gainean izan lezaketen kontrolari muzin eginez. Bide horretatik hasiko dira, beraz, matematikazko ausazko eragiketa konplexuak, algoritmoak, kartak edo bestelako tresnak erabiltzen, beren konposizioetan oinarri izango ziren hautuak hartzeko. Ez ziren lehenengoak, baina. Mozartek berak, 1777rako, egina zuen jolas bat musikariak ez zirenentzat, dadoak boteaz baltsak idazteko. Matematikaren bi erabilera kontrajarri ikusi ditugu, beraz (hertsia eta ausazkoa). Emaitzetan, ordea, Cagen ustez, bat zetozen Xenakis eta bera: “Neure buruari galdetzen diot ea Xenakis hain urrun dagoen bilatzen ari naizen horretatik -ez esaten duenetik, baizik eta lortzen duenetik-”. Batzuek zein besteek matematikekin izango omen zituzten buruhausteek beste dimentsio bat dute orain teknologiaren aurrerapenei esker. Ziur aski haien eragiketak klik birekin konpontzen dira gaur egun, baina aukera berriak ere izugarri zabaldu dira. Espazioa Mentura aipatu dugu, eta matematiketatik at badago gizakiaren kontrol kontzientetik ihes egiten duen elementu asko, elementu meteorologikoak, kasu. Natura gizakia baino lehenagokoa da, baina gizakiak ready-made bihurtu du natura, bere nahietarako. Haizeak harpa eolikoari soinua aterarazten dionean, gizakiaren kontrolpetik aldentzen da musika. Hamaika dira elementu meteorologikoak kontuan hartuz eraiki diren tresnak. Espazioaren ezaugarriek ere guztiz baldintzatzen dute konposizio baten norabidea, eta izaera horren bila abiatu da musikaria, espazioen sonoritateei etekina ateratze aldera. Kobazulo batean eta mendi tontor batean gitarrak sor ditzakeen soinuak oso ezberdinak dira. Eta, hainbeste mugitu gabe, etxeko sukaldean eta egongelan ere bai. Espazioari begiratzen zioten elizak eraikitzen zituztenean, capella abestu beharreko kantuak hormen oihartzunarekin ozenago entzun zitezen?. Espazioaren nolakotasunak buruan dituela aukeratzen dute artistek grabaketa estudioak; kontzertu-aretoek kontzertuak baldintzatzen dituzte; soinu-proban aretoa hutsik dagoenean eta jendez gainezka dagoenean soinuak erabat aldatzen dira. Anplifikatze-ekipoak diseinatzean, ingeniarien helburua da entzule guztiek, edozein dela beren kokapena, ahalik eta entzuketa antzekoena izan dezatela. Eta elektrizitatea? Tresnen izaera betiko aldatuko zuen elektrizitatearen sorrerak. Alde batetik, tresna klasikoen bolumena anplifikatzeko aukerak erreminta horien eraldatzea ekarriko zuen, ia tresna bakoitzaren bertsio elektrikoa sortuz. Baina elektrizitatea bera soinu izan daiteke, eta horrela asmatu ziren sintetizadoreak. Wikipediak dio sintetizadorea soinua artifizialki sortzen duten tresna dela, baina nork esan dezake gitarra bat naturalagoa dela? Sokaren mugimendua du lehengai batak, korronte elektrikoa eta uhinak besteak. Gaur egun musika estilo guztietan (elektronikoan bereziki) naturaltasun osoz daude txertatuta sintetizadoreak. Elektrizitatearen bide askok, baina, urratu gabe jarraitzen dute. Aro digitala Eta hari horren beste muturrean tresna digitalak ditugu, konputagailu bidez eraikitzen direnak. Zenbakizko konbinazioak (zeroak eta batak) erabiliz, sistema elektriko-analogikoek sortzen dituzten soinuak imitatzera bideratuta daude. Ordenagailuan dugun edozein argazki, testu, bideo edo kalkulu-orri bihur dezakegu hots. Azken batean, horiek ere zenbakizko datuak konbinatuz sortutako fitxategiak baitira. Erraza da, hortaz, zeroak eta batak musikalki irakurtzen dituen software batek irudi baten kodea soinura itzultzea. Xabier Erkiziak Spam disko kontzeptuala eman zuen argitara 2008an, postara heltzen zitzaizkion zabor-mezuak audio bihurtuta. Fitxategiak lehengai, softwarea tresna. Soinuen ehiza Soinu digitalaz baliatzen ez den musikaririk nekez aurkituko dugu gaur egun. Eta aurre-grabatuez baliatzen direnak gero eta gehiago dira, bai bere burua grabatu eta bikoitzeko, bai besteen grabatutako zatikiak kanta berrietan txertatzeko. Soinua enlatatzeak partituraren xede berbera zuen: gogoratzea. Gaur egun, errazagoa zaigu telefonoa atera eta record dioen botoi gorriren bat bilatzea soinua harrapatzeko. Soinu hori musika egiteko erabiltzean datza sanpleatzea, soinu bat gerora berrerabiltzea, birziklatzea, eta orduan grabagailua bera musika-tresna bihurtuko dugu, jogailu; gramofonoa, hortaz, sortu zen unetik baitzen tresna, (tresna analogiko/akustikoa). Ondoren, analogiko/elektrikoak (kasetea) agertuko ziren eta, azkenik, egun gehien erabilien direnak: digital/elektrikoak (ordenagailua, disko konpaktua).
Otsailean irakurritako txio batean aurkitu nuen. Hari-zulo. Eta, harekin batera, esamoldea ere: Dena klase borrokaren hari-zulotik pasatzen denean… Galbahe estu batetik, ikuspegi murrizgarriarekin, alegia. Hari-zuloa, jostorratzaren zuloa. Jostorratz-zulo badator gure hiztegietan eta jostorratz-begi ere hainbat aldiz erabili izan da, gamelu eta aberatsei buruzko esaldi ospetsuan. Hari-zulo, aldiz, alferrik bilatu dut hiztegietan. Interneten, ordea, bai aurkitu dut, itzulpen-automatikoa erabiltzen duten torlojugintzari eta antzeko makinei buruzko orrietan, oker ez banago. Gauzak horrela, ez dakit hari-zulo terminoa norbaitek unean asmatutako neologismoa ote den edo hiztegietan jaso gabe hiztun apur batzuen txoko-mintzoan geratu den euskal hitz zaharra. Gure lexikografoek jaso gabeko zenbat eta zenbat euskal hitz geratu ote dira jaso gabe, betiko galdurik? Hitzak ere hiltzen baitira, hitz horiek behar zituen gizartea desagertzen denean. Asko, zortea izanez gero, arkaismo gisa gelditzen dira testu zaharretan eta hiztegi historikoetan luzaroko edo betiko loan. Anegaka eta arroaka ditugu honelakoak euskal hiztegietan, inoren aho-lumetara aspaldi itzuli gabe, hiztun gehienentzat ezezagun, berbazurtz: anega, arroa, astalkatu, bormu, gerruntze, ibi, kabestru, lats, okuntza, tragatu… Banaka batzuk baino ez dira biziberritzen, adiera berrietarako berreskuraturik, berrezarpen lexikoa deritzaion prozesu batean. Eta, askotan, adiera berriak indar eta erabilera handiagoa hartzen du lehengo zaharrak baino: gaztelaniaz, vado hitza zirkulazio alorreko kontzepturako ia bakarrik erabiltzen da, ibaiei lotutako adierak apenas duelako loturarik batez besteko hiztunaren oraingo bizi-esperientziarekin. Euskaraz, antzekoa gertatzen da sagu hitzarekin: galbidean egon gabe, adiera berria eskuratu du informatikaren eskutik, ez dugu inolako lotsarik izaten halako kalko semantikoa erabiltzeko, eta gaur egungo euskaldun gehienok askoz gehiagotan izaten dugu ahotan zentzu berrian bestean baino; egunen batean, ordea, teknologiaren garapenagatik sagu informatikoa erabiltzeari uzten zaionean, bigarren adiera hori ere geratuko da hiztegietan, hitz zaharkituen artean, noski. Eta ez dugu lotsarik erabiltzeko sagu gaztelaniaz ratón eta frantsesez souris esaten delako, euskaraz ere gailuak baduelako sagu animalia gogoratzen duen itxura (nahiz gehienetan isatsa galdua duen dagoeneko); bi hizkuntza horietan mouse erabili izan balute, ez nago hain seguru euskaraz sagu onartuko ote genukeen. Italiarren antzera, beharbada, sorcio edo topolino erabiltzea bezain irrigarria irudituko zitzaigun, agian, eta mouse hitz “modernoa” erabiliko genuke guk ere. Euskaraz ere zaharkitu eta galbidetik sartzeko zorian zeuden makina bat hitz biziberritu ditugu azkenaldi luze honetan, XX. mendean hasita. Duela lau hamarkada, euskalgintzaren munduan genbiltzan nire belaunaldiko askok desarroilatu erdarakada erabiltzen genuen lotsa handiegirik gabe, garatu hitz arraroa boladan jarri zen arte. Garatu, onenean ere, barazkien bizi-zikloari lotutako hitza zen (“Azak edo arbiak, garatzen direnean, ez dute jateko balio” adibidea dakar Euskaltzaindiaren Hiztegiak), eta, beraz, baserri-munduko hitza zen, nahiz egia den Orixek behintzak baserriz kanpoko erabileretarako berreskuratu edo indarberritu zuela; desarroilatu, aldiz, modernitatearen hitza zen. Bada, lau hamarkada hauen ondoren, Egungo Testuen Corpusean, desarroilatuk 16 agerraldi ditu 2001etik hona; garatuk, berriz, 87 902. Baserritik mundu ustez modernorako bidea egin du gurdi hitzak ere, ez ordea zalantza-malantzarik gabe oraindik. Euskaltzaindiaren Hiztegian (EH) sartuta dago gurditxo hitza, erosketarako saski gurpildunaren zentzuan, eta hainbat super eta hiperretan ere irakur daiteke idatzita, baina euskaldun askok oraindik karrotxo edo karrito nahiago izaten dituzte. Denborak ebatziko du. Orgatxo ere topa daiteke zentzu berean hainbat weborritan, baina oraindik ez dago jasota EHn. Vado hitza aipatu dut gorago, ibia euskaraz. Euskarazkoa ezaguna da oraindik, noski, baina ezin da oso erabilia izan, euskaldunon bizimoduan ere “ibai batean, uraren sakontasun txikiagatik, oinez igaro daitekeen tokia” ez delako oso sarri izaten dugun esperientzia; galbidean edo hiztegiko ahaztegian dagoela esan genezake, neurri handi batean. Alabaina, eduki zuen aukera biziberritua izateko, zirkulazioaren alorreko terminologiarako berrezarrita, “Espaloiaren ertz beheratua, ibilgailuak garajeetara edo aldameneko lursailetara sartu ahal izateko egokitua” zentzuan. Egon ere jasota dago Zirkulazio Hiztegian, bai eta Elhuyar hiztegian ere, baina aspalditik dago baztertuta erabilera ofizialetik; hala ere, sagu informatikoaren itxurak sagu animalia gogoratzen zuen bezala (orain tresna informatiko gehienek “buztana galdu” baitute), adiera berriak eta zaharrak badute antzekotasunik: bigarren adierak (espaloia zeharkatzeko pasabidea) lehenengoa (ibaia zeharkatzeko leku egokia) ekartzen digu gogora, zentzu figuratuan oinarritzen baita. Eta ibi hitzak euskaraz ere eduki zezakeen garapen autonomoa, zentzu figuratibo argia izateaz gain, erabilera ere izan zuelako garai batean (oraindik ikus daiteke, ordea, seinale zaharren batean). Baina Ibon Sarasolak euskararen ajeen artean sartu zuen 1997an (damuz orain? ), delako ibi iraunkorra terminoa xelebrekeriatzat eta euskal itzultzaile “otzan eta esanekoek” espainiar administrazio-mundutik hartutako kalko gaitzesgarritzat jota, eta espaloietako seinaleetatik ia erabat desagertu zen, pasabide hitzak ordezkaturik.Pasabide hitza, ordea, ez zait egokia iruditzen zirkulazio alorreko kontzeptua adierazteko, inork ez duelako, bere hartan behintzat, automatikoki adiera espezializatu horrekin lotzen: hiperonimo bat da, pasabide mota asko baitaude, eta zirkulazio-hiztegian jasotako hiponimoa mota horietako bat besterik ez baita. Gainera, pasabide hitza ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota zentzu espezializatu horrekin; Ereduzko Prosa Gaur-en edo Egungo Testuen Corpusean ez dut aurkitu erabilera hiperonimikoa baino. Ibi hitza otzan-otzan biziberritu nahi ez bada, araupeko pasabide edo horrelako zerbait erabili beharko litzateke adiera espezializaturako, hiztunak zalantzarik gabe sar dezan hitz hori zirkulazioko terminologiaren hari-zulotik, zehaztasunaren onerako.
Iazko maiatzean COVID-19aren lehen olatuan, euskal komunitate zientifikoak Euskal Herria post-COVID-19 agiria plazaratu zuen, ekonomia ekologikoan oinarritutako normaltasun berri bat aldarrikatzen zuena. Helburua zen eztabaida sozial sakona sustatzea, egungo krisi sozioekologikotik eredu ekonomiko erresiliente eta bidezkoago batera igarotzeko. 800 bat euskal zientzialarik, 200 gizarte-eragilek eta milaka pertsonak babestu zuten beren sinadurarekin manifestua. Egungo sindemiak, gizarte-, ingurumen- eta osasun-faktoreen arteko elkarrekintza negatibo globalak, frogatu du pertsonen eta naturaren zaintzak talka egiten duela egungo metabolismo ekonomikoarekin. Egungo sistema ekonomikoak, muga ekologikoei erreparatu gabe material- eta energia-erabileraren hazkunde etengabean oinarrituak, berriro ere erakutsi du oso zaurgarria dela. Haren hedatze-grina balaztarik gabeko tren baten, eta zapalgailu suntsitzaile baten antzekoa da. Planeta finitu batean etengabeko hazkundea bilatzeak arazo ziklikoak eragiten ditu, ekonomikoak, sozialak eta ekologikoak, eragin globala dutenak. Egungo krisia adibide argia da. COVID-19 ez da ustekabean iritsi, komunitate zientifikoak aspaldi ohartarazi du horrelako pandemien arriskua. Klima-krisia eragin duten faktore berberek ekosistema naturalak suntsitzen dituzte, eta pandemia berriak sortzeko aukera areagotzen dute, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Gobernu-arteko Plataformak (IPBES) esan duten gisan. Diagnostikoa oso argia da. Gizakiak elkarren mendekoak gara, baina eko-mendekoak ere bagara. Ezagutzen dugun bizitzaren jasangarritasuna une historiko kritikoa igarotzen ari da, non hainbat krisi global elkartzen baitira (klima, energia, biodibertsitatea, zainketak, pandemia). Beraz, norabidea aldatzeko eta planeta-mailan ongizatea eta osasuna bermatuko dituen trantsizio sozioekologikoa sustatzeko garaia da. Ekonomia berregituratu egin behar da errenta eta lanpostuak sortzeko. Horretarako, BPGaren moduko adierazleen protagonismoa murriztu behar da, eta erresilientzia sozioekologikoan inbertsioak lehenetsi. Erresilientzian inbertitzeak esan nahi du krisi globalekin lotutako hainbat shock-motatara egokitzeko eta leuntzeko gaitasuna handitzea, ongizatearen funtsezko adierazleei eusteko, hala nola enplegu egonkorrari, ondasun publikoen eskuragarritasunari (hezkuntza, zaintza eta osasuna), ingurumen osasuntsu baten eskubide eta zaintzari, edo elkarri laguntzeko gizarte-sare sendo bati. Pentsamolde-aldaketa hori inoiz baino beharrezkoagoa da giza ongizatea, komunitate-zaintza eta justizia soziala lortzeko. Lanari ekiten ez badiogu, datozen belaunaldiek are zailagoa izango dute aldaketa egitea. Euskal komunitate zientifikoaren parte gisa, uste dugu beharrezkoa dela gogoeta soziala egitea parte hartzen dugun pertsona eta komunitate bakoitzaren gaitasun intelektual, ekonomiko, sozial eta kulturaletatik abiatuta konponbide integralak identifikatzeko. Pandemiaren ondorioz ekonomia gelditu izanak aukera bikaina eskaintzen du ekonomiaren, osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura hurbil, iraunkor eta bidezkoak berrezartzeko. Gogoeta parte-hartzaile horrek balio behar digu etorkizun erresiliente eta justuan kokatzeko. Horretarako, beharrezkoa da gizarte mailan koordinatzea banakako zein taldekako ekintzak, sektore pribatukoak zein administrazio publikoetakoak. Azken hilabeteok erakutsi dute kolpearen aurrean gizarte-zaurgarritasunaren maila desberdinak daudela, pertsonen osasunaren eta egoera sozioekonomikoaren arabera. Egungoa bezalako uneetan, Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko desoreka sozial handiak ikusten dira, baita herrialde bakoitzeko gizarte-maila desberdinen artekoak ere. Biztanleriak pairatzen dituen eragin desberdinen azaleratzeak argi adierazten du erresilientzia eskasa, banakoen, sektoreen eta gizartearen behar eta lehentasunen artean sortzen diren ezinegonena. Normaltasun berria deitu dugunak koordenatu sozioekologiko erresiliente eta bidezkoetan kokatu behar du. Egoera horretatik indartuta ateratzeko, ezinbestekoak dira partaidetza kolektibotik bilatutako irtenbideak, administrazioak eta eragile publikoek lagundurikoak, onura kolektiboa norbanakoen nahien aurretik jarriko dutena. Kezka handiz ikusten ditugu bi elementu, ongizatea eta planetaren osasuna bermatuko dituen eredu sozioekonomikoari aurre egiten diotenak. Alde batetik, eredu ekonomiko zaharraren bidez ekonomia suspertzeko inertzia, adibidez, ibilgailu pribatuan oinarritutako hipermugikortasuna sustatuz mugikortasun iraunkorraren ordez, edo azpiegitura ikonikoak populazioaren sektore handien eguneroko lehentasunen aurrean jarriz. Badira gizabanako eta kolektibo sozial bakoitzak normaltasun berriaren alde konprometitzeko eta lan egiteko behar duen ahalduntzearen aurka jokatzen duten faktoreak, hala nola beldurra, asperdura eta arazo konplexuei irtenbide sinpleak emateko nahia. Aurrerapen zientifikoak bultzatu behar dira, eta gizartearen parte hartzeko eta antolatzeko gaitasuna sustatu. Auzolan garaia da, lan solidario eta komunitarioaren garaia. Guztion zaintza bilatzen duten lekuko komunitateen erabakimena harmonizatzeko eta balioesteko garaia da. Hilabete gutxi barru inbertsio estrategikoak abian jartzeko aukera izango dugu, neurri handi batean Europako funtsen laguntzarekin. Funts horiek kontu handiz esleitu behar dira egungo ekoizpen-eredua ekonomia ekologiko eta, beraz, bidezko eta eraginkorrerantz eraldatzeko, eta emaitzen jarraipena egin behar da. Horretarako, euskal komunitate zientifikoak administrazioek ezarritako berreraikitze-funtsen esleipenari buruzko proposamenak eginez lagundu beharko luke. Ezin diogu tren honi ihes egiten utzi. Artikulu honen 420 sinatzaileen zerrenda. Irakurle agurgarria: Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke. Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.
Primor’s dendaren lanorduetan, edozein unetan egin ditzakezu eskaerak. Banaketa bizkorrari esker, minutu batzuen buruan jasoko duzu zure glovo-a! Eskaera etxean jasotzeko ordurik egokienerako programatu ¡ere egin dezakezu, ordu horretan denda itxita egon arren. Nola baloratzen dute Primor beste bezero batzuek? Glovo bat eskatu dioten bezeroetako batzuek (85%) Primor gomendatzen dute. Egin eskaera gaur bertan eta ikusi ea zuri ere gustatzen zaizun. Badago eskaera egiteko gutxieneko zenbatekorik Primor dendan? Primor dendan, eskaera egiteko gutxieneko zenbatekoa dago. Baina ez kezkatu: zenbatekora iristen ez bazara, tarifa gehigarri bat ordaindu beharko du, baina berdin-berdin jasoko duzu glovo-a!
YONOLOTIRO.ES domeinu bat da eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak erregistratuta dago. Departamentuaren I.F.Z S 3100010–B da eta Iruñeko González Tablas kalean (31005) helbideratua dago. Domeinuaren xedea web formatuan domeinu bat sortzea da, tratu eta zerbitzu eskatzaileak eta eskaintzaileak elkarren artean harremanetan jartzeko, betiere ez batzuekin ez besteekin inolako bitartekaritza-itunik egin gabe, ezta inolako ordainsaririk eta portzentajerik lortu gabe ere batzuek eta besteek hitzartzen dituzten eragiketetan. 1.2. YONOLOTIRO.ES DOMEINUAREN FUNTZIOAK ETA ERANTZUKIZUNAK YONOLOTIRO.ES euskarri soil bat da erabiltzaileek beren informazioa sar dezaten. Informazioa, beraz, aldatuz joanen da, erabiltzaileek egiten dituzten eskaintzak eta eskariak aldatu ahala. 2000/31/EE Zuzentarauarekin bat, eta informazioa jaso, igorri eta gordetzen duen bitartekari soila den aldetik, YONOLOTIRO.ES domeinuak ez du inolako erantzukizunik hirugarrenei buruz, eta erantzukizuna lege-baldintzotan azaltzen diren terminoetara mugatua dago. YONOLOTIRO.ES domeinuak zilegi izanen du une oro webean bildutako informazioan aldaketak egitea, bai eta domeinuaren bitartez ematen diren zerbitzuetan ere, eta horrek ez dio erabiltzaileari inola ere eskubiderik emanen ezein erreklamaziorik egiteko, ezta inolako kalte-ordainik jasotzeko ere. Azpiegitura- edo sarbide-hornitzailea den aldetik, YONOLOTIRO.ES ez da inola ere webean zabaltzen den informazioaren gaineko erantzule izanen, betiere webak berak zuzenean sortutako informazioa ez bada, eta webak ez badu igorpenaren edota informazioaren hartzailea aukeratu. YONOLOTIRO.ES, azkenik, behartua dago agintari publiko eskudunei ahalik eta lasterren jakinaraztera erabiltzaileek edota bestelako internautek ustez legez kontra egiten dituzten jarduerak. 1.3.- NOR DEN YONOLOTIRO.ES DOMEINUKO ERABILTZAILEA 2000/31/EE Zuzentarauarekin bat, zerbitzu-hartzaileak izan daitezke erabiltzaile; hau da, informazio-gizartearen zerbitzu mota guztiak erabiltzen dituzten erabiltzaileak. Beraz, bai lanbide-arrazoiak bai arrazoi pribatuak direla medio, hala sare irekietan informazioa ematen duten pertsonak (Internet, adibidez), nola Interneten informazio bila ari direnak. Horren arabera, zerbitzuaren hartzailea (erabiltzailea) YONOLOTIRO.ES domeinura askatasunez harpidetzen den zerbitzu- eta produktu-eskaintzailea edota zerbitzu- eta produktu-eskatzailea da. 1.4 ERABILTZAILEAK ONARTZEA YONOLOTIRO.ES domeinuak, era berean, beretzat gordetzen du inor webgunean sartzeko onarpen-eskubidea, euskarriaren kalitatea handitzeko eta jendeak gizabidez erabil dezan sustatzeko. Onarpen-eskubideak erabateko eskubidea ematen dio YONOLOTIRO.ES domeinuari, erabiltzaileak kanporatzeko. YONOLOTIRO.ES domeinuak, bestalde, jakinarazten du nahitaezkoa dela datu pertsonalak biltzea, erabiltzaileek atariko zerbitzu batzuetan sartzeko aukera izan dezaten. Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoarekin eta aplikatzekoa den gainerako legeekin bat, YONOLOTIRO.ES domeinuak datu pertsonalak gordetzeko fitxategi automatizatu bat eginen du, atariko zerbitzu batzuetan sartzeko beharrezkoak diren datuak biltze aldera; domeinuak, aldi berean, behar diren neurri guztiak hartuko direla bermatzen du, datu horiek konfidentzialtasunez erabiltzeko. Titularrak, jakina, datuak ikusteko eta aldatzeko aukera izanen du zerbitzuko "Nire datuak" webgunearen bitartez. Era berean, badago datu horien erantzuleengana jotzeko aukera, info@yonolotiro.es. helbidera idatzita. Erabiltzaileak, nolanahi ere, hark berak emandako datuen egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna izanen du. YONOLOTIRO.ES ez da inola ere erabiltzaileek berek sartzen dituzten datuen egiazkotasunaren gaineko erantzulea izanen; ez da zilegi izanen, beraz, domeinuari inolako erreklamaziorik egitea. YONOLOTIRO.ES domeinuak beretzat gordea dauka harremanetarako datuak (e-posta, bereziki) erabiltzeko eskubidea, erabiltzailearen eta YONOLOTIRO.ES domeinuaren arteko komunikazio bide gisa; eta komunikazio hori ez da inola ere abusuzko posta gisa, posta masibo gisa eta SPAM gisa joko. 1.5 ERABILTZAILEEK BAJA HARTZEA Erabiltzaileek erabateko askatasuna dute YONOLOTIRO.ES euskarritik baja hartzeko, eta YONOLOTIRO.ES domeinuak prozedura azkar eta erraza bermatzen du, nahi duenak baja har dezan. Zehazki, aski izanen da erabiltzailea bere profilean sartzea, bere erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita, eta "Desgaitu nire kontua" lauki gorria gaitzea. Baja gertatzen den unean, YONOLOTIRO.ES behartua egonen da erabiltzaileen datuak astebeteko epean suntsitzera. 1.6.- ATARI BARRUKO ZERBITZUAK ERABILTZEA Erabiltzaileek Atari barruko zerbitzuak beti erabiliko dituzte, xede horretarako aurreikusita dauden terminoekin eta baldintzekin bat. Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute, aipatu doako zerbitzuak Interneteko erabilera- eta elkarbizitza-arauekin bat erabiltzeko eta arau horiek ez hausteko. Ez dute, adibidez, eskatu ez den postarik bidaliko, eta ez dute erabiltzaileentzako eragozpenak, kalteak eta galerak eragin dezakeen jokamolderik izanen. YONOLOTIRO.ES domeinuak ez du inolako erantzukizunik izanen, erabiltzaileek aurreko hori betetzen ez badute, eta beretzat gordea dauka zerbitzua eten egiteko eskubidea baldintza hauek behin eta berriz larriki hausten dituzten erabiltzaileei; zilegi izanen du, gainera, zerbitzua etetea aurrez jakinarazi gabe, betiere YONOLOTIRO.ES domeinuaren iritziz, arau-haustea bereziki larria bada. 2.- EDUKI ETA ZERBITZUEN GAINEKO ERANTZUKIZUN-SALBUESPENA YONOLOTIRO.ES domeinuak beretzat gordea dauka aurkezpena eta konfigurazioa edozein unetan aldatzeko ahalmena eta aurrez jakinarazi behar izan gabe, bai eta domeinuko edukiak eta hartan ematen diren zerbitzuak ere. Erabiltzailearena, ez beste inorena, izanen da atari honetan zuzenean edo, hirugarrenen esteken bitartez, zeharka sartzeko erantzukizuna; halaber, erabiltzailearena, ez beste inorena, izanen da atariko informazioa erabiltzearen gaineko erantzukizuna. Hortaz landara, YONOLOTIRO.ES ez da atarian ostataturik dauden zerbitzuen edo zerbitzuaren funtzionamendu okerretik datozen kalteen erantzule izanen, funtzionamendu okerra eragin ez badu. YONOLOTIRO.ES edukiz osaturiko webgune bat da eta eskura dituen bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ditu, erabiltzaileak elkarren artean harremanetan sar daitezen eta weba euskarri soil gisa erabil dezaten. Webgune honetako edukiek ez diote YONOLOTIRO.ES domeinuari ERABILTZAILEEN gaineko inolako betebeharrik ekartzen. Webak, izan ere, erabiltzaileak kontaktuan jartzen ditu, inolako bitartekaritza-lanik egin gabe; hau da, euskarri hutsa da, erabiltzaileek elkarren artean nahi bezalako betebeharrak eta eskubideak sor ditzaten. ERABILTZAILEAK ez du zilegi izanen YONOLOTIRO.ES domeinua beste erabiltzaile batzuen edukien, jardueren eta jarduera ezaren gaineko erantzule egitea, ezta beste erabiltzaile haiek eskaintzen dituzten zerbitzuen gainekoa ere. YONOLOTIRO.ES topagune bat da, eta edonork zilegi du bigarren eskuko produktuak trukatu, oparitu eta saltzea edota zerbitzuak eskatzea. YONOLOTIRO.ES ez da sartzen eskaintzaileen eta eskatzaileen arteko eragiketetan. Ez du eskaintzen den gauzaren kalitatearen, segurtasunaren eta legezkotasunaren gaineko erantzukizunik, ezta eskaintzen den gauzaren egiazkotasunaren eta zehaztasunaren gaineko erantzukizunik ere; zerbitzu horiek ez baititu YONOLOTIRO.ES domeinuak eskaintzen, webeko eskaintzaileek berek, ERABILTZAILEEK, baizik. ERABILTZAILEEN artean inolako eztabaidarik edota arazorik gertatzen bada, batzuek eta besteek erantzukizun orotatik salbuetsi eginen dute YONOLOTIRO.ES domeinua, erabiltzaileen artean ezartzen den itunaren ondorioz sor daitekeen erreklamazio, eskari eta kalte ororen aurrean. YONOLOTIRO.ES ez da ezein kalte eta galeraren erantzule izanen, baldin eta delako kalteak eta galerak sortu badira, webaren funtzionamendua eskura ez egotearen ondorioz edota eten egin izanaren ondorioz. Era berean, web ororen erabilerari datxezkion arriskuak direnez, eta webetako titularrek huraxe kontrolatzeko aukerarik ez dutenez, YONOLOTIRO.ES domeinuak ez du erabiltzailearen informatika-sistemari edota hartan gordetako fitxategiei zuzenean edo zeharka eragiten ahal zaizkion hutsen edota kalteen erantzukizunik izanen, baldin eta delako hutsak eta kalteak birus baten ondorioz sortu badira edota webean sarturik egon litekeen bestelako aplikazio informatiko gaiztoen ondorioz. YONOLOTIRO.ES domeinuak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta hirugarren ez-baimenduek erabiltzaileen datuak ezagutzearen ondorioz edota datuak gaizki erabiltzearen ondorioz, edonolako kalteak eta galerak gertatzen badira. YONOLOTIRO.ES domeinuak ez du inolako erantzukizunik izanen, pasahitzak gaizki edo arduragabeki erabiltzen badira, eta erabiltzaileek Zerbitzuan sartzeko baldintza gisa emandako datuak gezurrezkoak badira. Erabat debekatua dago atari honetan honelako informazioak eta iritziak sartzea: Sexu, arraza eta erlijio bazterketaren aldekoak edo holako bazterketa sustatzen dutenak; era berean, Espainiako Konstituzioak eta antolamendu juridikoak aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen kontrakoak. Legez kontra jokatzera bultzatzen eta zirikatzen dutenak. Ondorio okerrak ateratzea eragiten dutenak, ez-zuzenak, anbiguoak eta gehiegizkoak direlako, edo gauzak ez-esatearen edo antzekoen ondorioz. Inor arrisku-jardueretan aritzera edota osasunaren eta oreka psikikoaren kontrako jardueretan aritzera bultzatzen dutenak. Ondoko arlootan legezko eta erregelamenduzko arauak urratzen dituztenak: komunikazioen sekretua, jabetza intelektuala, ohore-eskubidea, intimitate pertsonalerako eskubidea, familia-intimitaterako eskubidea, edota produktuen eta/edo zerbitzuen izaerari aplikatzen ahal zaion beste edozein xedapenen kontrakoak. Informazio faltsua, partziala edo ez-eguneratua zabaltzen dutenak. Osagai, eduki, mezu, formatu, produktu eta/edo zerbitzu ez-legezkoak, indarkeriazkoak, pornografikoak edota umiliagarriak dauzkatenak. Erabiltzaileek debeku dute: Gure webguneko kategoria edo eremu desegokian zerbitzuak eskaintzea eta edukiak argitaratzea; eta, nolanahi ere, beste negozio batzuen gaineko publizitatea egiten duten zerbitzuak eskaintzea eta edukiak argitaratzea, YONOLOTIRO.ES domeinuaren xedeetatik kanpo badago. Iragarkian edonolako logoak, markak, merkataritza-izenak eta jabetza intelektualeko, industrialeko… gauzak sartzea, pertsona fisiko edo juridiko baten aldeko publizitatea bada, eta galdetegiaren eskaerak gainditzen baditu; beraz, YONOLOTIRO.ES domeinuaren xedeak kontuan hartzen ez baditu. Gure webguneko edukia edo YONOLOTIRO.ES. domeinuaren egile-eskubideak, merkataritza-izena, markak eta jabetza intelektualeko beste eskubide batzuk kopiatu, aldatu eta banatzea. Beste ERABILTZAILEEI buruzko informazioa biltzea, posta elektronikoko helbideak barne, haren baimenik gabe. Eduki faltsua, okerra, engainagarria, iraingarria edo kalumniagarria argitaratzea (informazio pertsonala barne). Webaren funtzionamendu zuzena trabatzea. Edozein robot, spider, scraper edo beste edozein bitarteko automatiko erabiltzea, webean sartu eta edukiak ateratzeko, edozein xederekin, guk espresuki baimen idatzia eman gabe. Spam, mezu-kateak eta piramide-sistemak banatu eta bidaltzea. 3.- EGILE ESKUBIDEAK YONOLOTIRO.ES euskarriaren Interneteko domeinuei eta/edo ezaugarriei lotutako eskubideak (modalitate guztiak) YONOLOTIRO.ES euskarriarenak dira; horrenbestez, inork baimenik gabe erabiltzen baditu, legez ezarritako erantzukizunak sortuko dira. www.yonolotiro.es atarian, hirugarrenen titularitatepeko edozein produktu, zerbitzu, prozesu, esteka eta hipertesturen edo beste edozein informazioren erreferentzia egiteak (betiere fabrikatzailearen, hornitzailearen... izena, merkataritza-izena, domeinuak eta/edo ezaugarriak aipatuta) ez dakar berekin YONOLOTIRO.ES. domeinuaren sostengua, babesa edo gomendiorik. 4.- APLIKATZEKOAK DIREN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA Lege-baldintza hauek eta webguneko gainerako edukiek Europako araudia bete egiten dute, datuak babesteari, pribatutasunari eta erantzukizun-salbuespenari dagokienez, bai eta Europako araudiek Espainian sortu duten legeria ere: Datuak Babesteko Legea, esaterako. Edozein eztabaidak YONOLOTIRO.ES ukitzen badu, erabiltzaileek onartzen dute Iruñeko Auzitegien Jurisdikzioari espresuki lotuko zaizkiola auzia ebazteko.
Zabalik da Soraluzeko Musika Eskolan 2022-2023 ikasturte berrirako aurreinskripzioa egiteko epea, ekainaren 10era arte. Bertako zuzendari Domentx Uzinek azpimarratu duen moduan, “herritar guztiendako aproposa den eskaintza” dutela azpimarratu du. Bestalde, jakinarazi du datorren ikasturtetik berriro ere metalezko instrumentuak ikasteko aukera ere izango dela. Aste honetan zabaldu dute Soraluzeko Musika Eskolan datorren ikasturterako aurreinskripzioa egiteko epea. Ekainaren 10era bitartean izango da zabalik. Aurrematrikula egiteko lau modu daude: musika eskolara bertara joan daiteke, Frontoi kalera; telefonoz dei daiteke, 943 75 15 44 zenbakira, email bat bidaliz soraluzemusika@gmail.com helbidera edo HEMEN KLIKATUTA azaltzen den formularioa beteta eman daiteke izena. Metalezko instrumentuak bueltan Soraluzeko Musika Eskolak 19 instrumentu ikasteko aukera eskaintzen du. Berritasun modura, datorren ikasturtean bueltan izango da metalezko instrumentuak ikasteko aukera, tronpeta, tronpa, tronboia eta bonbardinoa, Susana Plumed irakasle berriaren eskutik. Dagoeneko Plumed hasi da musika eskolan bere eskaintza errotatiboetan erakusten ikasleei. Metalezko instrumentuez gainera, denetarikoak lantzen dituzte musika eskolan: klarinetea, saxofoia, txistua, gaita nafarra, gitarra klasikoa, biolina, biolontxeloa, soinua, trikitia, panderoa, pianoa, flauta, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta perkusioa. Horrez aparte, taldeetako ikasgaiak ere eskaintzen ditu: 4-5-6 urtekoentzat Musika eta Mugimendua, 7-8 urtekoentzat Musika Kantuz, 9 urtetik aurrera, Musika Hizkuntza, Abesbatza, Talde instrumentalak eta Konboak. Horiek irakasten, berriz, 11 irakaslek dihardute. Helduentzat ere Taldeetako zein bakarkako eskolak ere eskeintzen dira espezialitate guztietan. Bekak Ikasturtea irailean hasi eta ekainean bukatzen du eta hamar hilabeteotan, musika ikasteaz aparte, dozenatik gora ekitaldi egiten dituzte ikasle-irakasleek eskolan bertan zein herrian. Bestalde, iaztik, 4-8 urte dituzten haurrentzako bekak eskatzeko aukera ere eskaintzen du Soraluzeko Musika Eskolak. "Herritar guztiendako" Domentx Uzin musika eskolako zuzendariak azpimarratu du musikarekiko interesa duen edozeini zuzendutako eskaintza dutela musika eskolan, “batzuetan buruan dugu musika eskola umeendako dela, baina ez da horrela. Gazteak eta helduak ere baditugu matrikulatuta. Izan ere, herritar guztiei zuzendutako eskaintza dugu musika eskolan”.
Eguzkiaren argirik jasotzen ez duten bulego eta lokalentzat konponbide teknologiko berria sortu du Japoniako Mitsubishi konpainiak: eguzkiaren argia imitatzen duten LED panelak. Panel horiek milaka LED argiekin osatuta daude, eta zeru garbiaren sentsazioa igortzen dute. Eguzki ezak edo leku itxi batean orduak igarotzeak eragin handia du gure organismoan. Uste duguna baino askoz gehiago. Argi naturalak, hain zuzen, gure erritmo zirkadianoari laguntzen dio sinkronizatuta egon dadin. Ondorioz, onuragarria da gure gorputzarentzat oro har. 24 orduz martxan egongo diren LED panelak ez dira berrikuntza nabarmen bat, baina Mitsubishiren proposamenak bi nobedade eskaintzen ditu, tramankuluak benetako leiho baten itxura eta izaera izan ditzan: batetik, zuriaren tenperatura aldatzen du, goizetan urdinxka eta arratsaldez horixka; bestetik, benetako leiho baten markoa erreproduzitzen du. Marko hori da, hain zuzen, leihoen berritasunik azpimarragarriena, markoak hiru alde itzaltzen baititu eta laugarrena argitu, sakontasun efektua lortzeko helburuarekin. Hala, egunak aurrera egin ahala, itzala mugitu egiten da eguzkiaren ibilbidea simulatzeko. Efektu zahar eta oinarrizkoa da, baina bikain funtzionatzen duena, eguzki izpien itxura hartzen baitu. Konpainia japoniarrak ez du iragarri zein den Misola izeneko panelon kontsumo elektrikoa eta kontsumo horrek eragingo duen gastua. Hasiera batean, telebista ordu batzuetan piztuta izateak dakarren kontsumoaren antzekoa izan daiteke. Prezioaren harira, hasieran batean, bi prezio izango dira: 5.670 euro eta 750.000 euro. Lehenengoa oinarriko modeloa da, urrutiko agintearekin; bigarrena ostera, profesionalagoa da, argia eta tenperatura aldatzeko aukerak eskaintzen ditu. Urrian eskuragarri izango dira Japonian. Ikusiko da zein xelebrek erosiko dituen.
EAJ-PNV Gipuzkoako Batzar Nagusiak: EAJ-PNV-K ADIERAZI DU HERRITARREK GARDENTASUNA ESKATU DUTELA ETA FORU ARAUAK BILDU BEHARTZEN DUELA GARDENTASUNA BERMATZERA 23 de enero de 2014 EAJ-PNV-K ADIERAZI DU HERRITARREK GARDENTASUNA ESKATU DUTELA ETA FORU ARAUAK BILDU BEHARTZEN DUELA GARDENTASUNA BERMATZERA Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Gardena izatea da, Bilduren aginteko foru gobernuak epean erantzutea; gardena izatea da, erantzunak egokiak izatea; eta gardena izatea da agerraldiak ahalik eta azkarren egitea”. Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan, batzarkide-taldeek Gardentasunaren gaineko Foru Arauari buruzko zatiko zuzenketak onartu dituzte. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenaren iritziz, oso positiboa da Foru Arau proiektua indarrean jartzea, hain zuzen ere, Batzar Nagusietan gainerako taldeok Bilduren aginteko Foru Aldundiari behin eta berriro eskatutakoa indarrean jartzea. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundia behartuta dago, gainerako administrazio publikoak bezala, gardentasuna bermatzera eta informazioa herritar guztiei ematera. Horren harira, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Nahiz eta hainbat lekutan gardentasuna herritarrei boterea ematea dela ulertu den, gardentasuna pertsonen eskubide subjetiboa da”. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak bere taldearen zuzenketen helburua azaldu du: “Foru Araua hobetzea eta foru administrazioa ahalik eta gardena izatea; izan ere, akats larriak zeuden”. Era berean, Xabier Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Gardena izatea da, Bilduren aginteko foru gobernuak epean erantzutea; gardena izatea da, erantzunak egokiak izatea; eta gardena izatea da, agerraldiak ahalik eta azkarren egitea. Eta egindako zuzenketen helburua segidakoa izan da: Batzar Nagusietan gardentasuna bermatzea, jarduera ahalik eta egokien garatzeko”. Azkenik, Ezeizabarrenak salatu du, ezker abertzalearen jarduera Gipuzkoako Foru Aldundian zein udaletan: “Ezker abertzalearen jarrerak ez dator bat gardentasun printzipioarekin. Izan ere, ezker abertzaleak esaten du, irekia dela, entzuteko gaitasuna duela, herritarrei hurbila dela, eta hitz egiteko gaitasuna duela; baina aitzitik, errealitatea bestelakoa da: ezker abertzaleak jarrera itxia du, iluna da, sekretuak ditu eta inposatzen du. Hau da, Bilduk esaten duenaren kontrakoa egiten du”. Hori del aeta, EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, Foru Arauak herritarren gardentasun eskariari erantzuten dio eta, hain zuzen ere, gardentasuna da Bilduk bermatu beharko duena. Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir con TwitterCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Euskoko talde guztiak urte amaierako besta onak opa dizkizue! Gure bulegoak abenduaren 21etik 30a arte hetsiak izango dira, eta langileen zati handi bat oporretan egongo da urtarrilaren 6a arte, Euskal Monetarentzat urte aberats eta mamitsu baten ondotik. 2019 urtea markatu duten gertakari garrantzitsu batzuetara itzulera… Handitze «Euskonentziala»! 1,6 milioi eusko gehiago zirkulazioan ditugu, iaz, data berdinean berriz 500 000 eusko baino gehiago ziren. Gainera 1 000 profesionalen mailaziurrenik gainditua izanen da urte amaiera honetan (Iaz 820 zirelarik)… Euskoa handituz doa… Seinale guztiak baikorrak dira Euskoarentzat. Europako lehen moneta osagarria izateaz gain, erreferentzia bat bilakatzen da trantsizio ekologikoaren proiektuek hozka bat gora dezaketela frogatuz! Eusko Elkarteen Eguna Urriaren 19an, larunbatarekin Donibane Lohizungo merkatuan lehen Eusko Elkarteen Eguna iragan da. Orduan, 29 066 eusko emanak izan zaikie 50 bat elkarteei Eusko %3aren dohaintzaren banaketaren karietara. Ipar Euskal Herriko elkarteekiko elkartasun sistema hori oraindik luzaro iraunen du, eta Ipar Euskal Herriko elkarte guztiek eskuratu dezakete! Euskoz Hobe kanpainaren abiatzea! Ipar Euskal Herriko milaka lagunek euskararen, tokiko enpleguaren, laboratza herrikoiaren… alde dira. Baina guztiek ez dute Euskoa baliatzen egunero. Ekintzara pasa arazteko hainbat gaietan banatua den «Euskoz Hobe! Euskoaren hobeto da» kanpaina abiatu dugu. Adibidez, «Euskara babestea ongi da, baina euskoz hobeto da!», zeren Euskoa baliatuz komertsantak afitxaketa elebiduna jartzea bultzatzen ditugu. Hori bi langileen laguntzari esker egiten dugu, Maika eta Peio. EEPrekin batera diruztatuak diren enplegu horiei esker denbora osoa afitxaketa elebiduna bultzatzen ematen ahal dute. 80 bat informazio mahai! 80 bat informazio eta kidetze mahai egin dituzte Eusko taldeko langileek eta laguntzaileek urte osoan zehar. Esker handi bat bi zerbitzu zibikoei, Jérôme eta Jone, eta baita denbora eta energia eman duten 40 laguntzaileei, 330 pertsona euskora kidetzea konbentzitu baitituzte. Informazio mahai horiei esker beste ehun bat kide baino gehiagok urtesaria berritu dute, eta 70 000 eusko trukatu dituzte. Herritarrak Eusko proiektuaz jabetzea Euskoaren indar nagusienetariko bat da, eta proiektua etengabe aurrera egitea bultzatzen du. Euskoa bere laguntzaileak gabe ez zen izango Eusko. Euskoa denen esku! Langileen taldea handitzen doa! Euskal Monetaren langileen taldea handitu da aurten. Euskara garapen arduradun berri bat sartu da taldean, Maika Thicoipe. Peio Mentarekin batera komertsantak laguntzen ditu afitxaketa elebidunaren gauzapenean. Euskoaren garapen taldea handitu da ere Kévin Dubief hasi den geroztik. Hego Lapurdi eta Biarritzen profesionalen sarea handitzea du helburu. Amandine Artano-Garmendia iritsi da ondotik Iholdi-Oztibarre/Amikuze/Zuberoa zonaldeetan aritzeko. Sartu berri diren langile horiei esker 12 lagunek osatzen dute Euskal Monetaren taldea.
Loader Forklift Simulator kargagailua eta orga jasotzailea integratzen dituen simulazio-irakaskuntzarako tresna multifuntzionala da.Gure enpresak garatutako azken produktua da.Produktu honen gidariaren kabinak berrikuntza eta hobekuntza teknologiko asko jasan ditu, eta azken "karga-orga jasotzailea" "Simulazio softwarea" bertsioarekin hornituta dago, software honek lanerako prestakuntza-gai desberdinak eskaintzen ditu kargagailu-orga jasotzaileetarako, gai aberatsak, funtzionamendu-gai errealistak eta funtzioak, eta ingeniaritza mekanikoko nagusientzako lehen aukeratutako ekipamendu didaktikoa da. 1. Software-sistemak tona ezberdineko bi kargagailu-eredu ditu eta bi orga-jasogailu modelo ezberdinekin, eta horiek lagun diezaiekete praktiketakoei produktu ezberdinen simulazio-prestakuntza eta irakaskuntza egiten.2. Makina osoa hotzean ijetzitako plaka galdaketa-moldeez egina dago, egitura trinkoarekin eta itxura ederrarekin.Hardware guztia benetako makina piezekin muntatuta dago.Sentsibilitate handiko sentsore fotoelektrikoa ezin hobeto konbinatzen da sistema txip bakarreko mikroordenagailuarekin.Benetako makinaren funtzionamendu-printzipioarekin guztiz simulatuta dago eta simulazio-entrenamendua benetan gauzatzen da.Entrenamendu efektua. 3. Software-gaiek zama-orga jasotzailearen benetako lan-gai guztiak biltzen dituzte.Aldi berean, orga jasotzaileen software-sistemak kalitate-ikuskapen sistemaren ebaluazio- eta identifikazio-gaiaren eskakizun berrienak hartzen ditu, eta hainbat prestakuntza-gai praktiko lortu ditu praktiketakoei hainbat lan-baldintzetan laguntzeko., Prestakuntza-arazoak ondo konpontzea. 4. Konturatu kargagailuen, orga jasotzaileen prestakuntza-funtzioak, ebaluazio teorikoa, bideo-irakaskuntza, etab., eta irakasleek modu independentean gehi ditzakete proba teorikoak, bideo-grabaketak, irakaskuntza-irudiak eta beste irakaskuntza-ikastaro batzuk. 5. Sistemak 50 hazbeteko definizio handiko kristal likidoko pantaila erabiltzen du.Prestatzaileen funtzionamenduaren ondoren irudiak exekutatzen ari diren ostalariak prozesatzen ditu eta bistaratzeko sistemara igortzen ditu, denbora errealean eragiketarekin bat egiten du atzerapenik gabe. 6. Softwarean hainbat bista-angelu ezartzen dira, praktikatzaileei kargagailuaren ekintza ikusteko angelu desberdinen bidez behatzeko, eta hori lagungarria da praktiketako trebetasunak hobetzeko.Esaterako: hirugarren pertsonako perspektiba, kabinaren perspektiba, goitiko angelua, etab. ;eta 360 graduko ikuspegi oso batean ikus daiteke ikusteko angeluaren joystickaren bidez. 7. Softwareak kargagailuaren eta orga jasotzailearen prestakuntza-edukiaren parametroak ezar ditzake, hala nola, prestakuntza-denbora, ekipamendu-eredua, gaiaren eskakizunak, prestakuntza-mota, etab. 8 Uneko makinaren egoera parametroen bistaratzeko leihoan, makinaren hainbat parametro eta egoera aldaketa ikus ditzakezu, hala nola: olioaren presioa, olioaren tenperatura, tentsioa, uraren tenperatura, etab., eta bistaratzeko efektua bera da. benetako makina. 9. Funtzio osagarriak: funtzio-botoiak izan beharra, miniaturazko maparen egoera denbora errealean bistaratzeko funtzioa;b modu independentean alda dezake gaiaren segurtasun-eragiketaren gonbita edukia;c Erabiltzean makinaren jarrera egokia eskatu.Kargagailua Orga Jasotzaileen Simulagailua 10. Kargagailu-orga-jasogailuaren simulagailua, ekipamendu berezien ebaluazioaren eskema nazionalaren arabera diseinatutako softwarea, 27 eskorga-gai eta 13 kargagailu-gai barne, eta prestakuntza, ebaluazioa eta balorazioa egiten ditu praktiketako langileentzat. 11. Lan gailu ezberdinen artean aldatuz, kargagailuaren egurra harrapatzeko eta kargatzeko prestakuntza behar da, eta eskorga igogailuak sardexkaren zabalera doi dezake.Kargagailua Orga Jasotzaileen Simulagailua Argitalpenaren ordua: 2021-12-30 Berriak Egungo gaietan eta albisteetan arreta jarri azken garapenak ulertzeko. 30-12-21 VR Loader Orga Jasotzailea Operadore Prestakuntza Orrazia... 30-12-21 VR Heavy Construction Retory zulatzeko plataforma... 30-12-21 Nekazaritza Traktorea Prestakuntza pertsonala Gidatzea... Jarri gurekin harremanetan Mugikorra: 0086-516-85885858 Mugikorra: 0086-13338967530 Posta elektronikoa: allison@xzsim.com Helbidea: Sanhuan North Road eta Pingshan North Road bidegurutzetik 200 metro mendebaldera, Gulou Barrutia, Xuzhou hiria, Jiangsu probintzia, Txina KONTSULTA ORAIN © Copyright - 2021-2022: Eskubide guztiak erreserbatuta. Produktu beroak - Gunearen mapa - AMP Mugikorra Pala elektrikoa gidari simulatzailea, Kaian edukiontzi (zubi) garabiaren simulagailua, Portaleko Garabi Operadoreen Prestakuntza Simulatzailea, Simulagailua, Arakatzaile-buldozer simulagailua, Gantry Crane simulagailua,
BELEk Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleen esku ipiniko ditu bibolin, biola eta biolontxeloak. Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 16tik 31ra (biak barne). Eskaera horria hemen. Eskaera egiteko oinarri eta baremoak arautzen dituen ebazpena hemen. Programa honen bidez, Belek biolin, biola eta biolontxeloak mailegatuko ditu Euskadiko Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleei, guztiak ere Bele eskolako lutheria tailerretan eginak. Instrumentu guztiak 4/4 ak izango dira eta tamaina desberdinetako biolak. Euskadiko Musika Eskola edo Kontserbatorioren batean matrikulatuta egon eta musika tresna bat maileguan hartzeko interesa duten ikasleek, maiatzaren 16tik 31era (biak barne) egin dezakete eskaera eskolan bertan. Dagokion zuzendaritzak bermatu beharko du eskaera, eta musikako ziurtagiri akademikoarekin batera aurkeztu beharko da. Maileguan daukan bitartean, ikasleak musika tresnaren gaineko ardura osoa du, eta hura zaindu eta dagokionean itzultzeko konpromisoa hartzen ditu. Ikasturtea amaitutakoan, BELEra itzuli beharko du musika tresna. Itzultzerakoan, musika tresnari bi txosten erantsi beharko dizkio irakasleak: tresna erabili duen ikaslearen ebaluazio-txostena batetik, eta tresnaren balorazio teknikoa egiten duen txostena bestetik. Mailegua hurrengo ikasturterako berritzeko aukera ere aurreikusten du programak. Hari-instrumentuak maileguan Bele-Bilboko Euskal Lutheria Eskolak egiten duen lana eta bere izaera bakanak direla jakitun, eta bertan egiten diren musika tresnen kalitatearekiko ziurtasunez jarri du abian Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak programa. Lutheria eskolarekin eginiko apustua berriro gizarteari itzultzea ere bada helburua, Euskadiko musika ikastegien sareko ikasleen mesederako gertatuko baita ekimena. Musika tresna hauetako bat maileguan jasotzea jauzi kualitatibo handia izango da musikari gazteen ikasketa prozesuan. Izan ere, tresna profesional bat izango dute esku artean, guztiz artisau eran egina. “Ikasteko” musika tresna deiturikoa erabiltzetik lutheriako musika tresna bat jotzera egingo dute jauzi zenbait ikaslek. Musika tresna hauetako batek 6.000 euro inguruko balioa ere izan lezake.
Euriari bizkarra eman ordez, hainbat enpresek haren pean erosoago bizitzeko arropa eskaintzeko apustua egiten dute. Horren bi adibide dira Tantä eta Ternua Group 🍪 Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio esperientzia hobetzeko, eta zure intereseko publizitate eta edukiak erakusteko helburuarekin. Informazio gehiago Onartu Zer da EnpresaBIDEA? EnpresaBIDEA euskal hedabide digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean erreferente izan nahi duena, euskaraz. Gehiago jakin nahi duzu? Sartu Harpidetu egunero gure berri jasotzeko: Baldintza legalak onartu behar dituzu. Izena eman Maite Reizabal Arregui EnpresaBIDEAko erredakzio burua 2023ko martxoaren 04a 05:30 Argazkia: Ternua Group Zirimiritik zaparradara, geure identitatearen parte da euria. Zenbaitetan gozatu egiten dugu, besteetan sufritu. Lanak ematen dizkigu, baita lana ere. Azken hori, batez ere horri lotutako jarduera ekonomikoa garatu duten enpresei. Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu Izena eman Pribatutasun politika onartzen dut "Bizi garen tokian bizitzeak eramaten gaitu euria gure egunerokotasunean oso maiz presente izatera, eta sentitzera behar batzuk kubritu behar ditugula. Behar horretatik jaio zen Tantä", kontatu du Leyre Yanguas Tantä Rainwearreko Marketing eta Arlo Komertzialeko arduradunak. Batela 1991 SL enpresatik sortu zen 2018an, marka berri gisa, enpresak ordura arte egiten zuen marinel estiloko arropatik bereizteko. Udaberriko zirak egiten hasi baziren ere, egun euritik % 100 babesten duten berokiak ere egiten dituzte. Urte osorako txamarrak, beraz. "Egunerokotasuna naturaltasun guztiarekin aurrera eraman ahal izatea da helburua, euria ez dadin oztopo bat izan", adierazi du. Euriarekin harreman "estua" du oso Ternua Groupek ere, "batez ere, Ternua eta Ternua Workwear —lanerako arropako marka, 2021ean sortutakoa— markei buruz hitz egiten dugunean", azaldu du Edu Uribesalgo Ternua Groupeko Berrikuntza zuzendariak. "Gure jantziak erabiltzailearen babesa eta errendimendua hobetzera zuzenduta daude, inguruneko edozein jardueraz gozatzen duen bitartean. Lehorra egotea da beroa izateko faktore nagusia. Horregatik, euritik babesteko eta transpiragarriak diren produktuen garapena oso atal garrantzitsua da Ternua Groupentzat", gaineratu du. Handitzen, handitzen 2018an jaio zenetik, hazkunde nabaria izan du Tantäk. Urteko fakturazio datuak zehaztu ez baditu ere, Yanguasen hitzetan "hazkunde portzentajeak %150 ingurukoak izan dira denboraldi bakoitzean". Markarentzat, baina, EAE eta Nafarroa ez dira merkatu nagusiak. "Geure salmenta guztien % 10 edo 15 inguru izango da", esan du Marketin arduradunak. Euren apustua izaten ari da Europako merkatuetara zabaltzea: "Frantzia da oso merkatu garrantzitsua, eta Italia ere bihurtzen ari da. Irlandak ere garrantzia du", plazaratu du. Ternua Groupen kasuan, konpainiak %10eko hazkundea izan zuen 2022an, 31,5 milioi euroko fakturazioa lortzeraino, nahiz eta bigarren seihilekoan hazkundea makalagoa izan. Esportazioak izan ziren igoeraren oinarri, fakturazio guztiaren %32 ekarri baitzioten enpresari, 2021etik % 29 hazita. Kasu honetan ere, Frantzia eta Italia merkatu garrantzitsuak dira, baita Alemania, Austria eta Suitza ere. Europatik kanpo, AEB, Kanada, Japón eta Taiwan dira nagusiak. 2018an jaio zenetik, hazkunde nabaria izan du Tantäk. Urteko fakturazio datuak zehaztu ez baditu ere, Yanguasen hitzetan "hazkunde portzentajeak %150 ingurukoak izan dira denboraldi bakoitzean" Euriari dagozkion produktuek zehazki taldean duten ekarpen ekonomikoari dagokionez, "zaila da datu bat ematea, arropa iragazgaitzez gain, produktu asko baitaude erabiltzailea zirimiritik babesten duten ura uxatzeko tratamenduak dituztenak, edo jantziaren barruko isolamendua bustitzetik babesten dutenak". Izan ere, Ternua Groupeko eskaintzaren parte handi batek du halako tratamendua, hala nola jakak eta prakak, iragazgaitzak, gabardina, motxilak, lo-zakuak, polainak eta txanoak. Euria egitean, gehiago saldu Aurtengo neguan gutxi eta maiz baino, euria aste edo egun jakin batzuetan kontzentratu da. Baina gehiago saltzen al dute eguraldi txarrarekin? "Bai, hala izaten da, baina garapen bat ere izan da, Tantä markak berak izan duen berokien bilakaeragatik", azpimarratu du Yanguasek. Edu Uribesalgo: "Eguraldia oso faktore garrantzitsua da gure negozioan. Euri, elur eta hotz asko egiten dituen neguek oso eragin positiboa dute gure jardueran eta, oro har, gure marka guztietan" Klimak bete-betean eragiten du Ternua Groupen jardueran ere. "Eguraldia oso faktore garrantzitsua da gure negozioan. Neguan euri, elur eta hotz asko egiteak oso eragin positiboa du gure jardueran eta, oro har, gure marka guztietan", nabarmendu du Uribesalgok. Esaterako, iazko udazkenean eta negu hasieran izandako eguraldi onak "berokien salmenta gutxitzean" eragin du, taldearen alderdi indartsuenetako bat izanik. "Dena den, ez da beharrezkoa euria egitea saltzen egoteko", dio Yanguasek. Armairuan luzerako Tantären kasuan, euren apustua da adin guztietako pertsonek eramateko moduko beroki eta txamarrak egitea, kolore askotakoak, "kalitatezkoak", "patroi minimalistekin" eta "atenporalak". "Helburua da gaur, bihar edo bost urte barru eramateko txamarrak egitea, eta zure euritako jantzi gogokoena izan dadin", azaldu du Marketin arduradunak. Jasangarritasunarekiko euren ekarpena hortik dator batez ere. "Gainera, urtean bi bilduma izaten ditugu, erreferentzia nahiko gutxirekin. Ez ditugu hilero produktu berriak ateratzen, edo urtean lau bilduma. Polikiago goaz, eta saiatzen gara armairuetan gera daitezen", gehitu du. Argazkia: Tantä Rainwear Hala ere, erabiltzen dituzten lau materialetatik bat guztiz birziklaturikoa da, eta bilduma bateko produktu jakin batzuetan —Chiuvula eta Rominjati ziretan— erabiltzen dute. "Egia da ez dugula egiten nahiko genukeen bezainbeste, hazteko prozesuan izanik ere, oraindik txikiak garelako. Baina ahal heinean saiatzen gara ehun birziklatuak edo zigilu jakinak dituztenak erabiltzen", esan du. Ternua Groupen kasuan, arropa iragazgaitz bihurtzeko PFC —perfluorokarbonoak— gabeko tratamendua erabiltzen duen mundu mailako lehen marketako bat da Ternua Groupen kasuan, arropa iragazgaitz bihurtzeko PFC —perfluorokarbonoak— gabeko tratamendua erabiltzen duen mundu mailako lehen marketako bat izan da. "PFC horiek gure inguruko sustantzia arriskutsuak dira, eta, horien propietateei esker, material iragazgaitz, itsasgaitz eta suaren kontrakoetan asko erabiltzen dira", argitu du Uribesalgok. Sustantzia horiek, ordea, gure osasunean kalteak eragin ditzake, baita ingurumenean ere. Berrikuntza aldetik erronka izan da halako tratamendua garatzea. Baina euriagatik ere, "Berrikuntza sailean, erabiltzailea euritik nola babestu dezakegun bilatzen ari gara etengabe. Gure teknologia propioak garatu ditugu, hala nola, oihal iragazgaitzak eta transpiragarriak, jardueraren araberako balioak dituztenak", dio. Esaterako, goi mendiko jardueretarako "iragazgaitzagoa eta erresistenteagoa" da; mendiko jarduera aerobikoetarako, aldiz, "transpiragarriagoa" eta "arinagoa". "Mendiko jarduerak praktikatzeko produktu funtzionalak sortzeaz hitz egiten dugunean, euriaren babesa gure lanaren zati oso garrantzitsua da", bukatu du.
Palestinarrak egoera lotsagarrian bizi dira. Kolonizatzaileek sufritzen ez daben eskasia ekonomikoari zelan edo halan aurre egin behar deutsie. Han egondako guztiek baieztatu dabe datu hori eta palestinarren aldarrikapenakaz identifiketan bagara be, generalizetea ez da bape ona. Judutar ortodoxoak eta israeldar moderatuak ezbardindu behar dira. Horretan, bat datoz Virto eta Gastaminza. Kontuan hartu behar da, itxuraz behintzat Israel estadu demokratikoa dala, eta Palestina, ostera, ez. Okupazinoa inondik inora onartu ez arren, Israelek lur emonkor bihurtu dau basamortua eta hori ukaezina da. Iñigo Virtoren ustez, palestinarren eta ganerako mundu arabiarraren gizarte eredua salatzeko modukoa da: emakumeen balioa hutsaren hurrengoa da, eta erlijino mailako itsukeria hebrearrenaren parekoa. Bestalde, "judutar baketsu eta bakezale asko dagoz, Sharonen gobernu erradikalagaz bat ez datozenak. Esangura horretan, palestinarren indarkeriagaz gogaituta egotea ulertzekoa da. Politikeari jagokonean, Israelgo gizartean zatiketea da nagusi eta palestinarren artean, homogeneotasun handiagoa dago". Datu lez baino ez bada be, Garcia Gasconen esanetan, sarritan, hildako martiri palestinarren hiletetan ehun mila lagun baino gehiago batzen dira, eta israeldarrei, ostera, ez jakez era horretako jente pilaketak gustetan. Gorago adierazotakoa gorabehera, bata bestearen ondorengo atentadu eta sarraskiek hondatu egiten dabez su eten aukera guztiak; konponbidea ez da egun batetik bestera etorriko eta Israel eta Palestinaren arteko aurrez aurreko giroak luze joko dau segurutik. Jon Gastaminzaren esanetan, "konponbidea ez da lortuko gaur egungo Udalaren jokabideagaz;, izan be, Jerusalemen judutarrek agintzen dabe eta herritar guztiek pagautako zergak kobretan dabez; argi dago: onuradun bakarrak israeldarrak dira. Urian zortzi bat hilabete egin nebazan eta, tarte horretan, ez zan egon zabor-bilketa zerbitzurik palestinarren auzoetan, eta bide bakarra zaborrak erretea zan; israeldarren auzoetan, ostera, normaltasuna zan nagusi. Hau guztia, israeldarren okupazino argia izkutatzen dauen icebergaren agiriko muturra baino ez da". Labur-zurrean, milioika lagun militarren menpean bizi dira eta gizarte mailan aurrera pausuak emotea ezinezkoa da; zoritxarrez, esperantzarako motibo larregirik ez dago. Testua: Zigor Aldama. Argazkiak: Iñigo Virto / Associated Press Israel eta Palestinaren ganeko ganorazko erreportajea egitea gatxa da Hebrear Estadua sortu zanetik herrialde bien arteko burruka biziak dakarren hondamendia aitatu barik; gatxa baino gehiago, ezinezkoa esango neuke eta, beraz, lehenengo atal honetan aparteko ahaleginak egingo doguz gizatalde bien egoerea azaltzeko, kontuan hartuz, lurralde berean, alkarregaz bizi izanda, bakotxak lurraldearen jabetzea aldarrikatzen dauela. Horretarako, ondoko lagunen testigantzak erabiliko doguz: Iñigo Virto, Nafarroako Unibersidadeko inegniaritzako irakaslea, Jon Gastaminza, ETBko kazetaria eta barriemoilea Jersusalemen 2000. urtean, eta Eugenio Gascon, El Correo egunkariko kazetaria, gaur egun Jerusalemen beharrean dagoana. Edozelan be, azken hamarkadetan gerra zibila bizi daben herritarren bizimodua deskribitzea ez da lan samurra. Errezena egoerea sinplifiketea eta euskal gizartean onarpen handiagoa daukien palestinarren alde jartea da. Halan da be, gaia sakontzea, generalizazinoak ebitetea eta topikoetan ez jaustea dira botikarik onenak. Bidaide atalean, ahal dan neurrian behintzat, bazterrean ixten doguz politika kontuak eta, horregaitik, aurrez aurrekoaren alde soziala aztertuko dogu; gehienbat, gizarte eta bizitza maileari jagokonez, isaeldar eta palestinarren arteko alde handiei erreparauko deutsegu. Jerusalem, zatitutako uriburua Jerusalem herrialde bien uriburutzat hartzen da baina ez da ez batena ez bestearena. Jon Gastaminzak kontetan dauenez, nazinoarteak onartu ez arren, mapa judutarretan Israelgo uriburu lez agertzen da eta arabiarretan, barriz, Palestinako uriburu lez. Era ofizialean, Jerusalem uri bat baino ez da. Hori bai, edozein kale bazterretan begi-bistakoa da gerra giroa eta gizatalde bien arteko gatxerestea. "Jerusalem ejerzitoak menpean daukan uria da eta israeldar naziotasuneko erlijino bateko zein besteko gizon zein emakume guztiek hiru urteko soldaduskea egin behar dabe eta, beraz, normala da kaleetan horrenbeste soldadu eta tanke ikustea" Iñigo Virtoren esanetan. Era berean, israeldarrei curriculum militar ona interesetan jakela adierazo dau, besteak beste, gerrako merituak kontuan hartzen dabezalako unibersidadean sartzeko. Esandako moduan, musulman eta hebrearren arteko ezinikusia agirikoa da uriko bazter guztietan. Urian auzo judutarrak eta palestinarrak dagoz eta ezbardintasunak upealakoak dira. Virto jn.aren esanetan, "lau auzo dagoz: judutarra, musulmana edo palestinarra, kristinaua eta armeniarra; azken honeek kristinauak izan arren, euren auzoa daukie. Gastaminzak kontetan dauenez, ezbardintasunak kaleetan be igarten dira: "auzoen artean kaleak konpartitzea gauza arrunta da baina kalearen 'zati' judutarrean parkeak eta umeentzako olgeta leku ederrak eta alde palestinarrean, barriz, abandonua ikustea normala da. Nik neuk ikusi izan dodaz poliziak palestinarrak atxilotzen umeak judutarren parkeetara eroateagaitik, izan be, galazota dago hori". Sekulako aldeak Lurraldearen zatiketearen erakusgarri, kaleetan zehar makinatxu bat hesi eta kontrol dagoz baina zatiketarik eta alderik handienak erlijinoak berak zehazten ditu. Virtoren eretxiz, "Israelen politikeak goitik behera kontroletan dau lurraldea" (Virto 2000. urteko barealdian egon zan bertan). Gaur egun, bigarren intifada tarteko, Jerusalem eta lurralde okupatu guztiak oso arriskutsuak dira eta Virtoren esanetan, "palestinarrek egoera horreri aurre egitea oso gatxa da, izan be, gero eta okerrago eta eskasia handiagoagaz bizi dira; sinistezina bada be, alkarrengandik oso hur, batzuk Etiopian lez bizi dira eta beste batzuk, ostera, Los Angelesen lez. Txitean-pitean izaten dira ezbeharrak eta atentaduak (hilketa basatiak, leherkailuz betetako kotxe edo autobusen eztandak, sarraski bildurgarriak egiten dabezan islamiar muturreko taldeetako suizidak...). Virtok dinoan lez, "herritarrek ezin dabe aguantau etenik bako estres giro hori. Ni bertan egon nintzanean, tentsinoa oso handia zan baina jenteak ahalegin handiak egiten ebazan bizimodu normala egiteko; eguneroko eginkizunei erantzuteko autobusak gainezka doaz baina jakin badakie ondo bizia edozein momentutan galdu leikiela.
Bide orri batean jaso dituzte zaintza eredu berrira trantsizioa egiteko neurriak, eta aurten jarriko dituzte martxan lehenengoak. 2023·03·07 Azken bi urteetan, udalak, hainbat herritarrek eta eragilek, elkarlanean, zaintza eredu berri bat sortu dute Usurbilerako: eredu berri horretara jauzia egiteko garaia iritsi da, eta horretarako hartu beharreko neurriak bide orri batean jaso dituzte. Hain zuzen ere, bide orri horretan jasotakoak aurkezteko saio irekia egingo dute, martxoaren 29an, Artzabalen, 18:00etan. Parte-hartze prozesuak bi fase izan ditu. Lehenengoan, 2021ean, zaintza ereduen inguruko hausnarketa eta diagnostikoa egin zen, hau da, egungo zaintza eredua aztertu eta zer mantendu eta zer aldatu nahiko luketen pentsatu zuten. Hausnarketa hori modu kolektiboan egin zen, zaintzaren ertz guztien ordezkaritza bermatuta, gaiari ikuspegi integral batetik erantzuteko helburuarekin: zaintza jasotzen dutenak, familiako zaintzaileak, zaintzaile profesionalak, komunitatea, zaintza zerbitzuak, udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Osakidetza. Gaur egungo eredua birformulatu, eta zaintza behar duen pertsonaren desioak errespetatu eta bere bizi-proiektua gauzatzen jarraitu ahal izatea da eredu berriaren helburua. Hau da, pertsona ardatz duen arreta da eredu berriaren norabidea. 2022an, bigarren fasean, hainbat lantalde sortu zituzten, nork bere lanketa egiteko, gainerakoekin koordinatzearekin batera: erabiltzaileak edo zaintzak behar dituzten pertsonak, gizarte zerbitzuak, komunitatea, zaintza zerbitzuak eta talde estrategikoa. Zaintza eraldatzeko ekarpenak egin zituzten taldeok, nork bere eremutik, eta hala, eredu berrira trantsizioa egiteko neurriak adostu eta bide orri batean jaso zituzten. Bi urteotan landutako edukiak Zaintza Azokaren bidez ezagutarazi zituzten 2022ko azaroaren 19an, eta bideo bat egin dute egun horretako edukiak laburtzeko. Aurten, 2023an, denen artean adostutako bide orria martxan jarriko dute, eta bertan jasotakoak aurkeztuko dituzte martxoaren 29ko aurkezpenean.
Museoak Richard Serraren (San Frantzisko, AEB, 1939) Bilbao (1983) eskultura jaso du dohaintzan, Martín García-Urtiagaren eta Mercedes Torronteguiren ilobek haien oroimenez emanda. Museoaren historian eta Bilboko hiriarentzat esangura berezia daukan artelana da; izan ere, Bilbon bertan egin zuen 1983an Richard Serrak, XX. mendeko eskultore onenetako batek. Urte hartan aurkeztu zuten Bilboko Arte Ederren Museoan (martxoaren 15etik apirilaren 30era) Korrespondentziak. 5 arkitekto, 5 eskultore erakusketa. Carmen Giménezek, arte garaikideko kontserbatzaile ezagunenetako batek, eta Juan Muñoz eskultoreak egin zituzten komisario lanak. Erakusketak agerian uzten zituen arkitekturaren eta garaiko artearen arteko harremanak, eta, horretarako, abangoardiako hamar artistaren proiektuak batu zituen: bost arkitektorenak –Emilio Ambasz, Peter Eisenman, Frank O. Gehry, Léon Krier, eta Venturi, Rauch & Scott Brown estudioa– eta bost eskultorerenak –Eduardo Chillida, Mario Merz, Richard Serra, Joel Shapiro eta Charles Simonds–. Richard Serrak bere lanerako behar zituen altzairuzko blokeak Avilésko (Asturias) burdinola batean topatu zituen, eta sorkuntza-prozesua museoko espazioan bertan amaitu zuen. Garaiko eskultura minimalak berezkoa zuen ekonomia formalari jarraituz, elkarren gainean ezarritako altzairuzko bi lingotek osatzen dute Bilbao, garai hartan Serrak praktika eskultorikoaren berezkotzat jotzen zituen auziak materializatuz: masa, pisua eta oreka. Neurri ezberdineko bi forma errepikatu, hurrenez hurren 9 eta 7 tonatik gorako pisuarekin, elkarren gainean kokatzen dira, itxuraz ezegonkorra den oreka batean. Txomin Badiola eskultoreak honela aztertu zuen Serraren lana urte berean tokiko prentsan argitaratutako artikulu batean: "Bere lanak utzita daude, gehienez ere ezarrita, sekula ez ainguratuta edota bere izate berberekoa ez den ezerekin eutsita; prekarietate horrek indarkeriazko egoera bat eragiten du ikuslearengan, hark bere espazioa etenda sumatzen baitu, eta, aldi berean, fisikoki zein psikologikoki mehatxatuta". Urte haietan, Badiolaren beraren moduan Jorge Oteizaren lanaren eraginpean ziharduten zenbait eskultore ezagun bihurtzen ari ziren Bilbon. Serra hirian egotea bultzagarria izan zen horretarako; Arte Ederren Fakultateko ikasleekin solasaldi batean ere parte hartu zuen. Harreman horretan, bestalde, Bilbok zirrara eragin zion Serrari, erakusketa publikoki inauguratu baino bi hilabete lehenago bisitatu zuenean. Carmen Giménezek honela azaldu zuen garai hartan: "Horrela aurkezten du Serrak Bilbo: altzairua nagusi den hiria, trinkoa, osoa, oreka zailean dagoen bloke bat bezala". Erakusketaren itxieraren ostean, obrak museoaren kanpoaldean jarraitu zuen beste bi urtez, Plácido Arango bildumazaleak erosi, eta Madrilera eraman zuen arte. Handik urte batzuetara, 2001ean, museora itzuli zen aldi batez erakutsia izateko, instalazioen azken erreformaren eta zabalpenaren osteko inauguraziozko ekintzen parte izan zen Obra Gonbidatua programari hasiera emanez. Obraren oraingo dohaintzak, Martín García-Urtiagaren eta Mercedes Torronteguiren omenez eta euren iloben eskutik, amaiera zoriontsua emango dio Bilbon jaio zen eta Bilbon bere zentzu guztia hartzen duen eskultura baten ibilbide historikoari, mezenasgo eredugarri baten bidez Bilboko Arte Ederren Museoko bildumaren parte izan arte gainditu dituen gorabeheren lekuko. Gainera, Richard Serrak egindako bisita haren eta Bilboko Arte Ederren Museoan egindako lehenbiziko lanaren oroitzapena dakar; hain zuzen ere, hiri horretan bertan, handik urte batzuetara eta ordukoan Guggenheim Bilbao Museoan, bere ibilbideko mugarrietako bat sortuko zuen gerora: Denboraren materia instalazioa (1994-2005). Azkenik, eskulturaren gaur egungo kokapenak, berez izandako tokian ia, 1983an Eduardo Chillidaren Topagunea IV lanarekin ezarritako elkarrizketa berregituratzea ahalbidetzen du, hura garai hartan ere eraikinaren barruan baitzegoen. Horrez gain, Serrak euskal eskulturari buruz esandako hitzak gogora ekartzeko balio digu: "Bisitatu ditudan herrialde guztien artetik, honetan ikusi ditut eskulturarako aukera gehien. Horren adibide ona dira Oteiza eta Chillida bezain bi eskultore garrantzitsu". Martín García-Urtiagaren eta Mercedes Torronteguiren oroimenez. Ohar biografikoa. Getxon (Bizkaia) merkatari txikien eta enpresarien familia baten barruan jaio arren, Martín García-Urtiagak (1905-1997) Mexikon igaro zuen bere bizitza pertsonal zein profesionalaren zati handi bat. Gerra Zibilaren ondorioz iritsi zen bertara 1939an familiarekin. Herrialde horretako bizitza sozial zein ekonomikoan presentzia nabarmena izan zuen (Mexikoko Euskal Etxeko presidente izan zen); bertan, beste enpresa batzuen artean, Kanpo Merkataritzako Konpainia Mexikarra (COMEX) sortu zuen berrogeiko hamarkadan. Artearen zalea izanik, Ucelayren, Zubiaurre anaien edota Aurelio Artetaren obren bilduma interesgarri bat batu zuen, eta Tomás Bilbao arkitektoaren babesle nagusietako bat izan zen; hura ere erbesteratua zen, eta haren Mexikoko etxearen erreformaz arduratu zen. 1931n Mercedes Torronteguirekin (1907-1999) ezkondu zen, eta harekin zazpi seme-alaba izan zituen: Mercedes ("More"), Maite, Edurne, Francisco Javier, Miren Karmele, Begoña eta Martin Jon.
Epe luzera, klima-aldaketak hegaztiengan duen eragina zehaztea ahalbidetzen dute, besteak beste. Tradizioz, neguko zentsoak eskandinaviar herrialdeetan egin ohi dira, hegazti jantokiak jartzen oso kultura sendotua baitago. Britainiarrek, adibidez, 1970etik daramate Garden Bird Feeding Survey egiten, hau da, milaka familiek beren etxebizitzetako lorategietan dituzten jantokietako hegaztiak zenbatzen dituzte. Estatu Batuetan, Great Backyard Bird Count da ekimen horietako bat, zentsu-protokoloekin eta antzeko helburuekin. Euskadin, pixkanaka-pixkanaka, hegaztien behaketak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira zaletasun horretaz gozatzen duten pertsonak. Dena den, jantokiak jartzea eta horien jarraipena egitea ez dago oso zabaldua oraindik gure lurraldean. Neurri handi batean, gure lurraldea antolatzeko moduagatik ere izan daiteke hori. Azken finean, biztanle gehienak eraikin-blokeetako pisuetan bizi dira, eta jantokiak jartzeko aukerak oso txikiak, edo, askotan, aukerarik gabekoak dira. Beraz, inguruko beste herrialde batzuetako esperientziak berdintzen saia gaitezke, nahiz eta gure etxebizitzen errealitateak, hegaztiak jantokietan zenbatzearen arrakasta erlatiboki txikia izatea ekar dezakeen. Hiri handiei erreparatzen badiegu behintzat, horiek baitira, bestalde, euskal biztanleriaren kopuru handiena hartzen dutenak. Zorionez, parke eta lorategi sare zabala dugu eta guztiok, neurri handiago edo txikiagoan, lorategi eremu bat dugu gure etxebizitzatik 500 metro baino gutxiagora. Neguko hegaztien zentsoak egiteak duen balioaz jabetuta, Ornitho Euskadi-ko Parke eta Lorategietako Hegaztien I. Neguko Zentsoa aurkezten dugu. JARRAIBIDEAK 1) Aukeratu zein lorategi edo lorategiak, parke edo parkeak zentsatu nahi dituzun. Lorategi pribatuen kasuan, gure lorategi-moduluaren bitartez alta eman beharko diezu oraindik egin ez baduzu. Honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekanaurki dezakezu. Bestela, zure behaketak parke edo lorategi publiko horrekin erlazionatzeko ziurtatu puntu hori bat dagoela. Puntu horia ez badago, bidali mezu bat alta emateko (ornitho@aranzadi.eus). 2) Zentsoaren egunean eta orduan, behatzen duzunaren zerrenda oso bat egin, behaketak, 'Negua' proiektuarekin lotuz. Horrelako zerrendak nola egiten diren zalantzarik baduzu, begiratu gure tutorialak estekahonetan. 3) Zentsoak urteko azken larunbatean egingo dira, aurten abenduaren 26an. Zentsoak 15 minutuko iraupena izango du gutxienez, eta parke handienetarako beharrezko iruditzen zaigun denborara luzatuko da. Posible bada, goizeko lehen orduan egingo dira (egunsentitik 4 ordu) edo arratsaldeko azken orduan (ilunabarra baino 2 ordu lehenago). 4) Zentso eguna baino lehen, ingurua bisitatzea gomendatzen dizugu, inguruarekin eta bertan egon daitezkeen espezieekin ohitzen joateko. Datu guztiak baliagarriak eta interesgarriak dira, bai parke handi bat bisitatzen baduzu edo lorategi txiki batean edo terrazan ikusten duzuna kontatzen badiguzu. Ikusten duzunez, parte hartzea oso erraza da. Anima zaitez. Albiste honekin erlazionaturik Artikulua Badator uda, badatoz enarak 2022eko ekainaren 10a Artikulu guztiak Hitzaldia Eraztunketa hegaztien ikerketaren esparruan: Mendi-txirrikilaren tokian tokiko adaptazioa Online 2023eko martxoaren 29a – 19:00 Ekimen guztiak
Bezeroa ez bazara, kutxako ordutegia hau izango da: astearte eta ostegunetan, hilaren 6tik 24ra 08:15etik 11:00era (ABANCArekin adostuta jaulkitzaile publikoen tributuak ordaintzeko izan ezik, kasu horretan bezeroentzako daukan kutxa-ordutegi bera aplikatzen baitu). Gogoratu zure ohiko eragiketak eguneko 24 orduetan egin ditzakezula zure app-ean, banka elektronikoan edo gure kutxazainetan. Zer moduz hemendik? response Konta iezaguzu Partekatu: Beste pertsona batzuentzat interesgarria izan daitekela uste baduzu, mesedez, parteka ezazu haiekin.https://www.abanca.com/eu/oficinas/oficina/0228
Zeraman zama erori zaio errepidera Aritzetara heldu aurretik. Autopista itxi egin behar izan dute Irunerako noranzkoan. Ezbeharra jazo berri da astearte goiz honetan A8 autopistan, Usurbilgo lurretan. Kamioi bat irauli egin da, zeraman zama erori zaio errepidera. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzatik berri eman dutenez, aipatu errepidea itxita dago 28. kilometroan, Irungo noranzkoan. Donostiarantz doan GI20 errepidetik desbideratzen ari dira ibilgailuen joan etorria. Hiriburura zoazenok beraz, ohi baino ibilgailu gehiago topatuko dituzue bidean. Oriotik A8an barrena Usurbil aldera zatoztenok moteldua dagoen trafikoa aurkituko duzue bidean. Etzabal eta Iarbe arteko bidea partzialki itxita bi astez Bide kontuei lotutako ohar gehiago segidan. Adi Aginaga aldetik igarotzekoak zaretenoi; Etzabal eta Iarbe arteko bidea bi astez partzialki itxita egongo dela ohartarazi du Usurbilgo Udalak. Tarte horretan, udal-brigada "ur hornidura sarea berritzeko lanetan" ari da. Lanok amaitzeko 15 egun beharko dituztela aurreikusi du Udalak. "Bertako bizilagunei ahalik eta kalterik gutxien sortzen ahaleginduko dira", gaineratu du. N-634 errepideko erréis, otsaila amaierara arte itxita Errepide kontuekin segita, gogoan izan bestalde, otsailaren 28ra arte gutxienez, N-634 errepideko errei bat itxita egongo da Troia eta Txikierdi artean. "Tarte horretan, trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanei berrekingo diete. Behin-behineko semaforoak jarriko dituzte, eta trafiko handiko aldietan langileek bideratuko dute".
Nazioarteko ekimen honen helburua berrikuntza irekiko eredu bat garatzea da, LHko hornitzaileen (hezkuntza eta LH heziketa) eta enpresa-munduaren artean coworking sinergiak sustatzeko. Zehazki, proiektuaren helburu nagusia da gazteen enplegagarritasuna sustatzea, merkatuak dituen beharrizan errealen araberako gaikuntza emanda. Halaber, enpresei tresna berriak emango dizkie prozesuak optimizatu eta beren lehiakortasuna hobetzeko. Ikaslan Bizkaiak 2016ko azaroan abiarazi zuen «Space 4 Cocreate» proiektua eta 2018ko irailean amaitu zen Emaitzak Space 4 Cocreate EREDUA Dokumentu hau berrikuntza irekiko proiektuak ezartzeko gidaliburu gisa sortu da. Enpresek, hezkuntza- eta prestakuntza-hornitzaileek eta berrikuntza irekiko proiektuak inplementatzen eta garatzen dituen beste edozein elkartek erabili dezakete oinarrizko dokumentu gisa. Informazio gehiago Space 4 Cocreate TOOLBOX Erreminta-kutxa honek berrikuntza irekiko proiektuak ezartzeko prozeduraren berri ematen du, eta horretarako beharrezkoak diren tresnak eta txantiloiak ere ematen ditu. Space 4 Cocreate MODEL dokumentuaren osagarria da; izan ere, bertan prozesuaren egitura eta etapak deskribatzen dira.
Ikastetxeko STEAM planak bideak bilatu behar ditu arlo horietan zeharkakotasuna lortzeko, eta, horretarako, kontuan izan behar dira ikastetxeko arloen, irakasgaien, moduluen eta eremuen programazioa, antolamendua eta koordinazioa, eta metodologien bilakaera. Alderdi hauek har daitezke kontuan: STEAM hezkuntza sartzea ikastetxearen curriculumean. Helburuak eta jarduerak sartzea urteko planean eta ikasgaien programazioetan. Etapa guztiak aintzat hartzea STEAM planean, eta proiektuak mailakatzea, era koordinatu batean, etapa bakoitzean dauden mailen arabera. Lehen hezkuntzako irakasleen trebakuntza indartzea STEAM alorrerako. Adibidez, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen arteko trebakuntza-trukea bideratzea, STEAM arloa lantzeko ekintzak eta metodologiak partekatzea, etab. Diziplina arteko irakaskuntza. STEAM arloak batera garatzea edo, gutxienez, alor eta diziplina desberdinen artean zubiak eraikitzea. Horretarako, gomendagarria izan daiteke talde eragile bat sortzea, arlo, irakasgai, eremu edo modulu desberdinetako irakasleekin, irakasleen arteko lankidetza sustatzeko, eta, hala, STEAM proiektuak era koordinatu batean lantzeko/ikertzeko. STEAM konpetentziak bat-egitea STEAM ez diren jakintza-arlo eta proiektuekin. Adibidez, STEAM proiektuei buruzko testuak sartzea irakurketa-planean, bertsogintzarekin lotutako jardueretan (normalizazio-proiektua), ingeleseko “writings”-etan, etab. ; zientziako gaiak lantzea... STEAM alorretik sinergiak bilatzea ikastetxeko beste proiektu batzuekin, hala nola eskolako Agenda 21ekin, lankidetza-taldeen bidez, ikerketak bideratuz eta erronkak proposatuz. Halaber, STEAM planean planteatutako urratsen bidez, STEAM ikastetxe izateko ziurtagiria lor daiteke. BALIABIDEAK: Baliabideak: Eusko Jaurlaritza. Zeharkako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko prozedura eta jarreren fitxategia [2018]. https://www.berrigasteiz.com/site_argitalpenak/docs/300_competencias/3002018002_Pub_EJ_zehar_konpetentziak_artxiboa/3002018002e_Pub_EJ_zehar_konpetentziak_artxiboa_e.pdf Oinarrizko konpetentzien eskuratze-mailari buruzko txostena egiteko orientazioak. Bigarren Hezkuntza. Berritzegune Nagusia. [2017]. https://www.berrigasteiz.com/site_argitalpenak/docs/300_competencias/3002017002e_konpetentziak_eskuratze_maila_bh_e.pdf Hizkera zientifikoa eta ulermenezko irakurketa zientzien arloan. Hezkuntza eta kultura Saila. Nafarroa. https://www.educacion.navarra.es/documents/713364/714655/Bliztamar2.pdf/e2524e54-243d-4735-becf-9836858fdeb5 El lenguaje científico y la lectura comprensiva en el área de ciencias. Hezkuntza eta Kultura Saila. Nafarroa. https://www.educacion.navarra.es/documents/713364/714655/hizkera4.pdf/4b7e346f-bd96-4041-b05e-12b1761a8f44 TeachEngineering is a searchable, web-based digital library collection comprised of standards-based engineering curricula for use by K-12 educators to make applied science and math come alive through engineering design in K-12 settings. The TeachEngineering collection provides educators with *free* access to a growing curricular resource of activities, lessons, units, maker challenges, and sprinkles for use in informal education settings. https://www.teachengineering.org/about Dokumentua. STEM irakaskuntza Europan (2018ko abendua). 2018ko urrian argitaratutako txostenaren emaitzak osatzeko, STEM arloko hezkuntza-jardunbideei buruzko inkesta bat argitaratu zuen Scientix-ek, Texas Instruments-en laguntzarekin. Horren helburua izan da ikusaraztea Europa osoko irakasleek nola antolatzen dituzten irakasgai horien eskolak. http://www.scientix.eu/documents/10137/782005/STEM-Edu-Practices_DEF_WEB.pdf/b4847c2d-2fa8-438c-b080-3793fe26d0c8 Zertarako eta zergatik STEAM plana? STEAM Helburuak STEAM Euskadi Estrategia Zergatik STEAM hezkuntzako estrategia bat? Zertarako STEAM hezkuntzako plan bat ikastetxean? Alfabetatze zientifikoa eta STEAM testuingurua Ikastetxeko STEAM Planaren ezaugarriak STEAM planaren ekintza-ardatzak Irakasleen prestakuntza Nola presta daiteke STEAM plan bat? Diagnostikoa Plan Helburuak Planaren ekintzak Ezarpena Baliabide-bankua STEAM ikasi STEAM egin STEM izan Ikasleen STEAM konpetentzien ebaluazioa Hau interesa dakizuke... Ikastetxe batzuetako esperientzia eta proiektu inspiratzaileak Ikastetxean edo ikasgelan kudeatzeko baliabideak Ikasgelako STEAM hezkuntzarako baliabideak Irakasleak trebatzeko baliabideak Ikastetxeen esperientziak... STEAM esperientziak 2021-2022 STEAM esperientziak 2020-2021 STEAM esperientziak 2019-2020 Gomendioak STEAM ikastetxeak
Pertsona edo pertsona talde bat herrialde batetik gogoz kontra kanporatzea da deportazioa. Zigor gisa, isolatze edota esklabotasun helburuekin baliatu izan da deportazioa. Hainbat kasutan xede etniko edota erlijiosoez bultzatuta. Historikoki, edonolako giza talde baten deportazioa, ekintza segregazionistatzat jo da eta hauek gehiegikeria eta genozidioa izan dute helmuga. Bigarren Mundu Gerran, Naziek judutarren aurka baliatu zuten bereziki deportazioa, ekintza honetan oinarritzen baita holokaustoa. Atxilotuak euren jatorritik, atxilotze edo akabatze esparruetara bortxaz mugiarazi zituzten. Nagusiki, Polonia, Austria eta Alemanian zeuden kokatuta atxilotze eta akabatze esparruak. Naziek bestelako talde etniko, politiko eta sozialak deportatu zituzten ere, herrialde berriak okupatu ostean, errepresio neurri gisa. Denboraren poderioz ezagutu da deportatuek jasandako tratu anker eta krudela, jasandako gosetea, esklabu lanak edota erailketa masiboak. Whasintong-eko Holocausto Memorial Museum-en “Enciclopedia de Campos y Guetos” proiektuaren arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri duten pertsonak, Hendaia, Irun, Bortziriak edo Hondarribiatik deportatuak izan ziren bizilagunak. Zehazki, 94 bizilagun deportatu ziren eta hauetatik 29 esparruetan eraili zituzten. Erakusketaren bitartez, fokua Bidasoko bizilagun hauetan jarriko da, deportazioaren baitan jasandakoa azaleratzeko. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen ustetan, deportazioa, Hendaian –eta orokorki, Ipar Euskal Herria eta Frantziar Estatuan- landua eta oroitutako materia den bitartean, Bidasoko hegoaldean ezezagunagoa eta gutxi jorratu den gaia da. Honenbestez, deportazioa eskualde mailatik azaldu nahi dugu. Zubi lanak eginez, bailarak duen lotura deportazioaren barnetik xehatuz. “Bidasoko deportatuak” proiektuarekin, deportatu bidasotarren bizipena –eta herioa- erakusketa ibiltari batez azaldu nahi dugu. Abiapuntua, europako totalitarismoak izango dira. Horretarako Nazismoa-Faxismoa-Frankismoa zer izan diren azalduko da. Ondoren, Nazien kontzentrazio akabatze esparruak zer ziren eta oro har deportazioak zer suposatu. Behin testuingurua eraikita, proiektua eskualdeko deportatuetan, proiektuko protagonistak, sakonduko da. Bidasoko herriak bisitatzeko xedearekin, erakusketa hamabost bat egunez erakusgai egongo da udalerri bakoitzean eta aurkezpen bana egiteaz gain, erakusketa hornituko duten ekimen paraleloak plazaratu nahi dira herri desberdinetan, hala nola, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, dokumentalen proiekzioak, eta abar. Eskolak ere erakusketaren xede dira. Bidasoko ikasleak erakusketara gerturatu nahi ditugu, hauen bizilagunen berri izan dezaten eta deportazioa eskualdean burutu dela erakustarazteko. Bidasoko Deportatuen testuinguru historikoa 2020-10-10 Bidasoko Deportatuen testuinguru historikoa Autoritarismoan oinarritu ziren Frankismoa, Nazismoa eta Faxismoa. Orden sozial zapaltzaile eta askatasunik gabekoa baliatu zen Espainia, Alemania eta Italian. Horregatik, boterean Bidasotarrak nazien kontzentrazio esparruetan 2010-10-10 Bidasotarrak nazien kontzentrazio esparruetan 88 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako askok Nazien kontzentrazio esparruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Deportatuetatik 58 Hendaiakoak
Brida zaldi eta mando-aziendak gobernatzeko buruan jartzen zaizkien uhalek eta ahokoak osatutako multzoa da. Brida Brida bat hainbat piezaz osatuta dago -ia guztiak malguak eta uhalek, zintek edo antzeko elementuek osatuta- multzoa eratuz. Badaude bridak ahokoarekin, ahokorik gabeko bridak eta briden efektu bera egiten duten kabestrurik. Ibiltako ekidoentzat edo gurdira lotutakoetarako bridak desberdinak dira. Bere funtzio erabilgarria izan ezik, zuzentzeko eta geldiarazteko balio izateagatik, brida eta aho-uhalak erabili dira (aipatuz) filosofian eta literaturan. Metafora bezala gehienetan.
Hiriak eta herriak antolatzeko modu jakin batzuen aurrean nola sentitzen naizen islatzen dute argazki hauek. Blokez osatutako auzo batean jaio eta hezi nintzen. Bloke guztiak berdinak dira eta etxebizitzak ere bai. 80ko harmakadan fabrikek langileak behar zituzten eta biztale migrazio handia izan zen auzo hautera. Gaur egun, auzo eraikuntza mota honek martxan jarraitzen du, baina eraikitze honek gehiago du zer ikusia espekulazioarkin etxebizitza beharrarekin baino. Gure herri eta hirietan bloke hauetako etxebizitza ugari hutsik daude. Desorientazio handia sentitzen dut toki erreferentzia guztiak erregularrak eta berdinak direnean. Ez du inporta eskubirantz edo ezkerrerantz zoazen, beti leku berean zaudela dirudi. Irudi hauek sortzeko bost kiloko atun lata bat eta labe-lapiko bat erabili nituen. Kamera bakoitzak lau zulo ditu eta argia bertatik pasatzen da irudia sortzeko. Hori dela eta, lau irudi sortzen dira azalera berean eta irudiak fusionatu egiten dira ertzeetan. Ontziak berak dira irudi konposatu-deskonposatu hauek sortzen dituztenak. Webgune honek, norbere eta beste batzuen cookie-ak erabilten ditu, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko. Onartu Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edota informazio gehiago lortu hemen
Zumaiako Arraun Elkarteak arraunean hasteko gonbitea luzatu nahi die 12 eta 18 urte arteko neska-mutilei. Etzi izango dute aurreneko entrenamendua, 17:30ean, elkartearen instalazioan. Herritarrei eta herritik kanpokoei zuzendua da deialdia. Harrobiko arraunlariek ere egun eta ordu berean egingo dute denboraldiko lehen entrenamendua. Posted bykudeatzailea 2010(e)ko irailak 7 Posted inAlbisteakLeave a comment on Arraunean hasteko gonbitea Kontxa prestatzeko kontzentratu egin dira Zumaia Kiroljokoak datorren zapatuan jokatuko du Kontxara sailkatzeko estropada, eta gauzak bere-berean joaten badira, igandean bertan ariko da bandera preziatuaren bila. Denboraldiko estropada nagusia behar bezala prestatzeko, arraunlariak eta Joseba Urbieta entrenatzailea kontzentratuta daude atzo iluntzetik, Zumaian bertan dagoen Santaklara nekazal-etxean. Ostegunera arte egongo dira, eta egun horretan, arratsaldean Donostiara joango dira, entrenamendua egitera. Posted bykudeatzailea 2010(e)ko irailak 7 Posted inAlbisteakLeave a comment on Kontxa prestatzeko kontzentratu egin dira
Jatorrizko testuarekiko leialtasuna omen du itzulpen onak ezaugarri. Hormako argi islatuaren pare, errainuarekin eta ispiluarekin irudikatu izan da, sarri, itzulpena. Aipamen zerrenda polita dakar, esate baterako, Jean Delisle-k bere La Traduction en citations lanean [1]. Horietako bat, hauxe: Le traducteur excellent obéit au poète comme le miroir obéit à la lumière, en vous renvoyant l’éblouissement [2]. Hizkuntza batean esaten den guztia dago beste batean esatea, noski, baina ez beti, ez guztiz, ez erabat berdin. Itzultzaileek badakite ondo asko. Senak izugarri laguntzen diola esan zidan behin alemaniera-euskara itzulpenetan aritzen den adiskide batek, baina halere ihesik egin gabe ibiltzeak lanak ematen dizkiola. Eta ez gutxi. Hala-hala mintzo zaigu Lourdes Oñederra Euskaltzaindian sartu zeneko sarrera hitzaldirako aukeratu zuen ingelesezko izenburuaz (Drift): «Edward Sapir handiak 1921ean argitaratu zuen Language liburuan hizkuntzaren aldaketa historikoari dagokion VII. kapituluaren azpititulua da drift hitza. Mexikoko Fondo de Cultura Económica argitaletxeak 1954 urtean argitaratutako espainolezko itzulpena egin zutenek ez zuten nonbait jakin nola itzuli eta, besterik gabe, kendu egin zuten kapituluaren azpititulua. Alberto Gabikagojeaskoaren euskarazko itzulpenean «eraldaketa korrontea» agertzen da drift hitzaren ordain VII. kapitulu horren idazburuan. Zintzotasunez ez da azpititulua kendu. Itzuli egin da nolabait, edukiaren ondorioa azaldu zaigu, hizkuntzaren azterketari zuzenean dagokion esanahiaren zatia. Ezinbestean metafora hautsi da, agian sinekdokearen bekatua eginaz. Itzulpenaren mugak azaldu zaizkigu; hizkuntza batean esaten den oro esan daiteke beste batean, noski, baina ez beti, ez guztiz, ez erabat berdin. Itzultzaileak ahalik eta ongien moldatu du euskarara hitz zail hori, drift, aipatu kapituluan eta hurrengoan batez ere, baina liburu osoan zehar aski maiz agertzen dena; horrela, dituen adiera eta kategoria desberdinetan puskatuta agertzen da ingelesez aditz zein izen izan daitekeen drift hitzaren eremua: joera, korrontea, norabidea, xedea, eta abar.» [3] Itzulgaia nola itzuli asmatu ezinik ibili izan gara maiz ofizio honetakoak ez garenok; ogibidea itzulpena duenak nolako buruhauste eta buru-nekeak erabiliko ote ditu bere eguneroko jardunean, frangotan seguru buru-nekagarri, eta inoiz akaso ernegagarri…
Euskara mahaiak 2018 otsailaren 2ko bileran onartu zuen azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan 11 egun euskaraz ariketa sozialean herri moduan izena ematea eta talde eragilea izatea. Horrela, mahaiaren 2018ko helburu nagusia izan zen Euskaraldia arrakastatsua izatea Azkoitian, mahaiaren egitekoa badelako euskararen erabilera handitzea eta herritarrak eta bertako erakunde, elkarte eta taldeak aktibatzea egungo erabilera datuak hobetzeko. 2013tik mahaiak antolatzen duen Euskara eguna egitea eta Euskaraldiarekin lotzea ere pentsatu zen. Euskaraldian 2116 lagunek parte hartu zuten. Horietatik 1918 ahobiziak izan ziren eta 198 belarriprestak. Eskatutako ahobizi txapak motz gelditu ziren herrian zegoen eskaerarako eta 2018ko azaroaren 8an beste 1000 eskatu ziren. Belarriprest txapak, berriz, beste herri askotan bezalaxe soberan izan ziren, ariketara belarripretak erakartzea oso zaila izan baitzen. Bestalde, kontuan izan behar da herriaren errealitate soziolinguistikoa. Ezaguera datuak honakoak dira (EUSTAT, 2016): euskaldunak %76,90a, ia euskaldunak %9,20 eta erdaldunak %13,90. Erabilerakoak (Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Azkoitia 2018. Soziolinguistika Klusterra): %68,90 euskaraz, %26,50 gaztelaniaz eta %4,60 beste hizkuntza batzuetan. Hori horrela, herritar asko ahobizi rolarekin identifikatu zen. Halaber, izena ematerakoan, sekulako eragina izan zuen hedabide ezberdinetan ariketari eskainitako tarteak lortu zuen oihartzunak, lagundu zuelako egitasmoa sozializatzen eta txapa banaketa egunetan eta ariketa hasi eta gero, euskara zerbitzuan esku-orriaren bidez izena emateko aukera eskaintzeak ere bai. Gainera, abenduaren 3an 2013tik egin izan den bezalaxe Euskararen Nazioarteko eguna ere egin zen. Herriko plazan 11:30etatik aurrera LHko eta DBHko ikasleek hartu zuten. Horiek udalak botatako suziria entzun eta gero, bost ibilbide ezberdinetatik abiatu ziren plazara bakoitzari zegokion Azkoitian euskarak 365 egun geu izateko euskararen herrian! leloaren pusketa eramanez musika doinu artean. Alkateak udal balkoitik harrera eta euskararen aldeko aldarria egindakoan, lehen aldiz testu motzen irakurraldia egin zen oholtza gainetik non eskola, adin, maila eta sexu ezberdinetako 36 ikaslek parte hartu zuten. Ikastetxe guztien erronka irakurtzaletasuna sustatzea denez, irakasle batek proposatuta eta landuta irakurraldia egin zen. Halaber, Euskaraldiaren amaiera eguna izanik, 16 urtetik beherakoek ekimenarekin bat egiteko mahaian erabaki zen ahobizi pegatina handiak soinean eramateko egitea denentzat eta bakoitzak nahi zuen moduan apaintzea. Leku berean, Herriko plazan, 18:30etatik aurrera herri ekimena egin zen. Kasu horretan oholtza Azkoitiko hamaikakoak hartu zuen eta horietako bik ekitaldirako bereziki Aitor Arrutik idatzitako manifestua irakurri zuten. Aurretik ariketari atxikimendua adierazi zioten talde eta erakunde ezberdinetako ordezkariek ateratako argazkiak bilduz, Maxixatzen herriko komunikabidearen kazetariek egindako muntaia jarri zen ikusgai plazan. Manifestua irakurritakoan, berriz, goizeko irakurraldia ikusi zen, jarraian Goikolosan talde argazkia atera zen eta amaitzeko, mahaiak gerturatu ziren guztiei txokolate beroa eta bizkotxoak banatu zizkien. Plazan orain arte Euskara eguneko ekitaldietan bildutako jende gehiena batzea lortu zen Euskaraldiari bukaera emateko. 2018ko irailetik aurrera mahaia hilean behin elkartu beharrean, hamabostean behin biltzeari ekin zion eta Maxixatzenek antolatuta Kike Amonarrizek Euskaraldiari buruz urriaren 10eko hitzaldiak eta udalak herri osoan banatzeak zekarren gain-kostua bere gain hartu zuen 32 orriko Maxixatzen hilabetekariaren urriko zenbaki bereziak balio izan zuten ekimena herrian ezagutarazteko. Herriko gune ezberdinetan izena-emate kutxak jarri ziren eta mahaiko kideak arduratzen ziren bertan jasotako izen-emateak www.euskaraldia.eus webgunean sartzeaz. Txapa banaketa egunak eta ordutegiak ere mahai kideen artean adostu eta osatu ziren. Mahaiaren ustez, Azkoitian ekimenak balio izan zuen barne hausnarketa egiteko, norbere buruari galdetzeko norekin hitz egiten duen euskaraz eta norekin gazteleraz. Horregatik, herritarren kontzientziazioan eragin zuelakoan, Euskaraldia positibotzat baloratu zen. Gainera, ariketan parte hartuz herritarrei frogatu zitzaien uste dutena baino gehiagotan erabili dezaketela euskara eta egoera berriak kudeatzeko baliabideak eskaini zitzaizkien. Albisteak Udalak "Esaizu euskaraz!" hiztegitxoa aurkeztu du helduen eskolan, etorkinak euskarara gerturatzeko 2023-03-21 12:19:23 Elbira Zipitriari buruzko dokumentala botako dute bihar Elkargunean 2023-03-07 09:07:52 Maite López Las Herasek "herripozez" jaso du 41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lehen saria 2023-02-11 08:31:53
Ikasgaiak Balio etikoak Biologia-Geologia Ekonomia-Ekintzailetza Filosofia Fisika-Kimika Geografia-Historia Gorputz hezkuntza Hizkuntzak IKT Kultura klasikoa Kultura zientifikoa Literatura Matematika Musika, dantza eta antzerkia Plastika eta ikus-entzunezkoak Teknologia Gaiak Bertsolaritza Emakumeak eta generoa Euskara Gazteak Gerra Ukrainan Giza eskubideak Hezkuntza Ingurumena Klima larrialdia Koronabirusa Memoria historikoa Migrazioa Osasuna Sare sozialak Eduki motak Albisteak Bideoak Elkarrizketak Infografiak Iritziak Podcastak IKT Euskara Sare sozialak Guk, euskaraz; Twitch-ek zergatik ez? 2021eko uztailaren 21a 287 hitz Albisteak Your browser does not support the audio tag. Albistea entzun Albistea pausatu Twitch sare sozialak euskara hizkuntza gisa onartzeko eskatu dute 4.000 lagunek baino gehiagok; orain, Twitchen esku dago aukera hori zabaltzea. Zuzenekoak egiteko sare sozial bat da Twitch, eta, zuzeneko hori egin aurretik, zer hizkuntzatan ariko den hautatu behar du streamer edo twitzlariak. Gaur-gaurkoz, euskara ez dago aukeren artean. Hala ere, euskaraz geroz eta gehiago ari dira twitzlariak. 2020aren amaieran, 3.000 Twitz kanpaina egin zuten zenbait lagunek: haren bidez, euskara zuzenekoetarako hizkuntza ofizial gisa onartzeko eskatu zioten Twitch sare sozialari. Dagoeneko 4.222 boto ditu, eta, orain, Twitchen esku dago aukera hori zabaltzea. Kanpainak bi aste iraun zuen, eta, tarte horretan, zuzeneko anitz egin zituzten euskaraz. Iruñe Astiz Arkkuso eta Ainhoa Azkue Nebukai dira kanpaina horren atzean egon direnetako bi. Twitchek euskara bere hizkuntzen artean onartzea zen helburu nagusia, baina beste fruiturik ere ekarri du lanak: «Komunitateak aurrera jarraitzen du, eta edukiak sortzen gabiltza», azaldu du Nebukaik. Euskal komunitateaz hitz egin arren, komunitate hori ez da homogeneoacloseIzaera edo propietate berdinak dituzten gaiak daudenean. : «Badaukagu gitarra jotzen duen jendea, bideo jokoetan aritzen dena, hitz egiten duena, podcastak egiten dituena...». Sare sozialaren oinarria bideo jokoak dira, baina argi geratu da edozerk duela tokia Twitchen. Badira kulturaren bidea jorratzen duten erabiltzaileak. Naizu Mauleon Naizuart eta Tibalt Alberdi Pubguitar dira horren adibide. Naizuart Herrialde Katalanetan bizi da, eta handik aritzen da zuzenean pintatzen. Twitchen, txataren bidez, jendeak zuzenean hitz egiten du harekin, lan bat egiten ari den bitartean. Twitzlariek etengabe aipatzen dute hitz bat sare sozialari buruz aritzen direnean: komunitatea. Izan ere, komunitateak gidatzen du emaitza. Pubguitarrek azaldu du: «Zuzenekoa egiten hasten naiz, baina ez dakit nola bukatuko dudan». «Komunitatea sortu, mantendu eta egonkortzeko, gakoa da jendea zure zuzenekoaren parte sentiaraztea». Arkkuso (Twitzlaria) Arkkusok uste du zaindu beharra dagoela komunitate hori, eta aholkua ere eman du: «Komunitatea sortu, mantendu eta egonkortzeko, gakoa da jendea zure zuzenekoaren parte sentiaraztea». Eta, batzuentzat, horri loturik daude irabaziak ere. Hain zuzen, diru truke aritzen diren twitzlariak afiliatuak edo bazkideak izan daitezke. Bazkidea afiliatua baino koska bat gorago dago: «Nolabaiteko profesionaltasuna ematen zaio sormenezko eduki horri». Hala ere, edozein kanal ikus daiteke dohainik; harpidetzak hautazkoak dira.
Nafarroa mugako lurraldea da, aukera bihurtzen den ezaugarri geografikoa, eta ateak irekitzen dizkie Europar Batasunak eremu horietarako bere kohesio-politikan sartzen dituen finantza-bide batzuei. Baina, gainera, Nafarroa bereziki proaktiboa da mugaz haraindiko politiketan. Horren erakusgarri dira Pirinioetako Lan Komunitatean eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean duen parte-hartze aktiboa edo Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin sinatutako lankidetza-akordioa. Lankidetzarako aukera horiek Nafarroako gizartera hurbiltzeko asmoz, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak gida hau prestatu du, Nafarroak eskura ditzakeen eskualde arteko eta mugaz gaindiko finantzazio mekanismoak biltzen dituena. Pie de página Kanpo Ekintzaren Zuzendaritza Nagusia - Yanguas y Miranda 27, 1, 31003 Iruña - Nafarroa | +34 848 426091 | accionexterior@navarra.es
Instagramek hainbat tresna berri iragarri ditu nerabeentzat, sare sozial horren erabileran segurtasuna hobetzeko asmoz. Tresna horiek tarteko, gurasoek aukera gehiago dute adingabeek aplikazioaz egiten duten erabilera gainbegiratzeko. Horretaz gainera, gurasoek erabilera-denbora mugatu dezakete. Instagramek, horrela, gurasoen kontrolerako funtzioak estreinatu ditu, gazteenek erabilera egokia egin dezaten. Tresna horiek erabilgarri daude dagoeneko Australian, Kanadan, Ameriketako Estatu Batuetan, Irlandan, Zeelanda Berrian eta Erresuma Batuan, eta 2022ko martxotik aurrera, munduko gainerako herrialdeetan izango dira; aukera berri horien lehen bertsioak dira. Aukeretako bat Instagramek erabiltzaileari proposatuko dion atsedenari buruzkoa da, aplikaziotik bertatik konfigura daitezkeen erabilera-denboraren patroien araberakoa. Horrela, erabiltzaileak alerta bat jasoko du, etenaldi bat egiteko iradokizunarekin, egiteke dituen zereginen bat osatzeko, musika entzuteko edo arnasketa-ariketak egiteko. Halaber, sare soziala egunero erabiltzeko marjina batzuk ezartzen dira, muga horiek gainditzen dituenean erabiltzailea ohartaraziz, bai eta Instagrametik datozen jakinarazpen guztiak isilpean edukitzeko aukera eskainiz ere. Beste aukera bat nerabeek Instagramen bidez partekatzen duten informazioaren kudeaketarekin dago lotuta, iraganean argitaratutako edukien gaineko kontrola hobetzeko eta nahi dituzten irudi, bideo, iruzkin eta bestelakoak ezabatzeko; hartara, aukera horren bidez, aztarna digitala ezabatzea sustatu nahi da. Aukera horietako batzuek eragotzi egingo dute jarraitzen ari ez diren erabiltzaileek nerabeak aipatzea edo etiketatzea, baita jarraitzen ari ez diren erabiltzaileen mezu pribatuak jasotzea ere. Instagramek dagoeneko martxan duen neurri baten garapena da azken hori, helduek nerabeekin komunikatzeko aukerarik izan ez dezaten. Azkenik, Instagram zorrotzagoa izango da nerabeei egiten zaizkien gomendioekin, hain zuzen, bilatzaileetatik, esploratzetik, traoletatik eta iradokitako kontuetatik datozen gomendioekin. Horrekin batera, Instagramek iragarri du zenbait hezkuntza-tresna gehituko dituela, tutoreekin eta adituen aholkuekin, gurasoek beren seme-alaba nerabeekin sare sozialei buruzko elkarrizketa konstruktiboak izaten ditzaten.
“Turismo Museoa” irabazi asmorik gabeko ekimena da, eta turismoaren historia zabaldu nahi du. 150 lagun baino gehiago ari dira elkarlanean, interes handirik gabe, turismo-sektorearen historia bi arlotan zabaltzen duen proiektu batean: modu presentzialean, hainbat herrialdetan banatutako areto fisikoekin, non turismoaren historiako dokumentuak erakusten baitira, eta, bestetik, modu birtualean zabaltzeko lana, museoaren eta bere webgunearen sare sozialen bidez, gaur egun 12 hizkuntzatan. Eta turismoaren historia zabaltzeko lan horretan, jakina, Done Jakue Bideari buruzko hainbat aipamen daude. Historiako ibilbide turistiko zaharrenetako batez ari gara. Izan ere, Kalistoren Kodizearen V. liburuko “Santiago Bidaiaren Gida” munduko bidaia-gida zaharrenetakotzat hartzen da. 1138 eta 1140 artean datatua, Aymeric Picaud monje frantsesaren lana da, eta eskuliburu praktikoa da XII. mendean Donejakue Bidea Frantziatik Santiagoraino egin nahi zuten erromes europarrentzat. La Vega-Inclán markesa, Espainian turismo-aitzindaria, hala adierazten du 1927an Historiako Errege Akademian egin zuen harrera-diskurtsoan. Lan horri buruz ari da, eta hauxe dio: “Espainiako bidaien historiako kapitulurik garrantzitsuena” da, eta Done Jakue bidea “Erdi Aroko antolaketa turistiko ezagunena” dela. Turismo Museoak, halaber, erromesek mendeetan zehar egin duten ibilbide zoragarri honen historia erakusteko ahalegina egiten du. Horregatik, hainbat aretotan dago. Batzuk modu esklusiboan ere eskaintzen dira, hala nola: 20. aretoa. Porton dago, Vefa Tours Tour Operadorearen egoitzan, Portoko (Portugal) erdigunean, Portugalgo Bidea igarotzen den leku batean. Beira-arasa batean, hiri konpostelera doazen ibilbideekin lotutako objektuak biltzen dira. 39. aretoa. Kumano Kodo zentroan, Mieko (Japonia) prefekturan. Mieren prefekturak duela 11 urte sinatu zuen “Erromes-bideei buruzko ulermen-memoranduma” Euskal Herriarekin, Espainian. Kumano bidea Japoniako hiru tenplu sakratuak lotzen dituen erromesaldia da:Kumano Hongu Taisha, Kumano Nachi Taisha eta Kumano Hatayama Taisha. Ibilbide hau Done Jakueren bidearekin senidetuta dago, eta bi erromesaldiak egiteko kredentzial bikoitza ere badago. Zentro horren barruan dago gure Museoko 39. aretoa, Done Jakue Bidearen historiari eta, bereziki, Iparraldeko Bideak Euskadin egiten duen ibilbideari buruzkoa. Gainera, 9. eta 11. aretoak Gaudí Casa Botines museoan (Leon) eta Ponferradako Udaleko Turismo Bulegoan daude, eta Leon hiriko eta Bierzo eskualdeko turismoaren historiari buruzkoak dira, hurrenez hurren. Hori dela eta, Done Jakue Bidearen historia ezagutzeko aukera ere ematen digute, hiri eta eskualde horretan. Bestalde, eta bere alderdi birtualean, Museoak hainbat sare sozial ditu hizkuntza desberdinetan: Facebooken 12 orrialde, Instagramen 2 profil, Twitter profil bat, Tik Tok kanal bat eta YouTubeko kanal bat. Horietan guztietan, Done Jakue Bidearen historiaren hainbat alderdi zabaldu dira. Argazkiak, bideoak, argitalpenak… Manuel Alejandro Fernández edo Carlos Castelao bildumazaleen lankidetzari esker, ibilbide turistiko historiko horren hainbat alderdi erakusten dira sareetan, baita El Camino con Correos eta Eroski bezalako enpresa laguntzaileen lana ere. Enpresa horiek turismo-sektoreari balioa ematen saiatzen dira, beren historia zabalduz.
Munduko hirugarren hormairudirik onena izendatu dute saregileei erreferentzia egiten dien Ondarroako mural erraldoia 🍪 Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio esperientzia hobetzeko, eta zure intereseko publizitate eta edukiak erakusteko helburuarekin. Informazio gehiago Onartu Zer da EnpresaBIDEA? EnpresaBIDEA euskal hedabide digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean erreferente izan nahi duena, euskaraz. Gehiago jakin nahi duzu? Sartu Harpidetu egunero gure berri jasotzeko: Baldintza legalak onartu behar dituzu. Izena eman Iraia Oteiza Jauregi EnpresaBIDEAko kazetaria 2023ko otsailaren 04a 05:30 Saregileen hormairudia Ondarroan, Lian Monserrate artistak egina | Argazkia: Street Art Cities Garai batean, lan bat burutzen zen karrika edo plazari ogibide horren izena jartzen zitzaion, ohitura hori zegoen. Hala, gaur egun oraindik izen horiek mantentzen dituzte hiri askotako Alde Zaharreko kale bat baino gehiagok. Euskal Herrian, esaterako, Errementari edo Aiztogile kaleak ditugu Gasteizko Alde Zaharrean, eta Zapateria edota Merkatuaren kaleak Iruñeakoan. Burgi ere ogibideen herri izenez ezaguna da, garai bateko lanbideei lotuta lau kilometroko ibilbidea baitu zehaztua, orduan herrian burutzen ziren lanbide guztien inguruko argazki eta informazioarekin. Lanbideei erreferentzia egiteaz gain, ogibideak omentzeko ere balio lezakete halakoek. Baita hormairudiek ere. Hain zuzen ere, gure kostaldeko herriekin lotura estua duen ogibideetako bat omentzen du munduko hirugarren muralik onenak: saregileena. Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu Izena eman Pribatutasun politika onartzen dut Street Art Cities mundu mailako plataformak ehun hormairudi hautatu zituen 2022ko onena izendatu asmoz. Aste honetan osatu dute irabazleen zerrenda, eta munduko hirugarren hormairudi onena da Ondarroan dagoen saregileena, Lian Monserrate artistak egina. Zuri beltzean margotutako eskuak ageri dira bertan, sarea josten, eta sareak kolore ezberdinak ditu. “Hari bakarra oso ahula da eta erraz apurtzen da, baina hari asko elkartuz gero, gauza irmoak egin daitezke, sarea, kasu. Elkarlanak suposatzen duen indarrari keinua egin nahi izan diot hormairudiarekin, horregatik du hari bakoitzak kolore bana”, adierazi du artistak. Baina, bi esanahi dituen irudia da, saregileei egindako omenaldia ere badelako: “Ondarroako herriari oso lotuta dagoen irudia da, saregile izandako asko bizi dira Kamiñazpi auzoan, hormairudia dagoen tokian, eta omenaldi berezia egin nahi izan diet”. Lian Monserrate: “Ondarroako herriari oso lotuta dagoen irudia da, saregile izandako asko bizi dira Kamiñazpi auzoan, hormairudia dagoen tokian, eta omenaldi berezia egin nahi izan diet” Estatu Batuetan jaio zen Lian artista, baina Katalunian igaro zituen hogei urte, eta beste lauzpabost daramatza Euskal Herrian. Duela hiru urte iritsi zen Ondarroara, eta bertako Arrantza Eskolan altuerako patroi izateko ikasketak burutu zituen, sareak egiten ere ikasiz. “Hantxe ezagutu nituen Ondarroako esentzia, bertako kultura eta saregileen egitekoa. Omenaldi bat egin nahi izan diot euskal kostaldeari hain lotuta dagoen ogibide bereziari”, azaldu du harro. Saregileen lanbidean emakumeak izan duen presentzia ere azpimarratu nahi izan du: “Duela ehundaka urte, kostako emakumeei ekonomia propioa izatea ahalbidetzen zien sareak josteak, ahotsik eta eskumenik ez zuten garaian, gizonen menpe zeuden garaian. Kostako emakumeek lan egiteko aukera zuten, gizonak itsasoan lanean zeudelako. Balio handikoa da hori”. “Duela ehundaka urte, kostako emakumeei ekonomia propioa izatea ahalbidetzen zien sareak josteak, ahotsik eta eskumenik ez zuten garaian, gizonen menpe zeuden garaian. Kostako emakumeek lan egiteko aukera zuten, gizonak itsasoan lanean zeudelako. Balio handikoa da hori” Hala, Kamiñazpi auzoan barrena paseoan, hormairudi gehiago egiteko beharra sentitu du Lianek. Ondarroako Udalak horretarako baimena eman dio eta artista ezberdinek hutsik dauden hormak artelanekin beteko dituzte. Lianek kontatu duenez, munduko artista ezberdinak gerturatuko dira Ondarroara. Bi astean herria eta bertako ohiturak eta historia ezagutuko dituzte lehenik, eta ondoren, herriarekin lotura zuzena duen zerbaiten inguruko artelana egingo dute Kamiñazpiko hormetan. Arrantzari, beste ogibideren bati, edota herriko konturen bati erreferentzia egingo dioten irudiak izango dira. Lehena Lian berak egin du, eta ekainerako beste bi artista berri espero dituzte herrian. Euskal ogibideak omenduz Ondarroako saregileena ez da Euskal Herrian ogibideei zuzenduta egindako hormairudi bakarra. Lianek halako gehiago ere egin izan ditu, 2022an Ea herrian egindakoa, esaterako. Otarregileen omenezko beste mural bat du bertan egina, hain justu ere, garai batean otarrak konpontzen zituzten etxeko horman. “Emakume baten eskuak ikus daitezke han ere, otarra bat josten. Otarraren barnean kolore ezberdinak ageri dira, elkarlanaren indarraren ideia islatzeko, eta saregileenean bezala, ogibideari omenaldia egiteko ere bai”, azaldu du artistak. Lian Monserratek otarregileen omenez Ean egindako murala | Argazkia: Murales Lian Baina gehiago ere badira. Udatxo artistak ere ogibideei lotutako zenbait mural eginak ditu gure lurretan. Azkoitian, esaterako, ‘Erreportzaketan’ izeneko lana egin zuen 2021ean, herriko sarreretako bateko etxebizitza bloke batean. Azkoitiko herriaren sorreraren 700. urteurrenaren harira egin zuen murala, urte luzez bertan ohikoa izan zen ogibide bati erreferentzia eginez: abarketariei. Hala, abarkak egiten diharduten bi emakume ageri dira hormairudian. “Emakume baten eskuak ikus daitezke han ere, otarra bat josten. Otarraren barnean kolore ezberdinak ageri dira, elkarlanaren indarraren ideia islatzeko, eta saregileenean bezala, ogibideari omenaldia egiteko ere bai” Saregileak, otarregileak eta abarketariak. Euskal Herriko historiari eta ohiturei lotutako hiru ogibide horman islatuta ikus daitezke, tamaina erraldoian. Lianek dioen moduan, urte askoan zehar egin duten lana ere hormairudia bezain handia izan delako.
Zisare programa urte osoko proiektu bat da eta maila batekin edo ikas-talde batekin egiten da lan ikasturte osoan zehar. Honen bitartez, ikasleek ikastetxean sortzen diren bio-hondakinak aprobetxatuz konposta egiten dute eta guzti honi etekin didaktiko bat ateratzen zaio ikasleek konpostajean aditua den pertsona baten laguntzaz. Ikasleekin ordu beteko hiru saio egiten dira: Konpostatzen ikasteko formakuntza tailerra (derrigorrezkoa). Laborategi tailerra: mikroskopio digitala erabiliz materia organikoko deskonposatzaileen azterketa egiten den tailer dinamikoa. Konpostagailutik konposta ateratzeko hustukera tailerra. Horretaz gain, ikasleek astean behin gutxienez isurketak egin beharko dituzte konpostagailuan, baita parametro fisiko-kimiko eta organoleptikoak neurtu ere. Datu hauek jaso eta bidali behar dizkiguzue. Hilean behin, konpostatzean aditua den teknikaria ikastetxetik pasatzen da lana eta konpostagailua ikuskatzeko.
Asteburu honetan, estatu mailan dabiltzan gizonezkoen hiru talde euskaldunek beraien ligak bukatu dituzte. Emakumezkoei oraindik partida batfalta zaie liga bukatzeko. Azken asteburuko emaitzak alde batera utzita, lau taldeek harro egoteko arrazoiak dituzte. Azken aurreko jaurdunaldian, Leioa WLB taldeak 7-10 emaitzarekin irabazi zion U.E. Horta taldeari. Emaitza honekin, emakumezkoen euskal talde batek sekula lortu duen emaitzik onena lortzeko aukera ezinhobea dute, espainiako lehenengo mailako hirugarren postua. Azken urteotan izan duten hobekuntza kontuan izanik, agian hemendik pare bat denboralditara euskal talde bat izango dugu espainiako emakumezkoen mailarik altuenean. Aurten oso gertu gera daitezke. Leioako beste taldeak ere sailkapen bikaina lortu du gizonezkoen espainiako lehenengo mailan. Askartzaren 6. postua, kalitate haundiko jokalari gazteekin lortua, eskumaldekoek egiten duten harrobi lan onaren erakusgarria da. Ezkerraldera zeharkatuz denboraldiko helburua lortu duen beste talde bat aurkitzen dugu. Portugaleteko Nautica taldeak, nahiz eta denboraldi hasieran duda batzuk erakutsi, bigarren buelta ikaragarria egin du eta honi esker maila mantentzea lortu du. Portugaleteko mutilek egindako 30 puntuek erakutsi dute talde onek are gorago bukatzeko gaitasuna duela. Bukatzeko, Club Deportivoko mutilak dira helburua lortu ez duten bakarrak. Dena den, denboraldian zehar jasandako zailtasunak ikusirik, Bilbotarrak harro egoteko arrazoi ugari dituzte. Aurreko urteetan garrantzitsuak izan ziren jokalari askoren falta izan arren, arerio gehienei indarrez egin diete aurre. Datorren astean EH ligatik estatu mailako ligara igotzeko aukera jokatuko duten taldeak jarraitu behar ditugu orain, datorren denboraldian estatu mailan ea ordezkari gehiago ditugun ikusteko. Igualdad – Berdintasuna ¿Quieres hacer algún comentario, propuesta o contar algún problema? Iruzkin, proposamen edo arazo bat kontatu nahi duzu? Te escuchamos. Kontaiguzu. Formulario
Begiratu zer-nolako jarduerak egin ditzakezun Izkiko parke naturalean, prestatu bisita eta… Goza ezazu! Mendi ibilaldiak Birding Jardueren agenda Kirola Astronomia Familiarentzako turismoa Onddoak biltzea Ekipamenduak Araudia eta kudeaketa Kontsulta itzazu araudia, kudeaketa, ikerketak, argitalpenak, jardueren memoria, baimen-eskaeren formularioa… Araudia Parke naturalaren kudeaketa Baimenak eskatzea Ikerlanak eta argitalpenak Proiektuak Search Bar Araudia - izkiparkea CAB normativa PV izki Araudia Normativa PN Izki eu Martxoaren 1eko 33/2016 Dekretua dela bide, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu zen Izki (ES2110019), eta naturagune babestua zaintzeko neurriak onartu ziren. Izki deritzogun eremu hori parke natural izendatu zuten martxoaren 31ko 65/1998 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onetsi zuen martxoaren 31ko 64/1998 Dekretua onartu ondotik. Geroago, urriaren 10eko 200/2000 Dekretuaren bidez, Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko I. Plana onartu zen. Natura 2000 Sarea osatzen duten naturagune babestuei dagokienez, 9/2021 LEGEAk, azaroaren 25ekoa, 59.2 artikuluan, ondokoa ezartzen du: “Natura-ondarearen arloan eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sailak onartutako kontserbaziorako helburuak, arauak eta gidalerroak oinarri hartuta, lurralde historikoetako foru-organoek kontserbazio-jarduketa edo neurri egokiak onartuko dituzte guneak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, bai eta habitat naturalak eta espezieen habitatak narriadura saihesteko neurri egokiak eta gune horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak saihesteko neurriak ere.” Artikulu horretan ezarritakoa betetzeko, Izki (ES2110019) KBE-HBBEren Artezpideak eta Kudeaketa Neurriak eman ziren. Neurri horiek KBE-HBBE izendatzeko dekretuaren II. eranskinean jasotako kontserbazio helburuei erantzuten diete. Eranskinak ondoko izenburua dauka: “Informazio ekologiko, helburu eta arauen agiria Izki (ES2110019) KBE-HBBE kontserbatzeko eta horren jarraipena egiteko”, eta bertako edukiak arestian aipaturiko II. eranskinean identifikatu diren kudeaketa elementu giltzarrien arabera egituratzen dira. Araudi orokorra 9/2021 LEGEA, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa. KONTSEILUAREN 1992ko 92/43/EEE zuzentaraua, maiatzaren 21ekoa, natura habitatak eta basoko fauna eta flora babestekoa EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2009/147/EE ZUZENTARAUA, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatien kontserbazioari buruzkoa Naturagunearen araudia 64/1998 Dekretua, martxoaren 31koa, Izkiko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onartzen duena. 65/1998 Dekretua, martxoaren 31koa, Izkiko eremua parke natural izendatzen duena. 33/2016 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Izki (ES2110019) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu eta kontserbazio neurriak ematen dituena. Foru Gobernu Kontseiluaren 438/2017 ERABAKIA, uztailaren 18koa, parke naturalaren kontserbazio bereziko eremua (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuaren (HBBE) Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Plana, artezpideak eta kudeaketa jarduketak behin betiko onartzen dituena. Diputatuen Kontseiluaren 30/2009 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, Izkiko parke naturalaren barruko bide eta mendibideetan motordun ibilgailuz zirkulatzeko baimenen arau erregulatzaileak onartzen dituena. 177/2020 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Arabako naturagune babestuetan ibilgailuak aparkatzeko arauak eta mugak ezartzekoa, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko.
Sarrailagintza eta zapata-konponketak haren ogibideak badira ere, dantza latinoen irakaslea da Manuel Cruz; asteburuetan, ahal duenean, bizikletan ibiltzera joaten da. Extremaduran jaioa da Manuel Cruz, baina 8 urte zituela Ermura joan zen bizi izatera, familiarekin. Kanpoan lanean aritu ostean, ezkondu, eta dagoeneko 40 urte daramatza Arrasaten; horietatik 27, haren negozio Takoi Sarrailagintzan. Zapata konponketekin hasi zen, eta duela 10 urtetik sarrailagintzarekin uztartzen du. Zer dela-eta zabaldu zenuen denda? Costa Bravan egon nintzen lanean zortzi urtez. Ezkondu, eta hona etorri nintzen. Aitaginarrebak irakatsi zidan zapatagile ogibidea Aterpen lanean ari nintzen bitartean. Bergarako Ehunetan ere ez zidaten kontratu finkorik egiten, eta konponketa denda jartzea erabaki nuen. Gero, giltzen kopiak egiten hasi nintzen. Ondoren, sarrailak jartzen hasi nintzen. Logroñon, Zaragozan eta Madrilen sarrailagintza ikastaroak egin eta aseguru-etxe batentzat lanean hasi nintzen 24 orduko larrialdi zerbitzua eskainiz, nire negozioaz gain. Zer duzu nahiago, sarrailagintza ala zapatagintza? Biak. Sarrailagintzan beti zerbait ezberdina dago egiteko. Giltzen eta sarrailen munduan sartu nintzenez, gaur egun badaukat lana. Zapata-konponketekin soilik itxi egin beharko nuke. Zein dira sarraila egokiak lapurretak ekiditeko? Urrutiko aginteekin dabiltzan sarraila ikusezin asko ari gara jartzen. Lapurrak kanpoan dagoena ikusten du, baina barrukoa ez. Kanpokoa hautsi arren, ezin du sartu. Bi sarraila dituzten etxeetan ere lapurreta gutxi ikusi ditugu. Ohiko arazoak zein izaten dira? Giltzak barruan uztea. Askotan, gainera, zerbait piztuta uzten dute sukaldean. Lehentasuna ematen zaie halako egoerei. Lanetik gehien gustatzen zaizuna? Bezeroekin dudan harremana. Oso berritsua naiz, eta jendearekin dudan tratua oso ona da. Lanean arduratsua izatean saiatzen naiz, eta bezeroak ondo tratatzen. Arazoren bat badago, beti konpontzen saiatzen naiz. Ze zaletasun dituzu? Dantzaria naiz. Dantza latinoko eskolak ematen ditut. Asteburuetan, ahal dudanean, bizikletan ibiltzen naiz. Urtean zehar ere astebetetxo bat hartzen dut ibilbide luzeren bat egiteko. Donejakue bideko zortzi ibilbide egin ditut; baita Ruta de la Plata ere. Esaten da euskaldunak dantzarako orduan nahiko geldiak garela. Asko aldatu da hori, jendeak asko dantzatzen du. Geroz eta latino gehiago daude, eta asko nahastu gara. Tabernetan, lehen, bachatarik edo saltsarik ez zen entzuten. Orain, ordea, edozein tabernatan jartzen dute. Atea zabaldu aurretik, egiaztatu "Ezin ditut ateak besterik gabe zabaldu. Aseguru bidez noanean, aplikazioak baieztatzen dit bezeroa nor den. Bestela, edozein zalantza badut, bizilagunari txirrina jotzen diot, eta horrela egiaztatzen dut pertsona hori hor bizi den. Bestela, nortasun agiri zenbakia ematen didate, baimena sinatzen didate, eta, horrela, arazoren bat badago, poliziari erakutsi diezaioket. Gauez bada, beti deitzen diot poliziari, deitzen duenaren bizitokia egiaztatzeko". Gizartea Arrasate ALBISTEAK MUGIKORREAN Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
Enpresa pribatuek lehia berri bat abiarazi berri dute espazioan. Horietako batzuk NASArekin ari dira lanean buru-belarri, eta ematen du etorkizun oparoa dutela. Beste batzuk, aldiz, bere kasa saiatzen ari dira negozio berri horren oinarriak jartzen. Arg. Blue Origin Noizbait Texasko SH 54 errepidean gidatzeko aukera baduzu, baliteke zeruan suzko bola bat ikustea. Lasai, ez da haluzinazio bat izango, ezta meteorito bat ere. Errepide horretatik 8 kilometrora, Amazon denda ospetsuaren sortzaile Jeff Bezos-ek beste negozio bitxi bat jarri du abian, eta, seguruenik, han izango du jatorria zeruko argi horrek. Izan ere, espazio-jaurtiketa gune bat dago bertan, Blue Origin enpresaren West Texas Launch Site. Blue Origin-en probako jaurtiketa bat. Eskifaiarentzat eskala errealeko kapsula bat jaurti zuen altitude suborbitalera (goian), eta arrakastaz berreskuratu zuen (behean). Arg. Blue Origin 2011ko abuztuaren 24an, handik jaurtitako suziri batek eztanda egin zuen zeruan. Istripua, ordea, ez zen publiko egin, harik eta Andy Pasztor kazetariak The Wall Street Journal egunkarian haren inguruko ikerketa argitara eman zuen arte. Zenbait egunez, iritzi publikoaren begirada zorrotzetik gordeta egon zen leherketa. Albistea hedabideetan azaldu zen arte, enpresak ez zituen azaldu ohar bidez istripuaren nondik norakoak. Izarrei begira dauden bi dortoka eta lelo bat ageri dira Blue Origin enpresaren logotipoan: “Gradatim Ferociter”; Pixkanaka, ausardiaz. Hori omen da ekimen horren atzean dagoen lan-filosofiaren mamia. Pixkanaka aritzen dira, zarata asko sortu gabe. Jaurtiketen berri eman behar diete, noski, abiazioaren kontrolaz arduratzen diren organismoei; baina prentsatik urrun garatzen dute beren jarduera. “Zoritxarrez, Blue Originek ez dio elkarrizketarik eskaintzen hedabideei, une honetan”, erantzun dio Elhuyar aldizkariaren eskaerari enpresako bozeramale batek. Teknikoki, jaurtiketa zein lurreratze bertikaleko suziriak garatu nahi dituzte. Fidagarritasuna handituz eta kostuak nabarmen gutxituz egin nahi dute, gainera. Bide horretan, New Shepard izeneko suziri bat garatzen ari dira, hiru lagun hegaldi suborbital batera eramateko gai izango omen dena. Dragoien orroa Arg. SpaceX Guztiz kontrako politika du hedabideekiko SpaceX enpresak. Haren atzean ere Interneteko negozioan hasitako beste ameslari bat dago: PayPal ordainketa-sistemaren sortzaile Elon Musk. Azken belaunaldiko sakelako telefono zein sistema eragileak kaleratzeko erabiltzen diren aurkezpen-ekitaldien antzera, bere espazio-ontzirik berriena estalgabetu zuen 2014ko maiatzean Muskek: Dragon V2, (Dragon, bigarren bertsioa). Prototipo bat baino ez zen, baina Dragon ontziaren lehen bertsioak sobera demostratua zuen bere balioa. ISS Nazioarteko Espazio Estazioari lotu, eta hara karga eramatea lortu zuen lehen ontzi pribatua izan zen dragoi hura. Oraingoan, aurkezpen-ekitaldian parte hartzen ari zirenen buruen gainean eskegita zegoen lehen dragoia. Bertaratutakoen txaloen babesean, bideo batek kapsula berriaren funtzionamendua erakutsi zuen. Zazpi astronauta eramateko gai izango den ontzia da, baina haren berritasunik garrantzitsuena lurra hartzeko metodoan datza: lau erretrokoheteren bitartez lurreratuko da ontzia, orain arte ohikoak diren paraxutak erabili gabe. “Horrela hartu behar du lur XXI. mendeko ontzi batek”, zioen Muskek berriz ere txalo artean. Dragon V2 ontziaren barrualdea. Zazpi astronauta eramateko gai izango da. Haren berritasun nagusia lur hartzeko metodoa da: erretrokoheteak erabiliko ditu lurreratzeko, ez paraxut bat. Arg. SpaceX Kostuak gutxitzea Dragon kapsula ez da, hala ere, ISSra zama eramateko gai den ontzi bakarra. 2013ko irailean, Orbital Sciences Corporation-ek eraikitako Cygnus kapsulak ere espazio-estazioa hornitu zuen lehen aldiz; 700 kilo hornidura eraman zituen guztira. SpaceX zein Orbital Sciences enpresek hitzarmena sinatu dute NASArekin ISS hornitzeko. Lehenak hamabi bidaia egingo ditu, eta bigarrenak, berriz, zortzi. Orain arte, beraz, NASA eta enpresa pribatuen arteko kolaborazioa hornitze-bidaietan oinarritu da; baina astronauten garraioa izango da hurrengo pausoa, Commercial Crew Program izeneko egitasmoaren barruan. Orion espazio-ontziaren astronauten kapsula. Astronautak espaziora eramateko NASAren ontzi berria izango da hau, nahiz eta diseinua eta fabrikazioa Lockheed Martin enpresaren esku dauden Arg. NASA/Dimitri Gerondidakis Lehia berri horrek partaide gehiago ditu. Boeingek, adibidez, CST-100 deritzon kapsula bat du esku artean, zazpi lagun eramateko gai izango dena. Sierra Nevada korporazioa, berriz, Dream Chaser izeneko ontzia ari da garatzen, zeinak orain arteko espazio-transbordadoreen antz handia izango baitu. Eta NASA bera Orion izeneko kapsula ari da garatzen, nahiz eta Lockheed Martin enpresaren esku dauden haren diseinua eta fabrikazioa. Ulertzeko zaila da, hala ere, zergatik mantentzen duen abian NASAk bere proiektu hori. “Etxe zuriaren eta Amerikako Estatu Batuetako Kongresuaren arteko tirabiretan du abiapuntu egoera eskizofreniko honek”, dio astronautikan aditua den Daniel Marin astrofisikariak. 2010ean, Obamaren administrazioak bertan behera utzi zuen Constellation programa. Ekimen hark Ilargira itzultzea zuen helburu, eta, horretarako, Ares V suziria eta Orion ontzia eraikitzea aurreikusten zuen. “Obamak ekimen pribatuaren aldeko apustua egin zuen, ISS espazio-estaziora zama eta astronautak eraman ahal izateko”, argitu du Marinek. Kongresua, baina, kontra azaldu zen, eta Orion eta SLS izeneko Ares V suziriaren bertsio txikiago bat eraikitzeko agindu zuen. Turismoa eta meatzaritza espaziala Mugimendu horien guztien oinarrian, Estatu Batuetako administrazioak espazio-transbordadoreak alde batera uzteko hartutako erabakia dago. Ontzi horiek garestiegiak omen ziren, eta, gainera, segurtasunari buruzko zalantzak piztu zituzten Challenger (1986) eta Columbia (2003) transbordadoreen istripuek. Misioen garapen teknologiko guztia NASAren esku utzi beharrean, agintari estatubatuarrek enpresa pribatuei ireki zizkieten ateak, horien arteko lehiak espazioaren esplorazioa merkatuko zuelakoan. SpaceXk, adibidez, erabilitako suziriak berreskuratzeko eta berriro erabiltzeko lehen probak eginak ditu, eta Dragon V2 kapsula behin eta berriz erabiltzeko diseinatua dago. ISS espazio-estaziora zama eta astronautak eramatea ez da, baina, espazioaren negozio berrian parte hartu nahi dutenen aukera bakarra. Turismoaren eta natura-baliabideen ustiaketa dira etorkizunean sumatzen diren beste negozio-esparruetako bi. Gizakiok aspalditik irudikatu dugu gure etorkizuna espazioan, eta orbitan zein beste planetetan eraikitako hotel futuristez beteta daude irudikapen horiek. Orain arteko bidea, ordea, askoz apalagoa izan da. ISS espazio-estazioan lehen “espazio-turistak” izan badira ere, orain artekoak bidaia puntual eta mugatuak izan dira. Hurrengo pausoak hegaldi suborbitalak egitera bideratuko dira, baina badirudi bidaia horiek ez direla soilik turismora mugatuko. Leku batetik bestera azkar bidaiatzeko erabiliko dira espazio-ontziak, gaurko hegazkinek kontinente batetik bestera egiten dituzten hegaldi luzeak laburtzeko. Baliabideen ustiaketari dagokionez, asteroideen meatzaritza martxan jarri nahi du Planetary Resources enpresak. Lurrean urriak diren eta asteroideetan, aldiz, ugari diren metal batzuk eskuratu nahi dituzte horrela; batez ere, rutenioa, rodioa, paladioa, osmioa, iridioa eta platinoa. Enpresaren lehen ekimena da kostu txikiko espazio-teleskopio bat martxan jartzea, asteroide bideragarrienak aztertu eta aukeratu ahal izateko. Zuzenbide berri baterantz Norenak dira, ordea, asteroideak? Horietako batera lehenengo iristen denak eskubidea du, besterik gabe, bertako baliabideak ustiatzeko? Espazio-zuzenbidearen inguruko ikerketan aitzindari den Modesto Searak ez du uste gehiegi kezkatu behar gaituenik horrek. Haren aburuz, espazioko gorputzetan egin daitekeen meatzaritza, edo ezar daitezkeen base iraunkorrak “oraingoz eta denbora luzez gertuago egongo dira Hollywoodeko filmetatik nazioarteko ekonomia eta politikatik baino”. Seararen iritziz, badira arautu beharreko beste zenbait arlo: komunikazio-sateliteak, Lurraren telebehaketa, espazio-zaborra, eta, batez ere, GPSa moduko posizionamendu-sistemak dira Seara gehien kezkatzen duten gaiak. Espazioa terra nullius gisa hartzen da, baina kontzeptu hori bi eratara interpreta daiteke. Batetik, lurralde partekatu bat izatea, nazioarteko arautegi adostu baten arabera kudeatzen dena. Baina bigarren interpretazio bat ere bada: heltzen den lehenak izatea eremu horretaz aprobetxatzeko eskubidea. Kitto. “Lurrean, okupazioa onartu izan da lurralde bat eskuratzeko, betiere zenbait baldintzen arabera: lurraldea inorena ez izatea edota okupazioa benetakoa eta iraunkorra izatea”, dio Searak. Hala ere, argi du espazioan lurralde bat eskuratzeko ezin direla aplikatu Lurrean orain arte erabili diren arau berak. Komeni al da, orduan, espazioa ekimen pribatuari irekitzea? Daniel Marinen arabera, aldekoek argudiatzen dute horrela politikaren eragina askoz txikiagoa dela, eta ekimen pribatua gobernuen jarduera baino malguagoa eta merkeagoa ere badela. Edonola ere, enpresa pribatuek “ez dute inbertitzen berehalako etekinik ez duten sektoreetan, eguzki-sistemaren esplorazioan, adibidez”. Epe luzera begira, gobernuek sustatutako programak egonkorragoak izan ohi dira, Marinen aburuz. Zaila da aurreikustea espazioan arau komunak adostuko ote diren, eta baliteke eztabaida hori martxan jartzerako aurrerapauso itzelak emanda izatea SpaceX edota Blue Origin eta halako konpainiek abiatutako bideetan. Horiekin batera, potentzia berriek ekingo diote Estatu Batuek, Errusiak eta Europak hasitako dantzaldiari, Txina, India edota Iran kasu. Guztiak jalgiko dira, anabasan, unibertsoaren plazara. Ikusteko dago, ordea, nola moldatzen diren elkarrekin. Festa alaia opa diegu; baina, batez ere, izarretarako bidaia atsegina eta baketsua izatea. Segidako bi istripuren itzala Joan den urria txarra, oso txarra, izan zen espazio-bidaien enpresa pribatuen sektorearentzat. Izan ere, bi istripu gertatu ziren hiru eguneko tartean. Urriaren 28an Orbital Science enpresaren Antares suziri bat lehertu egin zen aireratu eta segundo gutxira. ISSra karga eramatekoa zen, eta suntsitu egin zen istripuan, hainbat material zientifikorekin batera. Tripulatu gabeko hegaldia zen, zorionez. Virgin Galactic konpainiaren SpaceShipTwo ontziaren hondakinak, goian, eta probako hegaldi bat (2010ean), behean. Arg. Garraioaren Segurtasunerako Estatu Batuetako Agentzia; Mark Greenberg/Virgin Galactic 2013an eman zion zerbitzua lehenengoz Orbital Science enpresak NASAri, eta ISSra zortzi hornitze-bidaia egiteko hitzarmena du sinatuta NASArekin. Hirugarren bidaia zen joan den urrikoa. Handik hiru egunera, urriaren 31n, are istripu larriago bat gertatu zen: Virgin Galactic konpainiaren SpaceShipTwo ontzia airean desegin zen, motor eta erregai-nahaste berri batekin probako hegaldi bat egiten ari zenean. Pilotuetako bat istripuan hil zen, eta besteak larri zauritu zen. 100 km-ko altitudera iritsiko diren hegaldi suborbitalen bidez, turistak espaziora eramatea du helburu Virgin Galactic enpresak. Bidaia komertzialik ez du egin oraindik, baina 700 pertsonek egina zuten hegaldi-erreserba, 250.000 dolarren truke. Istripua gertatu eta berehala erreserba bertan behera uzteko aukera eskaini zuen Virgin Galactic-ek, eta hainbatek hala egin zuen. Bi enpresen lan-eremuek eta istripuek elkarren artean zerikusirik ez duten arren, bi istripuak aldi berean gertatu izanak kalte egin dio espazioko enpresa pribatuen sektoreari. Halakoetan gertatzen den moduan, segurtasunari buruzko kezkak mahai gaineratu ditu.
Aditu batzuen arabera, ez dago goi ala behe literaturarik, literatura ona edo txarra baino. Beste batzuen aburuz, hori ez da egia, goi mailako literatura txarrik izan daitekeelako, bai eta kontrakorik ere. Nahiz eta, zertan esanik ez, pentsatzekoa den goi literatura idaztea gaitzago gertatzen dela behe literatura idaztea baino, lehen motakoa irakurtzea ere zailago gertatzen den neurrian. Idazlan batzuk takateko batean irakurtzen dira… eta antzeko ereti batean ahazten ere. Best-sellerrak irakurtzen dituzten irakurlari gehienei ez bide zaie gustatzen “goi literatura” deritzona, eta ez dute egin gura izaten asmo estetikodun testu literarioak eskatu ohi dien esfortzua, ez dute irakurgaian altxorrik bilatzen, bizitza bera edo mundu ikuskera aldaraz diezaiekeena. Horregatik ez dute poesiarik irakurri ohi, aspergarria delako. Are gutxiago, literatura dramatikorik. Ez dute erritorik bilatzen, une magiko halako bat, gai edo trama konplexurik, psikologia edo nortasun sendoko pertsonaiarik, denbora pasa arina baizik, lo egiten edo asperra jasaten lagunduko dien zer edo zer, bost zentzumenak, erne barik, erdi lokartuta dituzten uneetarako (eta, halere, hobe literatura erabiltzea beste baliabide kimiko batzuk baino). Literatura Unibertsala bildumari aurpegiratu ohi izan zaio, behin baino gehiagotan, testu errazagorik ez sartzea, goi mailako literaturatzat jotako lanak besterik ez plazaratzea. Euskal argitaratzaile batzuek ere halako prebentzio moduko bat izan ohi dute testu “zailaren” aurrean (dela sormenezkoa, dela itzulia). Hori dena, aurrerantzean, aldatzen hasi beharrean egongo gara, gustuak gustu eta iritziak iritzi, gaur egun badelako argudio zientifiko bat goi literaturen alde: Science aldizkariak 2013ko urrian argitaraturiko 342, 347. zk.-an agertzen den Reading Literary Fiction Improves Theory of Mind artikuluak David Corner Kidd eta Emanuele Castano ikerlarien azterlan baten emaitzak dakartza. Eta ikerkuntza horren arabera, literatura irakurtzea ez-fikzioa leitzea baino onuragarriagoa da garunerako. Eta literaturaren barruan, goi literaturak ondoren probetxuzkoagoak izaten ditu garunaren funtzionamenduan. Gizartean bizitzeko, ezinbestekoa da besteren buru egoerak ulertzea. Inoren egoera subjektiboak hauteman eta ulertzeko gaitasuna giza eboluzioaren lorpen handienetako bat ei da. Iker alor horretan (Theory of Mind, Gogamenaren Teoria) gabeziak dituzten pertsonek zailtasunak izan ohi dituzte pertsonen arteko hartu-emanetan. Bi alor bereizten dituzte zientzialariek: inoren emozioak detektatu eta ulertzeko trebezia eta besteren sinesmenak eta asmoak inferitzeko eta irudikatzeko abilezia. Sentipenekikoak zerikusi handi eta zuzena du enpatiarekin (positiboa) eta jokabide antisozialarekin (negatiboa). Eta zein da gauza? Ikerlariek zenbait esperimentu prestatu eta egin dituztela irakurle talde batzuekin, irakurgaiek garunean eta gizarte abilezietan izaten dituzten ondorioak neurtzeko asmoz. Egileen hipotesi nagusia zen fikzio literarioa hobea dela fikzio popularra eta ez-fikzioa baino Gogamenaren Teoriaren barruan diren trebetasunerako. Aurrera baino lehen, esperimentuetan batez ere testu laburrak (ipuinak eta abar) erabili zituztela adierazi beharra dago. Saioak zertan izan diren ulertzeko, hona hemen adibide bat: aipatu teoria horrek zerikusia duenez gero gizartean besteekin elkarrekintzan jarduteko trebetasunekin, esperimentuetako batean irakurleek hainbat emozio edo sentipen adierazten zituzten aurpegi batzuk (antzezle batzuenak) ikusi eta emozioak edo pentsamenduak igartzen saiatu behar izaten zuten. Ondorioak oso argiak izan dira (eta goi mailako literatura itzuliaren aldekoak ere, partez, ikerketan erabilitako irakurgaietako batzuk ingelesera itzulitako klasikoak zirelako, esaterako, Txekhov). Hona hemen batzuk: testu literarioak irakurritako pertsonak gauzagoak dira inork keinu bidez adierazitako emozio edo pentsamenduak asmatzeko, irakurleen ezaugarriak ezein izanda ere, testu literarioak ez ziren testu popularrak bezain gustuko gertatzen, baina literariotasunaren adibide hobetzat jotzen dituzte azterturiko pertsonek, testu literarioetan errore tasa txikiagoak gertatzen dira bai alde kognitiboan bai emozionalean neurtutako itemetan, irakurleen ezaugarriak ezein izanda ere, goi fikzio testuek beheragoko fikzio testuek baino emaitza hobeak lortzen dituzte nahimen positiboa eta negatiboa neurtzeko eskalan, irakurleen ezaugarriak ezein izanda ere, pertsonaia baten pentsamenduak eta emozioak ahalik eta eduki linguistiko eta ikusizko txikienaren bidez asmatzeari dagokionez, fikzio literarioa nagusi da fikzio popularraren aldean, irakurleen ezaugarriak ezein izanda ere, neurturiko alor guztietan, fikzio literarioaren irakurleek emaitza zehatzagoak lortu izan dituzte, alderdi kognitiboan zein emoziozkoan ere, irakurleen ezaugarriak gorabehera, jendeak beste pertsonen gainean askozaz ere gehiago ikasten du testu literarioak irakurrita popularrak edo ez-fikziozkoak irakurrita baino, fikzio literarioa irakurtzeak epe laburreko ondorio neurgarriak izaten ditu gizarte bizitzarako onuragarri gertatzen diren zenbait gaitasunetan, fikzio literarioa, benetako munduko beste eragile batzuen antzera, konplexua eta heterogeneoa da, testuaren literariotasunak balio ekologikoa du konstruktu moduan, fikzio literarioa Gogamenaren Teoriak aztertzen dituen buru gaitasunak hobetzeko erabil daiteke, fikzio literarioak gizakiaren kontzientzia garatu eta eguneroko bizitza aberasten lagundu dezake, liburu on batek pertsona eroan dezake jokabide prosozialagoak izatera, terapia moduan, fikzio literarioa ez da beste batzuk bezain arriskutsua, fikzio literarioa ia guztiz librea izan daiteke, eta oso albo ondorio gutxi ditu aldetik ere ez da hain kaltegarri. Idazle ongarrien artean, De Lillo, Txekhov, Lydia Davis, Estatu Batuetako Sari Nazionaleko finalistak, PEN/O. Henry Sariaren irabazleak, Dagoberto Gilb, Alice Munro…, hain gorak ez zirenenetatik, ordea, maitasun eleberriak, zientzi fikzioa edo eleberri beltzak idazten dituzten zenbait egile aukeratu zituzten (haietako batzuk, Robert Heinlein edo Dashiell Hammett, kasurako, gero eta onartuago daude egile literarioen artean, dena dela). Castanok dioenez, seguru asko testu literarioak prestakuntza hobea eskaintzen dio irakurleari, irudiak eskaintzen dituelako kontatu baino areago, eta fikzio popularrak, ordea, kontrara jokatu ohi du. Literatura popularrean, trama da inportanteena, irakurleak badaki zer pentsatzen duten pertsonaiek, berehala igartzen du (argiro adierazten diolako egileak) nor den zintzoa eta nor maltzurra. Testu literarioan irakurleak areago saiatu behar du pertsonaien sentimenduak eta pentsamenduak asmatzen, baina ahalegin handiago horrek saria izaten du gizarte bizitzak eskatzen dituen gogamen mekanismoen aldetik. Kontua da, ikerketek halako gauzak erakutsi arren, hainbat herritan (esaterako, ikerlana gauzatu duten aldean, hau da, Amerikako Estatu Batuetan) gero eta enfasi txikiagoa egiten ari direla eta uzkurrago jokatzen literatura bigarren mailako eta aurreragoko hezkuntza programetan sartzeko unean. Hortaz, Literatura Unibertsala eta antzeko testu eta bilduma literarioak “saltzeko” orduan, osasungarri gertatzen direla ere erabili beharko dugu argudiotzat. Eta ez da gutxi, gaur egun gizartean gero eta sarriago agertzen edo gertatzen hasi diren gaixotasun eta gizarte arazo batzuen aurrean.
Badakigu, jakin, hor aipatzen den gertaera «ehiza debekatzea» edo «ehiza debekatu izana» dela, baina ez da batere segurua «ehiza debekatu izanagatik» horrekin «ehiza debekatu dutelako» ulertzea irakurleak (testugileak nahi zuen bezala), zeren eta edonork uler bailezake «debekatu duten arren». Izan ere, denontzat arruntak dira honelakoak: «Ehiza debekatu izanagatik (ere), batzuk tiroka aritzen dira oraindik». Bi esanahi izan ote ditzake «izanagatik» formak? Testuinguruaren mende utzi behar ote dugu «debekatu izanagatik» nola ulertu: «debekatu arren» edo «debekatu dutelako»? Zalantza hori izan dut denbora luzez, tarteka irakurtzen nituenak irakurrita. Baina Euskaltzaindiaren JAGONET zerbitzuak argi samar utzi zigun kontua «-agatik, izanagatik; kausazkoa ala kontzesiboa?» galderari emandako erantzunean (2002). Hona: Galdera «Aita etorri izanak poztu du» moldatu eta «Aita etorri izanagatik (kausa) poztu da» esan al daiteke? Ala «Aita etortzeagatik poztu da» esan behar al da? Nik lehena erabiltzen dut, baina ez dakit ongi dagoen. Erantzuna Kausa balioan ez dago gure literatura-tradizioan «Aita etorri izanagatik poztu da» bezalako egiturarik. Ez, behintzat, Orotariko Euskal Hiztegiko corpus osoan. Baliteke kausazko perpausetan aspektu burutua adierazteko aditz-forma jokatuak («Aita etorri delako/zelako poztu da») erabili izan direlako gertatzea hori, edo aditz-izena oinarri duen forma jokatu gabea («etortzeagatik») erabili delako. Kontua da «izanagatik» formaren erabilera guztiak balio kontzesibokoak direla. Adibidez, honako hau: Polik maite zuan bizibide ura beti arriskoan bizi izanagatik (Anabitarte, Poli, 43. or.) Garbi dago, beraz, Euskaltzaindiaren arabera: «debekatu izanagatik» esatea «debekatu arren» edo «nahiz eta debekatu» esatea da, eta ez, inola ere, «debekatu dutelako». Hala ere, desbideratzea maiz aurkitzen dugu egungo testuetan, eta Ereduzko Prosa Gaur corpusean bertan ere erraz samar aurkitzen dira intentzio kausaleko izanagatik perpausen adibideak: Zikinak zeuden, erabili eta garbitu ez izanagatik. -Kezkatan zabiltza Harryren sekretuak niri kontatu izanagatik. Mina dauka sorbaldan aulki gehiegi batera garraiatu izanagatik. Nik salatzen zaitut Cumhail nire aita hil izanagatik, eta Irlandaren suntsipena ekarri izanagatik! Karrika maite dut eta Jainkoari eskerrak ematen dizkiot bertan ogibidea atera ahal izanagatik. Bizirik zegoela saria eman ez izanagatik barkamena eskatu nahi izan balio bezala. Kargu hartzen zidan Carusora agertu ez izanagatik: ordu eta erdi egon zela itxaroten. Noraez apur bat sentitu nuen Ferminen ihesarekin, eta min apur bat ere bai horrela alde egin izanagatik, nitaz despeditu gabe. Euskaltzaindiaren EGLU-VII liburuak (2011) berretsi eta sendotu egiten du lehen JAGONETen emadako erantzuna. «Gauzak gisa honetara izan dira beti. Etorri izanagatik, uste izanagatik eta holakoak perpaus kontzesiboak dira, etorri arren edo nahiz eta uste izan bezalaxe. Hori da perpaus horien balioa».
1996-2-17. Kaldereroen konpartsak Fernando Olaizola, Julio Saez Bikuña eta Iñaki Elorza 'Txapas' izendatu zituen kofradiako kide nagusi. 1977-2-17. Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak, Basazabal etxea berriztatzea onartu zuela jakinarazi zuten. 1953-2-17. Felix Etxeberria eta Joxe Urbistondo neurtu ziren sei enbor 54'' eta lau 45'' zituztela lanerako. Etxeberriak irabazi zuen 36' 26'' 1/5 denborarekin. Urbistondok bere lana 36' 52'' denboran amaitu zuen. 1951-2-17. Urolako trena martxan jarri zeneko 25. urtea beteta zen, eta Julian Elorzari eta Inazio Perez Arregiri esker ona berritzea eta herriaren lehen urrezko dominak ematea erabaki zuten. 1941-2-17. Sendagile eta botika zerbitzurako, herriko behartsuen zerrenda onartu zuten. 1941-2-17. Gobernadorearen baimenarekin, inauteri igandean sokamuturra kaleratzea erabaki zuten goiz, eguerdi eta arratsaldean, asteartekoa bertan behera utziz. 1868-2-17. Probintziako ibaiei buruz Diputazioak osatutako arautegia ikusirik, herriko ibai zaintzaile lanerako Joxe Mari Lete eta Luis Garmendia izendatu zituzten, Lete Urrestillarako. Urtean 250 eta 200 erreal ordaindu zieten. 1805-2-17. Mesedetzako Planaren berri eman zuen Odriozola erretoreak pulpitutik, baina agintarien artean oso gaizki hartu ziren sarrera bezala egindako komentarioak. 1755-2-17. Joseph Moreno Zabalak, Bisitari Jeneralak parrokiko ataria berria egiteko baimena eman zuen. 1744-2-17. Herriko behartsuen zerrenda egitea erabaki zuten, haiek bakarrik egin zezaten limosna eskaera herrian. 1744-2-17. Baserritarrei herritar behartsuei bakarrik laguntza eskaintzeko agintzea erabaki zuten, eta kanpokoei, berriz, une larrietan bakarrik, horrela jokatzen ez zuena zigortua izan zitekeela adieraziz. 1716-2-17. Herritar bereziekin egindako udalbatzarrean, Alcañicesko Markesak zuen parrokiko jabetasuna edo patronatuari buruz abokatuek zuten iritzia eman zuten ezagutzera, ahalmena izanik horrela hango apaizak izendatzeko. Bide guztiak jorratzen jarraitzea erabaki zuten, ahalmen hori herriak eskura zezan. Orduan Antonio Leon Enparan herritarra izendatu zuen markesak, eta haren aurka pausorik ez ematea erabaki zuten bildutakoek. 1685-2-17. Alondegian eta udaletxean konponketa lanak egiteko, Tomas Asurza erregidoreari agindu zioten Tomas Korta kapitainari gordeta zuen dirutik 50 erreal eskatzeko. 1678-2-17. Oiarzabal bere etxera bidean gurutze bat jartzeko baimena eman zioten Pedro Beltran Oiarzabali. 1678-2-17. Bere bilobaren Arana etxe berria egiteko, herriko lurraldeetan egurra ebakitzeko baimena eman zioten Pedro Beltran Oiarzabali. 1678-2-17. Herriaren basoetan egurra ebakitzeko baimena eman zioten Bixente Kortari, Eliz kalean zituen bere etxeak konpontzeko. 1651-2-17. Valladolideko (Espainia) Chancilleriako kaparetasun alkate Pedro Gamarra zoriontzea erabaki zuten, Pedro Arriaga Ormaegiren alabarekin ezkondu zelako. 1584-2-17. Apezpikuari idaztea erabaki zuten, herritar askoren nahiari erantzunez Vera Cruz kofradia sortzeko baimena eskatuz. Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago
Udalerria dinamizatzeko eta Gabonetan Urnietako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuz, On Bizi merkatarien elkarteak opari-txekeen kanpaina berri bat jarri zuen abian abenduaren 19an. Horrela, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako batean erosketaren bat egiten duten pertsonek txartel bat betetzeko aukera dute, eta txartel horien bitartez, opari txekeen zozketan parte hartuko dute. 150 euro Herritarrek urtarrilaren 8ra arte dute txartelak eskuratzeko aukera. Ondoren, establezimendu bakoitzak 150 euro banatuko ditu opari txekeetan, eta horretarako zozketa egingo da urtarrilaren 9an. Hasiera batean establezimendu bakoitzak 205 euro banatuko zituela komunikatu zen baina kantitatea 150era aldatu da azken unean establezimendu gehiago atxikitu direlako kanpainara. Opari-txekeak otsailaren 12ra arte erabili ahal izango dira Establezimendu bakoitzak erosketak bere komertzioan egin dituzten herritarren artean banatuko ditu opari txekeak eta derrigorrean gune horretan erabili beharko dira. Hau da, establezimendu batek banaturiko opari txekea ezingo da beste establezimendu batean erabili. Bestalde, opari txekeak erabiltzeko azken eguna otsailaren 12a izango da. Egun horretatik aurrera ez dute baliorik izango.
Iruńak, Iberiar Penintsulan Done Jakue Bidea zeharkatzen duen lehen hiriak, interpretazio-zentro bat inauguratu du berriki. Bertan, erromesaldiaren Erdi Aroko jatorria eta Nafarroako eskualdean duen eragina sakontzen dira. Bere izena Ultreia da, erromesen arteko agurraren erreferentzia gisa, eta Jacob@ccess Europako proiektuaren zati da. Proiektu horren helburua da Santiagoko Bideari azpiegitura irisgarriak ematea pertsona guztientzat. Ultreia zentroak, Iruñeko Donejakue bideko ibilbide osoan, hainbat eremu eta espazio ditu. Panel interaktiboen eta ikus-entzunezko edukien bidez, bisitariak Erdi Aroan erromesak nola janzten edo jaten zituzten ikus dezake, edo Konpostelarako bidean zer arazo egiten zituzten jakin. Horretarako, etapa historiko horren azterketa sakona egin da, gizarte-antolaketa, lanbideak, gastronomia, medikuntza eta musika barne. Izan ere, ikastetxeak Arnaut Guillén de Ursúa juglarea aurkezten digu, zitala maisuki jotzen duena, nahiz eta itsutasuna izan, Karlos Iii.a Noble erregearen gorteko musikari izatea lortu zuen. Arnautek kontatzen du bere historia Erdi Aroko Iruñean, proiekzio aniztunean oinarritutako ikus-entzunezko esperientzia berritzaile baten bidez. Halaber, Nafarroa zeharkatzen duten lau bideei buruzko informazioa ere ematen du zentroak (Bide Frantsesa, Aragoiera, Baztango eta Ebrokoa), monumentu, tenplu eta leku interesgarri guztiekin. Gainera, audioen eta pantaila interaktiboen bidezko bisitak eta irisgarritasun-baliabideak izateak aukera ematen dute desgaitasunen bat duten pertsonek zentroko eduki guztiez gozatzeko. Asteartetik larunbatera, asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Sarrera librea da eta taldeentzako bisita gidatuak hitzartu daitezke aldez aurretik eskatuta.
Nafarroako Gobernuak Estatuak toki entitateen zorpetzearen aurka aurkeztutako konstituzioaurkakotasun-errekurtsoan aurkeztea erabaki du Defentsa eta ordezkaritza Foru Gobernuko aholkularitza juridikoaren esku utzi ditu Gobernuak dendari ekintzaileei guztira 1,1 milioi euroko diru-laguntzak ematea onartu du Merkataritza ekimenak abian jartzeko gastuen %70 diruz lagunduko dute eta eskatzaile bakoitzari gehienez 15.000 euro emango dizkiote Nafarroako Gobernuak bat-egiteen prozesua onetsi du, eta horri esker, 38 enpresa publiko egon beharrean 13 egongo dira 30 enpresaren kasuan bat-egiteen hamar prozesu aplikatu dira; beste hiru mantendu egiten dira; beste hiru kapitalizatu eta aurrerantzean ez dira publikoak izango; bat bat-egiterik egin gabe geratzen da, eta azkena desegin egin da Gobernuak Itxako Reyno de Navarra taldea zoriondu du, liga hirugarren aldiz irabazi duelako Denboraldiko hirugarren saria da, Erreginaren Kopa eta Emakumezkoen Superkoparen ondoren Gobernuak "Juan de Palafox y Navarra, et alia studia" lana argitaratu du Liburuan Espainia Berriko erregeorde izan zenaren hainbat alderdi ezezagun daude aztertuta, baita erregeordeak foru erkidegoarekin zeukan harremana ere
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da Agintariak eta Langileria Jaurlaritzaren Lehendakaritza 48 10/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izendatzen duena. Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 33.2 atalak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) atalak egozten dizkidan eskumenen arabera, hauxe XEDATU DUT: Atal bakarra.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburu Francisco José Ormazabal Zamakona jauna izendatzea, berak egindako merituak eta dituen tasunak kontuan hartuz. Legeetan xedatutakoaren arabera dagozkion eginkizunez baliatzerakoan horrek eman ditzan aginduak bete ditzatela agintzen diet agintari eta herritar guztiei, berari eta duen aginteari zor zaien begirunea erakutsiz. Vitoria-Gasteizen, 1999ko urtarrilaren 4an.
Bezeroa ez bazara, kutxako ordutegia hau izango da: astearte eta ostegunetan, hilaren 6tik 24ra 08:15etik 11:00era (ABANCArekin adostuta jaulkitzaile publikoen tributuak ordaintzeko izan ezik, kasu horretan bezeroentzako daukan kutxa-ordutegi bera aplikatzen baitu). Gogoratu zure ohiko eragiketak eguneko 24 orduetan egin ditzakezula zure app-ean, banka elektronikoan edo gure kutxazainetan. Zer moduz hemendik? response Konta iezaguzu Partekatu: Beste pertsona batzuentzat interesgarria izan daitekela uste baduzu, mesedez, parteka ezazu haiekin.https://www.abanca.com/eu/oficinas/oficina/0945
Hondartzetako banderak ulertzen ditugu? Berde, hori eta gorriak, bai, baina itsasertzekoak ez horrenbeste, zeren alde handiak ikus daitezkeen oso hurbil dauden hondartzetan ere. Se... 'Spark' jaio da, eskizofreniaren gabezia kognitiboei aurre egiteko botika sortzeko proiektu publiko eta pribatua Amaren obesitateak fetuaren garapenari eragin diezaioke UPV/EHUko eta Biocruceseko ikeratzaileek lideratuta, Haurdunaldiaren eta Haurtzaroaren Epigenetika partzuergoan (PACE) egin den ikerketa baten arabera, amaren obesitateak eragindako alterazio... Glutenik gabeko produktuak ez dira izaten nutrizionalki glutendunen baliokideak UPV/EHUko ikerketa-talde batek glutenik gabeko produktuen jarraipena egin du bederatzi urtez, nutrizioaren ikuspuntutik gabeziak dituzten aztertzeko Nutrizio-hezkuntza, ezinbestekoa zeliakoentzat UPV/EHUko GLUTEN3S taldeak material didaktikoa gehituko dio bere ‘GlutenFreeDiet’ softwareari, kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzeko
Biolentzia gaur eguneko gaia da eta gizarte eta hezkuntza maila desberdinetan jorratzeko beharrizana baloratzen da. Gida didaktiko honetan pertsona talde desberdinei fenomeno honi buruz hausnartzea, aztertzea, kritikatzea eta eztabaidatzea proposatuko zaie. Helburua egoera biolento edo agresiboen ebazpenetan gazteen euren protagonismoa bultzatzea da. Era berean, goitik beherako garapena sustatzen dituzten gaitasun eta trebetasunak garatzea bilatzen da. Honetarako kontuan izan behar da: euren gizarte- eta emozio-mundua, adimena, gorputzarekiko bizipena bera eta euren identitatea. Eremu ludiko eta artistikoan, egunerokotasunera eta gazteen bizitzeko esperientziara hurbilduko gara. “Erasotzaile-erasotu” dikotomiak sortzen dituen harreman biolentoak aztertuz eta aintzat hartuz, balio sistema berri bat sortuko dugu. Honek, elkarbizitza, norbere autonomia eta dibertsitatean elkartzea errazten du. Material hau “JOKOAUT!” antzerki-lana lagunduko duen ezinbesteko baliabide didaktikoa da. Hiru lan arlo nagusi ditu: bizikidetza gizartean, gazteen arteko bizikidetza eta emakumeenganako tratu onak. Eremu horiek haurtzaroaren ondoren, nerabezaroan indar handiz azaleratzen diren arloak dira. Gida honen bidez eremu horien garapen osorako beharrezkoak diren zeharkako ardatzak sakonduko dira: autoestimua, asertibitatea, gatazken konponketa, begirunea, dibertsitatea eta enpatia. Ikus daitekeenez, barneratu eta trebeziaz erabiliz gero, bizitzan zehar egoera guztietarako balioko duten balioak, trebetasunak eta tresnak dira. Gidaren egiturak alde teoriko eta jarduera praktikoak ditu. Alde teorikoak biolentzia, biolentzia motak, harreman biolentoen ondorioak eta giro biolentotik ateratzeko aukerak ikasten lagundu nahi du. Horrez gainera, proposatzen dugun balio sistema berriarekin lotutako edukiak aurreratzen dira. Horrekin batera, teoria guztia sakontzeko ariketak egingo dira. Helburuak: - Eguneroko biolentzia egoerak aztertzea. - Biolentzia adierazpen desberdinak identifikatzen jakitea. - Harreman biolentoei irtenbideak bilatzea. - Bizikidetza indartzen duten balio, trebetasun eta tresnak erabiltzen ikastea. II. NOLA ERABILI GIDA DIDAKTIKOA Aipatu denez, “JOKOAUT!” gida antzerki-laneko laguntza didaktikoa da. Lana gaurko gazteek antzezten dute. Erraza da beraien lekuan jartzea; batez ere duten harremantzeko era, estetika, hizkerarengatik,…. Proposatuko dugun metodologia taldea irakaste-ikaste prozesuaren protagonista bezala onartzean oinarritzen da. Banakotasunetik abiatuta taldeka ikastean datza baina bizipenak, pentsamenduak eta emozioak partekatuz. Gidarekin praktikatzeko topaketarako, gogoz entzuteko, laguntzeko, emateko, eta batik bat, ondo pasatzeko aldez aurretiko jarrera eduki behar dugu. Jarrerak aldatu nahi ditugu eta onena zera da: gure umore begirunetsutik eta entretenimendutik abiatzea gure barrena eta inguruan duguna begiratzeko (familia, lagunak, ikaskideak, gure mundua, eta abar). Orientazio teorikoekin bat datozen ariketa praktikoak proposatuko ditugu. Hauek antzerki-lana ikusi ondoren egingo dira. Halere, lana ikusi aurretik, parte hartu behar duten pertsonak maila intelektual eta emoziozkoan prestatu behar ditugu. Gai, kontu eta erabili behar dugun metodologian sartu behar ditugu. Horretarako, ikuskizuna ikusi aurreko ariketa planteatuko da. Behin amaituta, “JOKOAUT!” lanaz gozatuko dugu. Antzerki aretotik sentsazio desberdinekin aterako gara, ikusle bakoitzak berak sentitutakoak. Parte hartzaile bakoitzak poza, angustia, tristura, antsietatea, solidaritatea, atsegina, poztasuna … biziko du, norbere bizipenaren arabera. Gida osatzen duten jarduerei ekin orduko prozesu hori kontuan izan beharko da. Hori dela eta, pasarteak, zer adierazi digun, nola bizi dugun, zer ekarri digun burura,… komentatzeko klaseko saio bat erabiltzea interesgarria da. Pausu hori garrantzitsua da, emoziozko tarte bat utzita (ahaztu gabe emozioak beti gurekin izango direla) kontu horiez guztiez hausnartu ahal izateko.
Urtero bezala, egitarau oparoa prestatu du Igantziko Euskara Batzordeak Abenduko Kultur Egunak osatzeko. Hasteko, abenduaren 3an Lesakako Bandaren emanaldia izanen da, herriko plazan, 13:00etan hasita. Abenduaren 6an segituko dute ekitaldiekin. Arratsaldeko 4:00etatik aitzinera, Biltoki Elkartean, Sarobe Okindegiko gozogile Iñigo Saroberekin ikastaro labur bat izanen da, turroiak eta errege opila egiten ikasteko. Nahi duten guztiek parte hartzen ahal dute. Egun berean haurrentzako bi zine emanaldi izanen dira. Lehena, 4:00etan, txikienentzat izanen da, eta ondotik, 16:30ean hasita, kozkorragoentzat. Sarreran guztiei emanen zaizkie krispetak. Abenduaren 7an, ortziralarekin, eskolako ikasleen erakusketa izanen da, eskolan bertan, 5:00etan hasi eta 7:00ak arte. Eta tarte horretan liburutegia irekia egonen da nahi duen guztiarentzat, eta ordenagailuak ere erabili ahal izanen dira. Egunari bukaera emateko, antzerki emanaldia izanen da Baratzondon, 21:00etan. Leitzako Xagu Taldea etorriko da, eta Agur, Manhattan! antzezlana eskainiko du. Abenduaren 8an, ohitura bihurtu denez, Biltoki elkarteak antolatutako erakusketa izanen da Baratzondon, goiz eta arratsaldez. Aurten Etxeko tresna zaharren istorioak gaiaren inguruan antolatu da erakusketa, eta, beti bezala, erakusketa herritarrek emandako gauzekin osatuko da. Antolatzaileek abenduaren 3an gauzak eramateko eskaera egin diete herritarrei. Arratsaldean, erakusketa itxi ondotik, berendua izanen da plazan. Guraso Elkarteak txistorra eta sagardoa banatuko ditu, nahi duen guztiarentzat. Eta, eguna bukatzeko, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izanen da, Igantziko Eskolan, 21:00etan. Dokumental hau nazioarteko hainbat zinemalditan erakusten ari dira, eta berriki jakin da Goya sariak irabazteko hautagai dela zazpi ataletan. Sarrera doan izanen da. Kultur egunei bukaera emateko, igandean, abenduak 9, bizkotxo lehiaketa izanen da Igantziko Biltokin. Lehiaketan parte hartu nahi duenak 17:00etarako eraman behar du bizkotxoa elkartera. 18:00etan izanen da lehiaketa, eta ondotik, 19:00etan, bizkotxoak dastatzeko berendua izanen da, txokolate beroarekin lagunduta. Bortzirietako euskara mankomunitatea: Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako udalek osatzen dute. Herri erakundea da, eta gizarte bizitzako arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea da bere helburua. Euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean dago, eta eskualdeko normalizazio plangintza diseinatu eta gauzatzeaz arduratzen da.
EKKIren Errepertorioaren Datu Basera sartzean (aurrerantzean, “EEDB”), kontuan hartu hurrengo Erabilera Baldintzak aplikatuko zaizkiola zure DBaren erabilerari eta bertan kontsultatzen dituzun informazio, datu eta edukiei: EEDBn dagoen eta zu kontsultatzen ari zaren errepertorio honetan EKKIk kudeatzen dituen obren gaineko informazioa agertzen da; horrek EKKIk lizentzaituriko nazioarteko obrak barne har ditzake. EEDBn agertzen diren obren gaineko informazioa iturri desberdinetatik gehitu du EKKIk. EEDB eguneratuta mantentzeko, maiz aldatzen ditugu bertan agertzen diren datu, informazio eta edukiak, eta berriak Honen ondorioz, EKKIk ezin du bermatu EEDBn agertzen diren datuen zehaztasun, osotasun, kalitate edo fidagarritasun osoa. Beraz, EKKIk ez du onartuko inongo erantzunkizunik erabiltzaileak, zuzenean ala zeharka, sufritu ditzakeen kalte edo galerengatik, EEDBn agertzen diren datu, informazio eta edukietan egon daitezkeen akats edo omisioen ondorioz gertatuak. EKKI EEDB eta bertan agertzen diren datu, informazio eta eduki guztien jabe da. EEDBren helburuak EKKIren errepertorioan dauden obren bilaketa eta horien gaineko ikerketa eta informatzea dira, bertan aurkezten diren moduan. EKKIren baimen espezifikoa izan ezean bertako datuak ezingo dira kopiatu, banatu, deskargatu, publikatu, aldatu, formatua modifikatu, beste datu base edo software batera gehitu, lan eratorririk sortu, edota beste edozeini berori egiten utzi. EEDBko datu, informazio eta edukia deskargatu edo kopiatu daiteke helburu ebaluatiboekin, bai norberarentzako bai eta aholkularitza ematen ari zaioneko hirugarren batentzako. Ezin da, dena den, informazio hori saldu edo salmentarako eskaini inongo modu edo formatutan. EEDBra sartzean, aurretik azaldutako baldintzak onartzen ditu erabiltzaileak. Era berean, uko egiten dio edozein motatako erreklamaziorik egiteari EKKIren, bere zuzendaritza taldeko kideen, langileen, bazkideen edo lizentziapekoen aurka.
Urtero bezela Donostia eguna hemen dugu. Aurten ere donostiarron jai hau ospatzeko hainbat tanborrada izango dira auzoan. Donostia eguna gainean dugula edozein txokotan entzuten da jada danbor eta kupel hotsak. Baita Amaran ere. Auzoko kaleetan zehar hainbat danborrada ibiliko dira eta horien artean Amara Kirol Elkartekoa, Amarako jaietan beraien eskutik izan ohi dugu danborrada. Amara kirol elkarteko danborrada gaueko ordu batetan aterako da Donosti Berritik eta auzoko kaleak zeharkatuko dituzte. Bestetik Donosti Berri elkarteak afaria antolatu du eta txartelak lortzeko bertaratu beharra dago. Gainera gaueko 12:30tik aurrera txosna irikiko dute bertan. Publicado por Amarako Jai Batzordea en 7:44 Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir con TwitterCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Aurtengo martxoan blog honetan bertan jaso genuen euribor plus indizea ezartzekoa zela Espainiako finantza-sisteman: http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.eus/2016/03/02/el-sindios-del-euribor-en-negativo/ Izan ere, Espainian euriborra erreferentzia duten hipoteka aldakorren % 90i eragingo die aldaketa garrantzitsu horrek. Seguruagoa eta fidagarriagoa izango dela (edo, bestela esanda, lehen bezain egongaitza eta manipulagarria izango ez dela) aginduta, Higiezinen Merkatuen Europako Institutua (EMMI) erreferentzia hori inplementatzen ari da, datuak ematen dituzten entitate gehiago bilduz eta erreferentzia kalkulatzeko modua sakonean aldatuz. Gaur egun, Europako bankuek elkarri dirua mailegatzeko erabiltzen duten batez besteko interesa da euriborra. Baina, izatez, kobratuko liratekeen interes-tasa horien estimazioak baino ez dira egiten. Formula horretan, gainera, % 15 altuena eta % 15 baxuena kendu eta batez besteko tasa kalkulatzen da. Metodologia berriarekin kontuan hartuko dira bankuek elkarri egiten dizkioten gordailuak, baina baita enpresa handienak, beste finantza-erakunde batzuenak, erakunde publikoenak, ETE ez-finantzarioenak, aseguru-etxeenak edo pentsio-funtsenak ere, eta handizkako edozein bezerok epe laburrerako ekarritako baloreak ere bai. Eta erdiko tasak eskaintzen dituzten lauzpabost bankuen mediana da formula, batez bestekoa kalkulatzeko. Dena dela, hasiera batean bazirudien euribor plus hori 2016ko bigarren erdian ezarriko zela, baina, antza denez, 2017ko ekainera arte ez da prest egongo. Zeintzuk hipoteka, baina? Sistema berriak ez du legez erreferentzia-aldaketarik ekarriko, ez da euriborraren ordez euribor plus hori ezarriko, baizik eta kalkulurako metodologia berria, banku-transakzioen inguruko egiazko datuetan oinarritua eta ez aurreikuspenetan. Beraz, uztailetik aurrera sinatzen diren hipotekei eta 2017 aurretik euriborra erreferentzia hartuta hipotekatuei aplikatuko zaie, inolako kontratu-aldaketarik gabe. Zenbait entitatek adierazi dute, ordea, euriborraren ordez ezar litekeela kontratuan jasotako ordezko indizea (normalean entitateen IRPH indizea, zeina, bide batez esanda, ezbaian baitago eta aldatu egin behar baita), euribor plus indizea indarrean jartzen bada. Garestiagoa izango ote da euribor plus indizea erreferentzia duen hipoteka? Goiz da jakiteko, etorkizunean bankuen artean egiten diren benetako transakzioen mende egongo da-eta. EMMIk lehenengo balioak argitaratzen dituenean baloratu ahal izango dugu. Nolanahi ere, analistak hasi dira iragartzen garestitze hori gertatuko balitz erantzuteko aukera gutxi izango lituzketela mailegu bizien titularrak diren kontsumitzaileek, legeria indardunak mailegu horien aldaketa bermatuko lukeelako.
2016ko maiatzean, Astiko Baratza Solidarioa proiektua martxan jarri zuen Zarauzko Udalak. Gaur, Patxi Elolak, Garapenerako lankidetzako zinegotziak, 2019.urteko baratzen balantzea egin du. Udalak hartutako konpromisoa bere osotasunean bete da: 2.500 € gastu arruntetarako eta beste 5.000 € negutegirako. 2019an Caritasek aldaketa handi bat proposatu zuen Baratza Solidarioan: astero elikagaiak jasotzera joan eta baratze-tekniketan formatzeko lantegi-okupazional bat sortu. Baratzean lan egin eta lantegi okupazionaleko partaideak baratzeko tekniketan formatzeko 4 bolondresen (Angel Epelde, Jose Manuel Eizagirre, Juanjo Agirrezabala eta Iñaki Oñatibia) konpromisoa ere bere osotasunean bete da. Caritasetik urtean zehar etorri den jende kopurua ere handia izan da: 23 pertsona. Nola nahi ere maiztasun txikia izan dute gehienek. Urtean zehar, 6.320 zerba orri, hori nahiz berde; 206 unitate brokoli; 591 Kg kalabazin; 689 Kg kalabaza; 5 Kg tipula; 449 aza; 180 azalore; 572 eskarola, liso zein kizkurrak; 256 Kg leka; 2.558 letxuga; 1.051 Kg pepino; 287 Kg piper italiar; 2.700 porru; 105 Kg pipermorro eta 391 Kg tomate eraman ditugu. Eramandako guztiaren kopuruaren balioa, Ordiziako azokako asteroko prezioen urteko batezbestekoaren arabera baloratuz, 16.024,98 eurotakoa da. 2018an 14.761,82 € izan ziren, 2017an 11.260,44 € eta 2016an 6.325,50 €. Igoeraren arrazoia, negutegian urte guztian zehar ekoitzi diren 391 Kg tomate, pepino, letxuga eta zerbaren ondorio da. Bolondresak 2019an lortutako emaitzekin oso gustura daude eta 2020 urtean zehar jarraitzeko prest daude baina herriko beste pertsonei bolondres izateko eskaera egiten diete.
Biolontxeloak, biolinak, mandolinak, ukeleleak, akordeoiak, xilofonoak... Amaigabea da Arcade Fire banda kanadarrak kalitatezko rocka egiteko erabiltzen dituen instrumentuen zerrenda. Indie rock eta art rock estiloetan murgiltzen den euren soinua da, askoren ustetan, milurteko berriak orain arte utzi duen musika ekarpen handienetako bat. Aniztasun instrumental horrek, bandaren soinu potentearen berezitasunak eta zuzeneko ikusgarriek milioika pertsona liluratu dituzte mundu zabalean. Arcade Fire egungo panoramako banda independente garrantzitsuena da eta, etorkizunera begira, itxaropen gehien pizten dituena ere bai; are gehiago, oraingoz hiru disko baino ez dituzte, baina mende honetako lehen talde entzutetsuaren aurrean gaudela uste duenik badago. Win Butler eta Régine Chassagne senar-emazteek sortu zuten banda 2002an, Montrealen (Kanada). Halere, egungo banda osatzen duten musikarien taldea 2003 urte amaieran eta 2004aren hasieran osatu zen; hain zuzen, Win Butler, Régine Chassagne, Richard Reed Parry, William Butler (Win Butlerren anaia), Tim Kingsbury, Sarah Neufeld eta Jeremy Gara musikariek osatzen dute gaur egun Arcade Fire. Aniztasun instrumentalean (ukeleleak, xilofonoak, biolontxeloak, pioanoa, mandolinak, eta baita zarrabeteak ere) oinarritutako soinu bati helduta, bandak ez zuen denbora askorik behar izan industrian ospea lortzeko. 2003an aurkeztu zion Arcade Firek munduari lehenbizikoz bere indie rock espermientala, Arcade Fire izeneko EP baten kaleratzearekin; lana kontzertuean saldu ohi zuten. Funeral, opera prima arrakastatsua Bandaren benetako lurreratzea 2004an iritsi zen, estudioko lehen lana (Funeral) kaleratu zuenean. Hamar abestiz osatuta, bandaren opera prima laudorioz hartu zuten bai zaleek baita kritikak ere. Soinu hotz eta malenkoliatsu batekin, eta bizitza eta heriotzaren arteko harremana hizpide hartuta, Funeral diskoak arrakasta ikusgarria lortu zuen. 2005eko azarorako, milioi erdi kopiatik gora salduta zituzten mundu zabalean; emaitza bikainak, zinez, publizitaterik eta hedabideen bultzadarik ez zuen talde batentzat. Kanadako bandak nazioarte mailako hainbat sari lortu zituen eta 2005eko Grammy sarietarako izendapen bat ere izan zuen. 2007an, eta estreinako diskoarekin lortutako oihartzunaren ondoren, Arcade Firek estudioko bigarren lana kaleratu zuen: Neon Bible. Taldeak berak ekoiztuta eta hamaika abestiz osatuta, diskoak aurrerapauso berria ekarri zuen Arcade Fireren soinuan. Aurreko diskoan egin bezala, albuma grabatzeko erabili zituzten instrumentuen zerrenda luzea izan zen oso. Taldeak erosi eta zaharberritu berri zuen eliza batean grabatu zuten ia lan osoa eta, horri esker, soinu akustiko bikaina lortu zuten. Funeralek muga oso goian jarri bazuen ere, Neon Bible lanarekin Arce Firek neurria eman zuen. Kritikak erantzun bikaina eman zion bigarren lan horri ere, eta Kanadako taldea musika panoramako izen handienetako batean bilakatu zen. 2010ean, Arcade Fireren hirugarren eta, oraingoz, azken lana iritsi zen. Merkaturatutako lehen astean, albuma AEBetako eta Erresuma Batuko disko salduenen zerrendetako lehen postuan sartu zen. Publikoaren babesa lortzeaz gain, kritikak eta industriak ere oso erantzun ona eman zioten diskoari; hala, The Suburbs lanak bi izendapen lortu zituen Grammy sarietan: Disko Alternatibo Onena eta Urteko Disko Onena sarietarako, hain zuzen. The Suburbs lanarekin, Arcade Firek zerua jo zuen eta gaur egun den masa-fenomenoa bilakatu zen. Asko mende honetako lehen banda handiaren aurrean ote gauden galdetzen hasiak dira. Baliteke zuzen ibiltzea. Denborak baino ez dauka erantzuna.
BIND 4.0 SME Connection - Startup-etarako deialdia (Azelerazio teknologikoko programa) | Oarsoaldeko enpresa proiektuentzako laguntzak Laguntzak › INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak › Berrikuntza eta Lankidetza › Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak BIND 4.0 SME Connection - Startup-etarako deialdia (Azelerazio teknologikoko programa) Azalpena BIND 4.0 SME Connection Xedea: BIND 4.0 SME Connection ekimenaren bidez, startup-ek industriaren erronka berriei aurre egingo diete. Gainera, Berrikuntza eta Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman murgilduko dira Berrikuntza Irekiaren bidez. Hautatutako startup-ek, euren berrikuntzak martxan jarri ahalko dituzte ingurune errealetan, Euskadiko Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) industrialetan hain zuzen ere. BIND 4.0 ekimen publiko-pribatu hau, industriako Kluster Antolakunde Dinamizatzaileekin (KAD) batera sortua da. Helburua da, euskal ETE-en eraldaketa digitala bizkortzeko eta erronka teknologikoei aurre egiteko, startup-ak berritzaileak gerturatzea. SME Connection ekimenaren motorra BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma eta ekosistemaren eredua enpresa txiki eta ertainen eta startupen lankidetzara hurbiltzea da. BIND 4.0 SME Connection-ek lankidetza-aukera berriak sortzen ditu euskal enpresa txiki eta ertainen eta startup-en artean, Challenges Klusterraren ereduari jarraituz, eta BIND 4.0 plataformaren arrakasta segmentu honetara hurbiltzen du. Onuradunak: Teknologia berriak garatzen dituzten startup-ak, beren garapen teknologikoa osatu dutenak eta beren zerbitzuaren/produktuaren konfigurazioa amaitzeko moduan daudenak, hau da, ikusi, probatu edo merkatuan dagoeneko eskuragarri dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak. Zortzi urte baino gehiago ez dituzten startup-ak, industria-prozesuak hobetzeko teknologia berriak erabiltzen dituztenak eta bere enpresa-garapena bizkortu nahi dutenak. Energiaren, Fabrikazio Aurreratuaren, Ingurumenaren eta Automozioaren industrietan aplika daitezkeen soluzio disruptiboak dituzten startup-ak, honako hauek barne hartzen dituztenak: Adimen Artifiziala, Big Data Analytics, Computing, Zibersegurtasuna, Ikuspen Artifiziala, IoT, 3D inprimaketa – Fabrikazio Aditiboa, Robotika Kolaboratiboa, Nanoteknologia, Material Berriak, Errealitate Gehitua / Errealitate Birtuala, ...
EHUko Irakaslea (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea – Didaktika eta Antolakuntza Eskolar Saila) Begoñaren eskutik aukera izango dugu hausnartzeko, ikasteko, antzemateko… nola lotu teoria eta praktika guztiok barne hartzen dituen eskola batean. Urte luzeetan izan dugu bide lagun eremu ezberdinetan eta ugariak izan dira Hezkuntza Sistemari egin dizkion ekarpenak: - Unibertsitatean irakasle eta ikerlari moduan - Hainbat ikastetxetan lankide gisa teoria eta praktika uztartzeko duen konpromezuari eutsiz - Gizarte eragileekin, gizarte eta hezkuntza alorrak ezinbestean elkarrekin joan behar direla sinestuta baitago. Disziplinartekotasuna eta proiektuak tresnak bihurtu nahi izan ditu eskolan dagoen aniztasunari erantzuteko. Bere ibilbide profesionalean irmoki heldu dio “ANIZTASUNA” gaiari, konstante bat izan da bere ikerketetan eta praktiketan “baztertzeko arriskuan” daudenen aldeko apostua, ondorioz, erraz topatuko duzue bere izena, bere presentzia, inklusioa, berdintasuna, arrakasta eskolarra, bultzatzen duten foro eta sareetan. Eguna iritsi bitartean, hona hemen berak idatzitako txosten batetik ateratako galdera: “Baliagarriak al dira hartzen ditugun neurriak justuago, inklusiboago, bidezkoago den hezkuntza sistema eraikitzeko? Una vez más tendremos la oportunidad de contar con la colaboración de Begoña, ella nos ayudará en la reflexión sobre cómo construir una escuela inclusiva a través de proyectos. Con toda seguridad nos enriqueceremos, una vez más, de su experiencia, de su “saber”, de su “conocimiento profesional” . Ese que, en palabras suyas, “…debe emerger en y desde la práctica, legitimado a través de la experimentación reflexiva y democrática”.
1. O ene Jainkoa, zeiñ handiak, zeiñ hanitzak diren zure beldur direnentzat gordeak daoskatzun ontasunak, eta eztitasunak! Orhoitzen naizenean zenbat kharrekiñ, eta debozionerekiñ arima on batzuek hurbiltzen diren zure sakramendurat, gorritzen naiz ahalkez ikhustea zenbat epheltasunekiñ, eta antsikabetasunekiñ ni hurbiltzen naizen mahaiñ saindu hartarat. Ahalkatzen naiz zeren agor, eta gostu gabe gelditzen naizen; zeren eztudan barnea samurtua, eta sustatua zure aitziñean; zeren eztudan sentitzen komunionearentzat hanbat amudio, eta khar nola bertze hañitzek, zeiñak eziñ baitzaozken nigarrak isuri gabe bere desiren, eta berotasunaren podorez. Bere kharrak idek arazten zioten bere bihotzeko, eta gorphutzeko ahoa zure errezibitzeko urbizien ithurria bezala, eta zure aragia ianik bere gosearen sasiatzeko. Hargatik hurbiltzen ziren zure mahaiñerat bozkario handi batekiñ, eta apetitu, hirritz, eta gosete espiritual batekiñ. 2. Oi ala hekien fedea beroa baitzen, eta bizia ala hark ungi frogatzen baitu errealki present zarela sakramendu hortan! Arima hek ezagutu dute egiazki Iauna ogiaren haustean, eta erakuxten dute Emausko diszipuluek bezala Jesus hekiekiñ dabillhala; hekien bihotzak haren amudioz haiñ sustatuak direnaz geroztik. Helaz, ala urrun bainaiz ni haiñ debozione samurretik, eta haiñ amudio khartsutik! Jesus ona, eta eztia, othoi nauzun urrikari pobre lazeriatu bat naiz zure aitziñean. Indazu othoi zure amudiotik zenbait indar bederen komunione sainduan ene fedea handi dadintzat gerotik gerorat gehiago, ene esparantza borthitz dadintzat, eta ene bihotza behiñ zure amudioz sustatua zeruko manna hor dastatu ondoan behiñ ere ephel eztadintzat. 3. Zure miserikordiak, Iauna, eman diezaket errexki hanbat desiratzen dudan grazia hori, zeiña baita eneganat ethortzen zarenean isurtzea ene bihotzerat sazko, eta kharrezko; amudiozko eta eztitasuneko espiritu hura. Ezen arima berezi hekien afekzione, eta desira khartsuak sentitzen eztitudan arren, ematen darotazu bederen afekzione bero hekien gutizia. Desiratzen dut handizki, eta othoitzten zaitut partale egiñ nazazun haiñ beroki maite zaituzten arimen merezimendutan bai eta oraiño hekien lorian.
XIIL dinastiaren azkenaldera (K.a. 1800), Nilo ibaiaren erritmoa aldatu egin zen berriro, klima aldaketa zela-eta. Aldi horretan gainezkaldi handiak gertatu ziren, eta ura ez zen behar hainbat jaisten hazia erein behar zen sasoirako. Ondorioak lehortearenak bezalakoxeak ziren : gosea eta fama galera faraoiarentzat, unibertsoaren ordena bermatzen jakin ez zuelako. K.a. 1700 aldera, gero hiksoak deituko zitzaien talde alderrai batzuk jabetu ziren aginpideaz erdiko eta beheko Egipton. Segur aski ez zen bat-bateko inbasioa izan, baizik eta Egiptoko aberastasunen usainera apurka-apurka etorritako jendea izanik, faraoiaren ahuldadeaz baliatuz beren dinastia ezarri bide zuten, eta gero, goiko Egiptora, Sinaira eta egungo Palestinaraino zabaldu zuten beren aginpidea. Inperio Berriko zibilizazioa Nahiz eta jatorriz Asiakoak izan, errege hiksoek bere egin zinaten egiptoarren estetika eta ohiturak, hartaraino non errespetatu egin baitzituzten Erdiko Inperioko faraoien eraikinak ere. Egiptoar jatorriko faraoi bakarra Tebaskoa zen, zeina uharte bat bezala baitzen, inguru guztian asiar errege ahaltsuak zituela, eta zergak ordaintzen zietelako uzten zuten hiksoek bakean. K.a. XVI. mendean Tebasko erregeak hiksoekin mukertu ziren eta gerra luzeak izan zituzten, harik eta K.a. 1543an Amosisek kanpotarrak iraitzi eta goiko eta beheko Egiptoko koroak jantzi zituen arte. Amosis izan zen, beraz, XVIII. dinastiako lehen faraoia eta orduan hasi zen gaur Inperio Berria esaten zaiona (XVIII, XIX eta XX. dinastiak). Hiksoen nagusialdiak, hala ere, eragin handia izan zuen Egipton, non biztanleen aurpegiko zantzuetan ere antzematen baita asiarren eragina. Hizkuntza bera ere egiptoera berri bilakatu zen, nahiz eta testu ofizialak Erdiko Inperioko egiptoera klasikoan idazten ziren. Asiarren eragina areagotu egin zen Tutmosis Laren konkisten ondoren. XVIII. dinastiako lehen faraoiek, izan ere, gerra kanpainak egin zituzten egungo Palestina eta Libano aldean, eta zerga handiak jaso zinaten hango hirietatik faraoien aberastasunerako. Arnenhotep III.aren erregealdia izan zen XVIII. dinastiaren gorenunea. Haren ondorengo eta ia 12 urtez erregekide izan zen Amenhotep IV.ak erlijio erreforma bat hasi zuen, artean lorratz sakona utzi zuena. Faraoi berriak Aton -"eguzki diskoa'- aukeratu zuen jainko bakartzat, eta Akhenaton izena hartu zuen beretzat. Hiriburu berri bat ere eraiki zuen : Akhetaton, egun Amarna izenez ezagutzen dena, eraikin asko ahiarazi zituen han. Baina haren oinordekoak Egiptoko ohiko erlijiora itzuli ziren eta, Amon jainkoaren gurtza berriro ezarri ondoren, Egiptoko artean eta kulturan heresia hark utzitako aztarna guztiak ezabatzen saiatu ziren. Rannses II.aren (K.a1279-1213) erregealdiaren ondoren -eraikin gehien ahia zen erregealdia, bai iraupen luzeagatik eta bai faraoiaren handizaletasunagatik-, zenbait herri alderraik inbasio ahaleginak egin zituzten eta nahiko lan izan zuten haiei aurka egiten Merenptah eta Rannses III.a faraoiek. XX. dinastiakoan Asiako lurraldeak galdu zituzten eta ekonomia beheraldi larri bat hasi zen, jakien prezio igoera etengabeetan gauzatu zena. Faraoien aginpidea ahultzen hasi zen orduan, Tebasko Areonen tenpluko apaizen mesedetan, azken hauek aberastuta baitzeuden Amarnako erlijio iraultzaren ondoren faraoiak egindako opariei esker. Azkenean, eta Brontze Aroaren azkenaldian Elcialde Hurbileko eta Mediterraneoko zibilizazio guztiek jasan zuten krisialdiarekin batera, bi estatu burujabetan banatu zen Egipto : goiko Egipto, Areonen apaizen agintepean, eta beheko Egipto, XAHI. dinastiako faraoien agintaritzapean. Nilo ibaiaren deltako Tanis hirian finkatu zuten beren egoitza aipatu faraoi horiek. Artea Inperio Berrian Inperio Berriaren garaiko Egiptoren baliabide aberastasunak ftuntsezko eragina izan zuen sasoi hartako artean. Inperio Zaharraren garairako ere Egiptoko eraikinak oso handiak ziren arren, Inperio Berrian areagotu egin zen kolosalismorako joera. Tronura iristen zen faraoi bakoitzak aurreko guztiak gailenduko zituen eraikin eskergaren bat altxa nahi izaten zuen. Hiru arrazoi daude erraldoikeria eta aberastasun erakustaldi horien atzean : lehenik, Nubia eta Asiako lurralde berrietatik etorritako baliabide oparoak ; bigarren, langile ugaritasuna, armadako soldaduak, gerra kanpainarik ez zenean, eta gerran harrapatutako preso elennenia ; eta hirugarren, Gebel el Silsileh-ko harrobialc, kalitate oneko harria emateaz gainera, Nilo ibaiaren ertzean zeudenez, garraioa askoz errazagoa gertatzen baitzen. Arkitektura Tenpluak, jainkoen egoitzak Inperio Berriko tenplu handietan gorpuztu zen faraoi berrien agintea eta aberastasuna . Neolitos aroko Egiptoko tenpluak kanaberaz edo palmaz egindako etxolak ziren eta hesi bat zuten inguru guztian, begiluzeei bidea eragozteko. Kanpoan zutiko bat egon ohi zen munnrean oihal zati bat zuena, eta horrek adierazten zuen toki hura tabua zela. Inperio Berriko tenplua historiaurreko kanaberazko etxola haren harrizko interpretazioa da. Egiptolco mitologiaren arabera, uren eta kaosaren gaineko hasierako mendixkatik sortu zen jainkoa. Tenpluko atea irekitzen zenean izan ezik,kreazio aurreko iluntasunean egoten zen jainkoa. Mito horren irudikapena zen egiptoar tenplua. PLikanaka-pixkanaka, inguruan altxatako eraikin itzelek ezkutatzen zuten herritarren ikusmenetik sazzcta saztctorum edo jainkoaren irudia egon ohi zen tokia. Apaizak eta faraoia beste inor ezin zitekeen sartu santutegira. Hipostilo izeneko aretoan, zeina atarte batek bereizten baitzuen santutegitik, kreazioko obra babesten zuten bigarren mailako jainkoak bizi ziren. Hasierako zingiraren sinboloa zen areto hura, eta beraz, ura imitatzen zuen hipostiloaren zoruak. Zutabeak berriz uretatik sortzen ziren loto edo papiro sortak ziren . Argitasun ahula izan ohi zen hipostiloan, ur gaineko iluntasuna desagertu zen unea irudffcatu nahi baitzen. Inperio Berriaren garaian, tokian tokiko jainko gehienak Eguzkiak bereganatu zituen, Heliopolisko apaizen teologiaren eraginez . Orduan agertu ziren Amon-Re, Sobek- Re eta Montu-Reren gisako izenak. Eguzki jainkoa (Re edo Ra) patio zutabedun batean jarritako aldare batean gurtzen zen, estalperik gabe. Egitura horrekin bat eginda hipostiloa egoten zen, eta, hien aurretik, sarrerako pilono handi bat, zeina alde banatan bi dorre trinko zituen ate handi bat izaten baitzen. Eguzkia bi mendiren artetik jaikitzen zen tenpluari bizia ematera, eta, hain zuzen ere, bi mendi horien ikur ziren piloroko bi dorreak. Inperio Berriko tenpluak sinbolismoz zamatutako arkitektura elementu horiek guztiak uztartzen zituen, eta multzo guztia inguratzen zuela,temenos izeneko pezozko murru bat izaten zuen. Sarreran, alde banatan, esfingeak egoten ziren tenpluaren zaindari. Pilonoen kanpoko eta barruko hoanetan, faraoiaren irudia agertzen zen Egiptoren etsaiak porrokatzen . Pilonoen kanpoko aldetik lau zutiko luze egoten ziren estandarte bana haizetan zutela, historiaurreko tenpluetan bezala, toki sakratua eta tabua zen adierazgarri . Tenpluaren barren-harrenean santutegia egoten zen, oso harri gogorrezko bloke balearrean zulatuta. Santutegiko zorua urrez edo zilarrez estalia egoten zen. Karnak, Amonen egoitza Antzinateko erlijio gune handiena izan zenaren hondakinek 100 hektarea baino gehiagoko eremua hartzen dute. Nilo ibaiaren sortaldeko ertzean daude, egungo Luxor-en, antzinako Tebas hiria zen tokian. Joan zen mendearen erdialdea arte harrobitzat erabili zen tokia, eta horregatik desagertu diren erabat tenpluko eraikin asko eta asko. Hasieran Montu jainkoari eskaini zitzaion tenplua, baina Erdiko Inperiotik aurrera Amonek hartu zuen haren lekua, eta geroztik ere, Eguzki jainkoarekin bat egin ondoren (Amon-Re), Egiptoko jainko nagusia izan zen, harik eta kristautasuna etorri zen arte. Karnalc, izatez, Amon-i, haren emazte Mut-i eta seme Khonsuri eskainitako tenplu sare korapilatsu bat da. Inperio Berriko faraoi guztiek Karnalcen eraikinen bat altxatzeko agindu zuten, eta llala, hasierako egiena konplexutzen joan zen, eta tenpluak sei pilonotaraino izan zituen sortalde-sartalde ardatzean eta lau ipar-hegokoan. Sesostris Lalc egin zuen bezala, Amenofis Lak ere kapera-atsedentolci bat eraikiarazi zuen Arnon jainkoarentzat, festa egun nagusiren bat zela-eta, bere itxitura ilunetik atera behar zenerako. Eta, Sesostrisenarekin egin zuten bezalaxe, harririk harri berreraiki behar izan zuten arkeologoek. Alabastrozko kapera deitzen zaio eta la-ema koloreko kaltzitaz dago egina. Eraikin bakuna ola, erlaitz ahur batez amaitua. Barruko eta kanpoko murruak erliebez eta hieroglifoz apainduak zeuden, eta berorietan adierazten da kaperak betetzen zuen funtzioa : Areonen ontziaren atsedentokia zen. Inperio Berriaren hastapenean, gaur V. pilonoa olagoen tokian hasten zen tenplua, zeina, IV.a bezala, Inenik eraki baitzuen, Tutmosis Laren arkitektoak. Pilono horiek, hasieran, pezozkoak ziren eta lcararri zuriz estaliak zeuden kanpotik. Bi piloroen artean faraoiaren bi estatua egoten ziren eta zurezko bi habe, gerora papiro forma izango zutenak eta urrez estaliko zirenak. Egun, estatuak baizik ez da geratzen, eta gainerakoa desagertu da. Tutmosis Lalc bi obelisko ere altxarazi zituen. Hatshepsut erreginak ere obra handiak eginarazi zituen tenpluan. Kuartzita gorrizko kapera berri bat erantsi zion eta bi obelisko herri erailei zituen Tutmosis Laren hipostiloan. Begien bistakoa da zailtasun handiko obra izan bide zela, oraindik zutik dagoen obeliskoaren neurriak eta pisua kontuan hartzen badira : 35 metroko garaiera eta 760 tonako pisua. Gainera, hipostiloa estalia zen eta gaina ireki behar izan zuten obeliskoak sartzeko. Tutmosis III.ak, Amenhotep III.ak eta Arnenhotep IV.ak ere eraikin eta konponketa lan handiak egin zituzten tenpluan. Lehenengo faraoi ramesidelc eraikiarazi zuten hipostilo erraldoia, papiro baso bat gogorarazten duena : 134 zutabe ditu, 21 metro altukoak eta 4 metrolco diametrokoak. Aretoa Lxteko beste piloro bat altxa zuten eta haren kanpotik, Ramses III.aIc miniaturazko tenplutxo bat eraiki zuen, urtaroen tenplua deitzen zaiona, tenplu handiaren aurkako norabidean, ipar-hego norabidean, alegia. Tenplutxo hori hartzen ola Inperio Berriko tenpluen eredutzat. Luxorreko tenplua Karnakeko tenplutik hurbil zegoen tenplu hau, Arion jainkoari eskainia. Arnenhotep III.aren erregealdian eraiki zen, baina Tutankhamonek eta Ramses II.ak ere egin zizkioten eranskinak. Dirudienez, tenplu hau izan zen inspirazio iturri Karnakeko tenpluko hipostiloa egiteko. Tenpluak 32 zutabeko areto bat zuen (loto formako zutabe itsatsiak zituen), gurutzetara eraikitako kapera bat, santutegi bat eta gela batzuk. Aipatu areto horren aurretik, patio zabal bat zegoen inguruan loto formako zutabe ilara bikoitza zuena eta horren aurretik zutabedi bat, papiro formako zazpina zutabeko bi ilaraz osatua. Amenhotep III.aren oinordeko zen Amerfihotep IV.ak ere -Alchenaton izena hartu zuen gero- altxarazi bide zuen eraikinen bat tenpluan, Aton jainkoari eskainitako harlandu asko Rainses II.ak erabili baitzituen bere tenplua egiteko. Tutankhamonek itxi zuen zutabedia bi murru handiren artean. Tutankhamonen obra Horemhebek beretu zuen, azken honek, faraoi gaztearen izena ezabatu ondoren, berea ipinarazi baitzuen. Jokamolde hori ohiko gauza zen Inperio Berriko faraoien artean. Ramses II.ak iparraldera handitu zuen tenplua, eta papiro formako zutabeak zituen peristilo bat eta Hatshepsutek eraikitako antzinako tenplu-atsedentoki bat erantsi zizkion. Hori zela-eta, tenpluaren ardatza zertxobait ekialdera okertu zen. Azkenik, piloro handi bat eraiki zuen tenpluaren sarreran, alde banatan, faraoiaren bi estatua eskerga eta bi obelisko zituen ate modukoa . Obelisko horietako bat Parisen dago gaur egun, Frantziari eman baitzion Egiptok XIX. mendean, inoiz ibili ez zen erloju baten truke. Abidosko tenplua Luxorretik iparraldera dago, 168 kilometrora . Egiptoko mitologiaren arabera, Osiris jainkoaren hilobia zen. Seti Lak hasi zuen tenplua, baina, atariko idazkun batek dioenez, artean tenplua eraikitzen ari zirela "sartu zen faraoia zeruan", eta haren seme eta oinordeko Ramses II.aren erregealdi luzean amaitu ziren obrak. Seti Laren tenpluak zazpi santutegi gangadun zituen : Osirisi, haren emazte Isisi, bien seme Horusi, Amon-Reri, Ptaliri, Re-Harakhtiri, eta azkenik, jainkotutako Seti I.a herari eskainiak . Kaperetako hormetan esanclako jainkoen gurtzako pasarteak daude islatuta, eta Seti Lari eskainitako kaperan jainko gisa irudikatuta agertzen da faraoia. Erregeari eskainitako kaperatik hurbil, heste areto batzuk eraiki ziren, eta berorietako hormetan, Osirisen pizkundeari buruzko misterioak islatu ziren erliebe polikromoetan . Tenpluko korridoreetako batean Egiptoko faraoien zerrenda bat grabatu zen, lehen dinastietatik hasita, baina Aldlenaton, Tutankhamon, Ay eta Hatshepsut salbuetsirik, lehen hiruak Amarrako heresiarekin izan zuten zerikusiagatik eta azkenekoa, bere iloba Tutmosis III.arekin batera gobernatu zuen faraoi emaztekia izan zelako. Faraoien gurtzarako tenpluak Hatshepsuten tenplua Deir el Baharin Gaur Deir el Baliari deitzen zaion amildegiaren barrenean Mentuhotep Ilaren hilobi tenplua zegoen hasieran. Hatshepsut erreginak (K.a. 1479-1457), toki horixe aukeratu zuen bere tenplua eraikitzeko, hain zuzen ere, Erregeen Haranaren beste aldean zegoelako. Senenmut arkitektoak zuzendu.. ituen obrak, tenpluaren alboko kapera batean irakurri ahal daitekeenez. Ez da ohikoa arkitektoaren izena bere obran azaltzea, baina heste iturri batzuetatik jakin da garrantzi handiko pertsonaia eta erregina oso hegikoa zela Senenmut hori. Eraikina, funtsean, hiru plataformaz dago osatua, eta euren artean aldapa batzuen bidez daude lotuak. Barrenekoa patio ireki bat da eta atari bat du atzean. Erdiko eta goreneko oinek harkaitzean zulatutako beste areto batzuk ere badituzte. Senenmutek, tenpluak inguruko paisajearekin bat egitea ez ezik, lau angeluko eta poligono formako zutabeek argi/itzal joko ikusgarri bat eragitea ere lortu zuen, tokiko eguzki indartsuak efektua areagotzen zuela (ez da ahaztu behar Deir el Bahari dela, mundu osoa hartuta, udan tenperatura handienetakoak izaten dituen tokietako bat). "Rameseum" tenplua Hatshepsutek hasitako modari jarraiki -hilobia Erregeen Haranean eginaraztea eta, harekin inolako loturarik gabe, hileta tenplua beste nonbait altxatzea-, Ramses II.ak Nilo ibaiaren sartaldeko ertzean eraikiarazi zuen berea, Tebasen parean, Abd el Gurna mendiaren oinean. Tenplu hori oso hondatua dago gaur egun, harrobitzat erabili baitzuten beste eraikin batzuk egiteko. Arnenemonet zelako bat izan zen obrak gainbegiratu zituena, baina ez da gauza ziurra arkitektoa eta tenpluko apaindura lanen zuzendaria bera izatea. Santutegiak, hipostiloak eta bi pilonok osatzen zuten eraikina, eta pilono bakoitzak bere patioa zuen, estali gabea. Tenpluaren atzealdean, biltegitarako erabiltzen ziren ganbarak zeuden. Pezozkoak dira eta egoera onean daude oraindik. Ganga formako sabaiak dituzte, eta horrek hankaz gora botatzen du egiptoarrek ez zutela gangarik eraikitzen zioen teoria. Tenpluaren ekonomia jardueretan eskuratutako laboreak eta jakiak gordetzen ziren ganbara horietan, tenplua, izan ere, lurren eta azienden jabe izaten baitzen. Hasieran, aintzira sakratu bat eta faraoiarentzako jauretxe txiki bat ere izan zituen. Tenpluaren kanpokoaldean, 17 metro altu zen faraoiaren estatua erraldoi baten hondakinak aurkitu dira. Medinet Habuko tenplua Ramses III.ak "Rameseum° tenpluaren hegoaldea hautatu zuen bere hileta tenplua eraikitzeko, Hatshepsuten eta Tutmosis III.aren tenplutxo baten ondoan. Izatez, tenplu soila ez baino, eraikin multzo bat zen : tenplua bera, jauretxe bat, hareena, administraziorako gelak, eta, dena inguratuz, pezozko murru handi bat, guztiari gotorleku itxura ematen ziona. Tenplu nagusia hi pilonok -bakoitzak bere patioa duela-, hipostiloak eta santutegiak osatzen dute. Bai tenpluaren egitura eta bai apaingarrien parte bat Rameseumetik kopiatuta daude. Lehenengo patioaren hegoaldean zegoen jauretxea. Tenpluaren patioko murruak eta hari erantsitako dorre moduko egitura batek osatzen zuen jauretxearen aurrealdea. Dorre horrek leiho bat zuen, agerpenen leihoa deitua, eta baliteke faraoiak leiho hartatik zeremoniaren bateko buruzagitza egitea. Batik bat pezozkoa zen jauretxea, gaur oso hondatuta badago ere, eta kanoi gangak eta harrizko zutabeak zituen. Badirudi Rameseumeko jauretxearen kopia zela hau ere. Agerpenen leihoaren atzean, palma formako kapitelak zituzten hamabi zutabeko areto bat zegoen. Haren ondoren, tronu aretoa zegoen : lau zutabe zituen eta oholtza txiki bat faraoiaren tronua jartzeko. Ramses III.aren erregealdian handitu egin zen jauretxe horren egitura, faraoiaren hareenerako gelak eta garbitasunerako areto bat erantsi baitzitzaizkion . Inork ez daki garbi zertarako erabiltzen ziren tenpluari itsatsitako jauretxe hauek Espezialista batzuek uste dute errito funtzio soil hat betetzen zutela faraoi jainkotuaren gurtzan, eta faraoia, bere gortearekin, Menfiseko eclo Pi-Ramseseko jauregian bizi zela. Abu Simbeleko tenpluak Nubiako Abu Simbeleko tenpluak ez dira, izatez, arkitekturako obrak, barruanarkitektura espazioak clituzten eskultura eskergak baizik. Tenplu hauetako elementuak, Inperio Berriko hileta hipogeoen antzera, materiala erauziz egin ziren, harkaitza zulatuz, alegia. Ez dago arrazoi garbirik esandako tenpluak Egiptoko tracliziozko erlijio zentroetatik hain urruti kokatzeko. Espezialista batzuek esan dute faraoiaren aginpidearen indar erakustaldi bat izan zitekeela nubiar tribu menderakaitzen aurrean . Beste zenbaitzuek irizten diote basamortuaren aurrerakada atergabeak eta Nilo ibaiaren ur urritasunak bultzatu zutela, beharbada, Ramses II.a gurtzarako tokiak ibaiaren iturrietara hurbiltzera. Nubiako paraje urrun batean daude tenpluak, basamartuaren erdian eta Nilo ibaiaren ertzean. Erabat ahaztuta egon ziren, harik eta Lepsiusek 1845ean aurkitu zituen arte. Ordutik hona, antzinako Egiptoko artearen monumentu adierazgarrienak bihurtu clira, Gizako piramideekin batera. Nilo ibaiaren ertzeko harkaitz piko batean landuta daude eta garai hartako gainerako tenpluen elementu berberak clituzte. Ramsesen tenpluan harkaitzezko aurrealdeak hartzen du pilonoaren tokia. Tenpluaren aurrealdean daude zizelaturik lau estatua erraldoi (20 metro altu dira), eserita, irribarretsu, eskuak izter gainetan, Ramses II.a bera irudikatzen dutela. Estatuen tamaina ikaragarria gorabehera, proportzioak oso ongi gorde dira. Ezkerretik hasita bigarren irudi erraldoia antzinatean hautsi zen, eta lurrean datza erauzitako puska. Behin tenpluaren barruan, hipostiloan, erdiko arclatzaren alde banatara, Osiris jainkoa irudikatzen duten bi zutabe ilara daude. Santutegian, berriz, Ateon, Re-Horakhty eta Ptali jainkoak, eta Runses II.a bera ikusten dira. Erliebe pintatuz apainduta dago tenplua barrutik, eta Ramsesen gerrateak kontatzen dira erliebe horietan, Kadeshko gudua bereziki . Tenplu horretatik metro gutxitara, iparraldera, beste tenplu txikiago bat dago, Hatorri eta Ramses II.aren emaztea zen Nefertarierreginari eskainia. Hau ere harkaitzetik aterea dago eta aurrealdeak pilono bat antzezten du, Ramsesen eta Nefertariren estatuak dituena, nahiz eta beste tenplukoen aldean txikiak izan. Bi tenpluak, puzzle erraldoi baten antzera, zatika ebaki eta toki garaiago batean berriro muntatu zituzten, Asuango urtegiaren uretatik salbatzearren. Beste zenbait eraikin Esanclako tenpluak ez ezik, izan ziren beste eraikin garrantzitsu batzuk ere, baina zimentarriak ez beste aztarna gutxi geratu dira haietatik, beste obra batzuetarako erahili baitziren gehienetan eraikin haietako gaiak. Adibidez, Amarnan, Akhenatonen hirian, tenplu handi bat eraiki zen Aton jainkoari eskainia, Karnakekoaren ordez erlijio zentro nagusia izan zedin. Amenhotep III.ak ere izan zuen here hileta tenplu handia Tebasko sartaldeko ertzean. Gaur egun, piloroaren alde banatan zeuden faraoiaren estatuak baizik ez da geratzen (Memnongo Kolosoak). Amenhotep III.ak jauretxe bat ere eraiki zuen bere hileta tenpluaren alboan, Malgatako jauretxea, lorategi zabalak eta urmael bat zituena . Hilobiak Faraoien hipogeoak, Erregeen Haranean zulatuak, oso bakunak ziren XVIII.. endearen hasieran, haina geroz eta luzeago eta sakonago egin ziren, eta XIX. dinastian eredu moduko bat finkatu zen, eredu horrexek iraun baitzuen, gutxi gorabehera, XX. dinastiaren azkena arte. Sarkofagoaren aretoak zutabeak izan ohi zituen, benetako eraikuntza baten itxura izan zezan . Arnarnako nekropolisean ere zulatu ziren barruan zutabeak zituzten hilobiak. Beste zenbait nekropolisetan, Sakaran edo Deir el Medinen, esate baterako, hilobi pribatuak benetako eraikuntzak ziren, aurrean tenplutxo bat zutela, hildakoaren gurtzarako.
Euskaldunak pizteko donostiarren egitasmoak arrakasta izan duela dirudi. Donostiako Piratek eta añorgarrek kopiatu zuten, eta udazken honetan antzeko ekimenak izango dira Hernanin, Lasarte-Orian, Agurainen eta Astigarragan. “Euskara ari du” Hernanin Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, hartu dute aitzakiatzat hernaniarrek. Alabaina, ez da izango egun bateko aldarrikapena. Hari begira bi hilabeteko erronka prestatu dute, urrian eta azaroan beteko dena. Helburua ahalik eta herritar eta elkarte gehien euskaraz bizitzea da, eta gutxienez astebeteko eperako hartuko dute konpromisoa. Etxean, lantokian, dendan, kirol taldean, tabernan… euskaraz egiten saiatuko dira. Urriaren 15etik azaroaren 26ra txandakatuko dira norbanakoak eta elkarteak. Hainbat helburu dituzte antolatzaileek eta hala azaldu dituzte facebook-eko oharrean: “Herritarren kontzientziak astindu nahi ditugu, herritarrak konturatu daitezela gure ohiturak aldatzea ez dela hain zaila; uste baino jende gehiagok dakiela edo ulertzen duela euskaraz gure inguruan; dakigunok egiten badugu, ez dakitenek errazago ikasiko dutela eta euskara erabiltzeko aukera handiagoa izango dutela. Azken finean herritarrak jabetu daitezela keinu txiki honekin aldaketa handia eragin dezakegula Hernanin”. Girotzeko, hitzaldi sorta bat eta tailer bat antolatu dituzte urriaren lehen hamabostaldirako. Han izango dira Lutxo Egia, Egia auzoko egitasmoko kideak, Garbiñe Petriati, Estitxu Eizagirre, Lorea Agirre eta Pello Jauregi. Informazio guztia lotura honetan duzue. Hernaniko egitarau zabala. Lasarte-Orian, “Baietz 40 egun euskaraz” Txiki geratu zaie orain arteko erronka, alegia, Euskararen Maratoian 40 orduz euskaraz aritzea. Aurten, 40 orduez gain, 40 egun euskaraz egingo dituzte. 300 “ahobizi” eta 3.000 “belarriprest” behar dituzte horretarako. Duela 30 urte erronka galanta izan zen Lasarte-Oriako kaleetan 40 orduz etenik gabe euskaraz aritzea. Orduz geroztik 40 orduko zortzi maratoi egin dituzte, eta aurten ere, urriaren 22an eta 23an gauza bera egingo dute. Alabaina, euskararen ezagutzak ikaragarri egin du gora Gipuzkoako herri horretan eta erraz gainditzen dute erronka. Hurrengo erronka erabilera da, Pello Jauregik dioen moduan, balizko motelaldiak atzeratzeko euskaldunak aktibatu behar dira. “Ahobizi”ak eta “belarriprest”ak protagonista Protagonistak “ahobizi”ak eta “belarriprest”ak izango dira. Lehenengoak euskaldunak dira eta bi konpromiso hartuko dituzte, bata, euskara ulertzen duenari dena euskaraz egitea, eta bestea, ezezagunari lehenengo hitza euskaraz egitea. Bigarrenak euskara ulertzeko gai dira, identifikazio txapa bat eramango lukete astebetez. Kalean halako bat topatuz gero ondokoa esaten ari zaio herrikideari: “Ongi hartzen dut denbora guztian niri euskaraz egitea, ulertzen dudalako”. Urriaren 23an maratoia bukatu eta Euskararen Egunera bitartean egingo dute erronka, astebeteko txandetan. Helburua 300 “ahobizi”k eta 3.000 “belarriprest”ek astebeterako konpromisoa hartzea da. Oraingoz 700 “belarriprest” eta 425 “ahobizi”k hartu dute konpromisoa. Pello Jauregi EHUko irakasleak erronkari lotutako ikerketa egingo du. Lana Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko du. Informazio guztia lotura honetan duzue. Lasarte-oriatarrak ‘belarri prest’ eta ‘aho bizi’en termometroak ondoan dituztela. Argazkia: Euskararen maratoia. Agurainen, “75 ordu euskaraz” Azaroaren 8tik 11ra, lau egunez, euskaraz egiteko proposatuko diete aguraindar euskaldunei. Asier Lafuente antolatzaileetako batek, ekainean, “Alea” agerkariarentzat hitz egin zuen eta egitasmoari buruz aritu zen. Lafuentek esan zuenez, “euskara erabiltzeko funtsezkoa da euskaldunak aktibatzea, euskaldunek egunerokoan edozein arlotan euskara erabiltzea”. Euskaldunek euskaraz egiten badute gainerakoei eragingo diete, euskara erabiltzeko gogoa edo beharra piztuko diete. Maiatzetik egitasmoa abian da eta bi dinamika sortuak dituzte, bata euskaldunei begira eta bestea erdaldunei begira. Euskaldunei, lau egunez euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dutela sinatzea eskatzen ari zaie. Sinaduraz gain, ahalduntze bidean TELP tailerrak eskaintzen ari dira. Euskaldunei adierazi diete haien erabaki pertsonala kolektibo bihurtuko dela, lau egunez herritar andana haiek bezala euskaraz arituko baitira egun osoz. Erdaldunei begira, batik bat denda, taberna eta elkarteak ari dira lantzen. Azaroaren 8tik 11ra zer egitera doazen azaldu, eta eskatu diete euskaldunei haien ahaleginean bidea errazteko, ez eskatzeko gaztelaniaz egiteko, ahal duten neurrian euskaraz egiteko, eta ezin badute elkarrizketa elebidunak egiten saiatzeko. Euskararen alde egoteko modurik onena dakitenei euskaraz egiten uztea dela adierazi diete. Oraingoz 210 lagunek erabaki dute azaroaren 8, 9, 10 eta 11n euskaraz egingo dutela eguneroko arlo guztietan. Bestetik, 85 kolektibo eta establezimenduk erabaki dute euskararen erabilera erraztuko dutela. Kolektiboek bere ekintzak edo barneko komunikazioa euskaraz egingo dute eta establezimenduek euskaraz eskatzen dutenak euskaraz artatuko dituzte. Agurainen %23 euskalduna da eta %55ak euskara ulertzen du. Informazio guztia lotura honetan duzue. Astigarragan, “100 ta 100… 200 ordu euskaraz” Gipuzkoako herri horretan euskaldunak euskara hutsez bizitzeko esperientzia pertsonala izatera gonbidatuko dituzte, “konturatzeko uste baino egoera gehiagotan euskara erabili daitekeela”. Astigarragan ere parte hartzeko bi modu zehaztu dituzte. Batzuk hiztunak izango dira, euskaraz ariko direnak alegia, eta besteak hizkideak, euskaraz hitz egin ez arren ulertzeko saiakera egingo dutenak eta euskaldunak euskaraz egitera animatuko dituztenak. Lehenengoek aho baten irudia duen txapa eramango dute eta bigarrenek belarri baten irudia duen txapa. Astebeteko saioa izango da, azaroaren 26an hasi eta abenduaren 3ra artekoa, Euskararen Egunera artekoa. Egitasmoaren aurkezpen ofiziala azaroaren 12an egingo dute eta egun berean euskaraz bizitzeko estrategiak lantzeko tailerra egingo dute goiz osoz. Ondokoak dira antolatzaileak: Mundarro, Astigarragako Herri Eskola, Herri Eskolako Guraso Elkartea, Astigarragako Udala, AEK, Musika eskola, Xaguxar eta Gazte lokala. (Irakurle, antzeko egitasmoak ezagutzen badituzu beste herrietan eskertuko genizuke horien berri ematea). Iruzkinik ez Trackbacks/Pingbacks Euskara askatasun bat da | Gaitzerdi - […] prozesuak kolektiboan egiten dira, eta horregatik dira txalotzekoak Euskara ari du bezalako ekimenak. Hizkuntzen inguruan denon artean giro edo… Portaerak matxinatzeko gidak | Garaigoikoa - […] Egia estiloa hedatzen ari zela esan zigun orain ez asko Onintza Irureta kazetariak. Eta hala da, Donostiako auzoetatik inguruko… Norbanakotik kolektibora (eta alderantziz) | Garaigoikoa - […] Egia estiloa hedatzen ari da han eta hemen. Eta ni pozik nago, norbanakoaren portaera aldaketak lehen lerrora ekarri nahi… Iruzkina idatzi Utzi erantzuna Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude Iruzkin * Izena * E-posta * Webgunea Gorde nire izena, emaila eta webgunea bilatzaile honetan komentatzen dudan hurrengorako. Δ Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak. Onintza Irureta Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut. Bilatu: Azken bidalketak “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera” Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…? Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?” Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez” Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” Iruzkin berriak Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Pisuak ere ez die balio. Hemeretzi urte lehenago alokatu eta gero berak erosi zuen pisu hartara ailegatzeko igo behar diren eskailera piko haiek ez dira egokiak koloka egiten duen batendako. Hori ere injustizia bat, auzokide guztiak konbentzitu, proiektua egin eta, hala ere, Udalak ez dielako baimenik eman, igogailuaren tamaina ez delako nahikoa segurtasuna bermatzeko. Erredura. Hotz egiten du. Galtzontzillotan eseri da ohearen gainean burua eskuetan hartuz. Ez daki zergatik baina Axi komatik atera denetik pijama janzten hasi zaio, nahiz eta berak galtzontzillotan lo egin. Bata hartu eta gainera bota du. Landerren aholkuari jarraituz ezertan ez pentsatzen saiatuko da: komunera joan, pixa egin, bonbari bota; sukaldera abiatu; leiho balkoidunetik zer eguraldi dagoen begiratu; erreparatu Iruñeko Alde Zaharreko teilatuei, bustirik daude? ; ez galdetu, ez erabaki bustirik dauden ala ez; miratu; kafetera bete; sutan jarri; ogi-xerrak ebaki eta xigorgailuan sartu; leihotik begiratu; bizitzari ezer ez galdetu. Hor egoten —hor oraina dela— ikasi. Kuanto oraina leku ederra bizitzeko! Oraina, kaka zaharra. Oraina gizona koman eta oroimenik gabe gelditu zaion toki hau da. Landerrek gomendatu zion, harekin bi “orientazio” saio egin ondoren: “Zu eta biok adiskideak gara, eta alde batetik ez dakit oso etikoa den eta bestetik uste dut ez dela eraginkorra, adiskideak garelako, eta zu Iruñean eta ni Bilbon nagoelako. Gomendatuko dizut bat, Guillermo Echegaray, oso ona. Nire irakaslea”. Josebak kontra egin nahi izan zion, baina bazekien Landerrek argudiatu moduan, adiskide baten aurrean ezezagun —profesional— baten aurrean izaten ez den zentsura izaten dela, lagun izatea onarturik kontra egiteko ahalegina gorabehera. Eta orainean bizitzeko aholkatu zion eta tipo hura gomendatu. “Hasi zara Dolutan filmaren aurkezpen-fitxa itzultzen?” galdetu zion Landerrek psikologoarekin zer moduz kontatzeko deitu zionean, deitu berak deitu behar izan baitzion eta ez alderantziz, pentsatu zuen Josebak. Josebak bazekien istripuaren —hara ze eufemismoa— aurretik ere Dolutan filmaren prentsarako aurkezpen fitxak presa zuela. “Azkar egingo duzu, zu ere dolutan zaude eta”. Joseba harritu egin zitzaion. “Dolutan?”. “Doluari buruzko teoriak daude. Iragan behar dituzun faseak ageri dira, edo egin behar dituzun lanak, atazak. Ongi etorriko zaizu eta Guillermorekin ongi konponduko zara. Nik ezin dut zurekin jarraitu”. Landerren aholkuez kontrara ari dela ohartu denean, kafeontzi italiarra betetzen kontzentratzeko ahaleginetan paraturik, ohartu da ezin duela, distortsionatu egiten baitio oraina —kafeontzia hartu, ontzitik atera, kafeontzian koilara sartu, itxi, sua piztu, sutan paratu— hondoan hozka dabilkion herrak. Herra, erresumina, sutzea, mina, haserrea, gorrotoa, aldarria... izen gehiegi erraiak jaten ari zaion su-lama izendatzeko. Kafetera erdi beterik leihora ondoratu da arnasa sakon hartuz. “Bare hadi!”. Baina zergatik gertatu zaie hau guztia beraiei?! Leihoa zabaldu du. Lainoturik; teilatuek lantxurda dute neguaren iragarle. Arnasa hartu du. Eta arnasaren atzetik tristura erraldoia, itzala egiten diola. Sillan eseri da. Sukaldeari so egin dio, barnean darabilenari ihes egin nahian. Nekea. Akidura. Zama. Paisaia erre bat. Bizitzak zentzurik ez dueneko adakera indartsua. “Izan ere, ez du”. Bakardadea, oldarrean. Eta negargura egin zaio. Eta, Landerren aholkuari jarraituz, utzi egin dio negarrari bide egiten. Malkotan, zotinez. Desesperazioa nabari du bere baitan, deslaia, nora eza, erredura. Bere burua ikusi du, bernak agerian, bata erdi loturik, bularreko ile urdintzen hasiak ageri zaizkiola, negarrez, malkotan, jostailurik preziatuena hautsi dioten ume gizajo baten moduan. Sukaldeko mahaiaren gainean ia hilabete daraman Axiren Padre Ligetiko informe neurologikoa hartu du. Asier Iminizaldu Aldaz. Arreta Bereziko Unitatean egon zen hamabost egun. Ingresatu ondoren ikusi ahal izan zen aurre aldeko mil-a (Miokardio Infartu Larria) izan zuela; %41ko ef eta hipokinesia apikala, septoan eta aurreko aldean. Begiak 5-6. egunaren inguruan ireki zituen. abuko azkeneko egunetan agindu errazen bati erantzuteko gauza izan zen; zer edo zer ahoskatzeko ahalegina nabaritu zitzaion bizpahirutan. Neurologia sailera ailegatzean, trakeotomiaz gain zunda besikala eta elikatzekoa zekartzan. Neurologia zerbitzuan sartu zenean kontzientzia maila ona zen, begiradarekin jarraitzen zien objektuei, espastizitatea zuen. Neurologia atalean hobera egin du. Zunda besikala eta zng (Zunda Naso Gastrikoa) kendu zitzaizkion. Fisikoki asko hobetu du, ia laguntzarik gabe ibiltzeko gauza da, nahiz eta askotan koloka egin. Ataxia optikoa antzeman zaio eta simultagnosia. Hizkuntza inkoherentzia, amnesia larria eta konfabulazioa”. Josebak ez zeukan ifrentzuan eskuz apuntaturiko oharretara joan beharrik “ataxia optikoa” hitzek ikus estimulua eta harengana bideratzeko mugimenduaren hasieraren arteko aldea zela jakiteko, ez eta “simultagnosia” irudi batean ageri ziren objektua desberdintzeko zailtasuna zela jakiteko ere, horrenbestetan irakurria zuen informea. “rmnan —erresonantzia magnetikoan— seinalearen aldaketak nabaritu dira bi giro intralinbikoetan; seinale aldaketa handixeago delarik eskuinekoan. Bestalde kaudado buruan eta bi lentikularetan seinalearen aldaketa nabarmenagoa da. ”Laburbilduz, hona garapena. Hasieratiko nahasmena, ezinegona, haserrea, negarrak gutxitu egin dira, beraz, maneiu arazoak ere bai. Esaneko izaten da gehienetan, eta, halaber, kanpoko eragina behar izaten du zerbait egiteko. Gaixoak berak eskatzen du kanpoko onespena eta zaintzailearen gainbegiratzea. Aldartea apaldua izaten du gehienetan, istripu aurretik ez bezala. ”Funtzionamendu kognitiboaren aldetik, ikusmen-hautemate arazoak gutxitu egin dira: eskuineko hemianopsia homonimoa, hautemate antolaketa eskasa eta analisi ikus-espaziala eznahikoak baita ere. Orain ongi bereizten ditu koloreak, tamainak, irudiak, zenbakiak eta letrak. Ez du, beraz, objektuak kokatzeko arazorik hainbat egoeratan: objektuak mugitzen-gaixoa mugitzen. Irakurmen-ahalmena asko hobetu da”. Handik aurrerakoa ere badaki: bi test pasatu zizkiotela, Reyren Irudi Konplexuaren Testa, eta bertan argi gelditzen zela hobetu bada ere, ez duela maila normala ematen, eta itxoin egin behar dela gaixoak nola eboluzionatzen duen; bigarren testak, aldiz, Weschsler Oroimen Eskalarenak emaitza oso txarrak izan zituela eta bertan behera utzi zutela testaren pasatzea Axik ez zituelako ez hitz zerrenda sinpleenak, ez irudi errazenak, ez hitz-bikoteak gogoratzen. Erdeinuz bota du informea mahai gainean. Adore pixka bat bildu eta koilara kafeontzian sartu, kafetera erdi betea bete, gainaren gainean utzi, sua piztu eta bertan paratu. Ogi-xerrak xigorgailuan sartu, botoiari beherantz sakatu. Bizkarreko minari erreparatu. Gelara abiatu da. “Zer eginen dute gaur?”. “Ez pentsatu, egin, eta egindakoaren gainean paratu arreta. Arnasa sakon hartu”. “Axi, Axi” deitu dio esnatzeko. Axi ez da esnatu. Josebari iruditzen zaio gaiztakeria bat egiten ari zaiola horrelako enbataren ondoren lotatik jalgiarazteagatik baina medikuek —batez ere Carmen neurologo andreak— azturak sortzearen garrantzia azpimarratu diote “istripuaren” ondoko lehendabiziko urte-urte eta erdian —lehendabiziko hiru hilabeteak omen dira erabakigarriak, hala ere— epe horretan egiten diren aurrerakuntzek erakutsiko baitute gerora gaixoak izango duen bilakaera, eta Axiren bilakaera Padre Ligeti zentroan ona izan ez bada ere, “oraindik ba omen dago esperantzarik”. Begiak ireki ditu. Sabaiko veluxetik argi zirrinta sartu da. Burua mugitu du ahotsa entzun duen lekura. “Hara, Joseba!”. Pozak hartu badu ere, ezinegona du, eta gorputz aldartea bere baitara erabat ez etorria. “Hara Joseba! Nondik sortu ote da?”. “Altxatu egin behar duzu!” agindu dio. “Maitea” gehitu behar du baina gaur ez du gogorik, adorerik gabe dago. Axi altxatzen saiatu da. Ez du berezko ezintasunik baina panpina baten koordinazioa gelditu zaio, urtean hobetzeko esperantzan. Pijamaren goikoa erantzi dio. Usaina —ez da oraindik kiratsa— aditu du, mina, hartzitua. Ez du gustuko dutxatzea baina badarama aste bete eta ez dio ihes egingo. Musu eman dio. Ohearen beste aldera abiatu da bataren bila, hotz ez dadin. “Bilboko eguraldira ohiturik dago, hau hotzagoa da”. Batarekin itzuli denean “Hara, Joseba!” bota du atzera berriz Axik. Josebari arima lurrera erori zaio. Eta gero erresumina, “Zergatik haiei?”. “Hobetzen joango omen zen? Noiz? Non zegoen falta zen puska?”. Informearen beste zati bat laburtu du buruan: “Oso gutxi inplikatzen da birgaitze prozesuan, eta, hortaz, zaintzailearen arreta behar du atazak erakusteko eta errepikarazteko, hala ere, esan beharra dago azken egunetan aurrerakuntza seinale txiki batzuk antzeman direla, eta zentzu horretan terapiak aurrerakuntza horietan lagundu egin duela. Hainbat galdera egiten duenean, kanpoko laguntzara (agenda bat) bideratzen zaio, baina, berez, ez zaio hura begiratzea otu orain artean, hala ere, badirudi ohartzen hasi dela kanpoko laguntzaren behar horretaz. Bestalde, nora eza tenporal eta espazialek bere horretan jarraitzen dute ohiko ingurutik kanpo dagoenean. ”Anasognosia. Horixe da gaixoaren gabezia nagusia. Aspaldiko oroimena nahiko ongi badauka ere, oraingo oroimena, aldiz, kalteturik dauka, ezin baitu oroimen berririk ekoitzi. Hilabeteko birgaitzearen ondorioz ez ditu sarritan ikusten dituen terapeutak ezagutzen, eta ez daki zergatik dagoen erietxean”. Altxatzen lagundu dio. Axi ongi mugitzen da baina badago haren koordinazioan koloka egiten duen zerbait, mugitzeko naturazkoa dirudien naturaltasun bat, altxatzeko besoa eta hankak aldi berean bermatu eta indar egitera behartzen duen armoniaren zentzu bat, zeina natura barik gizakiaren —edo animaliaren— izaera eraikia seinalatzen baitu, berezkoak uste diren mugimenduak artifizioaren ondorio direla ez badira bai bigarren mailako natura baten ondorio. “Nora goaz?” galdetu dio Axik burua Josebarengana jiratzen duela hark besotik helduta komunerantz daramala. “Dutxara”. “Ez dut dutxatu nahi”. “Betikoa” pentsatu du Josebak, “espero espantuka eta ijili-ajalaka ez hastea”. Marmar gehiegirik gabe sartu du komunean. “Erantzi bata”. Axik bata erantzi du, ulertzen ez duelako bisaia paraturik. “Nora naramazu?”. Josebari herra hedatu zaio, berriz ere. “Lagunduko dizut”. Obra egin beharko du. Orain ohartu da etxea erosi eta obra egin zuenean, Axik —beti izaten zuen arrazoi eta ez bazuen bazuelakoa sinesten zuen irmo-irmo— bainera beharrean dutxa soila jartzearen abantailez erretolika bota zionean, arrazoi zuela. Herra urtu zaio. Maittetasuna. Kortina zabaldu dio. Oreka gal ez dezan baineraren hormen gainetik hanka pasatzen lagundu dio, gero bestea. Dutxa-sagarra hartu, ura ireki eta tenperatura probatu ondoren Axiren ixterrera zuzendu du. Axi jauzi txiki batek bota du atzerantz. “Zer egiten duzu? !”. Joseba ikaratu egin da, eta behetik gora so egin dio Axiri. Gorputz erkindua gizentzen hasi zaio, gorputz gihartsu izandako hura borobiltzen doa gantzaren eta ariketa fisiko ezaren eraginez. “Dutxatuko naiz ni”. Josebak dutxa-sagarra eman dio eskura eta, haserre antzean plastikozko kortina itxi du. Komunean eseri da. Ura korritzen entzun du, erortzean gauzarik jotzen ez duelako soinua eginez. Ura irudikatu du, zuloan barna erortzen, eta gero estoldak, eta... Haien bizitza bezain kaka-zaharra. Anasognosia: oroimen berriak egiteko ezintasuna. Padre Ligetiko terapeutak saiatzen ari dira Axik amnesiaz ohartzen denean kanpoko dispositibo bat bila dezan —agenda bat edo telefono mobil bat, esaterako— hara jo eta gertatzen ari zaiona ulertu, non bizi den jakin eta abar irakurtzeko baina oraindik ez dute lortu. Horrek, hala ere, neurri batean Axi duen arazoaz ohartzea esan nahiko luke, eta esan diote gertatu zaionaz ohartzeko gauza bada, depresioan erortzeko arrisku handia dagoela. Altxatu eta brausteko batez kortina bazterreratu du. Hantxe dago Axi, zerbait falta zaiola, sagarra eskua ura haren gorputza ukitu gabe. “Hara, Joseba!”. Begirada galdua, eta gero laguntza-eskaera mutu baina larri bat. “Zer egiten dut hemen?”. Josebari negarretan hasteko gogoa egin bazaio ere eutsi egin dio “adorea” landu behar duelako Landerren aholkua akuilu. Zaurgarritasuna. Zaurgarritasuna. “Zer egiten dut hemen?”. Berriz ere galdera zaurgarria. Sagarra kendu dio zakar antzean eta ura burutik behera botatzen hasi zaio. Urak Axiren aurpegitik behera erotzean guapotu egin duela otu zaio, oreka gabezia hori, oroimen eza bera zulotik behera eramango balitu bezala. Txostenaren bukaera: “Oraindik ez da bere kabuz baliatzen eguneroko ekintza arruntak aurrera eraman ahal izateko: janariak prestatzea, dirua erabiltzea, garraio publikoa hartzea eta abar. Oroimen gabezia larriak eta ekimen eskasak beharrezkoa egiten dute zaintzaile bat”. Negargura egin zaio berriz. Irudi polita iritzi dio malkoak Axiren gorputz gainetik irristatu ondoren bere bidea egiten duen urarekin nahasi eta pena guztiak eramaten dituelakoari, baina eutsi egin dio. Adorea. Behar du. “Joseba, ez dago ezer nire barruan” bota dio harriduraz Axik larrugorritan urak gorputz behera egiten diola. Azken boladan entzungai bakarra bilakatu zaion cdaren kanten zerrenda egin zaio gogoan: Carmane: Fado siempre; Leonard Cohen: Alexandra’s leaving; Paquita la del Barrio: Ni tú ni yo; Nick Cave: Hallelujah; Purcellen Cold Song Klaus Nomiren bertsioan; Chavela Vargas: Te estaré esperando... Anari: Orfidentalak; Anari: Habiak; Anari: Anari; Nacho Vegas: Cerca del cielo (canción de Juanito Oyarzabal).
Bezeroa ez bazara, kutxako ordutegia hau izango da: astearte eta ostegunetan, hilaren 6tik 24ra 08:15etik 11:00era (ABANCArekin adostuta jaulkitzaile publikoen tributuak ordaintzeko izan ezik, kasu horretan bezeroentzako daukan kutxa-ordutegi bera aplikatzen baitu). Gogoratu zure ohiko eragiketak eguneko 24 orduetan egin ditzakezula zure app-ean, banka elektronikoan edo gure kutxazainetan. Zer moduz hemendik? response Konta iezaguzu Partekatu: Beste pertsona batzuentzat interesgarria izan daitekela uste baduzu, mesedez, parteka ezazu haiekin.https://www.abanca.com/eu/oficinas/oficina/0322
Elkartasun fondoa tresna bat da aukera ematen diena greban dauden langileei oinarrizko diru-sarrera bat izan dezaten. Hartara, arrazoi ekonomikoak ez dira greba edo borroka-prozesu batean ez jarraitzeko oztopo. Gainera, Elkartasun Fondoa gure bazkideei beren borrokengatik jarritako isunei eta zigorrei aurre egiteko tresna bat ere bada. NOLA FUNTZIONATZEN DU ELKARTASUN FONDOAK? Elkartasun fondoak eguneko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren baliokidea (33,33 €/eguna, 2022an) ordaintzen du, grebaren 3. egunetik hasita. Grebak 5 egunez baino gehiago luzatzen direnean, laguntza lehen greba-egunetik ordaintzen da. Lanuzte partzialak eta aldizkako grebak ere kontuan hartzen ditu Elkartasun Fondoak. Elkartasun Fondoaren laguntza jasotzeko eskubidea izateko, gutxienez, hiru hilabeteko bazkidetza eta kuotak egunean ordainduta izan behar dira. Hemen ikus dezakezu Elkartasun Fondoaren araudi osoa. ESK sindikatuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) lan egiten du eta ez dago inolako alderdi politikori lotua. Gure jardun sindikalaren arlo nagusia bereziki pertsona prekarioen eta txiroen aldekoa da. Sindikalismo feminista da, zeinari ez baitzaio gustatzen bizi dugun ekonomia-sistema. ESKk ez ditu lan-arloko gaiak soilik abordatzen. Langile-klaseak bestelako arazoei aurre egiten diela uste dugu, eta hori dela eta, gure jardunean txertatzen ditugu beste alor batzuk, hala nola: etxebizitza-eskubidea, jasangarritasuna, antimilitarismoa, euskara, erabakitze-eskubidea, migrazioak edo feminismoa. Horiek guztiak ESK sindikatuaren dimentsio guztietan egunetik egunera gehiago txertatzen saiatzen gara. ESKn borrokaren alde egiten dugu eskubideak lortzeko eta langileen arteko elkartasunaren bidean, kapitalismoaren ankerkeria gero eta bortitzagoari aurre egiteko. Oinarrizko jarduera sindikala egiten dugu, hau da, gure bazkideek sindikatuaren erabakietan parte har dezakete. Saiatzen gara «burokrazia sindikala» saihesten baita ESKren jarduna gure militanteen konpromisoan eta zintzotasunean oinarritzen ere. Argilan-ESK Bazterkeriaren kontrako borroka-plataforma bat da, zeinaren oinarrian ESKko bazkideak baitaude. Argilan-ESKn sindikatuari lotuta ez dauden pertsonek ere parte hartzen dute bazkideekin batera, eta sindikatuaren organoekiko errespetuz eta erabateko autonomiaz lan egiten du. ESK sindikatuak ez dio atea inori ixten, ez eta bere aholkua inori ukatu ere. Guretzako bazkidetza oso garrantzitsua da, izan ere, gure diru-sarreren % 95 bertatik dator. Baina langileak horren aurretik daude. Gure zerbitzu juridikoek zure defentsaren ardura har dezaten nahi baduzu, baina dena delakoagatik bazkidetu ezin bazara, pasa zaitez gure egoitzetako batetik eta topatuko dugu konponbiderik. ESK sindikatuan baja eman nahi baduzu, era argian helarazi behar diguzu. Arrazoiak jakin nahiko genituzke gure lan egiteko modua hobetze aldera. Idatzi egin dezakezu, posta elektronikotik, baja emateko nahia adierazita. Izen-abizenekin eta NAN zenbakiarekin identifikatu beharko zara. Gure egoitzetako edozeinetan ere baja eman dezakezu. Sindikatuko bazkidetzak sindikatuko kide izateko eskubidea ematen dizu, zure talentua eta ikuspuntua emateko foroetan parte hartuz eta lankideekin batera nahi eta behar dugun sindikatua eraikiz. Bazkide orok doako laguntza sindikala eta juridikoa jasotzeko eskubidea du lanari lotutako gaietan nahiz Gizarte Segurantzako eta gizarte-laguntzetako gaietan ere. Doako laguntzak ez ditu barne hartzen defentsa juridikoari dagozkion gastu gehigarriak, hala nola, prokuradoretzak, peritatzeak, notario-gastuak... Ordaindu beharreko kontzeptuak erreklamazioa egin aurretik adostu eta onartutakoak dira. Gurekin ez duzu sorpresarik hartuko. Sei hilabetetik beherako bazkidetza duten eta erreklamazio judizialak hasi behar dituzten pertsonei lortutako irabazien ehuneko bat kobratuko zaie, erreklamazioa irabazten denean betiere. Sindikatuak laguntza juridikoa ematen die jardun sindikalagatik errepresaliatutako ordezkari eta militanteei. ESK sindikatuak sentimendu eta identitate ezberdineko pertsonak biltzen ditu. Herrien eta pertsonen erabakitze-eskubidearekiko errespetuak batzen gaitu. Herrialde ezberdinetako langileen elkartasunaren alde egiten dugu. Aliantza egonkorrak: ESKk bere aliantza sindikal egonkorrak beste erakunde sindikalen ideien arabera egiten ditu. STEILAS: Hasieratik, pribilegio-harremana dauka ESKk STEILAS sindikatuarekin, Hego Euskal Herriko hezkuntza-sistemaren langile- eta irakasle-sindikatuarekin. Hego Euskal Herrian elkarlanean aritzen gara alor ezberdinetan STEILAS, ELA, LAB, Etxalde, EHNE eta Hiru sindikatuekin. Espainia mailan, koordinazio-espazioak ditugu SAT, CUT Galiza, Confederación Intersindical edo Intersindical Alternativa de Catalunya erakundeekin. Sektoreko aliantzak: Lantegietan eta sektore-borroketan, ahalik eta batasun handiena lortzen saiatzen gara (normalean aliantza dugun sindikatuekin, eta ez dugunekin ere). Helburua enpresen gehiegikeriei aurre egiteko indar handiena lortzea da. ESKren diru iturrien % 98 bazkideen kuotetatik eta zerbitzu-juridikoetatik dator. Bazkideen kuotek bermatu egiten dute sindikatuaren egitura eta ohiko funtzionamendua. Hori dela eta, edozein gobernu eta instituziorekiko independente gara eta aukera ematen digu, biziraupen ekonomikoaren baldintzapean egon gabe, erakunde horiei presioa egiteko. ESKk ordezkaritzaren arabera legez ezarritako dirulaguntzak jasotzen ditu gobernu zentralaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aldetik. Diru hori sindikatuaren urteko aurrekontuaren % 2 baino ez da. ESKri buruzko ohiko galderak Nola jarri harremanetan ESK sindikatuarekin? + Zure lantokian sindikatuaren ordezkaririk bada, bide hori da errazena ESKrekin harremanetan jartzeko. Aldiz, sindikatuaren zerbitzu juridikoarekin kontsulta bat izan nahi baduzu, telefonoz jarri behar duzu harremanetan gure egoitzekin hitzordu bat adosteko. Edozein zalantza, egonezin, kritika, iradokizun edota zorion helarazteko zuretzako erosoena den kanala hautatu dezakezu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., telefonoa, sare-sozialak edota gure egoitzetan bertan. Non daude ESK sindikatuaren egoitzak? + Hona hemen ESK sindikatuaren egoitzak: NAFARROA Iruñea 948 224 124 Emiliana Zubeldia 5, behea 31014 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Mapa GIPUZKOA Donostia 943 456 911 Zorroaga Pasealekua, 17 behea 20011 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Mapa Bergara 943 761 365 Artekale 10 20570 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Mapa ARABA Gasteiz 945 214 888 Beethoven 10 behea 01012 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Mapa BIZKAIA Bilbo 944 101 425 Gral. Concha 12, 1. ezkerra 48008 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Mapa Nola eman izena ESKn? + Formulario hau beteta eta webgunetik bertatik bidalita izena eman dezakezu. Nahiago baduzu, gure egoitzetako batean izena eman dezakezu, baita gure sindikatu-atalen eta ordezkarien bitartez ere. Ze kuota mota daude sindikatuan? + Hiru kuota mota daude sindikatuan: Kuota arrunta LGSaren gaineko soldata jasotzen dutenek ordaintzen dute.16,29 €/hileko (2022 urtea). Kuota murriztua LGSaren azpitik kobratzen dutenek ordaintzen dute. 5,43 €/hileko (2022 urtea). Hirugarren kuota sindikatuari ekarpena egiten jarraitu nahi duten erretirodunei dago zuzenduta. 5,43 €/hileko (2022 urtea). Kuotak hiru hilean behin kobratzen dira. Ba al du ESK sindikatuak erresistentzia-kutxarik? + Bai. ESK sindikatuak 2003tik bere erresistentzia-kutxa propioa dauka, 'Elkartasun Fondoa' izenekoa. Elkartasun fondoa tresna bat da aukera ematen diena greban dauden langileei oinarrizko diru-sarrera bat izan dezaten. Hartara, arrazoi ekonomikoak ez dira greba edo borroka-prozesu batean ez jarraitzeko oztopo. Gainera, Elkartasun Fondoa gure bazkideei beren borrokengatik jarritako isunei eta zigorrei aurre egiteko tresna bat ere bada. NOLA FUNTZIONATZEN DU ELKARTASUN FONDOAK? Elkartasun fondoak eguneko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren baliokidea (33,33 €/eguna, 2022an) ordaintzen du, grebaren 3. egunetik hasita. Grebak 5 egunez baino gehiago luzatzen direnean, laguntza lehen greba-egunetik ordaintzen da. Lanuzte partzialak eta aldizkako grebak ere kontuan hartzen ditu Elkartasun Fondoak. Elkartasun Fondoaren laguntza jasotzeko eskubidea izateko, gutxienez, hiru hilabeteko bazkidetza eta kuotak egunean ordainduta izan behar dira. Hemen ikus dezakezu Elkartasun Fondoaren araudi osoa. Ze zerbitzu daude sartuta bazkidetzaren barruan eta zeintzuk ordaindu behar dira? + Sindikatuko bazkidetzak sindikatuko kide izateko eskubidea ematen dizu, zure talentua eta ikuspuntua emateko foroetan parte hartuz eta lankideekin batera nahi eta behar dugun sindikatua eraikiz. Bazkide orok doako laguntza sindikala eta juridikoa jasotzeko eskubidea du lanari lotutako gaietan nahiz Gizarte Segurantzako eta gizarte-laguntzetako gaietan ere. Doako laguntzak ez ditu barne hartzen defentsa juridikoari dagozkion gastu gehigarriak, hala nola, prokuradoretzak, peritatzeak, notario-gastuak... Ordaindu beharreko kontzeptuak erreklamazioa egin aurretik adostu eta onartutakoak dira. Gurekin ez duzu sorpresarik hartuko. Sei hilabetetik beherako bazkidetza duten eta erreklamazio judizialak hasi behar dituzten pertsonei lortutako irabazien ehuneko bat kobratuko zaie, erreklamazioa irabazten denean betiere. Sindikatuak laguntza juridikoa ematen die jardun sindikalagatik errepresaliatutako ordezkari eta militanteei. Ze motatako sindikatua da ESK? + ESK sindikatuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) lan egiten du eta ez dago inolako alderdi politikori lotua. Gure jardun sindikalaren arlo nagusia bereziki pertsona prekarioen eta txiroen aldekoa da. Sindikalismo feminista da, zeinari ez baitzaio gustatzen bizi dugun ekonomia-sistema. ESKk ez ditu lan-arloko gaiak soilik abordatzen. Langile-klaseak bestelako arazoei aurre egiten diela uste dugu, eta hori dela eta, gure jardunean txertatzen ditugu beste alor batzuk, hala nola: etxebizitza-eskubidea, jasangarritasuna, antimilitarismoa, euskara, erabakitze-eskubidea, migrazioak edo feminismoa. Horiek guztiak ESK sindikatuaren dimentsio guztietan egunetik egunera gehiago txertatzen saiatzen gara. ESKn borrokaren alde egiten dugu eskubideak lortzeko eta langileen arteko elkartasunaren bidean, kapitalismoaren ankerkeria gero eta bortitzagoari aurre egiteko. Oinarrizko jarduera sindikala egiten dugu, hau da, gure bazkideek sindikatuaren erabakietan parte har dezakete. Saiatzen gara «burokrazia sindikala» saihesten baita ESKren jarduna gure militanteen konpromisoan eta zintzotasunean oinarritzen ere. Ba al dago gutxieneko bazkidetza-iraupen bat ESK sindikatuan? + Ez. Bazkidetza guztiz librea eta boluntarioa da. Gure antolakundera gerturatzen diren pertsonen borondate onean fidatu nahi dugu. Ez dugu bat egiten beste eragile batzuek egiten dituzten ‘iraunkortasun-kontratuekin’ edo kuotak aurrez pagatu behar izatearekin. Nork hartzen ditu erabakiak ESK sindikatuan? + ESK sindikatuaren parte-hartze eta erabakitze-organoak zabalik daude etengabe bazkideek parte hartu dezaten. ESKren antolakuntza honako hau da: Atal-sindikala: Organo hau enpresa edota lantoki bakoitzean sortzen da eta bertan parte har dezakete bazkide guztiek. Sindikatu-atalean pertsona orok du hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea. Delegatuen Biltzarra: Herrialdeka egiten den biltzar honetan parte har dezakete ESKk sekzio sindikala duen enpresa guztietako ordezkariek. Pertsona orok du hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea. Herrialdeko Batzordea: Herrialde bakoitzean Batzorde bat dago. Batzorde hauek eguneroko jardunaren sindikatuaren zuzendaritza dira. Edozein bazkidek bere iritzia emanda parte har dezake. Herrialdeko biltzarretan hautatutako ordezkariek dute hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea. Lantaldeak: Hainbat lantalde daude jardun jakinetan aritzen direnak, eta bertan edozein bazkidek du hitza eta bozka emateko eskubidea. Ekintza-sindikala: talde honen ardura da baliabideak sortzea, baita gure sindikatu-ataletako eguneroko lana elikatzea ere. Lan-osasuna: espazio honek antolatzen ditu, lan-baldintzak hobetu asmoz, lantokietako prebentzioaren eta lan-osasunaren alorretako formakuntzak, tailerrak, materialak... Estrategia-gogoeta: espazio honetan inguratzen gaituen errealitatea aztertzen dugu eta gizartea eraldatzeko proposamen politiko-sindikalak egiten ditugu. Komunikazioa: Atal honek ESKren mezu orokorrak bazkideei eta gizarteari helarazten dizkio. Lantalde Feminista: diskurtso eta praktika feministak garatzen ditu ESKren kanpoko eragileetara nahiz barruko organoetara bideratuta. Organo hau harremanetan dago mugimendu feministaren espazio ezberdinekin. Pentsiodunak: erretirodunak eta pentsiodunak biltzeko espazioa da, zeinak borrokan jarraitzen baitute Pentsio-Sistema Publiko duin eta unibertsal baten alde. Koordinakunde Nazionala: organo honek dinamizatzen du sindikatua egunez egun. Batzar Nagusian hautatutako ordezkariek osatzen dute. Hitz egiteko eta bozka eskubidea dute eta bost urtean behin berritzen da. Batzorde Nazionala: organo honek ikasturteroko erabaki politiko, sindikal, ekonomiko edo eratzaile garrantzitsuenak hartzen ditu. Bazkide guztiek parte har dezakete. Herrialde batzordeetan ordezkari izendatutako pertsonek (60 lagun) dute bozka emateko eskubidea. Antolagunea: Koordinakunde Nazionalaren laguntza-organoa da. Batzar Nagusi batetik bestera erabakiak hartzen laguntzeko ardura du. Batzar Nagusia: Bost urtetik behin egiten da. Organo honek erabakitzen du hurrengo aldiaren sindikatu-lerroa. Koordinakunde Nazionala osatzen duten kideak hautatzen dira bertan. Bazkide orok du hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea. ESKn barne mailako desadostasunak onartu eta errespetatzen ditugu, eta organo bakoitzaren autonomia kontuan hartzen dugu. Info gehiago Ze aliantza du ESK sindikatuak? + Aliantza egonkorrak: ESKk bere aliantza sindikal egonkorrak beste erakunde sindikalen ideien arabera egiten ditu. STEILAS: Hasieratik, pribilegio-harremana dauka ESKk STEILAS sindikatuarekin, Hego Euskal Herriko hezkuntza-sistemaren langile- eta irakasle-sindikatuarekin. Hego Euskal Herrian elkarlanean aritzen gara alor ezberdinetan STEILAS, ELA, LAB, Etxalde, EHNE eta Hiru sindikatuekin. Espainia mailan, koordinazio-espazioak ditugu SAT, CUT Galiza, Confederación Intersindical edo Intersindical Alternativa de Catalunya erakundeekin. Sektoreko aliantzak: Lantegietan eta sektore-borroketan, ahalik eta batasun handiena lortzen saiatzen gara (normalean aliantza dugun sindikatuekin, eta ez dugunekin ere). Helburua enpresen gehiegikeriei aurre egiteko indar handiena lortzea da. Abertzalea al da ESK sindikatua? + ESK sindikatuak sentimendu eta identitate ezberdineko pertsonak biltzen ditu. Herrien eta pertsonen erabakitze-eskubidearekiko errespetuak batzen gaitu. Herrialde ezberdinetako langileen elkartasunaren alde egiten dugu. Kobratzen al ditu ESK sindikatuak dirulaguntzak? + ESKren diru iturrien % 98 bazkideen kuotetatik eta zerbitzu-juridikoetatik dator. Bazkideen kuotek bermatu egiten dute sindikatuaren egitura eta ohiko funtzionamendua. Hori dela eta, edozein gobernu eta instituziorekiko independente gara eta aukera ematen digu, biziraupen ekonomikoaren baldintzapean egon gabe, erakunde horiei presioa egiteko. ESKk ordezkaritzaren arabera legez ezarritako dirulaguntzak jasotzen ditu gobernu zentralaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aldetik. Diru hori sindikatuaren urteko aurrekontuaren % 2 baino ez da. Zenbat kide ditu ESK sindikatuak? + 2021ean, 6.000 kideen langa gainditu genuen. Arreta egiten al die ESK sindikatuak bazkideak ez direnei? + ESK sindikatuak ez dio atea inori ixten, ez eta bere aholkua inori ukatu ere. Guretzako bazkidetza oso garrantzitsua da, izan ere, gure diru-sarreren % 95 bertatik dator. Baina langileak horren aurretik daude. Gure zerbitzu juridikoek zure defentsaren ardura har dezaten nahi baduzu, baina dena delakoagatik bazkidetu ezin bazara, pasa zaitez gure egoitzetako batetik eta topatuko dugu konponbiderik. Nola eman baja sindikatuan? + ESK sindikatuan baja eman nahi baduzu, era argian helarazi behar diguzu. Arrazoiak jakin nahiko genituzke gure lan egiteko modua hobetze aldera. Idatzi egin dezakezu, posta elektronikotik, baja emateko nahia adierazita. Izen-abizenekin eta NAN zenbakiarekin identifikatu beharko zara. Gure egoitzetako edozeinetan ere baja eman dezakezu. Ze harreman dauka Argilan-ESK-k ESK sindikatuarekin? + Argilan-ESK Bazterkeriaren kontrako borroka-plataforma bat da, zeinaren oinarrian ESKko bazkideak baitaude. Argilan-ESKn sindikatuari lotuta ez dauden pertsonek ere parte hartzen dute bazkideekin batera, eta sindikatuaren organoekiko errespetuz eta erabateko autonomiaz lan egiten du. Zer esan nahi du ESK laburdurak? + Ezker Sindikalaren Konbergentzia hitzen laburdura da ESK. 1970 hamarkadaren amaierarako gure jarduera ‘hautagaitza bateratu’ gisa hasia zegoen arren, 1985an jaio zen ofizialki ESK-CUIS. 1988an, Euskadiko CCOOren Ezker Sindikala korrontea batu zenean, ESK izatera pasa zen. ESKren historia 1 12 hildako 2021ko lan istripuen txostena Webgune honek cookiak eta antzeko teknologia erabiltzen du. Nabigatzaileko konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartzen duzu Irakurri gehiago Ulertzen dut ESK-REN COOKIEEN POLITIKA ZER DA COOKIE BAT? Cookie bat web-zerbitzariak ordenagailuan edo gailu mugikorrean gordetzen duen testu-fitxategi bat da; cookiearen edukia zerbitzari horrek bakarrik berreskura edo irakur dezake. Cookiek nabigazio-lehentasunak gogoratzea eta modu eraginkorrean nabigatzea ahalbidetzen diote webguneari. Cookiek azkartu eta erraztu egiten dute erabiltzailearen eta webgunearen arteko interakzioa. INFORMAZIO OROKORRA Web-orrialde honek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak bisitatzen dituzun web-orrialdeek sortutako testu-fitxategi txikiak dira, eta web-orrialde horietan aurrerago erabilgarriak izan daitezkeen saioari buruzko datuak biltzen dituzte. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko informazioa gogoratu eta hurrengo bisita errazten du, erabilgarriago bihurtuz. NOLA FUNTZIONATZEN DUTE COOKIEK? Cookiek testua bakarrik gorde dezakete eta hura anonimoa eta zifratua izan ohi da. Cookietan ez da informazio pertsonalik gordetzen, eta ezin dira pertsona identifikatuekin edo identifikagarriekin lotu. Datuei esker, webguneak zure informazioa orrialdeen artean gorde eta elkarri eragiteko modua aztertu dezake. Cookieak seguruak dira, nabigatzaileak bere lekuan jarri zuen informazioa bakarrik gorde baitezakete, hau da, erabiltzaileak nabigatzailean sartu duen informazioa edo web-orrialdea eskatzean ematen dena. Kodea ezin da exekutatu eta ezin da zure ekipora sartzeko erabili. Web-orrialde batek cookiearen informazioa enkriptatzen badu, orrialde horrek bakarrik irakurri ahal izango du informazioa. ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DITUGU? Web-orrialde honek erabiltzen dituen cookieak honako irizpide hauen arabera bereiz daitezke: 1. cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera: Cookieak bidaltzen dituen ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta lortutako datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu: Cookie propioak: Erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen diren cookieak dira. Editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen den ekipotik edo domeinutik bidaltzen dira. Hirugarrenen cookieak: Cookie hauek erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira editorea ez den beste batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik. Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da ekipoa kudeatzen duen hirugarren hori. Cookieak editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, horiek ez dira cookie propiotzat hartuko. 2. cookie motak, aktibatuta irauten duten denboraren arabera Ekipo terminalean aktibatuta irauten duten denboraren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu: Saioko cookieak: Datuak erabiltzailea web-orrialde batean sartzen den bitartean jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta daude cookie mota hauek. Erabiltzaileak behin eskatu duen zerbitzua eskaintzeko bakarrik mantendu nahi den informazioa gordetzeko erabili ohi dira (erositako produktuen zerrenda, adibidez). Cookie iraunkorrak: Cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordetzen dira eta cookiearen arduradunak zehaztutako denbora-tartean (minutuak edo urteak izan daitezke) eskuratu eta tratatu daitezke. 3. COOKIE MOTAK, horien helburuaren arabera: Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduak duen helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu: Cookie teknikoak: Cookie hauek web-orrialde, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko edo bertan eskaintzen diren aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea, edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea. Pertsonalizatzeko cookieak:Cookie hauek zerbitzuan bere ekipo terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Ezaugarri horien artean ditugu, esaterako, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa. Analisirako cookieak: Cookie hauek erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunei. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita webgune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak egiten duten zerbitzuaren erabilera-datuak aztertu ostean eta zerbitzuan hobekuntzak egiteko helburuarekin. COOKIEAK KUDEATZEKO ERREMINTA Web-orrialde honek Google Analytics erabiltzen du. Google Analytics webguneak aztertzeko Google-ren doako erreminta bat da. Horren bidez, erabiltzaileek webguneak nola erabiltzen dituzten ezagutzeko aukera ematen die webgune horien jabeei. Era berean, cookieak aktibatzen ditu zauden lekuko domeinuan eta "__utma" eta "__utmz" izeneko cookieak erabiltzen ditu informazioa modu anonimoan jaso eta erabiltzaileak identifikatu gabe webguneen joerei buruzko txostenak egiteko. Webgune horren erabilera-estatistikak egiteko cookieak erabiltzen ditugu, gure bisitariak webgunera zenbat aldiz sartu diren eta eduki interesgarrienak zein diren jakiteko. Horrela, bisita gehien jaso dituzten eremuak hobetzeko helburuarekin lan egin dezakegu, erabiltzaileak bilatzen duena errazago aurkitu dezan. Web honetan zure bisitaren inguruko informazioa erabil daiteke datu anonimoen ebaluazioak eta estatistika-kalkuluak egiteko, baita zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko edo webguneetan hobekuntzak egiteko ere. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu pribatutasun-politika honako esteka honetan: [http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/] NOLA KUDEATU COOKIEAK ZURE ekipoan? COOKIEAK DESAKTIBATZEA ETA EZABATZEA Interneteko nabigatzaile guztiek cookieen jokaera mugatzea edo cookieak desaktibatzea ahalbidetzen dute konfigurazioaren edo nabigatzaileko aukeren barnean. Jarraitu beharreko urratsak aldatu egiten dira nabigatzailearen arabera, baina zure nabigatzailearen laguntza-menuan horretarako jarraibideak aurkitu ahal izango dituzu. Cookieen erabilera onartzen ez baduzu ─horiei uko egin diezaiekezu zure nabigatzaileko doikuntzei edo lehentasunen menuei esker─, webgune honek behar bezala jardungo du horiek erabili gabe ere. Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure ekipoan instalatutako nabigatzaileko aukerak konfiguratuz: Internet Explorer nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Chrome nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Safari nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Firefox nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. BAIMEN INFORMATUA Web orri honen erabilerak cookieak erabiltzeko berariazko baimena ematen duzula esan nahi du, Cookieen Politika honetan aurreikusitako baldintza eta terminoetan, betiere aurreko atalean aipatutako cookieak desaktibatu eta ezabatzeko har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe.
Aurrekoan, ostiral ilun batez, Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiarekin batera bidaia berezi bat egin genuen Arroa Behera bertaratu ginenok. Batzuetan kosta egiten da halako gozokiak dastatzeko erabakia hartzea. Baina, nire buruari eskerrak eman nizkion etxeratzean, nahiz eta, nahi baino gehiago aldrebestu zitzaigun gaua. Ordu erdi pasatxoko bidaia genuen Arroa Behera heldu, autoa aparkatu eta eliza inbaditzeko. Eta heldu bezain pronto, presati norabidea aldatzen hasi eta espaloiari danga gogor jo nion. Metro eskasera autoa aparkatzean, hantxe aditu genuen gurpilak bere onenak emanak zituela adierazi zigun soinu jostari, egonkor eta lasai bat. Baina tira, emanaldia hasteko hamar minutu eskas geratzen zirenez, aterkiak hartu eta lekua hartzera joan ginen bi aldiz pentsatu gabe. Eliza atarian batu ginen hotzari izkina egin nahian, barruan itsasoa eta bikote oso berezi bat ezkutatzen ziren bitartean. Ines, ohi bezain esatari, espazioa eta musika bere egiteko prest zegoena. Eta Sarrionandia, alboan, marinel baten gisako jertse marradun zuri urdinaz, lotsati eta zintzoki eseria. Emanaldiak, Berbak eta kantuak, katuen kontuak zuen izena. Eta antzeman daitekeen gisan, hainbat katu biltzen ditu bere baitan. Solasaldia hasi bezain pronto, elizako egurrezko banku zurrunetan esertzerako ahaztua nuen autoa etorri zitzaidan burura. Izan ere, lehenengo kantuan, jolas bat proposatu ziguten. Kantuan jasotako katu guztiak identifikatzea. Bistakoak, zein ezkutuen zebiltzanak. Eta hantxe azaldu zen halako batean, autoak altxatzeaz nazkatua zegoen katu bat. Bere lanaz kexaka eta aurrerantzean egiteko prest ez zegoen guztia aldarrikatzen zuena. Eta ni bitartean, urduritasunez jota dagoeneko, kanpoan utzi nuena umorez hartu nahian. ALAZNE ARRUTI “Basamortuaz eta Saharaz ere hitz egin zuten. Eta hara garraiatu ninduten ostera ere, duela ia hamar urte lur hura ezagutzeko aukera izan nuen garaira” Bi sortzaile hauek, ezin hobeki uztartzen dituzte musika eta literatura. Sarrionandiak Habanan idatzitako testuak, konplizeen bitartez Euskal Herrira eskuz esku heldu ostean, Gosariak izeneko proiektu batean musikatu zituen Inesek. Eta oraingo honetan, saio hauen bitartez, testu hauen jatorri eta zergatia azaltzen dute elkarrekin. Bakoitzari sarrera literario bat eginaz eta ostean, entzulearen gozamenerako, zuzeneko musika esperimental eta zirraragarriaz baliaturik. Eta a zer nolako bidaia, aizue. Ironia eta umore asko. Salaketa eta mina borborka, erraiak dantzan jartzeraino. Irudiak eta sentimenduak bata besteri lotuta eta dantzan. Eta neurririk gabeko burrunba eta zoramena guztia inguratzen, elkarrekin oso ongi moldatzen diren bi lemazain finen gidaritzapean. Basamortuaz eta Saharaz ere hitz egin zuten. Eta hara garraiatu ninduten ostera ere, duela ia hamar urte lur hura ezagutzeko aukera izan nuen garaira. Eliza hartako aulkiak baino atseginago, alfonbrez estalitako lurrean eserita, te kikara bat eskaintzen zidaten une zehatzera. Orduan azaldu baitzidaten, tearen esaera. Lehena, bizitza bezain garratza dela. Bigarrengoa, maitasuna bezain gozoa. Eta azkena, heriotza bezain suabea. Izan ere, belar berdinarekin, hiru erronda prestatzen dituzte, bakoitzari ur eta azukre gehiago boteaz. Eta halako sinpletasunaz deskribatzen dute bizitzaren nolakotasuna. Hizlariek, itsasoa ere izan zuten hizpide, atzealdean, argiz zipriztindutako ur masa bat zuten bitartean. Inesek aldarrikatzen zuen, itsasoa dela bide bakarra. Eta Sarrionandiak aldiz, zalantzan jartzen zuen, txaluparen garrantzia azpimarratuz. Saioa amaitzear zela ohartu nintzen, elizaren sabaitik zintzilik itsasontzi bat zegoela kulunkan, alde batetik bestera, norabiderik gabe biraka. Nire gisan, ia gaueko 12ak jotzear, etxera bidea topatu beharrean.
Lan eta Enplegu Sailak eta Adinberrik loturak estutu dituzte 200 zaintzailek profesionaltasun ziurtagiria eskura dezaten Urrats erabakigarria da zaintzak profesionalizatzeko, Aldundiak eta Adinberrik aktibatu duten eta aurten zainketen esparruko 2.500 profesionalengana iritsiko den formakuntza ibilbidearen esparruan. Gehiago ikusi Adinberri 2022-2024 laguntza-deialdian hautatutako 24 proiektuak aurkezteko jardunaldia Proiektuak 2022tik 2024ra bitartean garatzen ari dira, eta 2 milioi euroko bultzadarekin, silver economy-n eta zainketen eremuan sakontzeko ekimenak aktibatu dira. Gehiago ikusi Aldundiak eta Adinberrik formakuntza-estrategia bat aurkeztu dute zainketetan aurrera egiteko Preskatuntza-ibilbide bat diseinatu da, aurten zaintzaren arloko 2.500 profesionalengana iritsiko dena, prestakuntza okupazionala, jarraitua eta arautuaren bidez.
Gure lurraren iparraldeko muturrean Urkiolako parke naturala dago, Bizkaia eta Arabaren arteko muga naturala. Ia mila hektareak osatzen dute Aramaioko bailara, edertasun eta aberastasun natural handikoa urteko edozein sasoitan. Urtarrilean ekingo diogu ibilbideari eta hamabi hilabete beharko ditugu amaitzeko. Gure lehenengo geldialdia hemen izango da, neguaz gozatzeko, bere distira gorenean. Ez da zaila izango paisaia zuria aurkitzea, baina beste edozein unetan itzul gaitezke Urkiolara. GJH 15.1: Ekosistemen kontserbazioa eta erabilera jasangarria Ingurumen-helburuetako bat da lehorreko ekosistemak kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea – basoak, hezeguneak, mendiak eta eremu idorrak –, erabilera horri denboran eutsi ahal izateko, baliabideak agortu gabe eta ingurumena larri kaltetu gabe. Nazio Batuen arabera, giza jarduerak lurrazalaren ia % 75 aldatu du, eta hori mehatxu handia da, naturak oxigenoa ekoiztea, sistema meteorologikoen oreka, gure laboreen polinizazioa eta gure elikagaien ekoizpena ahalbidetzen baitu. Beraz, gizakiaren biziraupenerako, gure ingurune naturala zaindu behar dugu, haren mendekoak baikara.
EHAZEk aurten ere parte hartu du Donostia Sariaren epaimahaian. Gure ZORIONIK beroenak Xake Produkzioak taldeko kideei!!! Martxoaren 27an ikusi ahal izango da berriz ere Donostian. (Albistea BERRIA bitartez). Xake Produkzioak konpainiaren antzezlanak maskulinitatea lantzeko duen «modu originala» txalotu du epaimahaiak. Martxoaren 27an egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria Eugenia antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak hogeita batgarren urtez banatu dute aurten Donostia antzerki saria, eta Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanarentzat izan da. Xake Produkzioak konpainiaren hirugarren obra da, Kepa Errastiren ideia batetik abiatuta, Txarli Andradek idatzia, Getari Etxegaraik zuzendua eta Iñigo Aranbarrik, Ane Gabarainek eta Errastik berak antzeztua. Epaimahaiaren arabera, hura da Donostian iazko urtean "helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena». 12.000 euro eta Juan Luis Goenagaren margolan bat jasoko ditu konpainiak sari gisara; martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Viktoria Eugenia antzokian egingo duten ekitaldian. Gaur goizean eman dute erabakiaren berri antolatzaileek, eta pozik agertu da lantalde saritua Viktoria Eugenian egindako prentsa agerraldian. Kepa Errastik gogoratu du duela hiru urte Mami Lebrun obrarekin irabazi zutela aurrenekoz Donostia antzerki saria, eta horri esker ekoitzi ahal izan dutela Fadoak entzuten zituen gizona. Antzezlanean umoreak duen pisuari ere jarri dio azpimarra aktoreak, hari esker zenbait eduki eta mezu publikoarengana «errazago» heltzen direla sinetsita. Puntu bera goraipatu du Etxegarai zuzendariak ere: «Egia da ni askoz erosoago sentitzen naizela umorean draman baino. Baina benetan uste dut mezu oso indartsu eta sakonak bota daitezkeela umoretik, eta horregatik ere funtzionatu du obra honek». Eta denek egin dute baietz buruarekin, hori izan dela azken urtean antzezlanak izan duen harrera onaren gakoetako bat. Errasti: «Jendea barre egiten ikusi ez, algara egiten entzun dugu. Eta hori agertokitik igartzea zoragarria da, are gehiago egun gauden egoera honetan». «Balio berezia kontakizunari» Zortzi kidek osatu dute aurtengo epaimahaia: Belen Cruz (Euskal Aktoreen Batasuna), Sara Iriondo (EHAZE), Frank Suarez (Euskal Kultur Erakundea), Arantxa Moñux (AISGE), Arantzazu Fernandez (antzerki kritikaria), Kepa Ugartemendia (antzerkizalea), Asier Basurto (publikoaren ordezkaria) eta Iruña Etxeberriak (publikoaren ordezkaria). Maskulinitatearen auzia era «originalean» landu izana goraipatu dute, «eredu desberdinak erabili» eta fadoa baliatu izana, «ohiz emakumearekin lotzen den kantu mota». Hala defendatu dute erabakia idatziz: «Epaimahaiak balio berezia eman dio kontakizunari, izan ere, originaltasun handiz garatzen da ohikoa ez den pertsonaia bat argumentutik kanpo sartuz; taula gainean oso emaitza erakargarri eta desberdina lortzen da, kutsu surrealista bat emanez». Ane Gabarainek gorpuzten du argumentutik kanpoko pertsonaia polifazetiko hori, Maskurena. Beste biak dira, ordea, kontakizunaren erdigunean daudenak: Ander (Errasti) eta Mario (Aranbarri). Nolabaiteko road movie batean agertuko dira, Burgostik (Espainia) hasita. Mario kamioilariak auto-stopean dagoen Ander hartuko du, Huelvako Ayamonte herriko (Espainia) fado lehiaketa batera doana gitarra hartuta. Segidan ohartuko dira, urteak elkarren berri izan gabe igaro dituzten arren, eskola garaian elkarrekin aritu zirela. Testua ere nabarmendu dute epaimahaiko kideek, «mamitsua, sakona, eta, aldi berean, umoretsua» delakoan. Hizkuntzari dagokionez, antzerki lengoaia egokia eta euskararen maila altua goratu dituzte, eta aktoreen lanari eta eszenografiari ere egin diote aipamena. «Agertokia betetzea lortzen da elementu eta kolore bakarra baina esanguratsua erabilita», adierazi dute. Obren eta ikusleen hazkundea Jon Insausti Donostia Kultura zinegotziak, bestalde, iazko urtean antzerkiak hirian bildu zituen zaleen kopurua nabarmendu du, eta Donostia antzerki sariak azken hogeita bat urteetan egin duen ibilbidea ere ekarri du gogora. Insaustirentzat, Donostia Kulturak eta Donostiako Euskara Zerbitzuak orduan hasitako hitzarmena «apustu eraginkorra» izan da euskarazko antzerkiaren presentzia nabarmentzeko hirian. Datuek hala erakusten dutela aipatu du; eta hiru urtetakoak aletu ditu: 2000an, saria abiatu zenean, zazpi antzezlanen hamahiru emanaldi izan ziren euskaraz Donostian, eta 2.456 ikusleak; 2010ean, sei izan ziren obrak, hamazazpi emanaldiak eta 4.439 ikusleak; iaz, berriz, hemezortzi izan ziren Donostian euskaraz programatutako helduentzako antzezlanak, 44 emanaldiak eta 9.751 horietara hurbildutako ikusleak. Pandemia tarteko, azken urtea arte eszenikoentzat «zaila» izan dela ere oroitu du zinegotziak, eta aurtengo Donostia antzerki saria sektore guztiarentzat «aitortza» izatea nahi lukeela erantsi du.
Administrazioan zirkulazio-arloko terminologia-lanak egiten hasi zirenean (1998ko Zirkulazio Hiztegia), errei proposatu zuten galtzada bat zati dezaketen luzetarako zerrendetako bakoitza adierazteko. Motozikletez bestelako ibilgailuen ilara batek zirkulatzeko adinako zabalera du erreiak, eta luzetarako bide-marrek zedarri dezakete. Gaztelaniaz carril esaten zaio, frantsesez voie, eta ingelesez lane. Baina, 2008an, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan honako testu hau txertatzeko erabakiaren berri eman zuen: errei iz. 1. Gurdiaren gurpilek mendi-bideetan egiten dituzten ildoak. 2. (Autobide eta errepideetakoak adierazteko) h. lerro: “A8 autobidean hirugarren lerroa ireki dute. Terminologia Batzordea garai hartan Errotuluen Hiztegia prestatzen ari zenez, normalizazio-txostena lantzea eta Euskaltzaindiari bidaltzea erabaki zuen, gaztelaniazko carril terminoaren ordainerako errei/lerro terminoen artean sortu zen auziaren berri emateko. Txosten horretan azaltzen zen, besteak beste, carril terminoaren euskarazko ordaina zehazteko orduan, termino multzo oso bat hartu beharra zegoela kontuan, eta ahal zela termino zehatza eta unibokoa beharko genukeela. Plataforma: bide edo errepide baten atala, ibilgailuek ibiltzeko eraikia, galtzadaz eta bazterbidez osatutakoa (es: plataforma; fr: plate-forme; en; roadway , roadbed). Galtzada: ibilgailuen zirkulazioari eskainitako errepide-atala, zenbait erreiz osatutakoa (es: calzada; fr: chaussée; en: carriageway). Errei: galtzada bat zati dezaketen luzetarako zerrendetako bakoitza: motozikletez bestelako ibilgailuen ilara batek zirkulatzeko adinako zabalera du, eta luzetarako bide-marrek zedarri dezakete (es: carril; fr: voie; en; lane). Bazterbide: galtzadaren alboetan dauden luzetarako lur-zerrendetako bakoitza, salbuespen-kasuetan izan ezik automobilek zirkulatzeko erabili ezin dutena. (es: arcén; fr: accotement; en: verge , shoulder). Lerro hitzari zegokionez, irizpide lnguistikoitk begiratuta erabilera zabalekoa eta jatorritik polisemikoa izanik, irizpide terminologikoen arabera arazo bat eransten zuen; izan ere, dagoeneko erabilita zegoen arlo berean errepide gaineko bide-marra mota bat adierazteko: lerro eten, lerro etengabe, lerro zuri, lerro hori, lerro urdin (es: línea, fr: ligne, en: line). Lerro hitza galtzada zati dezaketen zerrendetako bakoitza izendatzeko erabiliz gero, errepide gaineko bide-marra horiek adierazteko beste termino bat hartu beharko genuke. Txostenean egin zen proposamena zirkulazioaren eremuan finkatutako errei/carril erabiltzen jarraitzea izan zen, eta horrela onartu zen Errotuluen Hiztegirako: Gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan jasota dago hiztegi terminologikoetan ematen zaion adiera. errei 1 iz. ‘gurdiaren gurpilek mendibideetan uzten dituzten ildoak’ 2 iz. ‘(autobideetan eta) lerroa’: autobidean hirugarren erreia ireki dute. Hiztegi batu oinarridunean begiratuz gero irakur daiteke Euskaltzaindiaren iritziz, lerro dela arrunki erabiltzekoa baina litekeena dela, zirkulazioko kodean-eta, bestelako bereizketak egin beharra izatea, eta hor beharrezkoa izatea errei forma ere. Une honetan lanketa-prozesuan dagoen Zirkulazio Hiztegian ere errei/carril eta lerro/línea erabiltzeko hautua egin da. 2016-01-27 -(e)an bidalia Kalitateez eta ez kalitateaz Lierni Garmendia Arratibel Hizkuntzak eta hizkuntzak daude; baita euskarak eta euskarak ere. Nirea, zurea, harena; gurea, zuena, haiena. Hain zuzen, berean idatzitako ohar bat topatu dut gaur goizean. Auto-hotsak iratzarri nau, eta goseak sukalderaino gidatu. Han zegoen, etxera itzultzen naizen aldiro bezala, amaren oharra, amaren euskaran idatzitakoa; gure euskaran idatzitakoa. Duela lau urte, Gasteiztik etxera itzultzen nintzenetan, ez nuen horrela jokatzen. Amaren oharra irakurri eta zuzendu egiten nuen, euskara batura itzuli. Orain, ordea, bestela jokatzen dut Bartzelonatik igotzen naizenetan. Ez dut zuzentzeko beharrik sentitzen. Ez baita zuzena egokia dena zuzentzea; ez kasu honetan. Halakoa baita kalitatea: kasuan kasukoa. Lehenik eta behin, hizkuntzaren izaera komunikatiboa azpimarratu nahi nuke. Hizkuntza bakoitzaren ezaugarri zehatzak alde batera utzita, hizkuntza komunikazio-sistema bat da, gainerako animaliek darabiltzaten komunikazio-sistemekin alderagarria neurri batean edo bestean. Hizkuntza komunikazio-sistema mota bat, baina komunikazio-sistema guztiak ez dira hizkuntza. Bestela esanda, hizkuntzaren eta gainerako animalien komunikazio-sistemen ezaugarri batzuk bat badatoz ere, hizkuntzak baditu beste komunikazio-sistemetatik bereizten duten ezaugarriak. Hizkuntzari, orokorrean, hamabost ezaugarri edo hamalau ezaugarri eta horietako batetik eratorritako azkena esleitzen zaizkio (Hockett). Halere, hiru dira hizkuntzaren bereizgarriak: Aldebikotasuna: Hots-sistema mugatu batekin konbinaketa mugagabeak egiteko gaitasuna. Emankortasuna: Aldebikotasunagatik, hizkuntzak konbinaketa berriak eginez esaldi berriak sortzeko aukera eskaintzen du etengabe; hots, hizkuntza emankorra da. Desplazamendua: Hizkuntzaz baliatuz, leku-denboran desplazatzeko gaitasuna du hiztunak; bestela esanda, une horretan eta leku horretan gertatu ez den zerbaitez hitz egiteko aukera eskaintzen digulako. Halabeharrez, gezurretan egiteko gaitasuna ere bada hizkuntzaren bereizgarri. Ikusi besterik ez dago hizkuntza zeinen konplexua den, baina hizkuntzaren erabilerak ere badu berea. Hori da, hain zuzen, hizkuntzaren kalitatea neurtzeko interesatzen zaiguna: hizkuntzaren erabilera, komunikazioa bermatzeko (ez bedi ahatz hizkuntzaren helburua komunikazioa dela). Iritzi asko dago kalitatezko hizkuntzaren definizioaren inguruan. Orokorrean, hizkuntza estandarra da ulertzeko bidea. Euskararen kasua berezia da, ordea, oraindik mende erdia ere ez baita igaro euskara estandarraren jaiotzatik. Aldiz, inguratzen gaituzten hizkuntza nagusien errealitatea honelakoa da: hizkuntza estandarrak horrenbeste urte daramatza bizirik, ezen haren erabilera dagoeneko ez baita arrotza. Aspaldi gainditu zituzten artifizialtasuna eta erregistro formalarekin lotzea. Euskararen kasuan, estandarretik urrunekoak dira aldaera geografiko gehienak. Horrek estandarra formaltasunarekin lotzea dakar; esan nahi baita, euskara batua administrazio, instituzio eta komunikabideen eremuarekin lotzen den bitartean, dialektoen erabilera eremu pribatura mugatzea komeni dela iruditzen zaigu. Ondorioz, hiztun askok honela pentsatzen du: etxeko hizkera txarra da; aldiz, hizkera estandarra, ona. Oker. Estandarraren erabilerak ez badu testu baten kalitatea bermatzen, zeintzuk dira kalitatezkoa zer den eta zer ez den erabakitzeko irizpideak? Bada kalitatea bizitasunarekin alderatzen duenik (Izagirre); baita kalitatezko hizkuntzak hurbila eta beroa izan behar duela dioenik ere (Zuazo); edo erraza eta ulergarria (Zubimendi eta Esnal). Hiru hurbilketetan ez da gramatika edo hizkuntza estandarraren beste oinarririk aipatzen. Eta hori da lehengo aurreiritziaren akatsa: kalitatea gramatika hutsetik kontsideratzea. Izan ere, kalitatea neurtzeko parametro ugari hizkuntzaz kanpokoak dira, hau da, hizkuntzaren erabiltzen den uneko egoera hartu behar da kontuan: igorlea, hartzailea, bitartekoa, xedea, etab. Gogora bedi hizkuntza, ezer baino gehiago, komunikazio-sistema bat dela, eta helburu bat duela: komunikazioa. Hortaz, hizkuntza kalitatezkoa da bere helburua lortzen badu (Sarasola). Eraginkortasunean oinarrituz, hiru parametro bereizten dira hizkuntzaren kalitatea neurtzeko: Zuzentasuna (ZUZENA): Hizkuntza estandarraren arau formalen araberakoa. Jatortasuna (JATORRA): Sen eta tradizioaren araberakoa, tokiko eta eguneroko hizkuntzan erabiltzen dena. Egokitasuna (EGOKIA): Eraginkorra dena, bere helburua lortzen duena. Beraz, kalitatezko hizkuntza ZUZENA, JATORRA eta EGOKIA da. Kasuaren arabera, parametro bat bestea baino garrantzitsuagoa izango da. Ez bitez gauzak nahas. Amaren oharrak ez dira zuzenak; bai jatorrak eta egokiak, ordea. Kalitatezkoak. Hizkuntzak eta hizkuntzak daude; baita kalitateak eta kalitateak ere. 2016-01-25 -(e)an bidalia Gutun hasierak direla eta Blogzale maiteok: Gogoan dut zein erosoak iruditu zitzaizkidan gaztetan, ingelesa ikasten ari nintzela, gutunak egoki idazteko ikasarazten zizkiguten arauak, hain garbi eta zehatzak, hain ikaserraz eta gizabidetsuak. Ordura arte euskaraz zein gaztelaniaz kopeta zimur begiraturiko formalismo zaharmindu horien alderdi praktikoaz jabetu nintzen eta, handik gutxira, inbidiaz lausoturiko begiradaz so egiten hasi nintzaien euskarazko gutunak itzulidazten hasi nintzenean. Urte asko joan dira, finkatu samar ditugu gutun formalak, neutroak eta hurbilekoak idazteko arauak, baina gure lantokian urtero izaten ditugu eztabaida ttikiak gaztelaniazko hasierako agur ohikoenetako bat itzultzeko euskal molde egokienaz. Gure administraziotik herritarrei bidaltzen zaizkien gutunetan «Estimada/Estimado XXX» dugu formula guztiz nagusia, eta agur hori itzultzeko hamaika modu aurki daitezke gure itzulpen-memorietan, ados jarri ezinaren erakusgarri. Hemen dituzue azkenaldiko hamaika adibide: Estimada Raquel = Kaixo, Raquel Estimada Amaia = Amaia, adiskidea Estimado Joseba = Joseba, lagun hori Estimado Pedro = Kaixo, Pedro Estimado Iñigo = Iñigo estimatua Estimado señor = Jaun agurgarria Estimada Marta = Marta begikoa Estimados padres/madres = Aita-ama horiek Estimado señor Arana = Arana jaun agurgarria Estimada señora Satrustegi = Satrustegi andrea Gutunaren zer-nolakoak badu, jakina, gure unean uneko hautuarekin zerikusia, baina askotan gure artean dudaka ibili gara ezin erabaki edo ezin bat etorri zein zen kasuan kasurako egokiena. Aurreko batean, eskutitz baten hasiera ezin finkatuz genbiltzala, Elixabete Perez Gazteluk blog honetan berean idatzitako artikuluaz oroitu ginen, non azaldu baitzigun zein ziren Mitxelenak gutunetan erabilitako agur esaerak, eta nola aipatzen zuen Mitxelenak gehienbat «adiskide»dun hasierak erabili izan zituela: «Adiskide», «Adiskide hori», «Adiskide maitea», «Agur, adiskide», «Ene/Nere adiskide». Horiek horrela, eta jakin-min hutsez, gure aita zenaren gutunetan miaka ibili nintzen bart. Ongi gordea dugun mukuruaren gainaldean zeuden eskutitzak baizik ez nituen begiratu, baina guztietan ageri ziren «Adiskide» edo “XXX hori” zekarten formulak, are gutun formaletan ere. Ene blogzale maiteok, ez nago ziur zein izan litekeen mugaren alde honetako administrazioek gaur egun darabilten «Estimado» neutro itxurako horretarako euskarazko ordainik egokiena, eta ez nago ezta ere ziur euskararako baliokide neutro sistematikorik behar ote dugun. Baina hain-hain da erosoa!! ! Besterik gabe, zuen erantzun, iradokizun eta proposamenen zain gelditzen naiz. Agur bero bat, Itziar 2016-01-23 -(e)an bidalia «Analfabeto» bat idazle Aiora Jaka Irizar Aurreko hilabeteko artikuluan, Kanadan inuktitutez argitaratutako lehen eleberria izan nuen hizpide. Aipatu nuen nola Kanadako inuiten literatura ahozkoa izan den oso berriki arte, XIX. mendera arte ez baitzegoen inuktituta idazteko sistemarik. Misiolari kristauak izan ziren ordura arte ahoz baizik transmititu ez zen hizkuntza papereratzeko idazkera silabiko bat asmatu zutenak, eta, XX. mendearen hasierarako, inuiten artean oso hedaturik zegoen idazketa-sistema hura. Aurrekoan azaltzen nuen Ehiztariaren arpoia (1969) izan zela Kanadan inuktitutez argitaratutako lehen eleberria. Ez nuen aipatu, baina, lan hura argitaratu zenerako idatzirik zegoela 1983ra arte argitaratu ez zen beste eleberri luze, oparo eta biziki interesgarri bat, eleberri bat idazteko asmorik ez zuen emakume —zentzu hertsian— «analfabeto» batek idatzia: Mitiarjuk Nappaaluk 1931n jaio zen, Quebec iparraldeko herrixka inuit batean, eta, garai hartako inuit gehienek bezala, etxekoengandik ikasi zuen idazkera silabikoa, inoiz eskolara joan gabe eta hizkuntza europarrak irakurtzen ikasi gabe. Oso neska abila omen zen, emakumeen nahiz gizonen zereginetan trebea. Haren gaitasun nabarmenez ohartuta, apaiz katoliko batek inuktitutezko esaldiak idazteko eskatu zion, inuiten eguneroko bizitzako ahalik eta termino eta forma gramatikal gehien bilduz, inuktitutezko hiztegi eta gramatika bana egin ahal izateko. Halaxe ekin zion, beraz, 20 urte inguruko ama gazteak pixkanaka fikziozko istorio bihurtzen hasi zen esaldi-sorta hura idazteari. Eleberria 1983an argitaratu zen inuktitutez, eta 2002an frantsesez. Tradizio literario mendebaldarrera ohituriko irakurleentzat harrigarriak gertatzen dira eleberriko pasarte batzuetako erredundantzia edo sinonimoen erabilera naroa. Kontuan hartu behar da, halere, ahalik eta termino eta forma gramatikal gehien idazteko eskatu zitzaiola Mitiarjuki, eta, zentzu horretan, enkarguz idatzitako istorioa dela nolabait. Nire ustez, baina, are harrigarriagoak gertatzen dira pertsonaien hizkera sintetiko, zurrun eta estoikoa, narratzailearen presentzia urria eta gertaera edo gai batetik besterako salto bat-batekoak; jarraian euskaratu dudan pasartean, esaterako, ikusi nola aipatzen den gizaki zurien etorrera, garrantzirik gabeko zerbait balitz bezala, eta zein erraz onartzen duen pertsonaietako batek bere haurretako bat beste emakume bati alabatzat ematea. Bernard Saladin d’Anglureren frantsesezko itzulpena nahiko gertutik egina dela dirudi. Nire frantsesetiko itzulpenean, ahalegindu naiz ni ere jatorrizkotik gehiegi ez urruntzen, eta bere horretan utzi ditut frantsesezko itzultzaileak inuktitutez eman dituenak (pertsona-izenak, interjekzioak eta kultura inuiteko kontzeptu «itzulezin» batzuk). Hauxe da euskaratu dudan pasartearen testuingurua: Sanaaq, eleberriko protagonista, bere alaba Qumaqekin eta bere ahizpa Arnatuinnaqekin bizi da. Egun batez, europarren itsasontzi bat iritsi da lehen aldiz haien lurraldera. Gizaki zuriei «qallunaat» deitzen diete inuitek; literalki, «bekain-handiak». Zurien etorreratik egun batzuetara, Sanaaqen bizilagun Aqiarulaaq senide urrun bat bisitatzera joan da (Ningiukuluk), haren haurretako bat alabatzat emango ote dion eskatzera. Berarekin eraman ditu Sanaaqen alaba eta ahizpa. Aqiarulaaq Ningiukuluken etxera iristen denean hasten da hemen euskaratu dudan elkarrizketa: Aqiarulaaqek hitza hartu du orduan: —Ningiukuluk! Zurekin hitz egin nahi dut; bisitan etorri natzaizu zure alabetako bat adoptatzeko: Aanikallak alabatzat hartzeko irrikan nago… Nik ez dut alabarik! —Ai! Alde batetik, nahiago nuke Aanikallak ez ematea; bestetik, ez dut hainbeste ere maite, zeren maiz bustitzen du ohea eta lotsarazi egiten nau. —Emango didazula espero dut, zeren nolabait hitzeman zenidan aspaldi. Berriz diotsut, beraz, alabatzat hartu nahi dudala, laguntza bat izan nahi dudala, Ningiukuluk! —Jada ez dut hainbeste maite, baina beste horiek, haren bi ahizpak, ezingo nituzke inolaz ere eman… Zoaz ba! Har ezazu! Aqiarulaaq kontatzen hasi da: —Bekain-handien etorreraren lekuko izan gara. Etxeak eraikitzen ere hasiak dira… Tira! Gaur bertan itzuliko gara etxera… Aanikalaak! Alabatzat hartu zaitudanez, gurekin etorriko zara! —Ez! Ez! Aaa! —esan du neskatila gaixoak, negarrari emanez. Qumaqek, orduan, zuzen-zuzen begiratu dio begietara, eta, umea alaitu nahian, mattaq pixka bat eskaintzen ere ahalegindu da. Muxu batzuk eman dizkio gero: —Ez egin negarrik, txiki! —esan dio, eta gaineratu du:— Begira! Eper zuri txiki bat dago lurrean… Jolas gaitezen biok! Goazen kanpoan zer dagoen ikustera! —Ez! Ez! —esan du berriro Aanikallakek. Hala eta guztiz ere, prestatzen hasi dira. —Qumaq, zatoz! —dio Arnatuinnaqek. Bizkar gainean eramango zaitut! Iirq! Gona guztiz tarratatuta daukat… Konpon dezadan lehenik! Orratz bat eta zurda-haria! Kito, bukatu dut! Tori orratza! —Bai! —erantzun du Ningiukulukek. * * * aa! – mina adierazteko interjekzioa ai! – norbaiti deitzeko, zerbait galdetzeko, etsipena adierazteko edo onespena eskatzeko interjekzioa iirq! – eragozpen baten edo egoera deseroso baten aurrean etsipena adierazteko interjekzioa mattaq – balea zuriaren epidermis jangarria OHARRAK: Hauxe da erabili dudan frantsesezko bertsioa: Mitiarjuk Nappaaluk (2002). Sanaaq, Québec: Stanké. Mitiarjukek, inoiz eskolara joan ez arren, McGill Unibertsitateak emandako doctor honoris causa titulua jaso zuen 2000. urtean, Quebec iparraldeko inuiten hizkuntza eta kulturaren irakaskuntza bultzatzen egindako lanagatik. 2016-01-22 -(e)an bidalia Literatur lanen izenburuen itzulpenaz (I) Xabier Olarra Izenburuaz agertzen denez edozein literatur lan mundura, arreta eta errespetu berezia merezi luke, jakinda idazle batek —gaur egun beharbada argitaratzaile edo editore batek behar baino esku luzeagoa duela badirudi ere—, seguru aski, oso ondo pentsatu duela bere lanari zer izen jarri. Baina hori izaten al da itzultzaileon jokabidea? Gaiari axaletik begiratuta ere, berehala konturatuko gara maiz samar hartzen ditugula bestelako bideak, oso badaezpadako arrazoietan oinarrituta maizegi. Izenburuarena izan zen James Joyceren Ulysses itzultzeari ekin nionean aurre egin behar izan nion lehenbiziko arazoa. Aldez aurretik konpondutzat joko du askok. Baina zer egiten dugu izenburuekin eta izen bereziekin? Bistan da makina bat aldiz jokabide bitxi askoekin topo egiten dugula, are «itzulpen» deitzea batere egokia ez den modukoekin. Bestalde, askotan gertatzen zaigu euskarara itzuli ez diren hainbat literatur lanen izenburuak aipatu beharra, eta hor hasten dira komeriak. Biderik errazena, noski, itzuli gabe uztea da, baina ez dut ukatuko, ahal izanez gero, erosoagoa dela irakurlearentzat horiek guztiak bere hizkuntzara itzulirik aurkitzea, nahiz eta beharbada nola edo hala «finkatzen» direnak ez izan erabat asebetegarriak norberarentzat. Erosoagoa da, printzipioz, Jainkotiar Komedia (nolabait finkatua, nahiz eta eztabaidagarria izan) erabiltzea ezen ez Comedia, Divina Commedia, La Divina comedia, Divine Commedie jatorrizko bien eta gure aldameneko bi hizkuntzetan eman zaizkionen artean aukeratzen ibili beharra, edo bakoitzak bere gisara ematea. Edo Dekameron, itzulia daukagunez geroztik, holaxe aipatzea, eta ez Decameron, Il Decamerone eta abarren artean aukeratu beharra. Adibide horiek, noski, klasikotzat dauzkagun horien kasuetarako balio dute, baina behin hortik ateraz gero, seguru aski, aiseago onartzen dugu literatur lan baten izenburua literatur lan hori sortua den hizkuntza berean emanda irakurtzea, hurbil samarrekoa bada eta irakurleari lagundu baino gehiago traba egiten ez badio betiere. Esate baterako, ez dugu inolako problemarik Jonathan Franzen estatubatuarraren lan nagusiak The Corrections, Freedom edo Purity horrelaxe aipatzeko. Gaztelaniaz, berriz, pedantekeria nabarmena litzateke izenburu horiek ez ematea itzulirik diren bezala: Las correcciones, Libertad edo Pureza. Eta, era berean, ez litzateke oso praktikoa izango (alor espezializatu batean ez bada) Dostoevskiren Hobena eta zigorra aipatzeko, Internetek eta Google Translatek ematen dizkigun aukerez baliatuz, Преступле́ние и наказа́ние, edo transkribaturik Prestupléniye i nakazániye ematea gaur egungo artikulu batean (euskaraz edo gure inguruko hizkuntza batean, noski). Munduko gauzarik errazena dirudien arren egilearen nahiari estu atxikitzea, ez da beti hala izaten. Eta izenburuen itzulpenean, hiru jokabide mota bereiziko nituzke: a) Itzulpen «zuzena» b) egokitzapena c) ordezkapena. A. Itzulpen «zuzena» Ikus dezagun, adibidez, zein izaten den gure jokabidea izenburuan izen bereziak dituzten literatur lanen kasuan. Horrek ematen du errazena. Bere horretan utzi, eta kito: Madame Bovary, Gatsby Handia, Francis Macomber, Lolita. Orduan, Ulysses ala Ulises? Ala Ulise? Gure inguruko hizkuntzetan zer egin duten ikusita, Ulysse (fr), Ulysses (de), Ulises (es), Ulise (it), Ulisses (cat), Ulises (ga) euskaraz ere, azkenean, hala ematea erabaki nuen, «itzulita». Badirudi alferrikako kontuetan burua nekatzen ibili nintzela, baina kontua da orain dela 50 urte normaltzat har zitekeen bezala The Murder of Roger Ackroyd gaztelaniara itzulirik La muerte de Rogelio Ackroyd ikustea, ez dago esan beharrik gaur egun ez genukeela aise onartuko. Orduan, pertsona(ia) baten izena duen izenburu bat denez Ulysses, ez al genuke itzuli gabe utzi beharko? Badirudi, kasu honetan, gure inguruko hizkuntzetako joera nagusia dela, nobela baten izenburutzat baino gehiago, Homeroren pertsonaia baten izentzat hartzea Ulysses, eta, horrenbestez, hizkuntza bakoitzean izen horrek duen izenburua jartzea Joyceren liburuari (itzultzea, nolabait esateko, tokian tokiko hizkuntzara). Ikus ditzagun beste adibide batzuk: 2.- The Great Gatsby > Gatsby le magnifique > El gran Gatsby > Gatsby handia. 3.- The Talented Mr. Ripley > Monsieur Ripley > El talento de Mr. Ripley > Ripley trebea. 4.- Ripley’s Game > El juego de Ripley > Ripley s’amuse > Ripleyren jokoa. Bistan da batetik bestera badirela aldaketak, ez ordea oso larriak, eta funtsean, hizkuntza bakoitzean itzultzailearen —edo editorearen— gustuaren arabera eginak direla aldaketa xumeok. Frantsesera egindakoetan aurkitu izan dut nik jokabiderik «libreena». Hortxe bertan, Ripley’s Game = Ripleyren jokoaren kasuan, «jokoa» —apustua dena, gutxienez— «jolas» (dibertsio) bihurtzeak gehiegizkoa dirudi, batez ere kontuan hartzen badugu joko/jolas hori, kasu horretan, hilketa dela. Jatorrizko hizkuntzako «game» horrek bi adierak ditu, eta baita «ehiza» adiera ere. Horregatik, ezin esango dugu frantsesezko «s’amuse» oker emana dagoenik, batez ere, itzultzaileari, pertsonaiaren barruan sartuta beharbada, hilketa «jolas» gisa hartzea zilegi iruditu bazaio. Bestalde, aipatzekoa da euskarara Mr. Ripley ekartzean > Ripley soila bihurtu duela itzultzaileak, Ripley jauna bere jauntasunaz gabeturik. Nabarmentzekoa da, baina hurrengo baterako utziko dut kontu hau. 2016-01-20 -(e)an bidalia Aspektu-marka enuntziatu performatiboetan Igone Zabala Unzalu Ohiko gramatika eta estilo-liburuek lerro gutxi batzuk baino ez diote eskaintzen euskal aditz-aspektuari, baina ohikoa izaten da kalkotzat hartu ohi diren –tzen aspektu-markaren zenbait erabilera kaxkar aipatzea, hala nola, proposamenak egitekoa edo orainaldi historikoarena: #Hartzen dugu kafe bat? #1564an jaiotzen da. Bestalde, Pello Esnalek aspaldian nabarmendu zuenez,[1] enuntziatu performatiboen aipamenik nekez aurkituko dugu gure gramatiketan, eta hona ekartzea pentsatu dut zenbaitetan –tzen aspektu-marka ez erabiltzeko ultrazuzenketaren edo saihesbideren bat antzeman uste izan dudalako. Hona hemen adibide batzuk: Honen bidez, Euskara Institutuak “Espezialitate hizkerak eta Terminologia” jardunaldiak antolatu dituela adierazi nahi dizugu. Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizut … …Atseginez esan behar dizut Batzorde Akademikoak zure komunikazio-proposamena onartzea erabaki duela. Administrazio-hizkeran oso ohikoak dira enuntziatu performatiboak eta nik baino lehenago beste batzuek aztertu dute gaia, lege, xedapen eta ebazpenen itzulpenaren ildotik, adibidez, Edorta Españak (2003)[2] eta Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak (IZO) (2015)[3]. Nolanahi ere, administrazio-hizkeratik kanpo ere erabiltzen dira enuntziatu performatiboak. Hizkuntzaren filosofian eta hizketa-egintzen teorian bereizi egiten dira errealitate edo ekintza jakin bat deskribatu edo azaldu egiten duten azalpenezko enuntziatuak (constative utterances) eta ekintza jakin bat gauzatzen duten enuntziatu performatiboak (performative utterances):[4] Zin egiten dut legea beteko dudala. Lehendakari izendatzen zaitut. Barkamena eskatzen dizuet eragozpenengatik. Hitz ematen dizut garaiz helduko naizela. Horrelako enuntziatuak ekoizten ditugunean, ez dugu egoera edo ekintza bat deskribatzen: ekintza egin egiten dugu. Eta, ekintza burutzeko, ezinbestekoa da enuntziatua esatea edo idaztea. Enuntziatu performatiboak maiz erabiltzen dira maila batean edo bestean erritualtzat har daitezkeen ekintzetarako, zeintzuetan funtsezkoa baita, hain zuzen ere, hitz jakin batzuk esatea. Ekintza horien izaeraren ondorio dira enuntziatu performatiboen zenbait ezaugarri: Gramatikaren ikuspuntutik, adierazpen-perpausak dira. Aditza indikatiboko orainaldi burutugabean joan ohi da. Aditza, oso maiz, lehen pertsonan erabiltzen da, baina hirugarren pertsonako adizkiak ere erabiltzen dira zenbait kasutan. Enuntziatua ezin da hartu egiatzat edo gezurtzat: egokitzat edo desegokitzat har daiteke, gehienez ere. Enuntziatu performatiboen aditza orainaldian joan behar da eta –tzen aspektu-marka eraman ohi du. Izan ere, aldia edo aspektu-marka aldatuz gero, aldatu egiten da enuntziatuaren izaera: Barkamena eskatzen dizut. (performatiboa) Barkamena eskatu dizut / nizun. (azalpenezkoa) Barkamena eskatuko dizut. (azalpenezkoa) Jakina, zerbait esatea edo adieraztea eskatzen duten ekintza guztiek ez dute aditz performatiborik. Adibidez, barkamena eskatzeko, Barkamena eskatzen dizut edo Barkatu / Barkaidazu esan dezakegu, baina norbait iraindu nahi badugu, irainak esan behar ditugu eta ez, adibidez, #Nik iraintzen zaitut. Bestalde, enuntziatu performatiboek, hizkuntza batetik bestera neurri handian aldatzen diren finkatutako formulak direnez, zalantzak sortzen dizkigute euskaraz zenbait testuingurutan. Ikusi besterik ez dago duela urte batzuk erabili.eus gunean Nola esan, ezkontzeko? eztabaida. Azpimarratzekoa da proposamen gehienetan aspektu burutugabearen marka ageri dela (ezkontzen zaituztet, adierazten dut, azaltzen dut, aitortzen dut…) batean izan ezik (Une honetatik aurrera ezkonduta zaudete). Azken hori ere, testuinguru egokian kokatuta, enuntziatu performatibotzat har daiteke, baina zaildu egin dezake, adibidez, ezkontzetan aipatu ohi diren lege-oinarriak diskurtsoan egokiro txertatzea. Performatiboak dira baita mezuetan, gutunetan, egiaztagirietan edo eskabideetan erabiltzen diren zenbait enuntziatu ere, eta aspektu burutugabearen marka behar dute: Mezu honen bidez jakinarazten dizut /zaizu… Eta, beste galderarik ez badago, bukatutzat ematen dut gaurko saioa. Agiri honen bidez egiaztatzen dut… Eta agiri hau sinatzen dut… …Azaltzen du/ dut … Eskatzen du / dut … (instantzia edo eskabideetan) Eta adibide horiekin bukaera ematen diot gaurko artikuluari. [1] ESNAL, P. (2007) “Ebazten dut” Hizpide 64 (2007): 66-69. [2] ESPAÑA, E. (2003) “Queda inaugurado este pantano” Administrazioa euskaraz. 39 zb. 2003/01: 18-19. [3] IZO (2015) “Ebazten dut / Xedatzen dut… (performatiboak)” Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak. Erabakiak eta gomendioak. IZO (Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala) –Eusko Jaurlaritza: 41. [4] AUSTIN, J.L. (1955) How to do things with words.The William James Lectures Delivered at Harvard University in 1955. Oxford at the Clarendon Press (1962). 2016-01-18 -(e)an bidalia Kopiatu [Ktrl-C], itsatsi [Ktrl-V] eta euskaratu [Ktrl-eus] duela 400 urte Gidor Bilbao Telletxea Aurreko batean azaldu genuen Joanes Etxeberri Sarakoak, idazteko gaiak eta edukiak bilatzean, beste hizkuntza batzuetan (gutxienez latinez, frantsesez edo gaztelaniaz) idatzirikoak «eskuarara ganbiatu» ohi zituela, eta horien adibide bat aurkeztu genuen. Orduan, nahita hautatu genuen Covarrubiasen gaztelaniazko jatorrizkoari hurbil-hurbiletik loturiko itzulpena; oraingoan, ordea, itzulpenaren eta sorkuntzaren arteko muga lausoan dabilen testu bat hautatu dugu. Francesc Decio irakasleak Epitome in Erasmi Copiam (‘Erasmoren Oparotasuna liburuaren laburpena’) eskola-liburua argitaratu zuen 1548an, Valentzian, latinez. Decio oratoriako irakaslea zen Valentziako unibertsitatean eta, liburu honetan, idazkuntzarako baliabideen eta literatura-baliabideen azalpen laburra eskaini nahi zien ikasleei, Erasmo Rotterdamgoaren orobat latinezko De duplici copia verborum ac rerum (‘Hala hitzen nola edukien oparotasunaz’) lanean oinarriturik. Baina guri gehien interesatzen zaigun zatia, Helena Rausell ikertzaileak ondo azaldu duen moduan (Rausell 2002: 481), Deciok berak oso-osorik sortua da, eta ez Erasmorenetik hartua edo laburtua, funtsean hark proposaturiko metodoa erabiltzen duen arren: testua, hainbat baliabideren bidez, behin eta berriro berridaztea. Decioren zati luze bat (Decio 1548: 12r-15r) aipatuko dut hemen, baina latin askorik ez dakiena ez da larritu behar, testua ulertzea ez baita ezinbestekoa gero azaldu nahi dudana ulertzeko. Testu horretan, De metaphora izenburuaren ondoren, Deciok azaltzen du metafora zer den eta metaforak zelan sor daitezkeen (Decio 1548: 11r-12r). Gero, ariketa-eredu gisa, tesi edo gai bat proposatzen du: Qui bonum nomen optat, literis incumbat ‘Izen onaren bila dabilena saia dadila letretan’. Eta, azkenik, 34 metafora edo metafora-bikote (metaphorae variae) proposatzen ditu, gai hori lantzeko: silicis et luminis ‘suharria eta argiarena’, ignis et fomitis ‘sua eta erregaiarena’, acus et vestis ‘jostorratza eta soinekoarena’, fontis et sitis ‘iturria eta egarriarena’… Eta, metafora edo metafora-bikote horietako bakoitzarekin lotuta, adibide moduko esaldi bat. Lehenengo biak euskaratuko ditugu: Suharria eta argiarena. Norberarentzat izen txit distirantaren argia arazi nahi duenak kolpekatu dezala letren suharria. Sua eta erregaiarena. Izen onaren sua piztu gura duenak hurbildu dezala liburuen erregaia. Horrela, Francesc Deciok 37 esaldi proposatzen ditu, metaforen laguntzaz apailatuak, izen onaren bila dabilenak letren alorrean jardun behar duela adierazteko. Eman dezagun norbaitek, idazkuntza-ariketarekin jarraiturik, hitzen eta edukiaren oparotasunaren bila, testu bat sortzen duela, 37 esaldi horietako 13 kopiatu (Ktrl-C) eta, hurrenkera aldaturik, elkarren ondoan itsatsiaz (Ktrl-V): Verae gloriae triumphum quaeris, in castris Musarum milita. Speciosum tibi nomen metere cupis, semina iacta literarum. Ex arbore Musarum colliges tibi aeterni nominis fructum. Ditescere gloria cupis, in librorum aurifodinis elabora. Si ad honoris bravium avidè anhelas, studiorum curriculum invictè percurrere. Qui verum honorem sitit, fontem petat Musarum. Ex fonte Musarum ingentes tibi gloriae rivos derivabis. Traiicere volo ad portum laudum, navem studiorum conscendam. Ferire cupis gloriae album, Musarum arcum intendito. Qui bonae famae turrim erigere desiderat, caementa iaciat librorum. Ascendere desideras ad famae culmen, literarum scalas admoveto. Perpetuae praedicationis figuram mihi adumbrabo, si Musarum adhibeo penicillum. Venustum nomen optas, come animum Musarum pectine, calamistris intorque, dealba cerussa, pinget coloribus, unguentis line. Latin apur bat dakienak hobeto ulertuko du hurrengo urratsa, baina sinets iezadazue funtsean testu bera dela, aldaketa txiki batzuk eginez berridatzia: Si tamen Musarum armis aeternum vobis nomen evincere optatis, vestrum est in castris Minervae legitime militare, ut verae gloriae triumphum reportetis. Speciosum vobis praemium metere cupitis? Semina iactate literarum, nam ex arbore studii colligetis vobis aeterni nominis fructum. Ditescere gloria si cupitis, Musarum aurifodinis elaborate. Si ad honoris bravium avidé anhelatis, studiorum curriculum invicté percurrite. Quicumque vestrum nominis gloriam sitiat, fontem scholae petat; inde enim ingentes gloriae rivos derivabit. Traiicere vultis ad portum laudum? Navem literarum conscendite. In scopum sapientiae collineatis? Apollinis arcum intendite. Bonae famae turrim erigere desideratis? Iacite librorum caementa. Ad quietis atque tranquillitatis culmen ascendere intenditis? Laboris scalas admovete. Si praedicationis perpetuae vobis figuram adumbrare vultis, Musarum adhibite colores et penicillum. Venustam coronam optatis? Comite animum Minervae pectine, crines calamistris intorquete, pingite coloribus, et unguentis linite. Letra-estilo lodian eman ditugu bere hartan edo aldaketa txiki-txikiekin (hurrenkera edo numeroa aldatzea) berridatzi diren zatiak; letra-estilo lodi eta etzanean, sinonimiaz (edo) aldatu direnak; letra-estilo normalean geratu dira idazle-berridazlearen ekarpenak. Azkenik, eman dezagun norbaitek latinezko testu hori euskaratzen duela, lapurtera klasikoan: Ordea, baldin eskoletako harmen bidez nahi baduzue zuen bethiereko omena hedarazi, jakin zazue zuen eginbidea dela estudioan behar bezala enplegatzea, egiazko garaitiaren ardiesteko. Errekonpentsa berezi bat nahi baduzue ardietsi, letren haziak erain zatzue, zeren estudioko arbolatik bilduko baituzue bethiereko omenaren fruitua. Baldin gutizios bazarete loriaz aberasteko, eskoletako urre meatzetan enplega eta trabaila zaitezte. Baldin desiros bazarete ohorearen zelai eder eta zabaletan pasaietan ibiltzera, har zazue estudioaren karrosa. Baldin nihor kausitzen bada zuen artean estimuaren egartsuaz sekeriatua dagoenik, laster egin beza eskolako ithurrira; handik atherako tu egiazko estimuaren usin hondargabeak, xirripa eta hibai usintsuak. Nahi duzue laudorioen portura hedatu? Sar zaitezte autoren untzian edo fragatan. Nahi diozue thiratu zuhurtziaren xedeari? Banda zazue Apoloren balezta. Baldin erreputazino onaren dorrea ezartzera gutiziatzen bazarete, fintka zatzue liburuetako zimenduak. Baldinetariak errepausuaren eta soseguaren kapetara ikhaiteko gogoa baduzue, trabailuaren zurubiak hurbil zatzue. Baldin bethiereko aiphamenaren itxura edo figura nahi baduzue pintatu, har zatzue eskoletako koloreak, tintak eta pintzela. Nahi duzue khoroa eder bat? Orrazta zazue izpiritua Minervaren orrazeaz, adatsa izur eta kroskoila, pinta eta unguentuz gantzu. Deciorenetik euskarazkorako urratsak (Ktrl-C > Ktrl-V > Ktrl-eus) Joanes Etxeberri Sarakoak eman zituen, duela 400 urte inguru, Eskuararen hatsapenak laneko «Eskual Herriko gazteriari» atalean (EHats 269-271, Bilbao 2006: 99-100). Isabel, Aiora eta Miren, euskal itzulpengintzaren historiako irakasleak: hau eta honelakoak ere euskal itzulpengintzaren historiarako, ezta? 2016-01-15 -(e)an bidalia Baragarri ez gaitezen bara Estitxu Irisarri Egia Egun aspergarri horietako batean, lagun batek eta biok Skype bidez kafe-tertulia egiteko hitzordua jarri genuen, hantxe ibili ginen kontu-kontari mundua konpondu nahian, baina bilera eta batzar askotan bezala, irtenbidea aurkitu arren, ekintzara jo gabe. Gure barrenak askatzea zen helburu nagusia. Baina, halako batean, kablearen beste puntan zegoen hark nire lexikologiarekiko maitasuna piztu zuen une batez. Nire belarriek honelako zerbait entzun zuten: «tipo hori baragarrie da». Arratia inguruko zaretenoi ulergarria egingo zaizue, baina niri neuri ez. Hitz berria nire artxibategirako. Barregarri hitzaren parekotasuna hartu nion, baina ez zuen esanahi horrekin erabili. Zer esan nahi zuen galdetu, eta, egia esan, hasiera batean berak ere ez zekien nola azaldu, nahiz eta bere hiztegian ohiko kontzeptua izan. Lagun horren azalpenak osatu nahian, oraingoan ere hiztegietara jo nuen baratu eta paraturen antzekotasuna gogoan izanik. Elhuyarrek dioenaren arabera: iz./izond. (Ipar.) lo que obstaculiza/entorpece/dificulta. Orotariko Euskal Hiztegiaren esanetan: “Qui invite à s’arrêter” Lecl. “Qui est propre à arrêter. Jainkoaren beldurra izan bedi zure baragarri” Dv. “Zertan gintazke legea ez balitz gaixtaginen baragarri?” Ib. “Obstáculo” A. 2008ko abenduaren 31ko Bizkaie! sareko aldizkarian Arkaitz Estiballesi egindako elkarrizketa batean ere agertzen da hitz hori bera: Inoizkorik lasaien joan nintzan finalera. Aurreko egunetan ardurea neukan eta ahotsagaz be baragarri ibili naz, orain aste bi edo guztiz galdu neban eta hor ibili naz, ahotsa errekuperau, barriro galdu. Bezperan eta sano arduratuta nengoan eta gozatzeko aukera larregirik ikusten ez nebanez, nahiko trankil joan nintzan. Hori igarri neban, finalaren sarrerako paseoan, lagunak agurtu nituan, jentea ikusi, oso trankil sartu nintzan Bilbao Arenan. (http://www.bizkaie.biz/orokorra. php?atala=2&id=10711&sec=4&fecha=2008-12-31%2010:40:11 [Azken kontsulta: 2016-01-08]) Arratiako Udalaren Mankomunitateko berbategiaren arabera: Esanahia: Pertsona edo gauza arraroa, bitxia… 2.- Larria… 3.- Trabea, oztopoa. Euskara batukoa: barregarri, eragozpen. Euskaldun askok dugun gaitasunagatik edo deformazio profesionalagatik, elkarrizketa informal hura eztabaida filologiko bihurtu zen ia. Hiztegietan Iparraldeko marka duen hitz horrek hedadura geografiko handiagoa duela dirudi, Skype-kide hori Arratia ingurukoa baita. Gure ondorioetako bat gazte askok «le bailan el agua», «sin maseko tipoa», «tipo pseudoguaya» esapideak erabiliko lituzketela/genituzkeela izan zen, bere hiztegiaren barruan, hitz hori denak bere inguruan dantzan darabiltzan pertsona izendatzeko erabiltzen baita, kasu horretan behintzat. Beraz, badirudi hitz honen hedadura geografikoaz gain, hedadura semantikoa ere handitu egin dela. Noski, hiztun bati entzundakoarekin ezin orokortu. Hipotesi baragarri (sin maseko) batekin ez gaitezen bara eta zuen jakintza elkarbanatu! 2016-01-13 -(e)an bidalia Leku-izenen deklinabidean araututako zenbait bitasun: anakronismoa? Alfontso Mujika Kontsonantez amaitutako leku-izenen deklinabidean, aukeran uzten du Euskaltzaindiaren arauak e epentetikoa erabiltzea edo ez leku-genitiboan, adlatiboetan eta ablatiboan: Eibarko zein Eibarreko, Eibarra(t) zein Eibarrera(t), Eibarrantz zein Eibarrerantz, Eibarraino zein Eibarreraino, Eibartik zein Eibarretik (baita motibatiboan ere, Eibar(re(n))gatik, baina hori ez da leku-denborazko kasua, eta utz dezagun alde batera). 1979koa da araua, eta 35 urte eta gehiago igaro dira dagoeneko. Garbi dago azken 35 urteotan euskararen estandarizazioak hainbat urrats egin dituela (aurrerantz, gehienbat, ezta?). Horregatik, duela 35 urte zentzuzkoa izango zen, ziur asko, aukera bat baino gehiago uztea zenbait kasutan, orduko egoerari erreparaturik. Gaur egun, ordea, errealitateak erakusten du bide bat nagusitu dela, argi nagusitu ere. Beraz, jo daiteke iritsia dela unea garai batean zentzuzkoak ziren zenbait bitasun bazterrean uzteko, ia anakronismo bilakatu baititu denboraren joanak. Gaur, esan daiteke halako hibridazio bat gertatzen dela epentesiaren erabileran. Batetik, leku-genitiboan (Eibar(re)ko) bizi-bizirik daude bi aukerak. Ez hain nabarmen Eibar adibidean (idatzizko erabileran alde handiz da nagusi Eibarko moldea Eibarreko moldearen aldean), baina bai kanpoko leku-izenetan (Parisko zein Pariseko, agerraldi-kopuruari dagokionez, parekatuta ageri dira; beste kasu batzuetan, denetarik dago, eta aldaera bat zein bestea izan daiteke nagusi: Laosko/Laoseko, Doverko/Doverreko, Suezko/Suezeko, Hondurasko/Honduraseko, El Salvadorko/El Salvadorreko). Garbi dago egungo egoeran ez dagoela oinarririk, erabileran oinarriturik, bitasuna gainditutzat jo eta baztertzea aldezteko. Bestelakoa da, nabarmen, adlatiboetako e epentetikoaren kasua (Eibar(re)ra(t), Eibar(re)rantz, Eibar(re)raino). Euskal Herriko leku-izenetan beretan, Eibarko eta Zarauzko aukerak nagusi izanik ere Eibarreko eta Zarautzeko aukeren aldean, alderantziz gertatzen da adlatiboetan: Eibarrera eta Zarautzera aldaerak askoz gehiago erabiltzen dira Eibarra eta Zarautza baino (beste kontu bat da ahoskera: [zarautza] esatea guztiz arrunta da hizkera batzuetan, baina baita [etxea] esatea ere, nahiz eta etxera idatzi. Beraz, ahoskera ez da hemen nahastekoa). Eta are nabarmenagoa da aldea beste adlatiboetan: Eibarrantz, Eibarraino, Zarautzantz, Zarautzaino aldaerak hutsaren hurrengo dira Eibarrerantz, Eibarreraino, Zarautzerantz, Zarautzeraino aldaeren aldean. Egiaztatu nahi baduzu, galdetu Google anaia handiari. Kanpoko leku-izenei dagokienez, ia erabatekoa da e epentetikoaren erabilera: Madrila eta Parisa aldaerek badute oraindik tokitxo bat gaur egungo testuetan, Madrilera eta Parisera nabarmen nagusi izan arren. Baina Atenasa, Singapurra, Doverra, Galesa, Calaisa, Milana, Budapesta gisakoak hutsaren hurrengo dira –edo erabateko hutsa– Atenasera, Singapurrera, Doverrera, Galesera, Calaisera, Milanera, Budapestera aldaeren aldean. Gaur egun, euskaldun batzuentzat –askorentzat, esango nuke, baina frogarik gabeko irudipen hutsa da–, Milana gisako formak (Milana joan da), idatziz, ez bakarrik bitxiak baizik eta ulergaitzak ere badira, ez baitute ikusten halakoen atzean NORA dagoenik. Idazle gutxi batzuk, bestalde, saiatzen dira, borondate onez, koherentziari eusten: Eibarko eta Londresko esan eta idazten badut, epentesirik gabe, berdin jokatu beharko dut gainerako kasuetan ere: Eibarraino eta Londresaino. Baina ez dut uste egungo euskara estandarrean Londresaino idaztea inori berez ateratzen zaionik; hau da, iruditzen zait koherentzia nahiak eragindako artifizialtasuna dela. Horregatik, uste dut iritsia dela unea Euskaltzaindiak duela 35 urte hartutako erabaki hura (ez hura bakarrik, baina hari buruz ari gara gaur) berrikusteko eta gaur egungo erabilera arauan islatzeko, leku-denborazko kasuetako e epentetikoaren simetria beldurrik gabe hautsita. Hau da, egungo Eibar(re)ko, Eibar(re)ra(t), Eibar(re)rantz, Eibar(re)raino, Eibar(re)tik aukera-parrasta murriztea eta e epentetikorik gabeko aukera kentzea adlatiboetan. Hau da, honela uztea: Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, Eibarreraino, Eibar(re)tik. Izango da bazterretan heretikotzat joko nauenik eta euskara batuaren harroinak pitzatu nahia leporatuko didanik. Ez ahal nau Euskaltzaindiak eskumikura egotziko! 2016-01-11 -(e)an bidalia Itzulpen kritikariez eta epaimahaikideez Karlos del Olmo Aspaldi da —norberak nahi baino gehiago eta dirudien baino gutxiago, azterketaren zorrotza kontuan— Valentin Garcia Yebrak esan zuenetik onartu besterik ez zegoela hedabideetan literatura itzuliaz diharduten zenbait kritikarik (gehienek, esan zuen, zehazki) ez dituztela biltzen horrelako lan bat egiteko behar diren baldintzak: dela jatorrizko lanaren hizkuntza nahikoa menderatzen ez dutelako, dela iruzkina edo kritika idaztean sorburu lana (hau da, itzultzaileak erabilia) eskura ez dutelako, dela jatorrizkoa eskuragarri izan arren bi testuak behar bezala alderatzeko betarik (edo gogorik) ez dutelako izaten. Ez da harrigarria —itzultzailea edo itzulpen lana berariaz aipatzen badute, ez baita beti hala gertatzen— iritziak orokorregiak izatea ala itzulpena irakurterraza edo irakurgaitza dela esatea, edo euskal irakurlearentzat interesgarri gertatuko dela idatzi eta lasai asko geratzea… Hau da, benetako kritikarik ez egitea edo asmo oneko sasiko kritika bat paratzea, egiatia, itxuraz, baina laudatio hutsetik harantzago ez doan zerbait, azken buruan; dena dela, itzultzailearentzat nahiz irakurlearentzat, etekina edo onura, hutsaren hurrengo. Beste joera bat izan ohi da akats edo hutsen xerka jardutea, edo itzulpenaren alde onak besterik ez nabarmentzea, kontu begi bistako bat ahaztuta: kritikariak akatsak nahiz ederrak modu orekatuan aipatu behar dituela, benetako kritika egingo badu. Itzultzea eragozpide lasterketa eskerga halako bat bada —gertatzez, halakoxea baita—, kritika on batek ez luke gutxiago izan beharko: jatorrizko oztopagarriak eta horiek gainditzeko erabilitako baliabideak aztertu beharko ditu kritikariak, publizista izate hutsetik harantzago joango bada. Testu literarioa estu loturik egon ohi da jatorrizko hizkuntzaren egiturari, baina, aldi berean, ohiko erabilera moldeetatik urruntzea izaten da araua literaturan, eta aldentze horrek —itzultzaileak egoki ordainduz gero— itzulpena txartzat jotzera eraman dezake bai editorea, bai kritikaria, bai, zertan esanik ez, irakurlea bera; itzultzailearen edo editorearen sarrera batek edo kritika orekatu batek behar bezala ohartarazi ezik. Forma eduki logikoa baino munta handiagokoa bada, izan ohi den moduan, horri erreparatu beharko lioke kritikak batez ere. Newmark irakaslea ekarri ohi zuen gomutara Yebrak, Peter Newmarken ustez, ezin delako kritikarik egin itzulpen teoria orokor bat izan gabe (irakasle ingelesa testu informatzaileez ari zen, Yebrak literarioetara eta poetikoetara ere hedatu zuen ustea). Esate baterako, teoria bat beharko du itzultzaileak elementu arroztaileei eusten dien ala «etnozentriko» jokatzen duen erabakitzeko. Eta horren berri eman beharko, ezin bestela, kritikariak, bai eta balorazioa egiterakoan behar bezala haztatu ere, ezin duelako berdin epaitu itzulpena «jatortzearen» aldeko aztertzaileak eta «arroztearen» aldekoak. Eta itzulpen sariketetako epaimahaikideak, zer? Kritikaria baino «kritikariago» izan behar luke, hasi bidez, irakurleari gidalerro bat eskaintzetik baino haratago doalako itzulpen sariketa bateko kidearen eginbeharra. Eta oinarri etiko eta teoriko sendoak beharko ditu, itzultzailearen hizkuntzazko erabaki asko oinarri teoriko nahiz jarrera moral edo etiko batzuen ondorio baitira; nahiz eta, kontu ezaguna den argitaratzaileak eta lan egoerak erabat baldintzatu dezaketela itzulpengintza. Gaia agortzeko inolako asmorik gabe, adibide doaz aurreko horri guztiorri loturiko bi egoera argigarri: a) galiziera euskaratua: azken bi urteotan plazaraturiko bi literatur lanetan, jatorrizko izendapen eta toponimo batzuk euskaratuta ematea gurago izan dute itzultzaileek. Bat, haur-gazte literaturaren alorrekoa zen; bestea, helduen literaturakoa. Haietako bati gagozkiola, itzulpen aukera hori izan zen, hain suertez, lan horietako bat aztertzean epaimahaikidek neurturiko alderdietako bat, saria ematea baldintzatu ez bazuen ere, egia esan. Baina, ezin berdin jokatu joera baten aldeko aztertzaileak eta bestearen aldekoak. b) epaimahaikide batek haur-gazte literaturaren alorrean argitaraturiko opera klasiko baten moldaketa saritzeko eragozpen etiko halako bat aipatu zuen sariketa bateko epaimahaiaren bilkura batean, lan horretan agertzen den emakume eredua dela kausa, hain suertez, XXI. mendean ezin onartuzkoa baita gizartean indarrean dauden balioen aldetik umeei eta gazteei mota horretako emakume eredu bat eskaintzea; argitalpenaren balio estetiko ukaezinak eta itzulpenaren alde onak ukatu gabe, bestalde. XIX. mendeko egoera baten berri ematen dute bai operak bai haren oinarrian dauden literatur lanek. Zer egin? Zelan epaitu? Denborak aldatuz doaz, eta haiekin batera, erabaki behar berri batzuk agertzen, «aldia nolako, itzultzailea halako», aspaldiko erabaki behar unibertsal batzuek beren bostean badiraute ere.
Eraikin laukizuzena da, bi garaiera dituena. Beheko oina bi hormartetan banatuta dago, eta bertan daude itxarongela eta txartelak saltzeko, informaziorako eta trenbidearen gainerako zerbitzuetarako bulegoa. Goiko solairuak hiru hormarte ditu, eta bertan dago burdinbidea. Eraikina karga hormen gainean dago bermatuta eta burdinurtuzko 10 zutabeko hiru lerro ditu. Hasieran, nasa estaltzeko, metalezko bi markesina irten zeuden, baina 36ko gerraren ondoren, horien ordez, erdian argizuloa duten bi gangaerdi makurtu paratu zituzten. Geltokiko eraikinaren gorputz nagusiak sarrera-tunel bat dauka, ateburuarekin eta burdinurtuzko saretadun ateekin, eta hormetan kristalezko leiho handiak ikus daitezke. Eskuinaldeko gorputzak bi sarrera dauzka eta ezkerraldekoan pasabide bat dago, geltokia Bailen kalearekin komunikatzen duena. Geltoki barruan bi eskailera daude, nasetara joateko, eta horien balaustrada burdinurtuz egina da. Geltokiaren multzoa bi eraikinekin osatzen da, eta bertan bulegoak daude. Horietako lehena, bera ere Seberino Atxukarrorena eta garai berekoa, lau garaierako etxe bat da (erdisotoa, beheko oina, lehenengo solairua eta zabaltza). Horren estalkia lau isurkikoa da, txapitula formakoa, kanpoaldean arbela eta harlanduzko hormak dituena eta basamentua kuxin formarekin. Bailen kalera ematen duen aurreko fatxadak sarrera angeluzuzen handi bat dauka. Eta atzekoan, nasara ematen duenean, alegia, lau sarrera daude, arku beheratuarekin. Bigarren eraikina, 1910 baino lehenagokoa, etxe angeluzuzena da eta hiru garaiera ditu. Estalkia lau isurkikoa da, teila lau edo zapalarekin, eta zurezko egitura baten gainean dago. Aurreko fatxadak Bailen kalera ematen du.
Euskaltzain oso hautatu zuten 1919ko irailaren 21ean; ez zuen izendapena onartu (1919ko irailaren 28ko gutuna). Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1919ko urriaren 26an; ez zuen izendapena onartu (1919ko abenduaren 22 eta 23ko batzar-agiria). Ez zuen sarrera-hitzaldirik egin. Hilberri-txostena Eskualdunan argitaratu zen, 1936ko maiatzaren 22an, aldizkariak berak sinatuta. Hilberri-txostena Eskualdunan Eneko Bidegainek idatzitako monografia: «Blaise Adema» atala, in Lehen Mundu Gerra “Eskualduna” astekarian, Iker 30, 202-207 or Bibliografia Azkue Bibliotekaren katalogoan Biografia Senperen jaio zen, familia txit fededun batean; osaba bat zuen apaiz, Gratien Adema Zaldubi euskal idazle ospetsua, eta baita bi iloba ere. Badirudi hortxe bilatu behar direla bere bizitzaren gako nagusiak, izan zelako, «eskualduna errotik […] gogoz, ohiduraz, mintzairaz» (Eskualduna astekariaren hilberria, 1936-05-22) alde batetik, eta bestetik, apaiz gisa, Elizaren zerbitzari guztiz emana azken bururaino. Oinarrizko ikasketak Larresoroko seminario ttipian egin zituen, eta ondoren Baionako seminario handian, apaiz-ikasketak; meza berria 1884an eman zuen eta berehala irakasle izendatu zuten Larresoron (1884-1906). Han harreman estua izan zuen hainbat irakasle eta ikaslerekin; hala, bete-betean txertatuta dago Larresoroko eskola izenez ezagutu den taldean: Arnaut Abadia, Manex Hiriart-Urruti, Jean Etxepare medikua, Jean Barbier, Jean Elizalde Zerbitzari, Jules Moulier Oxobi eta abarrekin batera. Talde horrek Eskualduna astekaria zuen plaza nagusia; beraiek izan ziren Eskualduna Ipar Euskal Herriko kazetarik zabalduena eta irakurriena bihurtu zutenak eta, orobat, artikulu gehien eta garrantzitsuenak idatzi zituztenak hamarkadaz hamarkada; adibidez, gure Blaise Ademari dagokionez, badakigu: «berrogoi bat urthez igorri dio, aste oroz, bere artikuluttoa» (Eskualduna, 1936-05-22). Zentzu askotan talde gisa aipa daitekeen arren, nork bere sail propioa eta ezaugarri bereziak ditu, kasurako, badirudi Ademak «Asteko berriak» idatzi zituela 1895etik aurrera eta, Manex Hiriart-Urruti zuzendariaren heriotzaren ondoren (1915), editorialak idazteko ardura hartu zuela; zuzendari ere izendatu zuten 1918an, eta horrexetan iraun zuen 1925ean kargua utzi zuen arte. Azpimarratzekoa da, lehen zuzendariarekin izan zuen adostasun ideologiko osoa, bereziki Lehen Mundu Gerra hasi zenetik aitzina erakutsi zuen frantses nazionalismo kartsua; zuzendaritza utzi zuen urtean Jean Etxeparek laudoriozko artikulu eder batean gogoratu zuen bezala: «Apez zintzo, euskaldun min, frantses garbi agertu izan da han beti, Adema» (Jean Etchepare mirikuaren (1877-1935) idazlanak, I. t., 230. or. ). Kazetagintza hori Elizak emandako bestelako lanak eginez burutu zuen beti: irakasle Larresoron (1884-1906), erretore Saran (1906-1910) eta Uztaritzen (1910-1918), eta kalonje Baionan (1918-1936). Predikari ospetsua izan zen, euskaraz zein frantsesez eta, 1918tik aurrera bereziki, osterantzeko karguak eta ardurak ere izan zituen Elizan: «kalonje predikari, eliza nagusiko diruzain, eskola libroen buruzagi, ikastetche handien ikusle, apezpikuaren kontseiluko gizon, apezek egin izkirio lanen gidari, denak eta denak ontsa bazeramazkan kalonje suharrak» (Eskualduna, 1936-05-22). Dudarik gabe hazta handiko pertsona zen Ipar Euskal Herrian eta hori dela eta, ziur aski, hautatu zuten bera lehen hamabi euskaltzain osoen taldeko; zoritxarrez, ezezkoa eman zien, lanez eta arduraz itoa baitzen: «Baiona, buruilaren 28’an, 1919’an [1919-09-28] Ene jaun onak: Eskerrik minenak dauzkitzuet zuek nitaz egin duzuen hautuaz; bainan behar dautzuet berehala aitortu ez naizela gei hoinbertze goretsia izaiteko. Ezen, zuen lanetan deus onik egitekotz, lagun bakochak behar lituzke jakin gure Euskal-herriko mintzaira mota guziak. Eta nik erranen dautzuet lañoki ez dakizkatala batere ez Bizkaiako ez Gipuzkoako eskuara bereziak. Bertzalde, oraiko nere egitekoekin, ez nuke astirik aski zuen bilkuretan behar liteken bezen maiz aurkitzeko. Baditut bi astekari ene gain: bat, ezagutzen duzuen “Eskualduna”; bertzea, jaun apezpikuaren astekaria, “Bulletin Religieux du Diocèse de Bayonne”. Hoik guzien gainerat, niri emana zait Baionako eliza nausian behar direnen erostea, horko ontasunen zaintzea eta artatzea. Errechki ikusten duzue, holako lanekin bertze deus guti egin dezaketala. Beraz zuhurtzia liteke hauta dezazuen, ene orde, bertze norbeit, nik baino asti eta jakitate gehiagorekin lagunduren zaituztena. Othoizten zaituztet, ene jaun onak, onets detzatzuen, ene eskerrekin, agurrik hoberenak. J. BLAISE ADEMA, Baionako Kalonjea» [Euskera, 1. zk., (1919-1920), 50. or. ]. Ardura horien guztien azken mailaraino gora eginda edo, 1936ko martxoaren 28an «Aita Santuaren prelatu» izendatu zuten, Baionako seminario handian egin zen elizkizun berezian. Sasoi onean zegoen itxura batera, indarrez beterik, baina tupustean hil zen handik oso gutxira. Hileta-elizkizun handia egin zioten Senpere jaioterrian, apezpikua buru zelarik, meza bera Landerretxe kalonjeak eman zuen arren; hilerrira abiatu zen segizioan, politika munduko hainbat kidez gain (diputatu edo auzapezak), mota guztietako eliztar ugari ere bildu zen, Baionako kalonje gehien-gehienak eta ehun apaiz baino gehiago, besteak beste. Tamalez, handik aurrera bere izena erdi ahantzirik gelditu zen, gogoetatik galdu genuen. E. Bidegainek esan zuen bezala: «Blaise Adémaz nehor gutxi interesatu da, eta gauza gutxi idatzi da» (Lehen Mundu Gerra “Eskualduna” astekarian, 202. or.). Izan ere, Hiriart-Urrutiren ideologiarekin bat egin bazuen ere, bere editorialak ez ziren hain sutsuak izan; bestalde, ez zuen libururik argitaratu eta Eskualdunan idatzitako ehunka artikuluak ere beti sinadurarik gabe atera ziren. Ademak honelaxe amaitu zuen Pierre Broussain mediku euskaltzaleari eskaini zion hilberria: «Jainkoak eman dezola Eskualdun onari [Broussani] betiereko zoriona, eta atseginik handienarekin gain hartan [zeruan] beti eta beti eskuaraz mintzatzea!» (Eskualduna astekaria, 1920-05-07). Agian amaiera desegokia ez berorrentzat ere.
Lapurdin dagoen Ainhoa herria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu gaur. Xarma handiko herria da eta leku paregabea da familian joateko. Askotariko txangoak egin daitezke inguru guztian. Gaurkoan, ordea, herrigunetik bi kilometro eskasera dagoen begiratoki paregabe batera igotzeko proposamena egingo dizuegu. Arantzetako ama birjinaren kapera dago bertan, eta baita ere ikusteko ederrak diren disko-formako antzinako hilarriak. Ainhoa herrian utziko dugu autoa. Ahal dela herrigunean dagoen aparkalekuan. Elizaren aurrean ekialderantz ateratzen den bidea jarraituko dugu. Asfaltozko bidea da baina igo ahala xenda itxura hartuko du. Ez du galbiderik, ‘oratoire’ seinalearekin dago izendatuta. Konturatuko zarete Ainhoako gurutze-bidea dela. Arantzetako Ama Birjinaren kaperaraino eramango gaitu. Erritmoaren arabera ordubete edo ordu eta erdi inguruko igoera da. Bidean ondoan, harpetxo batean, iturri bat agertuko zaigu. Hemendik, Ainhoaren ikuspegi zoragarria dago. Ikusten dira, baita ere Larrun tontorra, Donibane Lohizune zein itsasoa. Ziur pottokak ere ikusiko dituzuela. Asko daude. Kaperaren ondoan disko itxurako hainbat hilarri daude. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko adibide nabarmenetako bat dela, bai kopuruz bai kalitatez. Itzulera bide beretik egin daiteke. Txango motza iruditu bazaizue aztertu aukera gehiago; izan ere, markatutako ibilbide asko daude eta interesgarriak diren tontor asko daude inguruan.
Mari Jose Aranguren, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendaria, hizlari izan da Harvard Business Schoolek bultzatutako Microeconomics of Competitiveness (MOC) sarearen urteurrenean. Deustuko Unibertsitateak eta Orkestrak 20 urte daramatzate sare horretan parte hartzen, lehiakortasunaren arloko mundu osoko 120 hezkuntza eta ikerketa erakunde baino gehiagorekin batera. Harvardek MOC sareak 2002-2022 bitartean izandako ibilbidea azaltzeko txostena argitaratu du. Txosten horretan, Orkestra arrakasta kasu moduan aurkezten du, nazioartean duen garrantziarengatik eta euskal ekonomiari buruzko jakiteak mundu mailan zabaltzeko duen gaitasunarengatik. 2022ko abenduak 15 Boston Harvard Business Schoolek bultzatutako MOC sareak urteko bilera du aste honetan Bostonen, sarearen 20. urteurrenarekin bat. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ere parte hartzen du bilera honetan. Hain zuzen ere, Orkestra lehiakortasunaren arloan lan egiten duten mundu osoko erakundeak biltzen dituen sare horretako kide nabarmena da. 2002an, Michael Porter irakasleak eta Harvardeko Unibertsitateko bere lankideek Microeconomics of Competitiveness (MOC) ikastaroa sortu zuten, lehiakortasunaren faktore erabakigarriak aztertzeko. Ikastaroarekin batera, MOC sarea sustatu zuten. Sare hori mundu osoko hezkuntza erakunde ugarik osatzen dute, ikastaroa ematen dutenak eta lehiakortasunaren esparruan ikertzen dutenak. Deustuko Unibertsitatea 2003an hasi zen MOC Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen. Hiru urteren ondoren, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua sortzea bultzatu zuen, lehiakortasunarekin lotutako irakaskuntza eta ikerketa jarduerak sendotzeko. Gaur egun, mundu osoko 120 erakunde baino gehiago biltzen dituen sare horretako kide nabarmena da Orkestra. Orkestrako zuzendariak, Mari Jose Arangurenek, hitzaldia eskaini du aste honetan Bostonen egiten ari den sarearen urteroko topaketan: “MOC sareak lehiakortasunari buruzko hizkera komuna sortzen lagundu digu Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, arlo horretan 450 pertsona baino gehiagok jaso dute prestakuntza eta sareari esker, mundu osoko lehen mailako erakundeekin ikaskuntzak partekatzeko aukera izan dugu”, ziurtatu du. Arangurenen arabera, Porter irakaslearen ikerketek eragin argia izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko kluster politikan, eta MOCeko ikasleen sarea funtsezkoa izan da lurraldean erakunde horien inguruko jakiteak eta kultura zabaltzeko. Orkestra, MOC sarearen lehiakortasunerako institutu nagusia Lehiakortasun institutuak funtsezko plataforma dira MOC sarearentzat, tokian tokiko administrazioko eta enpresa arloko bazkideekin egiten diren eragin handiko proiektuetan parte hartzen dutelako eta lehiakortasunarekin lotutako irakaskuntza eta ikerketa jardueretarako egitura sendoagoa eskaintzen dutelako. Orkestra sareko institutu nagusietako bat da, egiten dituen proiektuen kopuruagatik edo bere taldearen tamainagatik ez ezik, baita Euskal Autonomia Erkidegoan ongizatea helburu duen lehiakortasunean eragiteko duen gaitasunagatik ere. Horregatik, aurten, leku nabarmena izan du MOC sarearen urteko bileran. Mari Jose Arangurenek hitzaldia eskaini du topaketaren lehen egunean. Bertan, institutuak lurralde lehiakortasunari buruzko jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko erronkekin nola lotzen duen azaldu du, ikerketa eraldatzailea eginez. Orkestra arrakasta kasu gisa azaltzen da MOC sarearen 20. urteurrenaren harira, sarearen ibilbidea eta lehiakortasunari egiten dion ekarpena laburbiltzen duen argitalpen berezian. Txostenak azpimarratzen du institutuak duen gaitasuna Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasun egoerari buruzko analisiak sortzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko. Horrekin batera, nazioartean ikerketa zentro gisa duen garrantzia eta euskal ekonomiari buruzko jakiteak munduan zehar zabaltzeko duen gaitasuna ere nabarmentzen ditu. Horren erakusgarri, Harvardeko Unibertsitatean 2016an Orkestra kasua idatzi zuen. Kasu horrek Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren balio berezia nabarmentzen du eta, horrekin batera, ikerketa akademikoa eta prestakuntza lurraldeko beste eragile publiko zein pribatu batzuekin lankidetzan egindako proiektuen garapenarekin uztartzeko gaitasuna. Harvardeko kasuak erreferente dira munduan, eta Orkestrari buruzko ikerketa kasu bat egin izanak ospe handia ematen dio Institutuari eta nazioartean duen kokapena indartzen du. Sarearen urteurrenaren ospakizuna Euskadin, 2023an MOC Orkestraren prestakuntza jarduera nagusietako bat izan da sorretatik bertatik, baina ikastaroa 2003az geroztik eskaintzen zuen Deustuko Unibertsitateak. Urte hauetan guztietan, enpresa munduko, erakunde publikoetako eta esparru akademikoko 450 lagun baino gehiagok hartu dute parte Microeconomics of Competitiveness programan. Ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta haren erronken inguruan hizkera eta ikuspegi komuna sortzen lagundu du. Sarearen 20. urteurrena dela eta, 2023an topaketa bat egingo da unibertsitatean, MOCeko ikasle ohiak Euskal Autonomia Erkidegoan elkartzeko, programatik igaro ondoren beren esperientziak eta ikaskuntzak parteka ditzaten. Ekitaldiari buruzko informazioa laster argitaratuko da Orkestraren webgunean: www.orkestra.deusto.es Antzerako berriak 2023ko martxoak 23 - Bilboko Campusa Bankoa ABANCAko Aholku Batzordeak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza bide berriak aztertu dituzte 2023ko martxoak 01 - Donostiako Campusa Zuzenbideko eta Deusto Business Schooleko ikasleek bertatik bertara ezagutu dute Gipuzkoako Foru Ogasunaren funtzionamendua 2023ko otsailak 28 - Donostiako Campusa Deusto Business School-eko marketineko ikasleek Inspiring Breakfast jaialdian hartu dute parte, Alex del Toro DJ eta ekoizlearekin 2023ko otsailak 09 - Bilboko Campusa Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak Dionisio Aranzadi Saria sortu dute Kooperatibismoari buruzko Gradu ...
Honez gain, Pertseida izar euria izango dugu mintzagai. Sailak irteera bat prestatu du zuzenean izar euria ikusteko eta horretarako abuztuaren 6ean joango dira Nafarroako Iso herrira. Aranzadiko Astronomia saileko kideek gai guztiak aurkeztu dizkigute bideo honetan, beraz interesa baduzu anima zaitez ostiral astronomiko honetara! Liluragarriaz gain ekitaldi guztiz irekia eta doakoa da! Albiste honekin erlazionaturik Astronomia bilkura Ostiral Astronomikoa Aranzadi Zientzia Elkartea 2023eko martxoaren 31a – 19:00 Ekimen guztiak
Pulibet lineako apustu eta kasinoko jokoen plataforma da. Plataformak zuzeneko laguntza eta eguneratutako hobariak eskaintzen ditu bere bezeroei zerbitzu onena eskaintzeko. Pulibet Live Support Line beti dago eskuragarri bezeroen galderei eta arazoei azkar erantzuteko. Bezeroek zuzeneko txataren telefono zenbakira deitu dezakete 24/7 eta laguntza-talde profesional baten laguntza jaso dezakete. Zuzeneko txat-lerroa bezeroen kontu-transakzioei, hobariak, ordainketa-metodoak eta jokoei buruzko galderei erantzuteko trebatuta dago. Pulibet-ek hainbat hobari ere eskaintzen dizkie bere bezeroei. Horien artean, ongietorri-bonua, galera-bonua, inbertsio-saria eta askoz gehiago daude. Ongi etorri-bonua plataforman erregistratu ondoren bezero berriek jaso dezaketen hobaria da. Galera-bonua, berriz, denbora tarte batean bezeroek galdutako kopuruengatik ematen den hobaria da. Inbertsio-saria bezeroek jarritako kopuruengatik ematen den hobaria da. Pulibet-ek hainbat promozio eskaintzen dizkie bezeroei. Besteak beste, asteroko txapelketak, joko bereziak eta promozio ezberdin gehiago. Asteroko txapelketetan, bezeroak joko jakin bateko puntuaziorik altuenak lortzen saiatzen dira eta irabaziak handitu ditzakete. Joko bereziak, berriz, plataforman eskuragarri dauden jokoen bertsio zehatzak dira eta eskaintza bereziak eskaintzen dizkie bezeroei. Ondorioz, Pulibet-ek bere bezeroei zerbitzurik onena eskaintzea du helburu zuzeneko laguntza-lerroarekin eta eguneratutako hobariekin. Bezeroek plataformako jokoetan jolasten dutenean arazoren bat aurkitzen dutenean, zuzeneko laguntza-lerrotik laguntza lor dezakete eta irabaziak handitu ditzakete hobari eta promozio ezberdinei esker. Pulibet etengabe lanean ari da bere bezeroei lineako apustu eta kasinoko esperientzia kalitatezko eta segurua eskaintzeko. Bezeroen kontuaren informazioa eta diru-transferentziak modu seguruan gordetzen dira eta azken segurtasun-teknologiak erabiltzen dira. Pulibet bere bezeroei joko onenak eskaintzen ahalegintzen da, eta zirrikituak, zuzeneko kasinoko jokoak, mahai jokoak eta beste asko daude. Jokoak grafiko eta soinu efektu onenekin diseinatuta daude eta istorio entretenigarriak dituzte bezeroak gozatzeko. Gainera, Pulibet-ek bere bezeroei zerbitzuak eskaintzen dizkie gailu mugikorren bidez. Bezeroak plataformara sar daitezke eta nahi dutenean eta edonon jolastu ahal izango dituzte. Gailu mugikorretan kalitate eta segurtasun bera eskaintzea bermatuta dago. Ondorioz, Pulibet bere bezeroei lineako apustu eta kasinoko esperientzia onena eskaintzeko lan egiten duen plataforma da eta beti bezeroen gogobetetasuna lehenesten du. Bezeroek segurtasunez erregistratu dezakete plataforman eta jolastu. Aldi berean, zuzeneko laguntza-lerroaren laguntza lor dezakete eta irabaziak handitu ditzakete hobari eta promozio ezberdinei esker. Pulibet-ek ere hainbat ordainketa-metodo eskaintzen dizkie bezeroei. Horien artean, alanbre transferentzia, kreditu txartela, zorro elektronikoa eta beste asko daude. Bezeroek gordailuak eta erretiratzeak azkar eta erraz egin ditzakete metodo egokiena aukeratuz. Pulibet-ek bezeroen segurtasuna eta gogobetetasuna lehenesten ditu beti eta etengabe lan egiten du zerbitzu onena eskaintzeko. Plataforma araututako eta baimendutako operadore batek kudeatzen du eta bezeroen eskubideak babesten dituen legezko araudia guztiz betetzen du. Ondorioz, Pulibet bere bezeroei lineako apustu eta kasinoko esperientzia onena eskaintzeko lan egiten duen plataforma da eta beti bezeroen gogobetetasuna lehenesten du. Bezeroek plataforman segurtasunez erregistratu, jolastu eta irabaziak handitu ditzakete hobari eta promozio ezberdinei esker. Horrez gain, beti lor dezakete laguntza zuzeneko laguntza-lerrotik eta ordainketa-metodorik erosoenak erabiliz gordailuak eta erretiratzeak egin ditzakete.
Han hemenka gabiltza maletak eta poltsak betetzen eta antolatzen. Zer sartu maleteroan eta zer eraman automobileko atzeko eserlekuetan edo soinean. Aitortu egin behar dut Aitor ni baino askoz ere ordenatuagoa dela, gutxienez, jabetzeko zer izango den beharrezkoa eta zer ez. Eta hori, beraren aurreneko bidaia denean, nik askotan, galduta daukat kontua, egin dudan bitartean. Tira, ea ondo lo egiten dugun. Bihar, goiz goizetik, Puertorantza abiatuko gara, Salamankatik behera, Mila eta ehun km. Gauerako han egongo gara, afaldu eta lo egingo dugu 4 egunerako hartu dugun betiko ostatuan. Hurrengo eguneko lehenengo orduetan, aita bisitatuko dugu espetxean. Oraingo honetarako, eguraldi apartak daude iragarrita Cadiz inguruan. Arratsaldeetan, hondartzara joateko asmoak ditugu Aitor eta biok, eta, gero, txikito edo birra batzuk hartuko ditugu afaldu baino lehen. Oraingo honetan, dirudi perfektuak edo ia perfektuak izango direla Aste Santuko oporrak. Honelakoa da egitasmoa 4 egunerako. Bostgarrenean, atzera gorantza. Jode Maite, diost Aitorrek, eduki duzue pazientzia hainbeste urtetan horrenbeste opor eta asteburu modu honetara ibiltzeko, eh!. Eskerrak laster geratuko dela libre. Ba, asteburu asko urtean zehar eta oporren zati handi bat. Aste Santuko 5 egun gorrizkoak, den-denak uste dut nik ibili garela modu honetan. Kontu egizu gure amak izan dituen bidai-kopuruan. Nik egindakoak bikoiztu ez, hirukoiztu egiten ditu. Eskerrak oraingoan kasu egin digula eta etxean geratuko dela. Beno, zu gustura zatoz, ezta?. Hori ezta galdetu ere. Gainera, plana gustatu egiten zait. Bisita espetxera eta oporretarako plana gero. … Ta ta ta…. Urruti dago, baina …, Gero eta urrutirago. Baina alde positiboa ikusi behar da. Gauza da ni beti-beti-beti ez naizela oso pozik joan. Direla 8 urte hurbilago zegoen espetxea, baina plana gogaitzekoa zen. Nebarekin jolastu, eta jolastu, eta …, segituan gogaitu arte. Gainera, oraingoan nirekin zoaz. Baita. Baaaaleeeeee!. Nirea!. Igo sarera Leireeee!. Leirek, sare-gainetik jaurtitzen du nire baloia eskuineko eskumuturrarekin, eta arerioek ez dute aukerarik baloia itzultzeko. Amaituta dago partida. Aldagelan, bolei-taldeko lagunak, pozarren partida irabazi eta gero, Aste Santuko oporrei buruz hitz egiten ari dira: Gu aurton Kanarietara joango gara 8 egunerako, dio Amaiak. Gu ere bai, Lanzarotera, Maddik. Ni Benidormera joango naiz izeko-osaba eta lehengusuekin. Han biltzen da Gernika ia osoa data hauetan, Aroak. Gu Gernikan geratuko gara. Hemen ez da ia inor geratzen, baina Lekeitiora egiten dugu pare bat txango, beste bat Bermeora, …, eta ondo pasatzen dugu, Izarok. Zu bai zapran, eh Iraide!, Euskal bolei-selekzioarekin Toulousera, beste lekuetako jokalarien aurre jokatu, jende berria ezagutu eta adiskidetu… Bueno, bueno…. Eta zuk, Maite?. Non dago Maite?. Nork jo du ateko danba hori?. Maite negarrez atera da aldagelatik jenio bizi bizian, eta etxerantza abaiatu da aringa-aringa. Ama, zergatik joan behar dugu oporretan ere bai aita bizitzatzera?, jaurti dio amari, Leirek azken tantoan baloia astindu duena baino fuerteago, ez da nahikoa asteburuetan egitea?. Bestela, Mikel eta zu joan zaitezkete oraingoan; eta ni, hurrengoan joango naiz. Honela, izeko eta lehengusuekin joan naiteke Nafarroara. Tira, badakizu aita ze pozik jartzen den hirurok batera ikusten gaituenean. Baina aitak batean baino gehiagotan esan izan du ez dela beharrezkoa hirurok joatea. Horrela da, baina ilusioz gainezka ipintzen da goazenean. Eta joan egingo gara!. Sikiera Guadalajaran zeozer balego arratsaldetan zerbait egiteko. Baina bisita egin eta gero datozen orduak hiltzeko modukoak dira. Mikelekin jolastu, ze plan ederra! Bego beti dago berdin, gauzak laster hobetu egingo direlakoan. Maite ere beti dago berdin berdin, baina egoera gero eta okerrago ikusten. Ostiral gaua da eta autobus txikia abiatzeko zorian dago. Lanetik irtetzeko baimena izan ohi dut eta, horri esker, astia dago amaginarrebaren etxera joateko eta han dauden seme-alabak atontzen eta ekipajea egiten laguntzeko. Itziarrek ia dena prest edukiko duen arren; betiko moduan. Mikel gaixorik egon da joan den astean, baina badaramatza 5 egun sukarrik gabe. Hauxe izango da aitari bere lehenengo bisita. Bidaia luzea da, mila kilometro pasa joan-etorria, eta ez dut nahi osasun-arazo txikiarekin ere eramatea. Itziarrek, nire amarekin hemen uzteko esan dit, baina ilusio handia dut bere lehenengo bidai honetarako. Zortzi hilabetekin bada garaia aita eta semea elkar ezagutzeko. Ze ondo, Itziar eta Bego, gau neba-arreba biekin zatozte, diosku ohiko bidai-lagun batek. Bai, primeran, diot nik, ea zer moduz moldatzen garen. Ume biak ondo egonez gero gu ere horrela egongo gara. Eta, zer esanik ez, aita….. Ea txikiak Maiteren moduan aguantatzen badu. Bost urte bete barik helduak baino helduagoa dirudi, dio preso baten aitak. Maitek badu, bai, eskarmentua asteburuetako bidaietan, 15 hilabetetan 10 aldiz baino gehiagotan egin baititu. Txintxo-txintxo joaten da amumarekin, bere aldameneko eserlekuan, ipuinak kontatuz eta ume-kantu zaharrak abestuz. Bere adineko beste umeren bat ere askotan egoten da autobusean eta, orduan, bidaia atseginagoa egiten zaio Maiteri, eta gu ere lasaiago egoten gara. Ezin gara kexatu, Maite txabala oso ona da. Pena ematen du asteburua honela pasatzen ikustea, are gehiago bera hain alaia eta eskerronekoa denean. Ea honela irauten duen, asunto hau luzerako doala pentsatzen dut eta.
Publizitate-diseinuaren helburua enpresa, instituzio, produktu, zerbitzu edo gertaera bat aurkeztu, sustatu edo iragartzea da, baina betiere ordezkatzen duen entitatearen adierazpen bisualarekin koherentea izanez eta helburu zehatz batzuekin. Diseinu editoriala Formatu, baliabide tipografiko eta irudiaren erabilera sortzailea egiten dugu, eta horrela, xehetasunik txikiena ere zaintzen dugu gure argitaratze-produktuetan, adierazi nahi den ideiari edo bezeroaren korporazio-identitateari fidelki lotzeko. Irudi korporatiboaren sormena eta garapena Logotipo soila sortzetik haratago, irudi korporatiboa enpresa edo erakunde baten adierazpen bisuala da. Gaur egungo merkatua hain lehiakorra eta aldakorra izanik, irudia bereizketa eta jarrera elementu garrantzitsuak dira.
EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Lehen alea, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik. Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean bazkideen eskura jarriko ditugu. Lehenengo zenbakia “Agur! Arrateko Ama” esaldiarekin abiatu zuten aldizkariko lehen alea. 1928 hartan, bi hilabetekaria zen Txistulari. Hainbat artikuluk irekitzen dute aldizkaria, deigarriak dira hasierako bi: Un tesoro que se pierde, danzas y moralidad pública izenekoa eta Otsoa ta txistularia. Ale honek, 1927ko irailak 20 Arraten egindako batzarraren kronika eta argazkiak jasotzen ditu eta baita elkartearen lehenengo esatutoak. Olerki bat ere badakar, beste gauza askoren artean, Urduñako (Bizkaia) Biotzari eskeinia. Musikari dagokionez, Aita Donostiak jasotako bi dantzekin abiatzen da, Zahagi dantza eta Korrea dantza, azalpen idatziekin jantziak biak. Jarraian, lehenengo obra publikatua Guridi maisuaren Inguruko dantza da. Urteagaren kontrapas batek ixten du musika atala. Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.
Transmisio historikoaren fasean da Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea birpentsatu nahi duen Bagira prozesua. Ekitaldi andana antolatu dituzte ondoko asteetarako, azken 60 urteetan izandako bilakaera aztertzeko. Hoien artean, otsailaren 24an, ezker abertzaleak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari egin ekarpenaz aritzeko mahai-ingurua antolatu du Iratzar fundazioak. Maite Ubiria NAIZeko kazetariak gidaturik, Jon Irazola, Haizpea Abrisketa, Xabi Larralde eta Arnaldo Otegi izanen dira hizlari. Baionako Arte Hiriko Henri Grenet auditoriumean, 19.00etan. Mugimendu abertzaleak 60 urte bete ditu, eta ikaragarri zabaldu da. Azken hamar urteetan hainbat ezaugarri aldatu dira: borroka armatua bukatu da, badugu hirigune elkargo bat, emaitza elektoralak gero eta handiagoak dira... Eta badira erronka garaikideak. bagira* prozesuak Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea du helburu, Mugimendu gisa berriz kokatzeko, berindartzeko, eta erronka garaikideak gaindituz, beste 60 urtez proiektatzeko oinarriak eskainiz. Joan den otsailaren 4an Itsasun abiatu zen Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60 urteko ibilbidea argitara eman nahi duen transmisio historikoaren ekimena. Egun hartan hamarkada ezberdinak hizpide izan zituzten 24 hizlarik. Orain, sektore ezberdinetako eragileak hitzordu berriak proposatzen hasi dira Bagira prozesuaren barnean. Lehena otsailaren 17ab iragan da Baionako Zizpa gaztetxean. Xuti Gazte dinamikak sustaturik, ‘Gazte mugimendu eta antolakundearen ibilbidea’ izenburupean, Mirentxu Lako, Haritza Galarraga, Klara Rouget eta Eneko Aldanaren lekukotasunak entzun ahal izan dituzte bilduriko 50 bat lagunek. Besteak beste, Euskaldun Gazteria, Gazteriak, Haika, Segi, Ikasle Abertzaleak edota Aitzinaren garaiak oroitu dituzte hizlariek, bai eta garai bakoitzeko testuinguru politikoa ere. Ondotik, Marilou Lapeyrade kantari gazteak kontzertu akustikoa eskaini du. Eta hurrengoa, otsailaren 24an, ezker abertzaleak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari egin ekarpenaz aritzeko mahai-ingurua antolatu du Iratzar fundazioak. Maite Ubiria NAIZeko kazetariak gidaturik, Jon Irazola, Haizpea Abrisketa, Xabi Larralde eta Arnaldo Otegi izanen dira hizlari. Baionako Arte Hiriko Henri Grenet auditoriumean, 19.00etan.
Perkainek, Alduden XVIII. mendeko bukaeran sortu zenak, bere inguruan milaka kondaira ditu; euskal tradizioak lehendabiziko pilotari eta heroitzat hartu du. Frantses Iraultzaren kontrako ideiak zituelarik, Baztango bizilekutik Aldudeko plazaraino hurbildu zen Iraultza bitarteko egun batean partidu batean parte hartzeko. Atxilotu nahian soldadu batzuk joan zitzaizkionean, Perkainek soldaduen burua pilotakada batez hil zuen. Gero, jendetzaren babespean, erbestera itzuli zen. Aurkari nagusia Azantza izan zuen, plaza barren eta kanpoan gizon zintzo eta benetako plaza-gizona. Hurrengo belaunaldiko beste pilotari bat: Arraiozko Bautista. Simonen seme eta jokalari paregabeak, Fernando VII. erregea ahozabalik utzi zuen gorte aitzinean Madrilen jokatutako partiduan. Bere bizitzaren azken urtetako giro misteriotsuak, Donostian jokatutako azken partiduan berarengatik gertatutako hilketa batek eta bere heriotza triste berak, Bautistaren inguruan kondaira edo giro misteriotsua sortu dute. Beharbada, Pilotaren garairik dizdiratsuena eta Laxoarena ere, XIX. mendearen erdialdean dago, konkretuki Pilotan bizitzen zen giro sanoan. Laxoako partiduak ditugu Euskal Herri guztian, herrien arteko desafio handiak eta lurraldeen artekoak, eta baita nazio artekoak ere, guztiak txistuarekin alaiturik. Giro horretan, 1846. urtean, Irunen Pilotaren historian jokatu den partidurik famatuena aritu zen, jendetza baten aitzinean; Laxoa jomuga sekulakoetara ailegatu zen. Pilotari gipuzkoar eta frantziarren artean jokatu zen. Azken hauekin batera Joaquin Gamio apaiz baztandarra zegoen, zeinak ihes egin behar izan zuen irabazi ondotik, ez baitzuen apaizpikuaren baimenik jokatzeko. Blé-aren agerpenarekin batera, 1870. urte inguruan, Laxoak beherakada baten hasiera ezagutuko du, izan ere joko berri hauek jarraitzaile berriak lortuko zituzten pilotarien artetik. Hala ere, Aldudes, Baztan eta Bidasoako errekan berdin jokatzen segitu zuten, Laxoa zaharraren gordeleku izanik, bitartean honen modalitate “semeak” gailentzen zirelarik. Baztanek eta Bidasoako errekak bazuten elkarrekiko dema. Desafio eta lagunarteko partidu anitz jokatzen ziren; Laxoa herri guztietan aritzen zen, bestarik handiena izanik. Izan ziren belaunaldi bikainak ere, pilotari handiak erruz eman zituztenak eta ikuslegoa gozarazi zutenak partidu gogoangarriekin. Baina, arrazoi anitz zela medio, Laxoa jaisten hasi zen. Azkeneko belaunaldiak, gerraondokoak, bikaina izanagatik ez zuen jarraipenik izan: beraiekin batera bukatu zen Laxoa. Askok desagertutzat jo zuten eta baita azken agurra eman ere. Hala ere, 1960. urtean Laxoa berpiztu egin zen. Eta, 1961. urtean Laxoaren historiaren lehen txapelketa ospatu zen, Baztan-Bidasoako zazpi herriren parte hartzearekin. Honen ondotik beste hiru ere jokatu ziren baina berriz ere erori egin zen. Honela zion egunkari batek 1964.ko finalaren ondotik: “Bukaera dizdiratsua izan duen kapitulu ilun hau ez bedi Laxoaren historiaren azken solasa izan”. Eta ez zen horrela izan. 15 urte lozorroan egon ondotik, Doneztebe eta Arraiozek 1979.eko udan jokatutako partidu batzuk, inguruko beste herritarrak beren eskularruak astintzera bulkatu zituen. Bada, 1980. urteaz geroztik, etenik gabe, bi eskualdeetako herriarteko txapelketa jokatu ohi da, Iparraldeko eta Gipuzkoako zenbait talde ere barne direlarik.
Kukai Dantza taldearen ´En-Contro´ lana Istituto Italiano di Cultura di Madrid erakundeak antolatzen duen Música|aɔisùM ekimenaren baitan aurkeztuko da, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker. Streaming bidezko kontzertuen zikloaren edizio berri honetan, Jon Mayaren dantza konpainiak zenbait artista italiarrekin bat egin du, Erroma eta Madril artean egin diren lan saioetan. Maya berak zuzendu duen artista talderen baitan daude, Kukai Dantzaren dantza taldeaz gain, Alberto Morelli (musika sortzailea) eta Valentina Pedica (dantzaria ). Euskal Herriko eta Italiako erritmo tradizionalen arteko harremana aztertu dute, horiek testuinguru garaikide eta urbanora eramanez dantza garaikidearekin eta musika elektroakustikoarekin. Proiektuaren azken emaitza 15 minutuko ikus-entzunezko bat izango da, gutxi gorabehera, eta datorren maiatzaren 26an online ikusi ahal izango da. David Bernués ikus-entzunezko sortzaileak jasoko ditu bi saioak, bata Erroman eta bestea Madrilen, eta edukia ikus-entzunezko sorkuntza batean editatuko du. Bi lan-saioak Alberto Morelli italiar konpositoreak aurretik sortutako musikarekin egingo dira. Lankidetza hau maiatzaren 12tik ekainaren 16ra bitartean beste bi ekitaldi eskainiko dituen programazioaren parte da. Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.
Ostalaritzaren eta jatetxeen munduak ahalegin handia eskatzen du, baina errentagarritasun handia ere eman diezazuke. Ekintzaile askok larregi pentsatu gabe irekitzen dute taberna edo jatetxea, berez dabilen jarduera delakoan eta, produktu ona eta lokal egokia izanez gero, besterik behar ez duelakoan. Kasurik gehienetan, ordea, jarduera horrek inbertsio handia eskatzen du, lehia itzela dago eta, lan handia ez ezik, prestakuntza egokia eta sormen handia ere behar ditu egoki ibiltzekotan. Horrenbestez, ostalaritzako negozio bati ekin aurretik oinarrizko gako batzuk kontuan izatea komeni da. Argi izan zein izango den jatetxean proiektatu nahi duzun kontzeptua eta gaia, dekoraziotik hasi eta azken xehetasuneraino. Horretarako, hirian dagoen eskaintza aztertu eta inguruko herrietan antzeko lokalek izan duten ibilbidea ikertzea komeni zaizu. Ikertu eskakizun administratiboak. Udalek geroz eta eskakizun zorrotzagoak eta zailagoak agintzen dizkiete ostalaritzako negozioei. Negozioa eratzen hasi baino lehenago, den-dena txukun duzula ziurtatu behar duzu: irekitzeko lizentzia, irisgarritasunari buruzko legeria, ke-husteak, intsonorizazioa eta abar. Askotan, administrazioak bidezidor administratibo malkartsuak agintzen dizkigu eta baimenak ez dira paper hutsak. Horregatik, aholkulari on batek makina bat buruko min ken diezazkizuke. Prestatu menu egokia. Aztertu zein den janari-motarik egokiena, zein den eskaria, eta kontu handiz zehaztu prezio-estrategia. Kontuan izan behar duzu plater bakoitzean eskuratuko duzun marjinaren bidez ordaindu beharko dituzula gastu guztiak, negozioa porrotera ez abiatzeko. Dena dago zehazten duzun kartaren menpe: sukaldearen banaketatik hasi eta erosi beharko duzun ekipamenduraino. Erosi bigarren eskuko ekipamendua eta kostuak murriztuko dituzu. Negozio-plan on batek finantzaketa lortzen lagunduko dizu. Egin negozio-plan zorrotz eta xehakatua, ezinbestekoa gertatuko baitzaizu bideragarritasun-azterketa egiteko eta finantzaketa lortzeko. Pentsatu zer nahiago duzun: makinak alokatzea ala bigarren eskukoak erostea, eta zenbatu ondo gastu guztiak, zure diru-sarreren bidez ordaindu ahal izango dituzun jakiteko. Aurkitu kokalekurik aproposena. Egin ingurunearen azterketa demografikoa, ikertu oinezkoen joan-etorriak eta aparkalekuak, eta zehaztu establezimenduaren kontzeptua. Merkataritza-gune batean dagoen lokala gustu-gustukoa izan arren, egon zaitez seguru ez dela zuretzako lekurik aproposena, ostretan eta ardo zuritan espezializatutako taberna jartzea baduzu gogoan. Xede-bezero potentziala zein den erabaki eta bera ibiltzen den eremuan kokatu beharko duzu. Egokiena zera da: bizitegirako, aisiarako eta negoziorako guneak biltzen dituen leku batean kokatzea ostalaritzako establezimendua. Alabaina, askotan ez da posible izaten edota ekonomikoki jasanezina da; hori gertatuz gero, helburua egokitu eta lehentasunak erabaki beharko dituzu. Banatu egoki espazioa. Lokal berriak barra izan behar du, jakina, bai eta jangela, sukaldea eta bainugela irisgarriak. Alabaina, biltegirako leku egokia eta lan administratiboetarako gunea ere behar izango ditu. Egin arreta espazioak nola banatuko dituzun. Aseguratu negozioa. Jarduera batzuetan prebentzioa funtsezkoa da eta ostalaritza da horietako bat. Jatetxeak eta tabernak istripuak, suteak, uholdeak, erosketak, mozketak eta abar gertatzeko leku aproposak dira. Horregatik, ez duzu aseguru-polizarekin zeken jokatu behar eta ez dituzu gerta litezkeen gorabeherak gutxietsi behar. Aukeratu lan-talde egokia. Talde profesional on batek efizientzia eta errentagarritasuna dakartza. Gogoan izan ostalaritzako establezimenduak ordu asko ematen dituela irekita eta zu ez zarela beti bertan eta gainean egongo. Hartara, bilatu langile-talde profesionala, esperientziaduna eta erreferentziaduna, ardurak lasai eskuordetzeko. Eta ez ahantzi lehenengo eta behin inguruko ostalaritza-eskolak bisitatzea. Diseinatu marketin-plan indartsua. Ziur aski ostalaritza-alorrekoak dira lehiarik handiena jasan behar izaten duten negozioak; horregatik, funtsezkoa da jarduera abiarazten duzun unetik bertatik hasiko den marketin-plana antolatzea. Sare sozialak baliagarriak dira lokaleko berrikuntzak, jarduerak eta beste zabaltzeko eta, beste alde batetik, influencer deiturikoen bidezko marketina ere negozioa ezagutzera emateko funtsezko tresna izan daiteke. Gogoan izan halako negozioetan erabiltzaileen esperientzia funtsezko elementua dela eta beste sektore batzuetan baino errazagoa dela zeure bezeroak bezero berrien preskriptore bihurtzeko. Zeregin bakarra duzu: produktu handia eta zerbitzu hobea ematea, eta prezio lehiakorrean gainera. Erraza, ezta? Aholku horiei jarraituz gero, zure establezimenduak negozio efimeroa izateko aukera gutxiago izango ditu. Dena dela, arrakasta lortzeko gutxieneko bermea behar baduzu, frankizien mundua aukera ederra da, negozio berria arrisku gutxiagorekin eta dagoeneko finkatuta dauden formulak erabiliz abiarazteko aukera emango dizu eta. Adibidez, La Andaluza jatetxe-, taberna- eta sagardotegi-katea, Espainiako hegoaldeko sukaldaritzan espezializatuta dago, low cost prezioekin. Kate horrek ez du eskatzen sartzeko kanonik eta marka-eskubiderik, eta, aitzitik, lokalak eta karta diseinatzeko malgutasun pixka bat uzten du. Kontratuak dirauen bitartean, frankiziak aholkularitza-zerbitzua eskainiko dizu marketina zehazteko, lokala kudeatzeko, sukaldaritza lantzeko, lokal diseinatzeko… Beste frankizia bat: La Colegiala. Artisautzako okindegia da, bertan egindako produktuak eta kafetegi-zerbitzua eskaintzen dituena, osasunaren zaintza, kalitatea, gizarte-konpromisoa eta hurbiltasuna nabarmenduta. Entrepuentes ere frankizia-proposamen interesgarria da. Errioxako familia-enpresa gisa sortu zen eta gaur egun 5 jatetxe ditu eta casual food arloko erreferentzia bihurtu da. Sukaldaritza mediterraneo bizkorra eta berritzailea eskaintzen du, publiko zabalari begira. Zerbitzuaren kalitatea eta arintasuna bateratzen ditu kontzeptuak. Dunkin Coffee frankiziak 250 denda baino gehiago ditu Europan eta munduan erreferentziako marka izaten jarraitzen du prezio lehiakorreko opil- eta kafe-salmentaren alorrean. Badu abantaila handi bat: marka sendo batek babestutako negozioa da eta marketin- eta publizitate-estrategia garrantzitsua lantzen du. Frankizien unibertsoan aurki ditzakezun ideia askoetako batzuk baino ez dira. Sektore horren inguruan egiten diren azoka ugarietako batean aurkituko dituzu. Dena dela, erabakia hartu aurretik kontuan hartu frankizian arrakasta izateko gakoak. Eta negozio berria kudeatzeko laguntza behar baduzu, Gaztenpresara jotzeko aukera ere badaukazu: zure enpresa abiarazteko behar duzun babesa emango dizugu, edota abian den negozioak behar duen bultzada emango diogu profesionalik onenen laguntza espezializatuaren bidez. Zain gauzkazu! Post gehiago irakurri. Startupei buruzko lege berriaren funtsezko puntuak aztertuko ditugu Otsaila 23, 2023 Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta... Leer más Gaztenpresaren online web-mintegi berriak Otsaila 17, 2023 Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua... Leer más Zibersegurtasuna eta ekintzailetza Azaroa 30, 2022 Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat... Leer más Nola antzeman arriskuei proiektu berri bat abiatzerakoan Iraila 16, 2022 Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko... Leer más Elkarrizketa HALO Donostia-ri: “Sare sozialei esker gure bezeroekin harremanetan egoten gara eta haien feedback-a jasotzen dugu. Azken hori oso garrantzitsua da gure lanean” Uztaila 29, 2022 HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri. HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio... Leer más Elkarrizketa Iñaki Carreterori: “Ingravity Dreams zera da, maitasuna, gogoberotasuna eta profesionaltasuna gure abereei laguntzeko, gauza txikiak zainduz.” Uztaila 15, 2022 Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere. Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...
Eztena antzerki jardunaldiak, Covid-ak behin baino gehiagotan moztutako programazioari berriro eutsita, Xanti Agirrezabalaren ‘Satiro’, Maite Aizpuruaren ‘Erresistentzia arazo fisikoa da’ eta Erika Olaizolaren ‘Panpina’ eskaini dizkigu azken txanpan. Hartara, hiru dira lerro hauetan hizpide izango ditugun antzezlanak. Guztiz ezberdinak baina kezka feminista eta garaikide beretik sortuak: gorputza/itxurak, zenbateraino askatzen nau, zenbateraino nauka preso? Zenbateraino dugu gozamen iturri ala (auto)debeku? Zenbateraino gara besteok ikusten duten forma hori? Hiru aktore, hiru antzezlan, hiru testu, hiru bakarrizketa. Hiruretan ironia, probokazioa eta ausardia. Hiruretan oholtza eta publikoa ziurtasunez menperatzen duten antzerkigile gazte ausartak, euskal eszena berritzen eta indartzen. Hiruretan umore, barre eta algarez bilduriko ikuskizuna, exagerazioaren bidetik, parodiaren bidexkatik, burlaren xendratik. Horixe dute tonu komuna, baita gustu oneko teatro burgesa alde batera uztea ere. Satiroz mozorrotutako Xanti Agirrezabala aktorea erotismo eta sexu instintuaz mintzo zaigu kaiola baten barruan dagoela. Arren genitaletatikoak, bultzada erotiko dionisiakoak aletzen dizkio publikoari. Maite Aizpuruak, aldiz, txosten mediku eta ariketa fisikoen artean korri egiteko zintadun makina lagun duela, haurtzaroko gorputz gaixo eta ‘akastuna’ gorputz disidente bihurtzen du. Erika Olaizolaren protagonistak bi irudi ezberdinekin lotzen ditu istorioaren bi muturrak: hasierako musika-kaxatxoko dantzari perfektuak, ikusleen gozamena asetzen duena, bukaeran bere buruari ematen dio plazera. Guztiz eraldatu eta askatu da Erika Roibos izeneko aktorea, kamerino zein eszenatokian zehar bere bizipen eta erabakiei buruz kontu-kontari dabilkiguna. Hori guztiagatik ezin isilean utzi, Miren Gaztañagaren ‘Stereo’ lana. Aldeak alde, baina hemen iruzkindutako hirurekin batera familia bat osatzen dute gure antzerkiaren genealogian. Badakizue, ‘nolako zura, halako ezpala’. Eta, hori guztiagatik, Gaztañagaren piezak izan dituen antzeko prestigio eta emanaldi oparoak izan beharko lituzketelakoan gaude.
Pasealeku irisgarri hauek ondorengo ezaugarriak dituzte: aldapa leunak eta atseden guneak, lurzoru sendoa, irristagaitza eta deformatu ezinezkoa, bi mailatako eskudelak, ezintasunak dauzkaten pertsonentzako egokitutako altzari eta zerbitzuak, argiketa, braillez idatzitako panel adierazle eta informatiboak... Horiek guztiak, parke natural batentzat egokiak diren materialak erabilita. Arantzazuko ibilbide irisgarria Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatzen den 1.200 metro luzerako ibilbide irisgarri hau, Arantzazuko Santutegitik abiatzen da eta Gomistegi baserri ingurura iristen da, egun Baserri Eskola. Pasealeku irisgarri honek ondorengo ezaugarriak ditu: aldapa leunak eta atseden guneak, lurzoru sendoa, irristagaitza eta deformatu ezinezkoa, bi mailatako eskudelak, ezintasunak dauzkaten pertsonentzako egokitutako altzari eta zerbitzuak, argiketa, braillez idatzitako panel adierazle eta informatiboak... Horiek guztiak, parke natural batentzat egokiak diren materialak erabilita. Ikusi Larraitzeko ibilbide irisgarria Ibilbide irisgarri honek Larraitz auzoa Abaltzisketako hirigunearekin lotzen du. Pasealekuak inprimatutako hormigoi armatuzko lurzorua dauka, inguruko kareharrizko harkaitzaren itxurakoa. Ibilbidean 2 begiratoki daude panel panoramikoekin, Aralar Parke Naturalak eta inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatzeko. Paneletan, inguru honetako gai esanguratsuenak azaltzen dira: artzaintza, etnografia, ornitologia, mitologia,...
«Emakume sortzaile euskaldunok hiru baldintza erabakigarri jasaten ditugu bizi garen gizarte honetan, zapalkuntza egoerak modu hirukoiztuan pairatuz. Lehenik, emakume bezala sailkatua izateak gure sortzaile ibilbidea erabat baldintzatzen du hasiera-hasieratik. Bigarrenik, kultur langile gisa aritzeak, gaur egun oraindik, bigarren mailako langile izatea esan nahi du. Hirugarrenik, emakume kultur langile izate horri hizkuntza gutxitu batean aritzea gehitzen badiogu, zailtasunen kopurua berehala hirukoizten zaigu. Emakume izanik, aipatutako zapalkuntzak pilatzen doaz, zailtasunen karanbola hirukoitza osatuz. »Emakume sortzaile askok rolen izenak zein kontzeptuak berak aldatu nahiko lituzke. Argi dago autore, zuzendari zein interprete izateko modu garaikideagoak aspalditik daudela mahai gainean, eta haiek zerikusi handia dutela lan egiteko modu saretuagoekin, ardurak gehiago banatzearekin, prozesuei eta horietan sortzen diren harremanei garrantzia ematearekin, klasikoki emakumezkoei gehiago atxiki izan dizkiegun moduekin». Eneritz Artetxek enkarguz sortu zuen bertan irakurri dezakezun azterketa. EHAZE elkartea osatzen dugunon iritziz, gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke. Emakumeek euskal eszenan duten presentzia aztertzea ez delako soilik zenbakiez eta kupoez hitz egitea, teatroa bera ulertzeko eta zabaltzeko moduari eragiten dioten sakoneko aldaketez baizik. Eneritz Artetxe Aranaz Eneritz Artetxe Aranaz Gernikan jaio zen 1972. urtean. Haur Hezkun­tzan graduatua da eta bere formakuntzak antzerki zein musika ikasketak biltzen ditu bere baitan. Adierazpenaren munduak ume-umetatik erakarri zuen Eneritzen interesa: literaturak, bertsolaritzak, marrazketak eta musikak. Hala ere, lilura gehien eragiten zion eremua an­tzerkiarena zen, horrek eskaintzen baitzion beste arte forma guztiak uztartzeko parada ezin hobea. Horrela bada, ikastolako garaietan Eneritzek edozein ordu libre erabiltzen zuen bere ikaskideekin antzerki txikiak eta inprobisazioak antolatzeko. Hala ere, institutuko ikasketak bukatu beharko zituen antzerki formakuntzarekin hasteko, Basauriko antzerki eskolan lehenbizi eta Philippe Gaulier antzerki pedagogoarekin ondoren, Londresen. Eneritz Artetxek antzerkian, antzerki pedagogian, ipuin kontalaritzan eta telebistan garatu du gehienbat bere ibilbide profesionala. Antzerkiari dagokionez, hainbat talderekin zein produkzio ezberdinetarako egin izan du lan, hala nola Maskarada, Gorakada, En la Lona, Arriaga antzokia… Antzerki pedagogo bezala, aldiz, unibertsitate, institutu, antzerki eskola, kultur etxe eta antzerki talde amateur ugarirentzat aritu da lanean. Duela zazpi urte Dxusturi Teatroa konpainia sortu zuen, eta haren bidez taularatu ditu Konpotaeta Karramarroa bakarrizketak eta zenbait ipuin kontaketa saio. Gaur egun Eneritz murgilduta dago Dxusturi Teatroaren hurrengo lanean, baita Lekeitioko Arropaineko Arragua zentroan aurrera eramaten ari den Espazioa eta gauzak proiektu pedagogikoan ere.
Sisiforen paperak antzezlana urtarrilaren 28an Donostiako Victoria Eugenian. Ezin galdu euskarazko kazetaritzaren historiako pasarte beltzenetakoa trama gisa duen obra ikusteko aukera. Blog honetan lantzen dugun ARGIAren historian ere zirriborro beltza da. Zorionez, antzerkiak asmatzen du pasarte umoretsuen eta hausnarketen bidez tortura berez den dramaren putzuan ez itotzen, ikusleak aktoreei begira egingo duen bidaia emozionalean orekari eutsi ahal izateko moduan. Harkaitz Canok idatzitako hariak josten ditu aldi berean bi mundu, taula gainean askotan momentu berean ikusiko ditugunak: kontakizuna ekintzen bidez aurrera eramaten duen epaitegi eta komisarietako mundua, batetik, eta lankideen harremanen garapena kontatzen duen egunkari baten erredakzio barruko bizitza, bestetik. Mundu horietako bakoitzak du bere hizkuntza, epaileak eta torturatzaileak gaztelaniaz mintzo baitira. Mundu horietako bakoitzak bere gaiei buruzko gogoetak eta autokritikak, ofizioei lotutako bitxikeriak… eta bi munduak tarteka lotu egingo dira: agerikoa denez, epaile eta guardia zibil horiek erredakziora sartu eta egunkaria itxiko dutelako, eta mundu bakoitzaren gogoetak eta erreferentziak bestera iritsiko direlako. Metafora indartsurik ere bada: komisarian torturan oinarritutako interrogatorioak egiten ari diren bitartean, erredakzioan kazetaritzako elkarrizketen helburuaz arituko dira hausnarketan; hiru bider errepikatzen da joko hau, bakoitzean elkarrizketaren helburua bat dela teorizatuz: kazetariak nahi duena elkarrizketatuaren ahotan jartzea; elkarrizketatuak esan duena ahalik leialen islatzea; eta elkarrizketatuak esan nahi izan duena (baina esatera iritsi ez dena) idaztea lortzea. Estimatzen da kasu zehatz batzuei beharrean, egiturazko arazoari eusten diola antzezlanak: torturan oinarritutako interrogatorioek botere banaketa omen dagoen demokrazia batean jokatzen duten paperaz hausnartuko dute torturatzaileek eta epaileak. Alegiazkoak dira Alea egunkaria eta pertsonaiak, baina errealitatean gertatu zirenen fikziozko isla ere bai eta ikuslea ezinbestean arituko da igarle lanean, nor zen nor asmatu nahirik, eta egiazko zein pasarte zegoen jolasezkoaren oinarrian. Joko horretan nahasgarri da bi denbora errealak fusionatu izana, nahiz eta obra bezala funtzionatzeko baliagarri dela ulertu: alegia, itxi zutenean egunkarian lanean ari ziren pertsonak, elkarrizketa gaiak, garaia… bat zirela, eta atxilotu zituztenen garaia, giroa, pertsona-taldea eta funtzioak beste batzuk, egunkariaren sorrerakoa. Egunkaria itxi zuteneko garaia ongi islatzen dute manifestazioko irudi errealek, beste egunkari bat martxan jartzeko langileen kemenak eta ekimenak, eta erredakzioko langile batek telefonoz duen elkarrizketak: “Justiziari bere bidea egiten utzi behar zaiola? Benetan hori da zure adierazpen ofiziala? Eskerrik asko, Kultur Kontseilari jauna”. Jakinik fikzioak badituela bere arauak eta dena ez dagoela taularatzerik, atxilotutako guztien erreferentzia (alegizkoa) gehitzea ekarpen handia litzateke herritarrak oraindik oso presente duen gertakizun haien oroimenerako. Zorionak antzezlana taularatu duen talde handi eta osoari, hurrengo egunetan buruan oihartzunak eta gogoetak uzten dituen horietakoa baita. Hainbeste, zeren eta ia-ia kirol orriak irakurtzen hastera animatzen baitu.
Gaur egun, liburuak berrogeita hamar bat hizkuntzaren artean itzultzen direla dio David Bellosek 2011n argitaratutako liburuan[1]. Munduko aniztasun linguistikoa kontutan izanda, berrogeita hamar hizkuntza gutxi batzuk baino ez dira, baina aski dira munduko irakurleen gehiengoa biltzeko. Oin ohar batean, halere, David Bellosek Words Without Borders aldizkari digitala aipatzen du salbuespen moduan. Aldizkari honek 105 hizkuntza ezberdinetan sortutako literatur lanen itzulpenak argitaratu ditu ingelesez. Baina oraingoz ezin dugu esan liburuen merkatuan eraginik izan duenik. Ingelesez itzulpen gutxi argitaratzen direnez, aldizkari honen zeregina are garrantzitsuagoa da. Bellosek ingelesari buruz datu interesgarriak aipatzen ditu: gehien itzultzen den sorburu-hizkuntza da eta itzulpen gutxien dituen xede-hizkuntza. Kontraesana dirudien arren, sorburu-hizkuntza garrantzitsua denez, zubi-hizkuntza bezala erabiltzen da maiz. Adibidez, Mo Yan idazle txinatarraren sei eleberri ingelesetik gaztelerara itzuli dira, txineratik itzuli beharrean. Baina ez naiz zeharbidezko itzulpenen gaiarekin sartuko[2]. Beste galdera bat datorkit gaur burura: aldizkari digitalek hizkuntza periferikoen itzulpenak sustatzeko bidea eskaintzen al dute? Words Without Bordersek euskal literatura argitaratu duen edo ez begiratzea da nire lehen erreakzioa. “Find & Search” atalean “Basque” aukeratu ondoren, Sarah Turtle eta Iñaki Mendigurenen itzulpen bat argitaratu dutela ikusi dut: Harkaitz Canoren “You shouldn’t make it too easy for them” narrazio laburra. Asymptote aldizkarira jo dut gero. Eta eskubialdean ageri den hizkuntza barran “Basque” aukeratu ondoren, ingelesera itzulitako testu suediar bat aurkitu dut. Akats bat dela pentsatu dut. Baina ingelesezko itzulpenaren eskuinaldean Itxaso Rodriguez-Ordoñezen euskal itzulpena aukera daiteke. Beraz, kasu honetan, euskaraz itzulitako testu bat argiratu dute. Horrek bai harritu nauela. Gero, beste bilaketa bat egin dut: Hong Kongeko literaturaren itzulpenak argitaratu dituzten ala ez jakin nahi dut. Asymptote aldizkarian, bilaketak hizkuntzen arabera egin ahal izateaz gain, mapa batean ere egin daitezke. Hong Kong aukeratu ondoren, hiru testu agertu zaizkit: narrazio labur bat, poema bat eta elkarrizketa bat. Words Without Bordersen kasuan, aldiz, Hong Kong ez dago zerrendatuta “countries/regions” atalean. Bestalde, Hong Kongeko literatura definitzea ere ez da batere erraza: Hong Kongen jaiotako idazleek idatzitakoa? Hong Kongen bizi diren idazleek idatzitakoa? Hong Kongi buruzko literatura? Gai honen inguruko eztabaidak ugariak dira. Hori ikusita, txineratik itzulitako testuei begirada bat eman, eta bilaketa barran “Hong Kong” hitz gakoa bilatu dut. Denera, narrazio labur bat, komiki bat eta elkarrizketa bat aurkitu ditut. Aipatu ditudan bi aldizkari hauek oso ezberdinak dira: Words Without Borders Estatu Batuetan finkatua dago eta Asymptoteko editore nagusia Taiwanen. Lehenengoa 2003an sortu zen eta bigarrena 2009an. Lehenengoak itzulpenak ordaindu egiten ditu, bigarrenak oraindik ez. Biak irabazi asmorik gabeko erakundeak dira. Bai Hong Kongeko literaturaren eta bai euskal literaturaren kasuetan itzulpen gutxi argitaratu dituzte. Horregatik, Hong Kongeko unibertsitatean klase ematen dudanez, eta hemengo ikasleek txineratik ingelesera itzultzen dutenez, nire ikasleak itzulpenak bidaltzera animatzen ditut aukera dudanean. Itzulpenak argitaratzen hasteko aukera ona iruditzen zait. Ezin esan aldizkari digitalek zenbateraino alda dezaketen literatura periferikoetatik egindako itzulpenen egoera. Ez dakit zenbat irakurle izango dituzten ere. Baina garrantzitsua iruditzen zait bide hau izan badela jakitea. _____________________________ [1] David Bellos, “Global Flows: Center and Periphery in the Translation of Books”, in Is That a Fish in your Ear? Translation and the Meaning of Everything, New York, Faber and Faber, 2011, 202-216. [2] Artikulu honetan hitz egin dugu horri buruz: Aiora Jaka Irizar eta Maialen Marin-Lacarta, “Txinatar literatura euskaraz: zeharbidezko itzulpenetatik zuzenekoetara itzultzaile-bikoteen eskutik”, Uztaro 89 (2014): 39-64.
Japoniarra janaria jateko gogotsu zaude gaur? Orduan leku egokira etorri zara! Hemen, Glovon, Palma-(e)ko Japoniarra jatetxe onenak ditugu, zuzenean zure atera banatzen dutenak. Beraz, nahi duzun Japoniarra janari-mota edozein dela ere, aukera guztiak eskainiko dizkizugu. Zure hirian, Palma-(e)n, Japoniarra janari-banaketa eskaintzen duten 53 jatetxerekin lan egiten dugu. Bota begirada bat eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna! Nola eskatu Japoniarra janaria Palma-(e)n Glovoren bitartez? Eskaria egiteko, besterik gabe deskargatu Glovo aplikazioa edo joan gure webgunera eta sartu zure banaketa-helbidea. Ondoren, arakatu zure inguruko Japoniarra jatetxe-sorta eta egin zure aukera! Behin bilatzen ari zarena aurkitzen duzunean, gehitu zure saskira eta egiaztatu. Hori bezain erraza da! Zure Japoniarra janari-banaketa zurekin izango da, begi-bistan! Palma-(e)n, banaketa-epea batez beste 56 minutu ingurukoa da une honetan. Palma-(e)ko zure inguruko Japoniarra jatetxe onenak Jatetxe ugari daude Japoniarra janaria Palma-(e)n banatzen. Bertakoen gogokoena Sushi King da une honetan, eta bezeroen balorazioa %100 da. Baina hori ez da guztia! Begiratu Glovok Palma-(e)n lan egiten dituen jatetxe guztiak eta aurkitu gustukoen duzuna. Non eskatu Japoniarra janari-banaketa Spain-(e)n Japoniarra janari-banaketa Palma-(e)n ez ezik, Spain-n ere ezaguna da! Japoniarra janaria non gehiago eska dezakezun ikusteko, bisitatu gure ka dezakezun ikusteko, bisitatu gure orri nagusia! Honi buruzko ohiko galderak: Japoniarra (Palma) Non eskatu Japoniarra janari-banaketa Spain-(e)n Japoniarra janari-banaketa Palma-(e)n ez ezik, Spain-n ere ezaguna da! Japoniarra janaria non gehiago eska dezakezun ikusteko, bisitatu gure ka dezakezun ikusteko, bisitatu gure orri nagusia! Zenbat kostatzen da Palma aldean Japoniarra kategoriako janaria etxean jasotzea? Japoniarra kategoriako janaria banatzen duen Glovo-ko jatetxe bakoitzak bere banaketa-tarifa du. Jatetxearen webgunean aurki dezakezu; haietako batzuek doan ere banatzen dute! Ez ahaztu eskaintza bereziak bilatzea. Zenbat denbora itxarongo dut Japoniarra kategoriako janaria jaso bitartean? Palma aldeko jatetxeek Japoniarra kategoriako janaria banatzeko itxaron behar den denbora 56 minutukoa da. Jatetxe bakoitzak gutxi gorabehera zenbat denbora behar duen ikusteko, joan Glovo-ko haren orrira. Zein dira Palma aldean Japoniarra kategoriako janaria zerbitzatzen duten Glovo-ko jatetxe baloratuenak? Azken hilabetean, Japoniarra kategoriako janaria zerbitzatzen duten jatetxerik onenak Sushi King, Daruma eta Sushi Bar dira. Eman iezaiezu begiratu bat.