text
stringlengths 99
920k
|
|---|
EAJ-PNVk Merkataritzarako udal sail bat sortuko du, sektorearen suspertze eta modernizazio planak bultzatzeko
BERRIAK MULTIMEDIA AGIRIAK AGENDA ES | FR | EN
BERRIAK
MULTIMEDIA
AGIRIAK
AGENDA
VIDEOBLOGA
HARREMANETARAKO
Gure Egoitzak
Alderdikidetu
Harpidetu buletinera
EZAGUTU EAJ-PNV
Barne erakundea
Historia eta ideologia
Batzar nagusia
Gardentasun
Urteko kontuak
EAJ-PNVk Merkataritzarako udal sail bat sortuko du, sektorearen suspertze eta modernizazio planak bultzatzeko
Auzo merkatuen berreskurapena eta negozio aukera berriak eskainiko dituen ekitaldi politika bat, merkataritzarako agenda gasteiztarrean ere nabarmenak dira
16
Maiatza
2019
Araba
PARTEKATU
16 Maiatza 2019 | Araba
Euzko Alderdi Jeltzaleak, Gerardo Armesto plaza aukeratu du, Gasteiz Etorbidea eta Merkatuaren ardatzean hai zuzen ere, datorren legealdira begira bertako merkataritzarekiko bere konpromisoak aurkezte aldera. Ana Oregi, Gorka Urtaranek Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaitzako bigarrenak, merkataritza jarduerara bideratutako hutsik dauden lonjen berreskurapena, hamalau auzo merkatuen berraktibatzea edo, bertako merkataritzarentzako negozio aukera berri gisa, “on line” bidezko salmenten promozioa bezalako proposamenak zerrendatu ditu. Merkataritzarako udal sail berri batek zuzenduko dituen neurriak guztiak ere, eta EAJ-PNVk saila sortzeko erabateko konpromisoa agertu du.
“Bertako eta hurbileko merkataritza, Vitoria-Gasteiz bezalako superhiri bateko funtsezko zati bat da, ez bakarrik jarduera ekonomikoa eragiten duelako, baizik eta dauden tokietan gizarte jarduera eragin, enplegua sortu eta, orohar, bizi kalitatea eskaintzen duelako, bai hirigunean, bai auzoetan ere. Hori dela eta, gure hauteskunde programako ardatzetako bat da, zeinetan sektorearekin batera jarduera hauxe bultzatzeko, bederatzi lankidetza neurriz osatutako sorta proposatzen dugun”, zehaztu du Ana Oregik.
Proposamen jeltzaleen banakapenean, 2023-2030 Merkataritza eta Ostalaritzarako Plan Estrategiko berria agertzen da, zeinen erredakziorako, orain dela lau urte martxan jarritako plan estrategikoaren neurriak baliozkotu diren eta dagoeneko, neurrietako %90 egikaritu diren. “Inguruko hiriekin alderatuta merkataritza eta ostalaritza desberdin bat sustatuko duen plan nahi dugu, lehiakorrak, modernoak, kalitate gorenekoak, sozialki arduratsuak eta bertan bizi direnei zein bisitatzen gaituztenei bideratutakoak. Lehen aldiz ezagutzen dituztenek, esperientzia errepikatu gura dezaten”, azpimarratu du Oregik.
Bost Enparantza, Santa Barbara plaza bezalako espazioetan EAJ-PNVk legealdi honetan hiriguneko merkataritza berreskurapena bultzatzeko ekimena, aurrera darrai, berraktibatze filosofia auzoetara zabalduz. Horretarako, funtsezko erreminta, merkatari eta ostalariekiko kontaktua eta lankidetza izaten jarraituko dute, eta horretarako, besteak beste, zera proposatzen da: merkataritzarako udal saila, sektoreari ahal den esparru guztietatik laguntza eskaintzea izango duena jomuga.
Oregik, datorren legealdira begirako programaren beste ardatz bat, merkataritza esparruan, auzoetako merkatuen eta hutsik dauden lonjen berreskurapena dela azpimarratu du. “Hamalau auzo merkatuen kokapen ona aprobetxatu behar dugu, berton jarduera berriak sortzeko, ez bakarrik merkataritzarekin erlazionatutakoak, baizik eta kultura kudeaketarekin ,erakusketa espazioekin eta berrikuntzarekin erlazionatutakoak. Networking eta coworking irudiak erabiltzea ere proposatzen dugu, auzokideen eta merkatarien beraien eskutik merkatuak berrasmatuz”, zehaztu du hautagaitza jeltzaleko bigarrenak.
Jarduera gabeko espazioetan esku hartzeaz gain, EAJ-PNVk, merkataritza eta ostalaritza sektoreetan lan egiten duten pertsonei, euren negozioen erronkei arrakastatsu aurre egiteko beharrezko erremintak ematearen alde agertzen da. Horretarako, etengabeko formakuntza ahalbidetuko zaie, berezia, etorkizunera begiratzen diona eta teknologia berrietan eta berrikuntzan gako den informazioarekin. “On line bidezko salmentak bultzatu nahi ditugu, bertako merkataritzarentzako diru sarrera gehiagoren iturri gisa eta negozioa beste hiri batzuetara zabaltzeko aukera izan dezaten. Eta sektorearen profesionaltasunaren hobetze hau, gainontzeko instituzioekin eta erakunde eta merkataritza eragile guztiekin lankidetzan abiaturik”, zehaztu du Ana Oregik.
Gaur aurkeztutako merkataritza programaren beste atal bat, ekonomia zirkularrarekin eta Vitoria-Gasteizko landa eremua osatzen duten 63 guneekin erlazionatutako hori da. Ana Oregik argudiatu duenez, nekazal espazio honen aberastasunak hurbileko merkataritza baten aldeko apustua ahalbidetzen du, 0 kilometroarekin erlazionatutakoa, bertako produktuei so egiten diena, ekologikoak eta iraunkorrak direnak. “Sasoiko produktuen ekoizpena bultzatzeko moduan gara, baita ustiakuntzen jarraikortasuna eta errentagarritasun handiagoa izango duten mini enpresen sormena bultzatzea ere. Honela, gure landa eremuak irabazteaz gain, kontsumitzaileak ere irabazle gara, elikadura osasuntsu eta osasungarri baten onurez gozatzeko aukera izango baitugu”.
Estrategia hau osatzeko, EAJ-PNVk Basaldea proiektua garatzen jarraitzea ere proposatzen du. Produktu ekologikoen ekoizpena sustatzera begira sortutako ekimen honek, nekazal enplegua sortzea ere du helburu, horretarako, erosle potentzialera helduko den hornikuntza logistiko baten egitura sortuz. Azken lau urteetan egindako lanean ostean, oraingo konpromisoa, Abetxukon sortutako ekoizpen ekologikorako hazitegia funtziona dezan eta erabateko etekina izanda.
MAIATZAk 16 | Propuestas
Merkataritza zinegotzi berria. Vitoria-Gasteiz
PARTEKATU
INTERESATU ZAITEZ
EKA. 02
EAJ-PNVk eta PSE-EEk foru eta toki erakundeen gobernagarritasunerako adostu duten akordioa
EKA. 04
Euskal Taldeak amaiera ematen dio legealdiari 3.500tik gora alditan hitza hartu ondoren, ehunka ekimen aurkeztuta eta Euskadira lorpen historikoak ekarri ondoren
Aitor Estebanen burutzan diputatu jeltzaleek euskal hiritargoaren interesak defendatu dituzte Madrilen azken lau urteotan aurkeztu dituzten 850etik gora proposamenekin
HARREMANETARAKO
Gure Egoitzak
Alderdikidetu
Harpidetu buletinera
EZAGUTU EAJ-PNV
Barne erakundea
Historia eta ideologia
Batzar nagusia
Gardentasuna
INSTITUZIONALAK
Eusko Legebiltzarra
Europako Legebiltzarra
Kongresua
Senatua
Arabako BBNN
Bizkaiko BBNN
BURU BATZARRAK
Araba Buru Batzar
Bizkai Buru Batzar
Gipuzko Buru Batzar
Ipar Buru Batzar
Napar Buru Batzar
Cookien politika
Konfidentzialtasun klausula
EAJ-PNVk cookie-ak erabili ohi ditu bere webgunean nabigatzea ahalbidetzeko, ahalik eta komunikazio onik onena eskaintzeko.
Webgunean arazorik gabe sartzen zarela bermatzeko eta zure pribatutasuna errespetatzeko, cookie batzuk ez baimentzea erabaki dezakezu. Kategoria bakoitzean sartu cookie-ei buruzko informazio gehiago jasotzeko eta aldez aurretik konfigurazioa aldatzeko.
Zure aukerak aplikatuko dira webgune honetan soilik, eta aukera horiek edozein momentutan alda daitezke gure Cookie Politika bisitatuz.
COOKIE-EN KONFIGURAZIOA GUZTIAK ONARTU
Cookie-en konfigurazioa
Pribatutasuna
Interfazea pertsonalizatzeko cookie-ak
Funtzionaltasun-cookie-ak
Analisi- edo neurketa- cookie-ak
Marketin cookie-ak
Pribatutasuna
EAJ-PNVk cookie-ak erabili ohi ditu bere webgunean nabigatzea ahalbidetzeko, ahalik eta komunikaziorik onena eskaintzeko, edukia pertsonalizatzeko, bai eta nola ikusten duzun ere, eta sare sozialetan funtzioak eskaintzeko, bai eta edukiak eskaintzeko sare sozialen bidez bideoak eta edukiak partekatzeko ere.
EAJ-PNVren webguneak, EAJ-PNVrenak ez diren pribatutasun politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ere jasotzen ditu, eta onartzea edo ez onartzea erabaki ahal izango duzu horietan sartzean.
EAJ-PNVk ez dizu, inola ere, publizitaterik erakutsiko, eta zure nabigazio-datuak edo izaera pertsonaleko datuak ez ditu zuk jakin gabe gordeko. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politika.
Webgunean arazorik gabe sartzen zarela bermatzeko eta zure pribatutasuna errespetatzeko, cookie batzuk ez baimentzea erabaki dezakezu. Kategoria bakoitzean sar zaitez cookie-ei buruzko informazio gehiago jasotzeko eta aldez aurretik ezarritako konfigurazioa aldatzeko. Kontuan izan cookie mota batzuk blokeatzeak ondorio kaltegarriak ekar dizkizula EAJ-PNVren webgunean nabigatzeko orduan eta guk eskaini ahal dizugun informazioan Edozein momentutan alda dezakezu jarraian aukeratuko dituzun cookie-en konfigurazioa.
Informazio gehiago jasotzeko, sar zaitez gure Cookie Politika.
Cookie teknikoak (beharrezkoak)
Erabiltzaileei ahalbidetzen diote webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea, bai eta horren barruan ematen diren aukera edo zerbitzuak baliatzea. Esate baterako, saioa identifikatzea, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, sarrera murriztua duten guneetara sartzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaria egitea, nabigatzen den bitartean segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak zabaltzeko edukiak biltzea edo sare sozialetan edukiak partekatzea.
Lehenetsita dago horiek kargatzea, beharrezkoak baitira webgunearen funtzionamendurako.
Izena
Hornitzailea
Deskribapena
Iraunkortasuna
local_storage_support_test twitter.com Cookiea erabiltzen da nabigatzaileko biltegiratze lokalaren funtziorako. Funtzio horrek aukera ematen dio webguneari azkarrago kargatzeko, prozedura jakin batzuk aurretik kargatuz. Iraunkorra
PHPSESSID google.com Erabiltzaileen egoerak gordetzen ditu orrialdean egiten diren eskari guztietan. Iraunkorra
rc::a google.com Cookie hau erabiltzen da gizakien eta bot-en artean ezberdintzeko. Hau onuragarria da webgunearentzat, webgunearen erabilerari buruzko txosten baliagarriak egitera begira. Iraunkorra
rc::b google.com Cookie hau erabiltzen da gizakien eta bot-en artean ezberdintzeko. Saioa
rc::c google.com Cookie hau erabiltzen da gizakien eta bot-en artean ezberdintzeko. Saioa
Interfazea pertsonalizatzeko cookie-ak
Pantailarako eta pantaila-formaturako lehenespenak gogoratzea ahalbidetzen dute.
Izena
Hornitzailea
Deskribapena
Iraunkortasuna
lang cdn.syndication.twimg.com Erabiltzaileak webgunea ikusteko aukeratu duen hizkuntza gogoratzen du. Egun 1
Analisia edo neurketa egiteko cookie-ak
Bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzea ahalbidetzen digute, bai eta gure webgunea nola erabiltzen duzun ulertzea. Horrela, datu gehiago ditugu gure webgunearen errendimendua hobetzeko.
Izena
Hornitzailea
Deskribapena
Iraunkortasuna
_ga eaj-pnv.eus Identifikazio bakar bat erregistratzen du, bisitariak webgunea nola erabiltzen duen jasotzeko datu estatistikoak sortzeko erabiltzen dena. 2 urte
_gat eaj-pnv.eus Google Analytics-ek erabilia, eskarien tasa kontrolatzeko. Egun 1
_gid eaj-pnv.eus Identifikazio bakar bat erregistratzen du, bisitariak webgunea nola erabiltzen duen jasotzeko datu estatistikoak sortzeko erabiltzen dena. Egun 1
personalization_id twitter.com Twitter-ek ezarria- cookie-ak bisitariari ahalbidetzen dio bere Twitter profilean web-aren edukia partekatzea. 2 urte
Jokaeraren araberako publizitate-cookie-ak
Erabiltzen dira erabiltzaileen jokaeraren arabera webguneetan ikusten dituzun publizitateak kudeatzeko eta pertsonalizatzeko. Jokaera hau antzematen da nabigatzeko ohitura jarraituak behatuz, iragarki esanguratsuak eta erakargarriagoak erakusteko.
Cookie hauek hirugarrenek kudeatzen dituzte (Facebook, Twitter, Google), orrialde berean sare sozialetako funtzioak eskainiz, bai eta bideoak zabaltzeko edukiak edo sare sozialen bidez edukiak partekatzeko.
EAJ-PNVk ez du publizitaterik erakusten, ez jokaeraren araberakoa ez beste inolakoa ere. Zure nabigazio-datuak ere ez ditu gordeko edo izaera pertsonaleko datuak jasoko, zuk berariaz jakin gabe.
Izena
Hornitzailea
Deskribapena
Iraunkortasuna
__widgetsettings twitter.com Twitter-ek ezarria- cookie-ak bisitariari ahalbidetzen dio bere Twitter profilean web-aren edukia partekatzea. Iraunkorra
_fbp eaj-pnv.eus Facebook-ek erabilia publizitate produktu batzuk emateko; adibidez, hirugarren iragarleen eskaintzak denbora errealean. 3 hilabete
ActivityInfo2 serving-sys.com Bisitariari eduki eta publizitate garrantzitsua aurkezteko erabiltzen da - Zerbitzua kanpoko publizitate-hornitzaile-taldeek hornitzen dute, eta denbora errealeko eskaintzak eskaintzen dizkiete iragarleei. 3 hilabete
ads/ga-audiences google.com Google AdWords-ek erabili ohi du bezero bihurtzeko aukera duten bisitariekin konektatzeko ,eta bezeroaren webguneen bidezko online portaeran oinarritzen da. Saioa
fr facebook.com Facebook-ek erabilia publizitate produktu batzuk emateko; adibidez, hirugarren iragarleen eskaintzak denbora errealean. 3 hilabete
i/adsct t.co Cookie-a Twitter-ek erabiltzen du, Twitter-reko publizitate-edukiaren bidez webgunera zenbat bisitari sartzen diren zehazteko. Saioa
i/jot twitter.com Bisitariarentzako identifikatzaile bakarra ezartzen du, kanpoko iragarleei (hirugarrenei) bisitariarengana publizitate nabarmenarekin jotzeko aukera ematen diena. Zerbitzu konbinatu hori publizitate-zentroek ematen dute, eta horiek denbora errealeko eskaintzak eskaintzen dizkiete iragarleei. Saioa
IDE doubleclick.net Google DoubleClick-ek erabiltzaileak webgunean egiten dituen ekintzak erregistratu eta informatzeko erabiltzen du, iragarlearen iragarki bat bistaratu edo bertan klik egin ondoren, iragarki baten eraginkortasuna neurtzeko eta erabiltzailearentzako iragarki espezifikoak aurkezteko. Urte bete
NID google.com Identifikazio bakarra erregistratzen du itzultzen den erabiltzailearen gailua identifikatzeko. Identifikazioa erabiltzen da iragarki zehatzetarako. 6 hilabete
OT_10254 serving-sys.com Klasifikatu gabea Saioa
OT2 serving-sys.com Erabiltzaileak webgunera eginiko bisitekin erlazionatutako datuak biltzen ditu, besteak beste bisita kopurua, webgunean ematen den bataz besteko denbora eta kargatu diren orrialdeak, iragarki zehatzak erakusteko helburuarekin. 3 hilabete
pagead/1p-user-list/# google.com Erabili ohi da bisitariak produktu edo ekitaldi zehatzetan interes berezia erakutsi ote duen ikusteko eta bisitariak webguneen artean nola nabigatzen ote duen antzemateko- Hau erabili ohi da publizitatean egin beharreko ahaleginak neurtzeko eta guneen arteko emisio tasa errazteko. Saioa
SZMKSessionId eaj-pnv.eus Erabiltzaileak askotariko webguneetan duen portaerari buruzko informazioa biltzen du, publizitate eraginkorragoa erakusteko- Webguneari ere ahalbidetzen dio erabiltzaileak iragarki berbera ikusteko aldiak mugatzea. Iraunkorra
t1 serving-sys.com Bisitariak askotariko webguneetan duen portaerari buruzko informazioa biltzen du. Informazio hau webgunean erabiltzen da publizitatearen eraginkortasuna neurtzeko. 3 hilabete
test_cookie doubleclick.net Erabiltzailearen nabigatzaileak cookie-rik onartzen duen egiaztatzeko erabilia. Egun 1
tr facebook.com Facebook-ek erabilia publizitate produktu batzuk emateko; adibidez, hirugarren iragarleen eskaintzak denbora errealean. Saioa
u2 serving-sys.com Erabiltzaileak webguneetara egiten dituen bisitekin lotutako datuak biltzen ditu, webgunean agertzen diren iragarkien eraginkortasuna ebaluatzeko. 3 hilabete
|
VideoMemoPada, Irati Axperentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/videomemopada-irati-axperentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/videomemopada-irati-axperentzat/@@download/image/irabazlea_irati_1367493849.jpg
VideoMemoPada, Irati Axperentzat
Bagenekien bideo laburrak grabatzeko balio duen hozkailuko imana ez zela oharkabean pasako… eta halaxe izan da! Parte hartu duzuenen artean, gehienek zuzen erantzun diozue galderari: Ai Laket!! elkartearen Lonja Laket proiektuak eskuratu du Europako Pompidou Saria. Baina opari bakarra genuen, eta Otxandiora bidali dugu, Irati Axperen etxera. GAZTEZULO betidanik ezagutzen zuen arren, lagunaren aldizkaria irakurtzen zuela aitortu digu 26 urteko gazteak, eta iazko Durangoko Azokan harpidetza egitea erabaki zuela. Bejondeizula!
|
Gelako ikaskide bakoitzari opari bat egingo diogu. Leku batean ostatu hartzeko erabakia adostuko dugu.
|
Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak "Oparitu Eibar" promozio-kanpaina berria jarriko du abian apirilaren 3an, astelehena, 300 txartel saltzeko — Eibarko Udala
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Español
Atarian bilatu
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Eibarko Udala
Nabigazioa
Toggle navigation
Eibarko Udala
Sarrera
Eibar
Eibar
Kale izendegia
Eibarrera etortzeko bideak
Demografia
Datu soziolinguistikoak
Turismoa
Garraioak
Intereseko informazioa
Udal adierazleak
Larrialdiak
Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak (2023-05-28)
Udala
Udala
Alkatea
Aginte-organoak
Udal Araudia
Araudia tramitatze bidean
Udalaren erabakiak
Aurrekontuak
Udal sailak eta zerbitzuak
Zerbitzuen kartak
Udalaren egitura: telefonoak eta emailak
Udal planak eta programak
Hirigintza-plangintza
Next Generation EU berreskurapenerako funtsen dirulaguntzak
Identitate bisual korporatiboa
Etika eta Gobernu Onaren Kodea
Auzoetan izandako bilerak
Udala sare sozialetan
Eibarko Udalaren mugikorretarako app edo aplikazioa
NANren eta Pasaportearen bulegoa
Tramiteak eta zerbitzuak
Tramiteak eta zerbitzuak
PEGORA, Herritarren zerbitzurako bulegoa
Aldez aurretiko hitzordua Internet bidez, Pegorara joateko
Eibarko Kontsumitzaileen Informazio Udal Bulegoa (KIUB)
Laguntza, tramiteak elektronikoki egiteko
Informazioaren Segurtasunerako Politika
Dokumentuak balidatzea
Kontratazio publikoaren araudia
Fakturazio elektronikoa
Nire ordainketa: erreziboak, isunak, likidazioak...
Udal tramiteak
Enplegua - Beharginen aukeraketa
Bekak, dirulaguntzak eta laguntzak
Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak
Abisuak, kexak eta iradokizunak
Harpidetzak
Kontratatzailearen profila
Kontratuen erregistroa
Kontratatzailearen profilerako harpidetza
Albisteak
Agenda
Agenda
Coliseoa
Sarrera
Albisteak
Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak "Oparitu Eibar" promozio-kanpaina berria jarriko du abian apirilaren 3an, astelehena, 300 txartel saltzeko
×
Info
Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak "Oparitu Eibar" promozio-kanpaina berria jarriko du abian apirilaren 3an, astelehena, 300 txartel saltzeko
2023/03/31
Kanpaina honek —osorik Eibarko Udalak diruz lagundutakoa— aukera emango du txartelak 20 euroan erosi eta 30 euroko erosketak egiteko. Txartel hauen zenbatekoa ekainaren 30a baino lehen gastatu behar da.
Eibarko Udalak, Eibarko Merkataritza Zentro Irekiarekin (ECCA) batera, Oparitu Eibar kanpainaren edizio berria jarriko du abian astelehen honetan, apirilaren 3an. Kanpaina berri honetan, 300 opari-txartel salduko dira, bakoitza 20 euroan, eta 30 euroko produktuak eta zerbitzuak eros daitezke. Interesa duten guztiek bost txartel eros ditzakete NAN bakoitzeko.
Txartelak sustapen honetan saltzen diren 300 txartelak agortu arte eskuratu ahal izango dira, eta zenbatekoa ekainaren 30a baino lehen gastatu beharko da.
Honako abantaila hauek eskaintzen ditu: Oparitu Eibar txartelari atxikitako 200 establezimenduetako edozeinetan erabil daiteke —zerrenda www.erosieibarren.eus webean kontsultatu daiteke—; hirian kontsumoa sustatzen duten sustapen eta deskontuak eskaintzen ditu; eta, horrez gain, abian jartzen diren bonu-kanpainetan ere erabil daiteke.
Txartel horiek www.erosieibarren.eus plataformaren bidez eskuratu ahal izango dira. Plataforma horretan, merkataritza sustatzeko egiten diren ekintza guztiak herritarren eskura ari dira jartzen. Horrela, plataforma eibartar guztiek ezagutuko duten elementu dinamikoa eta ezaguna izatea lortu nahi da, Eibarko merkataritza eta ostalaritzarekin zerikusia duten gaietan.
Oparitu Eibar kanpaina martxan jarri izan den denbora guztian, 850 txartel inguru saldu dira. 2021-2022 kanpainan interesdunek 346 txartel erosi zituzten; eta 2022-2023 kanpainan, Gabonetan egin zen kanpainan, alegia, 505 txartel erosi ziren. Hala, txartel horiek erabiltzeak 50.000 euro inguruko eragina izan du atxikitako dendetan.
Eibar Merkataritza Gune Irekiak kanpaina hau 2021eko abenduan jarri zuen martxan lehen aldiz, Gabonetako kanpainarekin batera. 2021. eta 2022. urteetan Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu zuten ekimen hau. Hala ere, 2023ko ekitaldian, jarritako dirulaguntza osoa Eibarko Udalarena da.
|
Hemen zaude: Hasiera › Ziztu bizian › Zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa
Info
Dokumentuaren akzioak
Twitterren gehitu
Facebooken gehitu
Zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa
2010/05/14 - Unibertsitatea.net
Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Elhuyar Fundazioak lehiaketa antolatu dute: ON Zientzia bideo lehiaketa.
Zientziaren eta teknologiaren hedapenerako bideo amateurren lehiaketa da eta interesa duen edonori dago zuzenduta. Gaia librea da, gehienez 5 minutuko iraupena izan behar du eta urriaren 15a aurretik aurkeztu behar da.
|
Hamaikaetabat Foroari hasiera eman diogu. Hamar egunik behin Athletic-i buruzko galdera luzatuko dizuegu gaiaz pentsatzen duzuena azal dezazuen. 14 forokide izango gara galderak egiteaz eta erantzuteaz arduratuko garenok. Dena den, gurea foro zabala da eta edozeinek parte hartu ahal du bertan. Forokideak izan nahi baduzue, animatu eta bidali mezua www.juanmateozabala.com/hamaikaetabat helbidera.
Aste honetako galdera Fontsik egin du eta honako hau da:
Azken hiru entrenatzaileetatik zein izan da taldeari gehien eskaini diona (kidetasunean, jokoan, ilusioan…)?
Sarrera guztiak irakurri | Atalak: hamaikatarron txokoa, sailik gabekoa
19 Erantzun orain arte.
016 taldea dice:
6 febrero, 2014 a las 16:58
Gehienok Bielsa izan dela pentsatzen dute, jokatzeko modu berri bat irakatsi zielako.
Dena den, gutako batek pentsatzen du Caparrós izan zela taldea egin zuena eta Bielsak taldea eginda aurkitu zuela, beraz bere ustez Caparrós izan da taldeari gehien eskaini diona.
Responder
hamaikaetabat dice:
6 febrero, 2014 a las 17:47
Batzuetan inportanteagoa da taldearen egoera entrenatzaile bera baino.Bielsaren taldearen jokoa urte luzez gogoratuko dugu, baina bigarren denboraldian giroa gehiegi petraldu zen (grabazioak, LLorente eta Amorebietaren kasuak, Lezamako lanak, Macuaren aldeko batzuen jarrera…)
Joan zenean pena handia sentitu nuen, berak lortutakoa behin baino ez zelako aurretiaz gertatu (Koldo Agirre 1977an. Hala ere, nahiago dut aurtengo denboraldia iazkoa baino, joko onari lasaitasuna erantsi behar zaio eta
Responder
Maite dice:
6 febrero, 2014 a las 18:16
Nahiz eta Caparros izan taldea egin zuena, Bielsak bere ukitua eman zion, eta horri esker denboraldi ikaragarria bizi genuen argentinarraren lehenengo urtean. Nik ez dut sekula urte hori ahaztuko!! Bielsaren bigarren urteaz ezin dugu berdina esan…
Momentu arte Valverdek taldearen oreka lortu duela uste dut, joko ona eta giro ederra. Gainera, sailkapenean taldea Champions postuetan sendo mantentzea lortu du.
Responder
patxi dice:
6 febrero, 2014 a las 22:15
Nire ustez, Bielsak piztu zuen ilusio gehien, bai taldean, bai zaletuengan, «erotze» puntua zuen eta. Horregatik, berak lortutakoa zail du Valverdek.
Responder
larroikoa dice:
2 diciembre, 2014 a las 11:41
Zurekin bat nator, Patxi. Eta, Meñakako Lotina entrenatzaile moduan zer?.
Responder
Mugatzaileak dice:
7 febrero, 2014 a las 10:04
Oinarria Caparrosena da baina Bielsaren estilo bereziari esker, Athletic-en izena Europan zehar ezagutzera eman zen. Aspaldi bizi izan ez zen ilusioa piztu zuen, orain arte dirauena. Valverderen emaitzak onak izan arren, lehoiek ez dute Bielsarekin ematen zuten beldur hura ematen. Gure ustez LLorente falta zaigu…
Responder
Jon dice:
7 febrero, 2014 a las 20:50
Nire ustez bakoitzak gauza desberdinak eskaini dizkio Athletiki.
Caparrosekin, nahiz eta joku erakargarria ez egin, Final bat berriz ere jolastea lortu genuen. Asko eta askok,ni barne, ez genuen Athletik Final bat jolasten ikusi eta horrek gazteengan eta Bilbo osoan ilusioa piztu zuen. Gure taldea bueltan zen 25 urte pasa eta gero. Gainera, Caparros erabat integratua egon zen gure artean.
Bielsarekin, edozein zalek bere taldeak jolastu nahi duen moduan aritu ginen. Europan izandako erakustaldiek oihartzun handia izan zuten. Joku eder horren ondorioz, 2 final urte berean jokatzea lortu genuen. Emaitzak alde batera utzita, hori errepikatzea ezinezkoa izango da.
Valverderekin oreka bat lortzen ari gara. Azpimarratzekoa da, urte batzuk igaro eta gero, ez garela Ligako «koladeroa». Seinale ona da. Proiektuari jarraipena ematen bazaio gauza politak lortuko ditugulakoan nago.
Responder
Nuria dice:
9 febrero, 2014 a las 22:20
Hirurak oso desberdinak dira. Caparrosekin bai kopako final bat bai eufara sailkatzea lortu bagenuen ere, jokoa ez zen oso ikusgarririk.
Bielsarekin bi final jokatu genituen, nahiz eta galdu, jokoa eta harreman berezi sortu ziren entrenatzailearekin. Ganiera partidu izugarriak utzi dizkigu gure historian eta gure oroipenean.
Orain dagoena Valderde da eta momentuz ez daukat kexarik ez jokoarekin ezta giroarekin. Horretaz gain, etxeko pertsona denez gure konfiantza eta errespetua dauzka.
Laburdilduz, batekin geratu beharko banu, Bielsarekin geratuko nintzateke.
Amaitzeko San Mamesen Bielsari abesten geniona abestuko dizuet:
«A LO LOCO A LO LOCO A LO LOCO
A LO LOCO SE VIVE MEJOR
A LO LOCO A LO LOCO A LO LOCO
A LO LOCO SE VIVE MEJOR BIELSA!!!!!!!!!!! !
Responder
Juan Carlos Murillo dice:
10 febrero, 2014 a las 12:59
Batzuetan entrenatzaileen izaerek itsututa ibil ote gaitezkeen zalantza dut; hau da, komunikabideetan ohiartzun handiagoa dutenak hobeak, ala txarragoak, direla eman ote lezakeen, taldearen emaitzak apur batean desitxuratuz … ni ere ados nago hamaikaetabatek dioenarekin; aurtengo denboraldia oso positiboa da, oraingoz, eta oraingo entrenatzailearen eraginez, aurreko entrenatzailaren eraginez, jokalarien euren egoeragatik, edo faktore horietako edota beste batzuen eraginez den, oso denboraldi polita ikusten ari garela uste dut.
Hortaz, nire botua Txingurriri!
Responder
Ibon dice:
10 febrero, 2014 a las 20:07
Caparrosekin emaitza onak, baina oro har joko eskasa. Bielsarekin inoiz ikusi ez dugun jokoa, baina talde irregularra eta giro eskasa eta arazoak jokalari eta entrenatzailearen artean. Txingurrirekin gure betiko jokoa eta ilusioa goraka…Nire botoa Txingurrirentzat!
Dena den zaila izango da Bielsarekin lortu genuena berriro lotzea.
Responder
Leticia dice:
10 febrero, 2014 a las 20:56
Nire ustez, hiruretatik Caparrós izan zen gehien eskaini ziona taldeari. Caparrósekin Athletic-zaleok pozik geunden, jokalariak ere bai eta emaitza onak lortu zituen. Bielsak, ordea, ez zuen lortu hain emaitzak onik eta jokalariekin eztabaida asko izaten zuen
Responder
Fran dice:
11 febrero, 2014 a las 17:44
Orain dela urte batzuk, Athletic apurtuta zegoen talde bat zen, ia ia bigarren mailara jaitsi ginen, eta supituki Caparros iritsi zen. Berak konfiantza handia eman zioten jokalariei, eta irakatsi zioten taldearen gogortasuna gauza inportanteena zen, hain zuzen ere, defentsan. Nahiz eta Athletic-en jokoa hainbestekoa ez zen, oso emaitza onak lortu zituen (kopako final bat jokatu genuen). Talde bat sortu zuen.
Gero Bielsa etorri zen. Taldea eginda zegoen baina zerbait faltatzen zitzaion. Orduan bere tikitaka eta presio sistemaren bidez, beste mailara eraman zuen taldea. .
Orain Valverdek nahiz eta jokalari inportante batzuk joan diren, beste bien gauza onenak lotzea lortu du eta oso denboraldi ona egiten ari da.
Horregatik pentsatzen dut bakoitzak ekarri duela bere harri koskorra.
Responder
mikel dice:
11 febrero, 2014 a las 20:04
Caparrosi ez diot meriturik kendu nahi, baina gauza batzuk gogoratu behar dira. Lau urte horietan, kanpoko zein etxeko partidetan, zenbat puntu lortu ziren lehenengo lau sailkatuen aurka? Kopurua negargarria da. Valverdek denboraldi erdian puntu gehiago lortu ditu.
«Biurteko beltzetik» hona, puntuak kontuan hartuta,noiz egon da Athletic jaistetik hurbilen? Kaparrosen bigarren denboraldian. Denboraldiaren amaiera eskasa izan zen. Valentziako finala prestatzearren ordezkoekin jokatu zituen azken partidak Caparrosek. Betisen kontrakoan miraria gertatu zen eta Armandoren geldiketa zoragarriei esker Athleticek irabazi zuen partidako aukera bakarrean sartutako gol bati esker. Horixe izan zen salbazioa eman zigun partida, ondorengo guztiak galdu ziren eta.
Amaitzeko, Caparrosen garaiko zenbat partida gogoratzen dituzue joko onagatik? Nik bakarra, Sevillaren aurkakoa. Bielsaren garaiako partida ugari, ordea, betiko geratuko dira zaleen gogoan.
Responder
fontsi dice:
11 febrero, 2014 a las 21:22
Neuk ere nire iritzia eman nahi dut; galdera jarri ostean, ez dut «aldeanoarena» egingo, harria bota eta eskua ezkutatu, hain zuzen.
Egia esan, orain arte esandako guztiarekin guztiz ados egonda ere, hiruren arteko bat aukeratu nahi dut. Foroan esan duzuen bezala hirurek ekarpen onak izan dituzte. Batetik, Caparrosek (Jokin deitzea inoiz ez zitzaidan gehiegi gustatu) oinarriak jarri zituen eta Txingurrik taldeari hain beharrezkoa zuen oreka eman dio. Baina, bestetik, Bielsak beste inork inoiz eman ez diguna eman zigun: beste modu batean jokatzea posible zela erakutsi zigun. Ziur asko, gaur egun ez nuke kontratatuko, berarekin arazo larriak ere izan genituelako, baina berak utzitakoa ez zigun lehenago, eta ez digu geroago, beste inork eman.
Responder
Ana dice:
13 febrero, 2014 a las 0:19
Jakin badakigu gaurko Presidentea, Josu Urrutiak, hauteskundeak irabaztea lortu zuela Bielsa etortzeagatik. Eta gero «bota» egin zuen nahiz eta zale guztien kanta «Bielsa quedate» izan.
Gogoratu behar dugu Bielsa Jaun bat bezala joan zela, baina Urrutiaren portaera deitoragarria izan zen.
Zale bakar bat ere ez zen geratu Bielsaren taldearekin gozatu gabe, baina urte bat pasa eta gero bakar bat ere ez zen geratu Athletic-ekin sufritu gabe. Zerutik infernura pauso bat baino ez dagoela erakutsi digu futbolak.
Bai Caparrosek bai Valverdek gauza onak egin dituzte, baina Bielsak lortu zuen zaleen maitasuna. Bere izena jokalarienak baino gehiago entzuten genuen San Mamesen tipo zuhurra izan arren.
Nire ustez, bi finalak galdu eta gero, jokalariek ez zuten nahi berarekin jarraitu eta ahal izan zuten guztia egin zuten bera botatzeko.Azken batean harekin lan gehiegi egin behar zuten eta hori ez zaie batere gustatzen. Pena bat benetan.
Orain Valverderekin gozatzen ari gara eta espero dut horrela segitzea.
Baina berdin da nor izaten den entrenatzailea, zu zara nagusia, Athletic!
Responder
Aupa Gurpe! dice:
13 febrero, 2014 a las 12:18
Zail egiten zaigu bat aukeratzea. Bielsak aldatu zuen jokoa eta urteetan ikusten ez zen Athletic ikusi ahal izan genuen. Erdi- erotu egin gintuen. Bielsaren lehenengo urte magiko hartan, ostegunetan hasten zen asteburua eta sinestuta geunden edozein ekiporen aurrean garaile izan gintezkeela. Baina, Valverdek konektatu du ekipoarekin eta Bielsaren joko politak aurrera eramateko gai ere bada. Zaleok berriro gaude ilusioz beterik eta emaitzak ezin hobeak dira.
Responder
lorea dice:
13 febrero, 2014 a las 21:57
Uste dut bakoitzak gauza onak eta txarrak dituela. Caparrosekin lortu genuen ilusioa edukitzea, argi dago Athleticken jokoa ez zela ona baina Valenziako finala zen hunkigarria. Ez zuten lortu Errege kopa irabaztea, baina ilusioa bueltztzea lortu zuten.
Bielsarekin Athleticken jokorik onena ikusi ahal genuen. Lehenengo denboraldia zen ederra, Athletickek lortu zuen hunkitzea euren jokoarekin. Baina esan behar da Bielsaren agurra oso tristea izan zela eta uste dut berak ez zuela merezi.
Txingurri da oraingo entrenatzailea eta nire ustez oso ondo ezagutzen du Athletic, horregatik aurten Athleticken emaitzak oso onak izango dira.
Responder
azeri zurigorria dice:
14 febrero, 2014 a las 1:36
Nahiz eta Valverde bertokoa izan eta Athletic-eko aldagela oso ondo ezagutu, han sortu zen eta, nire ustez, azken hiru entrenatzaileetatk taldeari gehien eskaini diona Bielsa izan da. Bere goitizina «zoroa» zen baina belagilea ere deitu ahal zuten eta oraindik Bilbon egongo balitz, San Mamesek zerutik bidaltzen dizkigun bedeinkapenak ez ezik, Vatikanokoak ere izango genituzke.
Azeri zurigorria
Responder
Aupa Gurpe! dice:
14 febrero, 2014 a las 11:29
Vatikanoko bedeinkapenak baino gogokoago ditugu Begoñako Andra Marirenak. Ez duzu uste, ba, Begoñakoaren bedeinkapenek Vatikanoaren bedeinkapenek besteko balioa dutenik? Guk, bai!!! !
|
N1, N2 eta N7 lineek emango dute zerbitzua, gaueko zerbitzuko egungo eskaeraren %70 hartzen baitute hiruren artean
2020/10/21
Mankomunitateak erabilgarri dituen baliabide guztiak erabiltzen jarraituko du, billabesetan baimendutako gehieneko edukiera gainditzea saihesteko
COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango dela, “betiere flotaren gehieneko edukierak horretarako aukera ematen badu”
2020/10/07
Billabesen erdiko ateetan gurpil-aulkian ibiltzen diren pertsonek erabiltzeko kokatu dituen txarteletarako makinak aurkeztu ditu IMk
Eskualdeko Hiri Garraioaren flotak irisgarritasun-neurri ugari ditu
2020/10/06
Mankomunitateak dirulaguntzak iragarri ditu, taxiaren zerbitzua erabiltzea sustatzeko
Desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzua hobetzea eta ibilgailu ekologikoak eta segurtasun-elementuak erabiltzea da xedea
2020/09/18
Mankomunitateak garraio publikoa segurua dela hedatzeko kanpaina bat aurkezten du
Bai autobusean, bai taxian, gizalegez jokatu behar dugula gogoraraztea da kanpainaren bigarren helburua
|
harrotasuna hitz korapilatsua da, modu tradizionalean bi bertsiotan entzun duguna, oso ezberdinak, zein harroa zaren, zein harro sentitzen naizen zutaz, bata oso negatiboa, bestea oso positiboa,
argi dago biren bertsio positiboena berreskuratu eta bereganatu nahi dugula, eta bertsio hobeago batean pentsatzera animatzen zaitugu, harrotasun sanoa, edo harrotasun apala, oximoroi bitxia,
nork ez du sentitu nahi segurtasun- eta konfiantza-sentsazio hori bere gaitasunetan, ziurrenik aurre egin behar dien zailtasunen aurrean?
gaitasun hori, osasuntsu dagoenean, esaldi loriatsu batean itzul daiteke, udare limonera naiz, bizitza-bide baten berrezagutza kondentsatzen duen esaldi bat, nik bakarrik dakit zer kostatu zaidan hona iristea, nik bakarrik dakit zer utzi behar izan dudan bidean, zer kostatu zaidan gaitasun hori garatzea, porrot egin dudan aldietan, zeharkaldi honek zentzurik eta amaierarik ez zuela sentitu dudan aldietan, horregatik sentitzen naiz harro naizenagatik, sentitzen dudanagatik, nire azalaren poro bakoitzean sartzen naizelako,
eta askotan hitzez ere kontatu behar izaten dut, partekatu besterik ez dut egin behar, ez baita nire barruan sartzen.
beti boterezko bi hitzekin hasten den emozio hori, ni naiz, osasuntsua denean beste errealitate handiago batera zabaltzen da, ni naiz udare-limonera, ni naiz, bai, eta zu izan behar zara udare-limonera ere, nik ezagutzen zaitut-baina bidaia hori beste emozio baten parte da, eta beste gaitasun baten zati, eko-sistema handiagoaren ulermena, zeinaren parte naizen eta elkarrekin lagun diezaiokegun.
|
Arabiako itsasoa[1] edo Omango itsasoa (arabieraz: بحر العرب, Bahr al-'Arab, latinez: Mare Erythraeum) Indiako ozeanoko itsasoa da, Asiako hegoaldean dagoena, Arabiar penintsula eta India artean. [2] Zabalera handiena 2.400 kilometro inguru da, eta sakonera handiena 4.652 metro, Arabiatik hurbil. Ur guztiz epelak eta gazitasun handikoak dira.
Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa (Asia)
Ozeanoa
Indiako Ozeanoa
Eskualdea
India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen
Kontinentea
Asia
Koordenatuak
16°N 64°E / 16°N 64°E / 16; 64
Azalera
3.862.000 km²
Zabalera
2.400 km
Sakonera
handiena: 4.652 m
Bi adar nagusi ditu: Adengo golkoa hego-mendebaldean, Bab al-Mandab itsasartearen bidez Itsaso Gorriarekin lotzen dena; eta Omango golkoa iparraldean, Ormuzko itsasartearen bitartez Persiar golkoarekin lotzen dena. Honako estatu hauekin du itsasertza: Arabiar Emirerri Batuak, India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia eta Yemen. Indus da bertara isurtzen den ibai handiena.
Eduki-taula
1 Itsasbideak
2 Ikus, gainera
3 Erreferentziak
4 Kanpo estekak
ItsasbideakAldatu
Merkataritza itsasbideek antzinatik zeharkatu dute Arabiako itsasoa, Ekialde Hurbileko herrialdeak Afrika ekialdea, India, Asia hego-ekialdea eta Txinarekin lotuz. Historian zehar, marinelek dhow izeneko ontzietan urak igarotzen zituzten montzoi haizeez baliatuz. Gaur egun merkataritza itsasbide nagusietakoa da, Europa eta India lotuz Suezko kanalean barna, Mediterraneoa eta Itsaso Gorria konektatzen baititu.
Itsasertzeko hiri nagusiak honakoak dira: Bombay, Surat, Goa, Mangalore eta Kochi (India), Karatxi eta Gwadar (Pakistan) eta Aden (Yemen).
|
Asteazken hontan duassemicolcheiasinvertidas talde portugaldarra zuzenean arituko da arratsaldeko 19.00etatik aurrera gaztetxean.
|
22_0505 Ertzaintzak “Errespetua, Memoria, Bizikidetza”, Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta hilketaren 25. urteurrena gogoratzeko erakusketa, inauguratu du - Ertzaintza - Segurtasun Saila - Eusko Jaurlaritza
Nabigazioa
Edukira joan
euskadi.eus
Hasiera orria
Gaiak
Eusko Jaurlaritza
Tramiteak
Tresnak
Bilatzailea
Web mapa
Informazio orokorra
Erabilerreztasuna
Lege informazioa
Gobernu irekia
Egoitza elektronikoa
Hasiera orria
Gaiak
Eusko Jaurlaritza
Tramiteak
Language Selector
euesfren
Navigation Menu
Web mapa
Ohiko galderak
Izapideak
Bilaketa
Bilaketa
Navigation Menu
Nor gara?
Eskubide Historikoa
Giza taldea
Misioa, Ikuspegia eta balioak
Berdintasun-politika
Organigrama eta berdintasuna
Organigrama
Uniformeak
Lerrun bereizgarriak
Itsasontziak eta aireontziak
Ibilgailuak
Musika Banda
Musika Bandak parte hartzeko eskaera
Deskargak MP3
Plan estrategikoak
Berrikuntza
Berrikuntza ekintzak
Ertzaintzan sartzea
Kalitate Programak
Ezarpenaren kronologia
Kalitatearen Kudeaketa-Sistema (KKS)
KKS barruko prozesuak
KKS jarraipena egiteko mekanismoak
Inkestak
Non gaude?
Herritarrentzako zerbitzuak
Izapideak
Online bidezko salaketak
Segurtasun Pribatua
Segurtasun-enpresak
Herritarren segurtasuneko jarduera aipagarriak
Trebakuntza-Zentroetarako
Izapideak
Informatika delituak
Zer da delitu informatikoa?
Gomendioak
Talde espezializatua
Salaketa egitea
Informazioa eta lankidetza
Indarkeria matxista
Genero-indarkeria
Giza salerosketa (GS)
Gorroto eta diskriminazioa
Zer da gorroto-delitua?
Nor eta zertarako salatu?
Non salatu eta Datu interesgarriak
Orientazioa, Kolaborazioa
Ertzaintza eta gorroto-iskanbilak
Polarizazio-adierazleak
Lotutako admin.-prozedurak
Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak
Txostena: gorroto-istiluak euskadin
Estatistikak
Delitu-estatistikak
Segurtasun SAI. Memoria
Segurtasun-aholkuak
Polizia Hiztegia
Datu Pertsonalen Babesa
Laguntzailea
Kolaborazio herritarra
Pertsona desagertuen
Kexak eta iradokizunak
Terrorismoaren/Antola. Kriminal.
Atentatu Gertatzeko Arrisku Mailak
Herritarren Lankidetza
Ertzaintza eta giza eskubideak
Komunikazioa
ERTZAINTZAREN APPa
Berriak
Irudi galeria
Twitter
Youtube
Kontaktua
Larrialdietako telefonoa
Larrialdietakoa EZ den telefonoa
Ertzainetxeak
Posta elektronikoa
Whatsapp / SMS
Ogi-apurra
Ertzaintza
22_0505 Ertzaintzak “Errespetua, Memoria, Bizikidetza”, Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta hilketaren 25. urteurrena gogoratzeko erakusketa, inauguratu du
Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0505 Ertzaintzak “Errespetua, Memoria, Bizikidetza”, Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta hilketaren 25. urteurrena gogoratzeko erakusketa, inauguratu du
Ertzaintzak “Errespetua, Memoria, Bizikidetza”, Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta hilketaren 25. urteurrena gogoratzeko erakusketa, inauguratu du
Servicio de prensa
2022-07-07
• Erakusketak bahiketak iraun zuen 48 orduetan gizarteak bizi izandako larritasuna islatzen du • Horrez gainera 15 txapel eta “Hemen Gaude” gunean kokatuta dagoen suontziaren erreplika bat ere ikusgai egongo dira ETAk hildako 15 agenteak gogoratzeko • Ermuako Izarra Centren bisitatu ahal izango da uztailaren 24ra arte
Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak gaur inauguratu dute Ermuko Izarra Centren Ertzaintzak Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta hilketaren 25. urteurrena oroitzeko antolatu duen “Errespetua, Memoria, Bizikidetza” erakusketa. Ermuako Udalarekin batera antolatu den erakusketa hori uztailaren 8tik 24ra bitartean egongo da jendearentzat zabalik.
100 metro karratuko eremu batean antolatutako ibilbide inguratzaile eta multisentsoriala da. Erakusketak bereizita baina, aldi berean, elkarren segidan dauden 6 gune ditu, eta osotasunean hartuta esperientzia berritzailea eta dinamikoa eskaintzen diote ikusleari; izan ere, ikus-entzunezko formatuak, esaldiak, poemak, aipuak eta objektuak daude bertan, bai eta erakusketa bisitatzen duenaren ikuspuntua duten interakzioak eta jokoak ere.
Eusko Jaurlaritzak sortu duen erakusketak argiarekin ere jokatzen du, eta gune intimo eta ilunenetik abiatzen da, ETAren historiaren zatirik ankerrena islatuz. Horien artean dago Miguel Ángel Blanco hil zuteneko 25. urteurrenari eskainitako lekua. Euskadiko mapan bildutako leku horretan bideo bat ikus daiteke, atzera-kontaketako formatuan, nolabait ere bere bahiketaren 48 orduetan bizi izandako larritasun soziala islatzen duena. Bestalde, leku horretan egongo den bitrina batean hil zutenetik gaur arte egin den ikerketa osoa biltzen duen polizia-atestatuko 12 liburukien erreplika bat ikusi ahal izango da.
Hortik aurrera, erakusketan pixkanaka-pixkanaka argia sartzen hasten da, eta hurrengo guneetan Ertzaintzaren egungo lana eta gizartearekin duen elkarreragina, gazteen eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako egungo ikasleen lekukotasunak eta euskal gizartearen erresilientzia eta etorkizunera begiratzeko gogoa egiaztatzen duten hainbat esaldi erakusten dira.
Era horretara, erakusketa beirate handi batean amaitzen da, tranpantojo moduan antolatuta: esaldi batzuk alderantziz idatzita daude, eta ikusleak, irakurri ahal izateko, ispilu-azalera baten aurrean jarri beharko du eta ispiluak esaldiak ongi eratuta itzuliko dizkio eta horien artean bere isla ikusi ahal izango du. Erakusketan urruneko errealitate baten ikusle gisa sartzen diren eta bidaia hunkigarri horretan bizi izandako historiaren parte eta protagonista sentituz irteten diren pertsonekin egiten den jokoa da. ETAk eragindako kaltearen gainean hausnarketa egiteko eta norberak bere konpromisoa hartzeko gonbidapena da. Gainera, liburu bat jarriko da nahi duenak, gero, bere desioak edo sentimenduak adierazi ahal izateko.
Omenaldia eta aitorpena
Ertzaintzak Ermuko Izarra Centren egin duen lanak ETAren biktima izan ziren agenteak oroitzeko eta omentzeko une batzuk ere izango ditu. Horrela, familiartekoen eta indarkeria jasan duten agenteen lekukotasunak biltzen dituen bideo bat egongo da. Horrez gainera, terrorismo-urteetan euskal gizarte osoa babesteko, polizia-eginkizun guztiz ezezagunetan, isilean eta modu anonimoan, aritu diren agente guztiei berariazko aitorpena adieraziko zaie.
Azkenik, txoko batean 15 txapel eta su-ontziaren erreplika bat jarriko dira ETAk hildako 15 agenteak gogora ekartzeko. Jatorrizkoa egurrez, burdinez eta zementuz egindako eskultura bat da, eta Iñigo Urkullu lehendakariak Euskal Poliziaren Museoan inauguratu zuen “Hemen Gaude” gunean dago, ETAk hildako hamabost ertzain horiek betiko gogoratzeko: Jorge Díez Elorza, Ramón Doral Trabadelo, Carlos Díaz Arcocha, Iñaki Totorika Vega, Luis Hortelano García, Mikel Uribe Aurkia, Alfonso Mentxaka Lejona, José María Aguirre Larraona, Juan José Pacheco Cano, Genero García de Andoain Larrinaga, Javier Mijangos Martínez de Bujo, Ana Isabel Arostegui Legarreta, Joseba Goikoetxea Asla, José Luis González Villanueva eta Iñaki Mendiluze Etxeberria.
|
Mende bat iduri du Nikarraguan zandinizten iraultza aurrerakoiak boterea eskuratu zuela. Badu aspaldi Ortegak eta familiak, armadaren laguntzarekin, diktadura bortitz bat ezarri dutela Latin Ameriketan eredu izan zen herrialde hortan. Atxilotze, erahiltze eta desagertzeen aitzinean, zergatik daude ixilik munduan barna hoinbeste ezkerreko arduradun?
Iraultza sandinista sustengatu dugunok harriturik eta desesperaturik so egiten ari gira zer bilakatu den Daniel Ortega. Duela kasik mende erdi berak eta Sandinista tropa herrikoiek zuten Anastasio Somoza faxista poderetik bota. Gaur egun oraindik Ortega pobre eta zapalduen defentsore sutsu gisa ari da kasik metodokoki bere kontra altxatzen ari diren haur, gazte eta hamarnaka herritar jotzen eta hiltzen, garai beltzenetako Argentina edo Txile orroitaraziz.
Nikaraguako polizia egunero ari da atxilotzen eta torturatzen, ukatuz atxilotu eta presoekilako informazio guzia. Rosario Murillo, Ortegaren emaztea eta lehendakariordea, zapalkuntza horren lehen lerroan da eskubide humano eta zibil masibo horien bortxatzean aktiboki parte hartuz. Ortegaren inboluzioa, argiki desitxuratzen duena sandinismoaren idealak, aspaldi huntan puskatua du sandinista mugimendua, bainan azken hamar urte hauetan aski ixilean gertatu da, Nikaraguako elizaren eta kapitalisten sustengua izan duelako.
Bainan azken hilabeteeko mugimendu sozial gero ta zabalagoak, zapalkuntza itsuak eta hilek “aliantza” hori pikutarat bota dute.
Despotismoaren erreinua
Badu jadanik hainbat urte FSLN frente sandinistako aurpegi ezagun frangok utzi egin zutela alta Ortega sustengatzea, beraien ustez Ortega bikotea despotismoaren erreinua itxuratzen ari zelako. Dinastia matrimoniala bilakatua da emeki eta segurki Ortega familia, aitama eta zortzi seme alaben artean partekatuz hainbat kargu publiko eta komunikazio bide.
FSLNk eraiki eta bozkarazi konstituzioa hainbat eta hainbat aldiz aldatua izan da azken urteetan. Beti ari da poderea ahoa beteka neoliberalismoa salatzen, memento berean akumulatzen ari delarik pribilegio eta fortuna ikaragarriak.
Azken finean, Ortegaren mutazioa hasi zen 90 hamarkadan, hauteskundeak galdu egin zituelarik Violeta Barriosen kontra. FSLNn orduan gertatu ziren lehen zatiketak, eguneroko iraultza demokratikoaren ametsa ttipituz joan zen ilusio ainitzekin betan.
Hala ta guziz ere, kontrairaultzaileek porrot egin zuten nabarmenki eta Ortega berriz podererat heldu zen 2007an.
Bera lehendakari eta bere emaztea lehendakariorde eta aferak ongi joango dira!
Bikoteak kondatzen ahal du goi funtzionarioen obedientzian, armadaren indarrean baita oraindik hainbat auzapez eta diputatuen konplizitate aktiboan.
Gaurko mundua “eskuin berri” batek ordezkatzen hasia delarik hainbat guneetan, autoritarismoa, populismoa eta xenophobia izanki ipar orratz, ez da deus garrantzitsuagorik ezkerrarentzat eta krisian diren ezkerreko ideia unibertsalentzat, bere balore politiko sakonenak behin ta berriz azpimarratzea baino.
Ahalgegarri iduritzen zait ezker globaleko hainbat aurpegi ezagun eta “iraultzaren” beste hainbat ikono publikoki eta azkarki ez agertzea Nikaraguan gauregun eta apirrilaz gero Ortega bikoteak populuaren kontra pratikatzen duen masakrearen kontra. Ortegatarren errepresioak jadanik egin ditu kasik 400 hil, kasik 300 desagertu eta 2.000 kolpatu, zenbaki horiek goiti ari direlarik egunetik egunerat.
Ahalgegarri iduritzen zait
ezker globaleko hainbat aurpegi ezagun
eta “iraultzaren” beste hainbat ikono
publikoki eta azkarki ez agertzea
Nikaraguan gauregun eta apirilaz gero
Ortega bikoteak populuaren kontra
pratikatzen duen masakrearen kontra.
Betirako poderearen izenean, bainan ere ezkerreko ideien izenean omen, gerrillero sandinista ohia aliatu da eskuineko parte itsusienarekin.
Ahots batzuk, hala ere
Zer erran edo zer egin diktadore bilakatu den iraultzaile ohi baten kontra ? Hau da hainbat ezkerreko latinoamerikar lideren galdera etengabea. Nola eta zergatik Somozaren diktadura botatzeko gai izan zen iraultza, Ronald Reaganen gobernuak inposatu boikot ekonomiko eta sabotaia hainbat saihestu zituen mugimenduaren burua bilakatu da Somozaren parekoa? Azken egun eta aste hauetan sandinismoaren hainbat lider historikoek bere ahotsa entzunarazten hasiak dira halere galdetuz nazioarteak salatu dezan Ortegaren derriba edo desbideratze hori, aterabide negoziatu eta demokratiko bat aldarrikatuz krisia hortarik ateratzeko berandu baino lehenago.
Gutun ideki batean, hainbat urteetan kultura minixtro Sandinista egon den Ernesto Cardenalek idatzi dio Pepe Mugika Uruguaiko lehendakari ohiari, munduko ezkerreko sektoreak arduratzen has ditezen Nikaraguan iragaiten ari denarekin. Pepe Mugikak geroztik baikorki erantzun dio Cardenalen galdeari eta publiko salatu du gauregungo Managuako erregimena. Hitzez hitz Pepe Mugikak dio ezkerreko eta demokrata gisa ezin dela gehiago ixilik egon, erdi baimendu edo osoki estali Ortegatarren derriba autokrata eta totalitarioa, azken hunek ez duelako zilegitasun politiko izpirik gehiago eta aspalditik eskrupulorik batere gabe traizionatu dituelako iraultza demokratiko eta ezkerreko ideia unibertsalak. Hea ba, Ernesto Cardenal eta Pepe Mugikaren deiak eta suplikak baduen oihartzunik nazioartetik eta bereziki ezkerreko gaudenen partetik?
Partager
Abonnez-vous/Soutenez-nous
Vous pourriez aussi aimer
Euskal Kulturaren aldeko Herrien arteko Sindikatak HELEP bakarrari BAI!
Aberastasunak goiti, desberdintasunak ere…
Herriko bozak eta metamorfosi ekologikoa
Socialistes navarrais, un coup à gauche, un coup à droite
Andde Sainte-Marie
Conseiller Régional, Paysan à Lantabat, militant abertzale socialiste, ancien porte-parole d'Abertzaleen Batasuna.
D'autres articles
Newsletter
Soutenez Enbata
Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois le mensuel Enbata dans votre boîte aux lettres.
|
Testuliburu sortzailea -MURGIL Euskal Hizkuntza eta Literatura" DBH 3-4 eta batxilergoa- beste kide batzuekin batera.
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan da garai ezberdinetan eta gaur ere bada.
Datu biografikoak
Biografia
Gasteizko bertsozalea. 1982an, Gasteizko Bertso Eskolako kidea. 1984ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatu zuen. San Prudentzio sariketan eta Arabako Bertsolari Txapelketan, ia hasieratik epaile lanetan dihardu. 2013tik Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea ere bada.
Informazioa gehitu
Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin
2007-2023 Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Subijana Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (+34) 943 69 42 77 / F. (+34) 943 69 30 41 / xenpelar [a bildua] bertsozale.eus / Lege oharra / Pribatutasun politika / Cookie politika / Babesle eta laguntzaileak
idokum
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta anali Irakurri gure cookie politika Ados
|
Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.
Egilea: Markos Goikolea. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Interpreteak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia. Gune eszenikoa: Fernando Bernués.Jantziak: Ana Turrillas. Argiztapena: Xabier Lozano. Teknika: Acrónica Producciones. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Paola Eguibar. Banaketa: Portal 71
Informazio gehiago: Tentazioa
22 € / 16 € €Sarrera erosi
Gehiago irakurri
Esna zaitez
Urtarrilak 07 • 18:00 • Larratxo K.E. (Altza-Larratxo) Dantza
Kantu Koloreko protagonistak berebiziko abentura berri batean murgilduko dira.
Gure planeta, gehien bat plastikoz, kutsatzen ari da. Honen inguruan sentsibilizazioa sortzeko emanaldia, denon artean gurea den lur planeta salbatzeko, bertaratzen direnekin hartu-emana sortuz.
Argiz eta dantzaz betetako musikal alai eta dibertigarria, familian gozatzeaz gain, jasangarritasunaren alde egingo duena.
3 € €Sarrera erosi
Gehiago irakurri
Kameleoiak gara! Karaoke
Urtarrilak 07 • 11:00-12:30 • Tabakalera Tailerrak
FAMILIENTZAKO LANTEGIA (6-10 URTE)
SOINU-ARTE LANTEGIA
Gehiago irakurri
Iban Illarramendi
Abenduak 14 - Martxoak 19 • • AIETE K.E. (Aiete) Erakusketak
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Ikusi ordutegia
Gehiago irakurri
Gabonetako Dbus marrazki lehiaketa 2022
Abenduak 20 - Urtarrilak 22 • • AIETE K.E. (Aiete) Haurrak
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
|
Urdinbideko tunelen irekiera Amorebieta eta Muxika arteko BI-635 errepidea seguruagoa eta irisgarriagoa egingo duen jarduketa baten bukaera da. Guztira 3,4 kilometroko tartean egin da lana, AP-8 eta N-634 errepideak elkartzen dituen biribilgunetik Autzagane lur-azpitik igaro arte. Kanpoko obrak 1.500 ibilgailu egunero Amorebieta-Etxanoko erdigunetik pasa behar ez izatea lortu du jada.
interbiak.bizkaia.eus/fitxategiak/dokumentuak/File/UserFiles/file/2018/Corto%20Euskera.mp4
Ireki/itxi Menua
Español
English
Bilatu
Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01
Web Mapa
Cookie-ak
COOKIEN POLITIKA
×
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure Cookien Politika HEMEN klik eginez. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Español
English
ONARTU
Web-orri honek, https://interbiak.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honetako cookie-ak ikusi ahal izango dituzu. Hala nahi baduzu Googlek erabiltzen dituen cookiei buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu.
Cookie motak, xedearen arabera
Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
Cookien iraupena
Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Izena
Mota
Helburua
Iraupena
Jabea
pc_analitica_interbiak
Cookie teknikoa Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea Urte 1 Bizkaiko Foru Aldundia
pc_tecnica_interbiak
Cookie teknikoa Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea Urte 1 Bizkaiko Foru Aldundia
ASPSESSIONID
Cookie teknikoa Saioa identifikatzea Saioa Bizkaiko Foru Aldundia
_ga
Analisi-cookiea Erabiltzaileak bereiztea 2 urte Google Analytics
_gat
Analisi-cookiea Eskaeren ehunekoa mugatzea Minutu 1 Google Analytics
_gid
Analisi-cookiea Erabiltzaileak bereiztea Egun 1 Google Analytics
pc_analitica_interbiak
Mota
Cookie teknikoa
Helburua
Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
Iraupena
Urte 1
Jabea
Bizkaiko Foru Aldundia
pc_tecnica_interbiak
Mota
Cookie teknikoa
Helburua
Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea
Iraupena
Urte 1
Jabea
Bizkaiko Foru Aldundia
ASPSESSIONID
Mota
Cookie teknikoa
Helburua
Saioa identifikatzea
Iraupena
Saioa
Jabea
Bizkaiko Foru Aldundia
_ga
Mota
Analisi-cookiea
Helburua
Erabiltzaileak bereiztea
Iraupena
2 urte
Jabea
Google Analytics
_gat
Mota
Analisi-cookiea
Helburua
Eskaeren ehunekoa mugatzea
Iraupena
Minutu 1
Jabea
Google Analytics
_gid
Mota
Analisi-cookiea
Helburua
Erabiltzaileak bereiztea
Iraupena
Egun 1
Jabea
Google Analytics
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
Desaktibatu cookieak Chromen
Desaktibatu cookieak Firefoxen
Desaktibatu cookieak Exploreren
Desaktibatu cookieak Safarin
Desactivar Cookies en Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
KONFIGURATU
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Gure Cookien Politikari buruz gehiago jakiteko, egin klik HEMEN
UZTU GUZTIAKONARTU GUZTIAK
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
Analisi-cookieak
Erabiltzaileek webguneetan duten portaerari buruzko informazio anonimoa biltzen dute, dena delako jarduera neurtu eta aztertzeko, erabilera-datuen arabera hobekuntzak sartzeko.
|
Jostailu hauekin, inguruko mundua identifikatzen ikasten dute, ikuspegi espaziala eskuratzen eta ingurunea ezagutzen hasten dira.
Ortzadar Etxetxoak quantity
Add to cart
SKU: Casitas Arco Iris Kategoria: Jolas Sinbolikoa
Deskripzioa
Deskripzioa
Jostailu hauekin, inguruko mundua identifikatzen ikasten dute, ikuspegi espaziala eskuratzen eta ingurunea ezagutzen hasten dira. Gainera, tamaina eta forma bereizten ikasten laguntzen du, baita eskuen arteko koordinazioa eta oreka bezalako gaitasunak garatzen ere.
Jostailu mota hauek sormena eta irudimena bultzatzen dituzte, intuizioa eta buruko arintasuna garatuz, jokoan zehar sortzen diren arazoak azkar konpondu behar baitituzte.
|
«Nazio marka sinesgarria lortzeko adostasun zabalak beharrezkoak dira» | erritarrak | GAUR8 - mila leiho zabalik
EUESFREN
IRRATIA BIDAIARI GARA 7K GAUR8 MEDIABASK KAZETA 11 TB
Harpidetu Sartu
Harpidetu
KLIK
Egiaztatu zure emaila
GAUR8 - mila leiho zabalik INFO
atzerria begiradak herria
18Bilbo
14Gasteiz
18Baiona
18D. Garazi
15Iruñea
16Maule
19Donostia
Harpidetu Sartu
Harpidetu
KLIK
Egiaztatu zure emaila
Info
Euskal Herria
Ekonomia
Mundua
Naiz+
Bilbotarra
Donostiarra
Gasteiztarra
Iruindarra
Kirolak
Kultura
Kultur Agenda
Iritzia
Editoriala
Zugazart
Artikuluak
Zuzendariari eskutitzak
Iritzi Blogak
MusikaBidaiakGastronomiaZientzia eta Teknologia EguraldiaEskelakDenda BideoakGaleriakAudioakHemeroteka
IrratiaIrratia EntzunBidaiari GARA7KGaur8MediabaskKazetaHamaika Nor garaHarremanetarakoLege oharraPublizitatea
Sartu bilaketa terminoa
Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara
Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu.
2016 UZT. 02
Martxelo Diaz Aristizabal
Elkarrizketa
NAROA JAUREGIZURIA
nazio markagintzan aditua
«Nazio marka sinesgarria lortzeko adostasun zabalak beharrezkoak dira»
Munduko nazioek eta estatuek dirutzak inbertitzen dituzte euren irudia hobetzeko. Euskal Herriko kasua aztertu du Naroa Jauregizuriak UEUn.
«‘Euskal’ erreferentziapean gauza politak egin izan dira. Baina bakoitzak berea egiten du, ez da lan ordenatua. Beharbada gure arazoa ez da markarik ez izatea, marka gehiegi izatea baizik. Eta estrategiarik ez izatea»
«Nazio marka ez da Gobernu baten marka, ezta alderdi politiko baten marka ere. Askoz urrunago doan zerbait da. Nazio osoaren marka da»
Nazio markagintza (nation branding ingelesez) aztertu dute aste honetan Iruñean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroetan. Azkenaldian inbertsio handiak egiten ari dira estatuak beraien irudia hobetzeko. Ondorio ekonomikoak ditu estrategia horrek, baina askoz harago doa, izen onak edo ospeak harreman guztietan duelako eragina. Bada, Naroa Jauregizuriak zuzendu duen ikastaroan, Euskal Herriaren kasua aztertu dute. Nazio markagintzan modu eraginkorrean aritzeko oztopo ugari daude Euskal Herrian uneotan (zein izen erabiltzen den, erakundeen papera, helburuen zehaztapen falta...), baina, oztopoak oztopo, aurrerapausoak ematea beharrezkotzat jotzen du Jauregizuriak. «Eta horretarako adostasun zabalak behar dira», esan dio GAUR8ri irmo.
Zertaz ari gara «nation branding» edo nazio markagintzaz aritzen garenean?
Nazio marka berez nazioak transmititzen duen irudia da. Irudi hori, alde batetik, nazioaren identitatearekin edo nazioak egiten duenarekin lotuta dago. Baita kanpo faktoreekin ere, hau da, testuinguruarekin, aldeko eta kontrako faktoreak dituena. Horren guztiaren arabera, nazioak irudi bat transmititzen du eta bere interes taldeen artean kokatzen da, asoziazio batzuk sortuz. Asoziazio horiek ospe ona eragingo dute eta interes talde horiei nazioarekiko posizionamendu edo iritzi batzuk sortuko dizkio. Hori izango litzateke funtsean nazio marka zer den. Nazio markagintza, horrenbestez, horretan eragitea da. Komunikazio tresnak martxan jartzen dira nazioak daukan kapital edo balio horiek transmititzeko edo saltzeko.
Azkenaldian indarrean dagoen kontzeptua da nazio markagintzarena. Estatu ugari azken urteotan indartsu sartu dira horretan. Estatu edo nazioen irudia jokoan da eta horretan diru asko inbertitzen da.
Nazio markak kanpo eragileei begira zein barruko eragileei begira eragiten du. Truke hori bi mailatan egiten da. Barrura begira lortzen dena, nazioa estrategiarekin lerrokatzea da. Kanpora begira, berriz, bidezidor papera egiten du. Uneotan munduan dagoen informazio guztiarekin ezinezkoa da nazioaren informazio guztia eta egiten duen dena transmititzea. Markagintzaren bidez egiten dena informazio hori guztia sintetizatu eta bitarteko batzuen bidez jendearen buruekin eta bihotzekin konektatzeko bideak jartzea da. Munduan zehar gero eta gehiago lantzen ari da. Batzuek ondo egiten dute, beste batzuek ez hain ondo. Eta zergatik lantzen da? Arrazoi askorengatik. Alde batetik, merkatuari begira, arrazoi ekonomikoengatik. Gero eta produktu antzekoagoz betetako merkatu batean konfiantza sortzeko elementuak beharrezkoak dira eta nazio identitateak horretan oso balio potenteak dira.
Horretaz aparte, uneotan dagoeneko ez da nahikoa botere politiko eta ekonomikoa izatea. Jendea konbentzitu egin behar duzu. Jendearengana heldu behar duzu. Eta estatuek eta nazioek ere hortik jotzen dute. Beste elementu garrantzitsua identitate bera da. Lehen, identitatea zerbait estanko bezala ulertzen zen. Uneotan, argi dago ez dela guztiz askea, baina balio bezala planteatzen da. Hautatu egin daiteke eta momentu batean moldatu egin daiteke. Beste lekuetatik ere elementuak har ditzakegu gure identitatean integratzeko. Bestalde, munduan gero eta nazio gehiagok egin nahi dute beren lekua. Lehen kopuru txiki bat zegoen eta bakoitzak bere lekua eta boterea zuen. Orain, gehiago daude eta bakoitzak berea saldu eta bere burua kokatu behar du. Komunikabideen bidez gero eta gehiago eragiten da audientzian. Gero eta errazagoa da, eta merkeagoa, iritziak sortzeko tresnak erabiltzea. Hainbat kontzeptu batzen dira hor eta eragiten dute nazioa marka elementu indartsu eta boteretsua izatea.
Askotan, beharbada, jendeak nazio marka «saltzeko» tresna bat dela uler dezake. Hau da, merkatura zuzentzeko eta etiketa batekin produktuak saltzeko erabiltzen den zerbait. Baina harago doa, ezta?
Bai, balio ekonomikoaren trukea bada hor, baina askoz auzi zabalagoa da. Nazio baten izen onaz ari gara. Nazioen ospeaz hitz egiten ari gara. Ospe hori balio batekin lortzen da eta nazioak bere erreputazioa kudeatu behar du. Politikoki munduan toki bat izateko, adibidez. Edo herritarren atxikimendua eta parte hartze soziala indartzeko. Talentua erakartzeko. Zientzialariak edo jende esanguratsua erakartzeko. Olinpiar Jokoak antolatuz herrialde serioa izatearen irudia emateko. Azkenean, fama maila guztietan zaintzen da. Pertsonekin berdin gertatzen da. Fama txarra duen pertsona batekin edo fidatzeko ez den norbaitekin ez duzu traturik egingo. Ez zara oporretan joango, ez duzu negoziorik egingo, ez duzu ezer konpartituko. Nazioekin gauza bera gertatzen da. Inportantea da ondo jokatzea. Maila horretan gardentasuna eta koherentzia oinarrizkoak dira. Baina, aldi berean, transmititzen eta lekua egiten jakin behar da.
Euskal Herriko egoera ere aztertu duzue. Lehen afera, zertaz ari garen zehaztea. Zer Euskal Herri dute buruan bere marka transmititu behar dutenek? Izena bera ere eztabaida iturri izan daiteke (Euskadi, Euskal Herria...), baita lurraldea ere. Estatu baten falta oztopoa da nazio marka bat sortzeko, ezta?
Azkenean, nazio markaren potentzialtasun handiena lehentasunak ezartzea lortzea da. Baina aldez aurretik zer nahi dugun lehenestea eta nork nahi dugun hori lehenestea erabaki behar dugu. Horretarako, ezinbestekoa da nazio-estrategia potente bat izatea, bai behintzat gure identitatearen inguruan. Bakoitza norbera izanda adostasun minimo bat izatea ere ezinbestekoa da. Zein erreferente partekatzen ditugun ere adostu behar da. Hori daukazunean, markagintza-estrategiak lagunduko dizu hori posizionatzen eta zure interes taldeei hori transmititzen. Euskal Herrian momentu honetan gertatzen dena marka oso desenfokatuta dagoela da. Gauzak egiten dira. “Euskal” erreferentziapean gauza politak egin izan dira. Baina bakoitzak berea egiten du, ez da lan ordenatua. Hori ez dagoen bitartean oso zaila da lana bideratzea. Beharbada gure arazoa ez da markarik ez izatea, marka gehiegi izatea eta estrategiarik ez edukitzea baizik. Ez dakigu zertarako nahi dugun marka bat ere. Bestetik, oso esanguratsua da izenarena. Baina eztabaida horretan sartzen bagara, beharbada, ez goaz inora. Zenbat izen ditugun, zein lehentasun ditugun nazio mailan, zeintzuk diren lehentasun horietarako gure edukiak... Hori nahiko desordenatuta dugu. Oso zaila da marka estrategia koordinatu, koherente eta sinesgarri bat eratzea baldintza horietan, bai kanpora begira bai barrura begira.
Horretan ere administrazio bakoitzak bere aldera egiten dute, jendarteko eragileekin ere antzera... Jarrera kontrajarriak dira askotan. Traba egiten diote elkarri?
Traba egitea baino, bakoitza bere posizioan dago eta bakoitza berera doa. Momentu honetan ez dago, ikusten dudanarengatik, nazio-proiektu komun eta konpartitu bat. Hor dago, baina desenfokatuta. Normala denez, bakoitzak bere ikuspegia du eta horren arabera aritzen da. Inor ez da bere posiziotik mugitzen. Zaila da benetan. Azkenean, markak dagoena islatzen du. Norabide amankomun bat adostuta izango bagenu, markak lehentasunak enfokatzen lagunduko luke. Horrekin batera, lehentasunok ikusgarri egin eta egituratuko lituzke. Azken batean marka bera erakargarriagoa izatea lortuko genuke. Behin kontzentratuta, badakigu norengana jo, zein hizkuntza erabili behar dugun kasuan kasu...
Nazio markaz ari garenean bi norabide daude, kanpora begirakoa eta barrura begirakoa.
Hori da. Barrura begira, batez ere, autoidentifikazioarekin lotuta dago. Lehen geniona, lehentasunen arabera lerrokatuta egotearekin zerikusia du. Azkenean, sektore desberdinetako jendea badago eta bakoitza berera badoa, zaila da elkarri laguntzea. Oso zaila. Adibidez, markaren adibide da turismo, gastronomia eta kirol arloan egindakoa. Surf munduan badugu Bakioko hondartza, Biarritzekoa edo Zarauzkoa. Bakarrik, banan-banan, hondartzak baino ez dira. Baina Euskal Kosta izendapenaren barruan sartzen dituzuenean, balio erantsi bat ematen diezu. Lurraldearekin lotuta daude, balore batzuk dituzte. Gauzak egiteko modu berezi batekin harremanetan jartzen dituzu. Sukaldarien kontuarekin antzeko zerbait gertatzen da. Ez da kasualitatea proportzionalki euskal sukaldari ugari goi mailan egotea. Zergatik ematen da mundu mailan izugarrizko proportzio hori? Bakoitzak gauzak bere moduan egingo ditu, baina Euskal Sukaldaritza Berriaren oinarriak inportanteak dira hor. Lurraldetasunaren gainetik, lurralde mugen gainetik, garatzen diren aliantzek indartu egiten gaituzte.
Behin eta berriz adostasunak lortzea ezinbestekoa dela aipatu duzu. Politikaz haragoko zerbait dela ere azpimarratu duzu. Ez da soilik erakundeek egin behar duten lana, baizik eta nazio guztiarena. Nazioaren irudia zaindu behar bada, bertako eragile guztien ardura da.
Bai. Guk beti nabarmentzen dugu lidergoak konpartitua izan behar duela. Alde batetik, inbertsio batzuk egin behar dira eta baliabide ekonomikoak eta komunikatiboak jarri behar dira horien eskuetan, baina nazio marka ez da Gobernu baten marka, ezta alderdi politiko baten marka ere. Askoz urrunago doan zerbait da. Nazioaren marka da. Alde batetik, nazioari berari balio ematen dio, baina, bestetik, nazioko kideek ere badute eragina beraien jardueren bidez. Hori da adierazgarriena nazio marka egiteko. Maila horretan, oso garrantzitsua da alderdi batek ez kapitalizatzea marka, eta guzti-guztiok hor zer dugun eta hortik zer irabaz dezakegun ikustea. Zerbait irabazteko badugu, izan ere, elkarrekin eginda izango da. Bestela ez du zentzurik.
Horrekin batera, planteamendua halabeharrez epe luzera egin behar da, jarrera estrategiko batez ari garelako.
Noski, epe luzera egindako planteamendua izan behar da. Jakina baietz! Kontua ez da momentuko arazo batzuk kudeatzea. Marka potente bat duzunean momentuko arazo horiek ere kudeatu beharko dituzu, baina ospea denborarekin lortzen da. Jokatzen duzun paper horrekin sinesgarria eta koherentea den marka izan behar da. Horregatik, argi dago unean uneko Gobernuen gainetik egon behar duen zerbait dela. Baita testuinguru jakinen gainetik ere. Euskaldunok estrategia bat edo helburu batzuk izan ditzakegu uneotan, baina mendeetan zehar izan gara hemen. Eta hori guztia markaren parte da.
Komentatu dugu azkenaldian estatu eta nazio guztiek markan inbertsioa handiak egiten dituztela. Nork egin du arrakastaz? Nork gaizki? Nora begira dezakegu?
Nork egiten dituen gauzak ondo? Azkenean marka potenteenak nazioaren estrategiarekin lotuta daudenak dira. Nazio potente batek, egituratuta izan eta helburu bat duenak, eta hori lortzeko lan egiten duenak, lan erdia egina dauka. Gauza batzuetan afinatu beharko du, laguntza beharko du erakargarritasuna lortzeko, baina bide onean izango da. Txikia bazara edo beste potentzialtasun batzuk badituzu, beste baliabide batzuk jarri beharko dituzu ikusgarria izateko. Baina balioa zuk izan behar duzu. Balio hori transmititzeko bitartekoak jarri beharko dituzu. Zeinek egiten duen txarto? Ospea marka estrategia eta markagintza hutsetik sor dezakeela uste duenak. Zer saldu ez baduzu, konta ditzakezu ez dakit zenbat istorio baina azkenean harrapatuko zaituzte. Zugan konfiantza galduko dute gainontzekoek, eta, azken finean, markarentzat inportanteena konfiantza da. Hori galtzean oso zaila da egoerari buelta ematea.
Badira agentziak kontratatzen dituzten herriak ere. Erakunde batek erabaki hori hartzearekin nahikoa da. Baina gero ez badituzu zure eragile eta herritarrak kontuan hartzen, laborategi batean gauza polita bat egingo duzu baina ez zara zu. Eta ez da eraginkorra.
Marka nortasunean oinarritu behar dela diozu. Zein izango lirateke Euskal Herriak kanpora begira izan ditzakeen indarguneak?
Eztabaida potoloa da hori. Eta, batez ere, nazio estrategiarekin lotuta dago. Ikastaroan balioen kontuaz aritu gara. Identitatea da bat. Nola egiten ditugun gauzak euskaldunok, parte hartzearen elementuari garrantzi handia ematen diogu gobernantzari dagokionez. Baina ez horretan soilik. XII. mendean Nafarroan erregearekin zegoen harremana eredu bezala jartzen zen. Erregeak herritarren zerbitzura zegoela onartu behar zuen. Hor egun kontrol soziala deitzen dugun hori zegoen. Historian zehar gauza on asko ditugu. Beti gure buruari egurra ematen gabiltza, baina gauza on pilo bat ditugu gure historian. Gatazka egon da, baina herriak egoera txarrenetan ere aurrera egin du. Hizkuntza ere balio bezala aipatu izan da. Azken finean, identitatea da. Munduan bereziak gara eta herri desberdin bat bezala hartzen gaituzte kanpoan. Baina gure erreferentea zein den erabaki behar dugu eta hori indartu. Arazoa da ez dagoela ongi zehaztuta zertan oinarritzen den gure desberdintasuna. Askotan gu ere, gure txikitasunetik, ez gara kontziente ditugun balioez. Ez dugu harrokerian erori behar baina harro egoteko gauzak baditugu. Badugu zer “saldu”, kakotxen artean.
Klikatuenak
begiradak
Adimen Artifiziala garun ikerketan bidelagun
erritarrak
Kantatu nirekin batera
herria
Gazteek, hauteskundeetan ahotsa izateaz gain, boterea eskuratu nahi dute
Irritzia
Krisi energetikoa
herria
Hamar ikerketa buru kontratatzeko deialdia plazaratu du Ikerbasquek
Info
Euskal Herria
Ekonomia
Mundua
Naiz+
Bilbotarra
Donostiarra
Gasteiztarra
Iruindarra
Kirolak
Futbola
Saskibaloia
Eskubaloia
Pilota
Txirrindularitza
Arrauna
Motoak
Herri Kirolak
Errugbia
Iritzia
Editoriala
Zugazart
Artikuluak
Zuzendariari eskutitzak
Iritzi Blogak
Kultura
Bideoak Argazki galeriak Audioak
Eskelak Denda Eguraldia
Name ZUZENEAN
Jaso gure newsletterra
Ezin izan zaitugu gure Newsletterr-era harpidetu. Mesedez, berrikusi helbide elektronikoa behar bezala sartu duzula.
Jakin beharreko albisteak besterik ez dizugu bidaliko. Spamik gabe.
Bidali
Webgune hau reCAPTCHA-k babestuta dago eta Google Pribatutasun Politika eta Zerbitzu Baldintzak aplikatzen dira.
Nor gara Harremanetarako Lege oharra Publizitatea
IRRATIA BIDAIARI GARA 7K GAUR8 MEDIABASK KAZETA 11 TB
Kaixo,
Zure kontura posta elektronikoz sar zaitezke, baina berretsi beharko duzu "Berreskuratu pasahitza" aukera erabili ahal izateko.
helbidera egiaztapen mezu bat bidali dizugu. Joan zure emailera eta egin klik estekan egiaztatzeko.
Cambiar email
Bidali
Utzi
Nire emaila zuzendu
Birbidalidazue mezua
Bidalita
Nire datuak Nire harpidetzak Titularrak Harpidedunen txokoa Deskonektatu
Jarri harremanetan Naiz-ekin
Harremanetarako arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10
Jarri harremanetan Mediabask-ekin
Harremanetarako abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02
Sartu
Sartu zure datuak saioa hasteko
Sartu Facebookekin Sartu Googleekin
Pasahitza ahaztu duzu? Erregistratu
EU ES FR EN
Datuen pribatutasuna
Lege Oharra
2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri zen datuen pribatutasunari buruzko Europako lege berria. Horregatik, gure Lege Oharra eguneratu egin genuen eta irakurri eta onartzeko eskatzen dizugu.
Privacidad de datos
Aviso legal
El 25 de mayo de 2018 entró en vigor la nueva ley europea de protección de datos. Por ello, actualizamos nuestro Aviso Legal y te pedimos que lo leas y lo aceptes.
Confidentialité des données
Mentions légales
Le 25 mai 2018, la nouvelle loi européenne sur la protection des données est entrée en vigueur. Pour cette raison, nous avons mis à jour nos Mentions Légales et nous vous demandons de les lire et de les accepter.
Data privacy
Legal notice
On May 25, 2018, the new European data protection law came into force. Therefore, we have updated our Legal Notice and we'd ask you to read and accept it.
|
Blizzardek World of Warcraft Shadowlands atzeratu du - Berriak - Game Erauntsia - Bideojokoak euskaraz
Toggle navigation
Bloga
Analisiak
Artikuluak
Berriak
Ekitaldiak
Elkarrizketak
Komunitatea
Euskal jokoak
Denak
Jokoak
GamePlayak
Txapelketak
Minecraft zerbitzaria
Jokoen katalogoa
Euskarazko jokoak
Terminologia
Ekimenak
#3000Twitz
Bideoak
Gamer Gela
Jokoteknia
Kabi@ gunea
Tailerrak
Euskal Twitch Komunitatea
Txapelketen antolaketa
Komunitatea
Nortzuk gara
Komunitate osoa
Foroa
Zerbitzuak
Harremanetarako
Euskarazko jokoak
Sartu
Blizzardek World of Warcraft Shadowlands atzeratu du
Lander Unzueta | 2020/10/14 18:00 Berriak
Urriaren 27rako aurreikusita zegoen. 2020a bukatu baino lehen argitaratuko dutela adierazi dute garatzaileek.
World of Warcraft MMORPG ezagunaren azken espantsioa uste baino beranduago kaleratuko da. Urriaren 27an estreinatu behar zen Shadowlandsen argitaratze data atzeratu egin dute Blizzardeko arduradunek.
John Hight WoWeko ekoizleak eman du albistea txio batekin. “Kokalekuak, kanpaina, misioen eta mailen ezaugarriak eta kontatzeko daukagun istorioa prest dauden une batean gaude”. Hala ere, lana bukatzen ari ziren bitartean eta zaleen kritikak entzun ondoren jokoak “azken txukuntze lanak” behar dituela ikusi dutela dio Hightek.
“Taldeak hartu beharreko erabaki benetan zaila izan da”, azpimarratu du, “baina jokoarentzat zein zaleentzat erabaki zuzena dela uste dugu”.
Arduradunek ez dute kaleratze data berririk zehaztu, baina Shadowlands aurten argitaratuko dela baieztatu dute. Horrez gain, espantsio aurreko eguneraketa zabaldu dute dagoeneko : mailaz igotzeko sistema berriztatua eta pertsonaiak pertsonalizatzeko aukera berriak gehitu ditu, beste hainbat edukiren artean.
Iruzkinak
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
213
Kide
0
Jolasten
16
Online
Jarraitu Steam taldea
Azken erantzunak
Beñat April 25, 2023, 9:44 p.m.
Eskerrik asko joko hau gogorarazteagatik! Gaztetan gidarik gabe jolasteari ekin nion. Oso ondo pasatu nuen eta istorioa bukatzea lortu nuen. Helbu…
Banjo-Kazooie
nikolardii Feb. 8, 2023, 3:15 p.m.
HYPE
Bilboko IDEA martxoaren 8an estreinatuko da PC-an…
Urtzi Odriozola Jan. 17, 2023, 3:34 p.m.
Bua!! Hau kristona da!! Ze pena probatzeko denbora gutxi daukadala... Instalazio proba behintzat egin beharko dut! !
|
Haurren obesitatea Done Jakue bidea Menuak eta errezetak Frutak Barazkiak Arrainak eta itsaskiak Osasuna eta elikadura Lana eta elikadura Sexua eta osasuna Erosketa jasangarria Bizitzarekiko grina Elikagaien segurtasuna Osasuna eta kirola Adinduak zaintzea Haurtxo gida Ia guztia nire maskotari buruz Obesitateari aurrea hartzea Erretzeari uztea Bizkarra zaintzea Etxebizitza erosi Ikasten ikasi Birziklatzea etxean
Infografiak
Monografikoak
Bideoak
Menuak eta errezetak
Nutrizio-informazioa duten 6.000 errezeta baino gehiago, onena aukeratzen jakiteko
Bilatu errezetak
Errezeta Iragazi
Bilatu
Iragazi errezetak Itxi
Zailtasuna
- Edozein - Hasiberriak Erraza Ertaina Handia Oso handia
Urte-sasoia
- Edozein - Negua Udazkena Udaberria Uda
Plater-mota
- Edozein - Aperitiboak/Hasierakoak/Zizka-mizkak Edariak Ogitartekoak/Sandwichak Hornigaiak eta saltsak Plater bakarra Postreak Lehen platera Bigarren platera
Osagai nagusia
- Edozein - Arroza Hegaztikia Bizkotxoak/Pastelak/Tartak/Mousseak Haragia eta ehiza Barrukiak Txokolatea Kremak/Zopak Gozogintzako kremak eta betegarriak Kroketak/Frijituak Hestebeteak Entsaladak Frutas Izozkiak/Sorbeteak/Izotz-edariak Onddoak Arrautzak eta esnekiak Infusioak Lekaleak eta eltzekariak Hostore-oreak Oreak eta pizzak Marmeladak/Konfiturak Pastak eta zerealak Patatak Arrainak eta itsaskiak Saltsak Soja eta haren deribatuak Barazkiak
Gaixotasunak
Azido urikoa eta hezueria Kaseinak eragindako alergia Arrautzak eragindako alergia Arrainak eragindako alergia Anemia ferropenikoa (burdin eskasia) Anemia perniziosoa (B12 eskasia) Azifo folikoaren eskasiak eragindako anemia Behazun-xixkuko harriak Giltzurrun-harriak Diabetes mellitusa Idorreria Gastritisa Hiperkolesterolemia Arteria-hipertentsioa Hipertriglizeridemia Laktosarekiko intolerantzia Glutenarekiko intolerantzia (zeliakia) Meteorismoa Obesitatea edo gehiegizko pisua Osteoporosia
Bizitzaren etapak
- Edozein - 1-3 urte 4-11 urte 6-12 hilabete Nerabezaroa Kirolaria Haurdunaldia Edoskitzaroa Zahartzaroa
Prestatze-denbora
- Edozein - < 5 min 5-10 min 10-15 min 15-20 min 20-30 min 30-40 min 40-50 min 50 min - 1 h > 1 h > 2 h
Begetarianoa
Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.
Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.
Pikillo piperren saltsa fina
Denbora 5-10 min
Zailtasuna Erraza
Balio energetikoa 155 kcal
Errazio-kopurua 4
Urte-sasoia Invierno, Otoño, Primavera, Verano
Nutrizio-informazioa
Prestaketa
2 koilarakada oliba-olio zartaginean gorritu baratxuri-ale zuritua. Baratxuri-hortza gorritu ondoren, gehitu pikilloko piper xukatuak kontserbako zukuetatik. Gatz-puntuan jarri, eta sakarina edo gozagarri-koilarakadatxo bat gehitu. Bota piperrak baratxuri-hortzarekin eta salteatuaren zukuak irabiagailu-ontzi batean. Irabiagailu baten laguntzarekin, txikitu, eta gehitu gainerako 4 koilarakada oliba-olio eta soja-esnea edo esne gaingabetua, krema fin eta homogeneoa osatu arte. Behar izanez gero, gatz-puntuan jarri, eta hozkailuan gorde, erabili arte. Giro-tenperaturan edo hotz edo beroan kontsumi daiteke, eta akonpainamendu-saltsa ezin hobea da arrain, haragi eta barazki erreentzat.
Nutrizio-informazioa
Iruzkin dietetikoa
Osasuna
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak
Gantza
Gantz asea
Azukreak
Gatza
155 15,6g 2,6g 2,2g 0,4g
8% 22% 13% 2% 7%
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak
Gantza
Gantz asea
Azukreak
Gatza
Zer da txikia errazioko 200 Kcal edo gutxiago 7 g edo gutxiago 2 g edo gutxiago 9 g edo gutxiago 0,6 g edo gutxiago
Zer da ertaina errazioko 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean 7 g eta 25 g bitartean 2 g eta 7 g bitartean 9 g eta 32 g bitartean 0,6 g eta 2,1 g bitartean
Zer da handia errazioko 700 Kcal edo gehiago 25 g edo gehiago 7 g edo gehiago 32 g edo gehiago 2,1 g edo gehiago
Mantenugaiak
Eguneko Kantitate Orientagarria
Kaloriak 2.000 Kcal
Gantza 70 g
Gantz asea 20 g
Azukreak 90 g
Gatza 6 g
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Informazio gutxiago nutrizio-semaforoari buruz Informazio gehiago nutrizio-semaforoari buruz
Pikillo piperren saltsa fina edozein haragitarako, arrain zurietarako eta piper betetarako akonpainamendu ezin hobea da. Kasu honetan, saltsa arina da, ez baitu ez esne-gainik ez gantzik.
Pikilloko piperrak C bitaminan aberatsak diren barazkiak dira, eta beren kolore gorria likopenoari zor diote. Pigmentu horri propietate antioxidatzaileak ematen zaizkio.
Behi-proteinei alergia izanez gero, behi-esnearen ordez soja-irabiakia jar daiteke, errezetak adierazten duen bezala.
|
© 2023 Klaus Inmobiliaria · Pribatutasun politika · Cookien politika · Legezko abisua · Laguntza: Inmobigrama
WhatsApp
Kaixo03:15
Egin klik hemen whatsapp bidez galdetzeko03:15
Bidalketa, itxaron mesedez
Zure mezua behar bezala bidali da.
Deitzen diogu
izen
telefono
URL
Captcha
Bidali
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Ordenagailuaren cookie bat gure webgunea bisitatzen duzun bakoitzean zure arakatzailean gordetzen den informazio fitxategi txikia da.
Gure webgunea orrialdeak funtzionatzeko ezinbestekoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditu, besteak beste. Lehenespenez aktibatuta ditugu, ez baitute zure baimenik behar.
Informazio gehiago gure atalean COOKIEEN POLITIKA.
Beharrezkoa
Lehentasunak
Estatistikak
Marketina
Onartu hautapena
Onartu cookie guztiak
Ezarpena
Beharrezkoa
Lehentasunak
Estatistikak
Marketina
Beharrezko cookieek web orri bat erabilgarri bihurtzen laguntzen dute oinarrizko funtzioak aktibatuta, hala nola orrialdeen nabigazioa eta web orriko gune seguruetarako sarbidea. webguneak ezin du behar bezala funtzionatu cookie horiek gabe.
Izen
Hornitzailea
Helburua
Iraungipena
PHPSESSID
Cookie hau php enkriptatze lengoaiak erabiltzen du sesioa aldagaiak web zerbitzarian gorde ahal izateko. cookie hauek funtsezkoak dira webgunearen funtzionamendurako. session
consentimiento
Cookieak gure sistemak erabiltzen ditu zein cookie baimendu eta zein ez gordetzeko. 365 egunak
Popup
Cookie hau orrialdearen popup-a ikusi duzun ala ez jakiteko erabiltzen da session
Lehentasunezko cookieak webguneak orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko aukera ematen du, hala nola zure hizkuntza hobetsia edo kokatuta zauden eskualdea.
Izen
Hornitzailea
Helburua
Iraungipena
idioma
Web orria zure arakatzailean ikusten duzun hizkuntza gordetzen du. 365 egunak
Cookie estatistikoek webguneen jabeek ulertzen dute bisitariek nola elkarreragiten duten web orriekin informazioa modu anonimoan bildu eta emanez.
Izen
Hornitzailea
Helburua
Iraungipena
Marketinaren cookieak webguneetako bisitarien jarraipena egiteko erabiltzen dira. asmoa da erabiltzaile bakoitzarentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea eta, beraz, argitaletxeentzat eta hirugarrenen iragarleentzat baliotsuagoak direnak.
|
Euskarabilari edo bere jarduerei buruzko galderarik, zalantzarik edo iradokizunik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
|
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
410
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 149/2016 judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Begoña Gil Zabalak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,
Fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 149/2016 judizioan epaia eman du epaitegi honetako Alfonso Alvarez-Buylla Naharro epaileak 2016-10-06an.
Puiu Stanca (AIZ: X1616457V) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko abenduaren hamahiruan.
|
Hemen duzue Igandean Uharte-Arakilgo Artzai Egunean izango dugun egitaraua! ONGI ETORRIAK ZARETE!! 🐑🎉🧀🎊
🚌🚞 Ibilgailu partekatuetan edota garraio publikoan gerturatzea animatzen zaituztegu, egin dezagun aurrerapausoa jasangarritasunaren alde.
|
2008ko urrian argitara eman dute, euskaraz, Kontabilitate Plan Orokorra Euskal Herriko Unibertsitateak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak.
Jakinekoa da enpresa, ekonomia eta ogasun alorreko profesional euskaldunak -eta itzultzaileok- horrelako dokumentu baten zain zeudela, 2007ko azaroan argitaratu baitzen estatuan Kontabilitate Plan Orokorra. Gainera, premiazkoa zen euskarazko testu bateratua egotea.
Nonbait, Ekonomisten Euskal Elkargoan itzuli dute EHUko hainbat irakasleren laguntzaz eta, Patxiri entzunda, Elhuyarren aholkularitzaz.
Liburua gainetik begiratuta, iruditu zait horko terminologia neurri handi batean bat datorrela Foru Aldundian orain arte alor horretan erabili dugunarekin. Horrek esan nahi du nonbait bide onean genbiltzala kontabilitateko hitzak erabiltzeko ahaleginean.
Aldi berean, gaztelaniazko bertsioa ere eman dute argitara aipatu bi erakundeek.
Igorlea: Mikel Azkarate · 11:03
Gaia: Itzulpena eta terminologia
4 comments:
Anonymous said...
Ongi etorri. KPO-PGC. Liburua eskuratzeko irrikitan gelditzen naiz. Elhuyarren ez dut uste oraindik agertu denik.
1/20/2009 10:06 PM
Anonymous said...
Gaur ikusi dut liburua. Ez dizkizuet hemen kontatuko ale hori eskuratzeko bizi izan omen diren peripeziyak. Penagarria.
|
Ron azukre-kanabera irakin, destilatu eta ondu ondoren lortzen den alkoholdun edaria da (45-49°). Bere jatorria Karibe itsasoan du.
Ron
edari destilatu
Materialak
Azukre-kanabera
Historia
Jatorria
Karibea
Sorrera-data
XV. mendea
Ronari kanabera-pattarra ere esaten zaio. Graduazioa oso altua da (70-80º-raino) eta kalitaterik onenak destilazioko lehen frakzioetatik datoz. Destilapena koloregabea da (ron zuria) eta karamelua gehi daiteke (ron beltza). Aroma eta dastaketa indartsuak dira eta lortu zirenetik ditu, baina zahartzeak hobetu egiten ditu.
Eduki-taula
1 Etimologia
2 Historia
2.1 Ron Kontrabandoa
2.2 Amerika koloniala
2.3 Asia
2.4 Ontzigintza rona
3 Ron klaseak
3.1 Jatorriarengaitik
3.1.1 Hispaniarra
3.1.2 Britaniarra
3.1.3 Frantsesa
3.2 Itxuraz
3.2.1 Ron Zuria
3.2.2 Ron Beltza
3.2.3 Ron Zaharra
3.2.4 Zaporedun Rona
4 Ekoizpena
4.1 Uzta
4.2 Erauzketa
4.3 Hartzidura
4.4 Destilazio
4.5 Zahartze
4.5.1 Barrika motak
4.6 Nahasketa
5 Jaialdiak
5.1 Rhum Fest París
6 Erreferentziak
7 Ikus gainera
8 Kanpo estekak
EtimologiaAldatu
XVII. mendean, ingeles eta frantziar nabigatzaile eta merkatariak Antilletara joan ziren azukre-kanabera bila, upeltegietan kargatu eta Europara ekartzeko. Tripulatzaileek Kanaberarekin ekoizten zen alkohola deskubritu zuten . Frantsesek 'tafia' izena eman zioten melazen destilazioari, ingelesek, likore gozoagoen zaleak zirenez, beste izen bat bilatu zioten Pattar azukretuagoak. Itsasgizonen gaueko parrandek eragina izan zuten ronaren apelazioan: antzinako 'rumbullion' edo 'rumbustion',ingelesaren ahotsak aukeratu zituzten, 'Zalaparta' izango litzake hitz horien itzulketa. Laster hitza 'rum' bihurtu zen eta Europan zehar hedatzen hasi zen: 'rhum' (frantsesez). 'Rum' (alemanez, portugesez eta italieraz). 'Erruma' (euskaraz). [1]
HistoriaAldatu
Granadako erreinu mairua konkistatu ondoren, azukre-kanaberaren zuku hartzituen likore destilatu hau egiten hasi ziren, arabiarrek Espainiatik Europara ekarritakoa. Kristobal Kolonek azukre-kanabera Ameriketan sartu zuen eta laster azukrea zein rona ekoizteko klima paregabea zela konturau ziren. Erauzketaren ondoren, likido marroi lodi bat geratzen zen (melaza), destilatzean edari alkoholdun bizigarri bat sortzen zuena. Ingelesak eta frantsesak Antilletan instalatu zirenean, eskala handian destilatzen hasi ziren, zonalderako (Mendebaldeko Indietarako) produktu garrantzitsua izatera iritsiz. [2] Edari hau Barbadosen topatu ziren dokumentu batzuetan agertzen da lehenengoz historian zehazki 1650ean. Rona faktore ekonomiko garrantzitsua izan zen XVII. eta XVIII. mendeetan. Europara Antilletatik esportatzen zuten eta Afrikako esklaboen trafikoan eta Ipar Amerikako indioekin larruen negozioan erabili zuten. [3] XVII. mendetik aurrera, Ingalaterrako eta Frantziako kolonietako azukre kanabera plantazioetan, batez ere Barbadosen, rona eskala handian produzitzen hasi zen. Ingelesak, merkataritzan trebeak izan dira beti eta edaria inportatzen hasi ziren ondorioz, Europa osoan zabaldu zuten. [4] Rona Amerikako kolonia ingelesetara ere esportatzen hasi zen baina hain handia zen eskaria XVII. mendean destilategiak ezarri zirela New Yorken eta Ingalaterra Berrian. Une horretatik aurrera, inportazioak melazak izan ziren funtsean. [3] 1770an koloniek 23 milioi libra melaza inportatzen zuten Karibetik, horietako asko ron bihurtu zirelarik Ingalaterra Berriko 159 destilategietan. Estiloa asko aldatzen zen, baina Karibeko barietatea baino lodiagoa eta gozoagoa omen zen. [5] Ingalaterra Berriko destilategi gehienak XIX. mendean itxi ziren, nahiz eta azken ekoizle garrantzitsua, Medfordeko Lawrence destilategiak, lanean jarraitu zuten 1905era arte. Momentu horretan destilategiak itxi beharra izan zuten Debeku legearen ondorioz. [5]
Ron KontrabandoaAldatu
Debekua XIX.mendean hasi zen sortzen Ipar Amerikan. Mugimendu kontserbadorea izan zen bere bultzaile nagusia, batez ere senarrek alkoholean dirua gastatzeaz nazkatuta zeuden emakumeek sortua. Hogeigarren mendearen bigarren hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan alkohola debekatu egin zen. Alkohol gabeziaren ondorioz destilategi ilegalak hasi ziren sortzen baina gutxi eta oso txikiak ziren eta produzitzen zuten alkohol kantitea oso murritza zen herrialde guztirako. Garai hartan gehien edaten ziren alkohol motak rona eta whiskia ziren. Bi edari hauek Estatu Batuetatik gertu zeuden zonaldeetan produzitzen zen eta trafikatzaileek herrialde horietara joaten ziren merkantzia bila. Debekua sartu zenean, San Pedro eta Mikelon alkohol-merkataritzaren oinarri bihurtu ziren. Pixkanaka, arrantzale guztiak alkoholaren inportatzaile edo bitartekari bihurtu ziren eta bakailao-enpresak upategi bihurtu ziren. [6]
Amerika kolonialaAldatu
Azukre kanabera klima epel eta hezeetan hazten da. Kanariar Uharteetan porturatu ondoren, Kristobal Kolonek azukre kanabera ekarri zuen Karibera 1493an Ameriketara egindako bigarren bidaian. Rona egiteko, azukre- edo melaza-kanaberaren zukua legamiarekin eta urarekin hartzitzen da, eta gero kobrezko ontzietan destilatzen da. Likoreak ron izena jaso zuen 1672an, ziurrenik rumballion argot ingelesaren hitzetik, zarata esan nahi duena.Karibeko azukre-landaketen jabeek askotan gerraontziei rona saltzen zieten deskontuarekin, uharteetatik gertu denbora gehiago igarotzeko, piratengandik babestuz. Rona Britainia Handian ere ezagun egin zen, ontzi britainiarrek Ameriketatik Atlantikoan zehar likorea garraiatzen zutenean. [7]
AsiaAldatu
Azukre kanabera jatorriz Indiakoa dela uste da, baina aditu batzuk diote Txinan ere jaio zitekeela. Edonola ere, kontua da kanabera-landaketa horiek oso ugariak izaten hasi zirela Asian, eta horrek Egiptora hedatzea erraztu zuen K. a. IV. mendean. Landarearren eraldaketa milaka urteko tekniken herentzia da, Alexandro Handiaren soldaduek kanabera-eztia sortu zutenetik kanabera-zukua lurrunduz, Bengalatik India ipar-ekialdera iritsi zitzaien prozedura bati jarraiki. Hiru mende geroago, arabiarrek teknika hori kopiatu zuten eta azukre-kanabera destilatzen lehenak bihurtu ziren, Arad izeneko edari bat sortuz.
Ontzigintza ronaAldatu
Ronak berebiziko garrantzia izan du Erresuma Batuko Itsas Armadaren bizitzan, eta horrek baldintzatu egin ditu haren bizitza eta ohiturak. 1655ean Jamaika konkistatu ondoren, ingelesek rona lortu zuten ustekabeko altxor gisa. Itsasontzietan edari hori garraiatzea, errezagoa eta praktikoagoa zen upeletan zeramaten ur hori garraiatzea baino. Ronak alkohol portzentai nahiko altua zuenez ez zen alferrik galtzen eta urarekin ordea denbora gutxian gelditu egin behar ziren ur hori aldatzeko. Ron errazioak hain ziren garrantzitsuak ontzian, ontzia erreserbarik gabe geratuz gero kapitainak arazo bat izan zezakeela eta portuetara presaka hurbildu behar zuela. 1740an erabaki zen rona bi ur zatirekin nahastu behar zela, «Grog» izeneko konbinatua sortuz. [8]
Ron klaseakAldatu
Ron klaseak edo motak sailkatzeko bi azpiatal nagusi daude lehena jatorriarengaitik da. Ekoizpen prozesua ez delako berdina eta bakoitzak bere ekoipen prozesu horretan haien arbasoen teknikak erabiltzen dituztelako. Bigarren azpiatala Itxuraz edo klasea da; honetan lau mota dira gehien kontsumitzen direnak.
JatorriarengaitikAldatu
Rona bere jatorriarengaitik sailkatzean hiru dira azpiatalak; hispainiarra, britaniarra eta frantsesa.
HispaniarraAldatu
Melaza da ron hispaniarraren abiapuntua edo osagai garrantzitsuena. Lehorrak edo gozoak dira. Azukrea eta karamelua gehitzen zaie eta arinak dira. Hazitegi eta soleraren metodoaren bidez hazten da. Erdialdeko Amerikako eta Karibeko herrialdeetan garatzen da, hala nola, Kuban, Venezuelan, Mexikon, Kolonbian, Perun eta Espainian. [9]
BritaniarraAldatu
Melaza ron indartsua da, pot-still kobrezko alanbikeetan destilatzen da, eta modu estatikoan heltzen da exbourbon haritz amerikarreko upeletan. Hazitegi eta soleraren metodoaren bidez hazten da edo upeleko estatikaren bidez. Eragin britainiarra daukaten Karibeko herrialdeetan garatzen da: Belice, Barbados, Guyana dira horren adibide.
FrantsesaAldatu
Nekazaritzako rona da, Frantziako Antilletan azukre-kanaberaren zukuarekin egina, zutabean destilatua eta upeletan modu estatikoan heldua. Lehorrak eta indartsuak dira eta gehigarrien erabilera oso murriztuta dago. Melazazkoak baino garestiagoak dira prozesu garestiagoa bat daukatelako. Martinikan, Haitin eta Guadalupen egiten dira.
ItxurazAldatu
Ron ZuriaAldatu
Kolore eza da bere ezaugarri nagusia, eta ikatz bidez iragazi behar da; ikatz horrek upeletan zahartutako kolore xaflatua kentzen dio (18 eta 36 hilabete artean irauten du), lehorra da eta egonkortasun arina du. [1]
Ron BeltzaAldatu
Ron mota hau astuna da, gorputz eta zapore asko ditu, bere kolore iluna, ia beltza, hainbat urtetan zahartzen uzten den haritz-upel ikaztuaren motari zor zaio. Destilazio-prozesuak alanbikeak erabiltzea aurreikusten du, beraz, edari honek melaza zapore handia du. Gozogintza munduan gehien erabiltzen dena da. [2]
Ron ZaharraAldatu
Hainbat izen ditu, Urre rona, bilohori rona eta beste hainbat. Kolorea urre-kolorea edo anbarra izaten dira normalean, upelean pasatzen duen denbora zuriarena baino luzeagoa da, eta hortik lortzen du daukan kolorea. Zapore handiagoa duen ron gozoa da, glukosa gehiago izaten duelako. [3]
Zaporedun RonaAldatu
Espeziak edo zaporea duten erroiak barrikan zahartzen dira espezia edo frutekin batera. Fruta-zukua ere gehitu ohi zaio. Zuriak, urre-kolorekoak edo beltzak dira. [4]
EkoizpenaAldatu
UztaAldatu
Lehen urratsa azukre-kanaberaren uzta biltzea da, pro zesu horri zafra deitzen zaio. Xehatu ondoren, gehienez 24 orduko epea daukaupeltegian entregatzeko; honela, ez ditu bere propietate organoleptiko sentsorial guztiak galtzen. [10]
ErauzketaAldatu
Errotan, kanaberak garbitu egiten dira lur-hondarrak kentzeko, eta zati txikietan mozten dira zukua errazago ateratzeko. Kañabera zatiak hainbat errotatik pasatzen dira zurtoinetan daukaten zukua ateratzeko. Lehen ehoketaren ondoren, ur kantitate txiki bat gehitzen da, zukuaren hurrengo erauzketak errazteko kanaberaren zukua iragazi egiten da kanabera-hondakinak kentzeko. Orduan berotu eta lurrungailuetara pasatzen da gehiegizko ura kentzeko. Irakiten egon ondoren, likido lodi bat sortzen da, eta bertatik lortzen da egunero kontsumitzen den azukrea. Bigarren irakinaldi baten egiten da eta honen ondorioz, lortutako melaza ilunagoa eta lodiagoa da. Erauzketaren prozesuarekin bukatzeko hirugarren irakinalditik egiten da honen emaitza likido oso lodi, itsaskor, ilun eta mingotsa da. [11]
HartziduraAldatu
Destilatu ahal izateko, hartziduraren bidez likido alkoholiko bihurtu behar dira guarapoa edo melaza. Legamiek egindako hartzidurak karbono dioxido eta alkohol bihurtzen du azukrea. Lehenik eta behin, % 15 inguruko azukrea duen soluzio bat prestatzen da, melaza urarekin diluituz. Hartzidura-tasa tenperaturaren bidez kontrola daiteke, eta destilatzaileak behar duen hartzitutako likido motaren araberakoa da. Hartzidura amaitzean, ateratzen den muztioak % 5 eta % 9 arteko alkohol-edukia dauka. [12]
DestilazioAldatu
Destilazioaren helburu nagusi muztio batean alkohola eta ura bereiztea. Baina bigarren helburu bat dauka nahi ez diren zapore-eragileak desagerraraztea (esterrak, aldehidoak, geneak eta azidoak), eta, aldi berean, desiragarriak atxikitzea. Bi destilazio-metodo erabiltzen dira rona ekoizteko: destilazioa alanbikean eta destilazio jarraitua zutabeetan. [11]
ZahartzeAldatu
Ekoizlearen arabera aldi desberdinetan Jerezko ardoa eduki duten haritzezko upeletan zahartzen da. Urtaroaren arabera honela sailkatu ohi dira: Ron Zuria (18 eta 36 hilabete bitartean upelean),Ron Zaharra (7 urte upelean) eta Ron Estra Zaharra (10 urte gutxienez upelean). [13]
Barrika motakAldatu
Barrika edo upel mota asko erabiltzen dira ronaren zahartze prozesuan eta hainbat modutan daude sailkatuta. Lehen sailkapen mota taimana hartzen du kontuan hemen; upel bordalesak, botak (upel bordalesen antzerakoak), upeltxoak eta tina edo treska. Bigarren sailaktzeko era upelaren materialarengaitik da honetan; haritz europarra, haritz amerikarra, haritz errusiarra eta japoniarra dira nagusi. Upelak sailkatzeko azken metodoa izan duten erabilerarengaitik da, hau da, upel horretan zer egon den rona egon baino lehenago. Sailkatze metodo honetan Ex-Jerez, birjina, Ex-Cognac, Ex-Bourbon, Ex-Stout eta Ex-Ron daude. [14]
NahasketaAldatu
Ron komertzial gehienak mota eta adin desberdinetako ronen nahasketan oinarritzen dira, baita jatorrizko herrialde ezberdinetako ronen nahasketan ere, bolumen handiko nazioarteko marken kasuan bezala. Nahi izanez gero, nahastean karamelua, espezieak eta zaporeak gehi daitezke. [11]
JaialdiakAldatu
Rhum Fest ParísAldatu
Jaialdi honek mirespena eta errespetu globala lortu du urtez urte bere kopuruengatik handiengaitik. Esparru profesionaletik 3.000 profesional baino gehiago akreditatuta daude, 200 marka inguru eta dastaketan 800 ron erreferentzia baino gehiagorekin. Vicennes parkeko erakusketen eremuan ia 3.000 metro koadro txiki geratu ziren bisitari profesional eta profesional profil handia izateko, eta biek jakin zuten irudia modu inbidiagarrian mantentzen. [15]
ErreferentziakAldatu
↑ (Gaztelaniaz) «RON» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
↑ (Gaztelaniaz) El origen del ron tiene mucho Embrujo - Destilerías Líber. 2015-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
↑ a b «EL RON (1ª PARTE): UN POCO DE HISTORIA» www.misumiller.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ (Gaztelaniaz) adminCarlos. (2019-11-19). «El Ron, el Caribe y los piratas. Origen e Historia Ron» Cubers Premium Ice (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ a b (Gaztelaniaz) «De regreso en la mezcla, el ron de Nueva Inglaterra» El Universo 2012-11-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ (Gaztelaniaz) Lange, Matthieu. (2017-05-07). «El ron durante la Prohibición en Estados Unidos (1920-1933)» Rumporter (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
↑ (Thailandieraz) hmong.wiki. «Comercio colonial de melaza Producción de ron colonialyImportancia económica» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
↑ (Gaztelaniaz) «Cómo el ron se convirtió en el arma secreta de la Marina Real Británica» abc 2013-10-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
↑ (Gaztelaniaz) adminCarlos. (2019-12-02). «El Ron. Categorías y tipos» Cubers Premium Ice (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ (Gaztelaniaz) «▷ Ron: Origen, Elaboración y Tipos» Spanish Liquors (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ a b c (Gaztelaniaz) «Elaboración del Ron» Hacienda Monterrey (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ «El RON (2ª PARTE) :FERMENTACIÓN Y DESTILACÍÓN» www.misumiller.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ (Gaztelaniaz) Savin, A.. (2017-08-17). «El Ron. Elaboración y algunos de los mejores rones del mundo» Saber de vino (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
↑ Txantiloi:Es-CO ▷ Tipos de barricas, guía básica del añejamiento - Industria Club. 2020-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
|
Oneka arkitekturaren aholkularitza sailean, eraikin eremuan, gure bezeroei erabakiak hartzerako orduan laguntza ematen diegu. Horretarako konponbide sendo eta anbizio handikoak garatzen ditugu, beti ere ingurumenaren eragin guztiak kontutan harturik
|
"Snooker-a mahaian bakarrik ez da jolasten" José María Cortés-i egindako elkarrizketa. Entrevista realizada por Daniel Coronado @DaniCoronado98 Hoy tenemos la oportunidad de hablar con José María Cortés, conocido como Chema, siendo una de las grandes promesas del snooker español con 18 años que tiene. Chema, entrenado por el portugués …
Irakurri gehiago »
Share
Facebook
Twitter
Itzulpenak
Bilatu:
Azken mezuak
Munduko Txapelketa 2023
Munduko Txapelketako sailkapenak 2023
Tour Txapelketa 2023
WST Classic 2023
Jokalariak Txapelketan 2023
RANKING
Jarraitu Facebook-en
Elkarlanak
29 Uztailean, 2015
EAST 2.015: Epaileen Homenaje
Urtaroen egutegia 2022/23
Urtaroen egutegia 2021/22
AURKAKO EGUTEGIA 2020/21
AURKAKO EGUTEGIA 2019/20
AURKAKO EGUTEGIA 2018/19
@ Jarraitu niri
@ Jarraitu niri
Arabera diseinatu | Web Zerbitzuak
© Copyright 2023, Eskubide guztiak erreserbatuta By ostatutako :
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia onena izatea. Cookies eta onarpena gure cookie politika onartzen duzula ulertuko dugu nabigatzen jarraitzen baduzu.Nago ados Irakurri gehiago
Pribatutasuna eta cookie-ak
Cerrar
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu webgunean nabigatzen duzun bitartean zure esperientzia hobetzeko. Horietatik kanpo, beharrezko gisa sailkatutako cookieak zure arakatzailean gordetzen dira, webguneko oinarrizko funtzionalitateak lantzeko ezinbestekoak baitira. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure arakatzailean zure baimenarekin bakarrik gordeko dira. Cookie hauek ez erabiltzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez hautatzeak zure nabigazio esperientzian eragina izan dezake.
beharrezko
beharrezko
Siempre activado
Beharrezko cookieak erabat funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez da beharrezkoa
Ez da beharrezkoa
Webguneak funtzionatzeko bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikaren bidez biltzeko erabiltzen diren cookieak, iragarkiak, txertatutako beste eduki batzuei beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen zaie. Derrigorrezkoa da zure webgunean cookie hauek exekutatu aurretik erabiltzaileen baimena eskuratzea.
|
Ekonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak esportazioak baion handiagoak direnean alegia), merkataritza-defizita dago. Merkataritza balantzarekin loturiko kontzeptu bat estaldura-tasa da, esportazioak inportazioekin zatituz kalkulatzen dena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, trade balance; gaztelaniaz, balanza comercial.
Ikus, gainera
Ordainketa-balantza
Loturiko artikuluak
Defizita eta superabita
Ekonomian, defizita gertatzen dela esaten da diru sarrerak, zentzu zabalean, irteerak baino handiagoak direnean. Superabita berriz, sarrerak irteerak baino handiagoak direnean gertatzen da. Defizita eta superabita ez dira galera…
Merkataritza (definizioa)
Merkataritza edo merkatalgoa ondasun eta zerbitzuen merkaturatze eta haien salerosketekin loturiko jarduera ekonomikoen multzoa da. Merkataria ondasun eta zerbitzu horiek eskaini egiten dituen pertsona da, prezio jakin batean,…
Ordainketa-balantza
Ordainketa-balantza herrialde bateko erakunde ekonomikoek (kontsumitzaileek, enpresek eta gobernuak) munduko beste herrialdeetako erakunde ekonomikoekin egiten dituzten finantza- eta merkataritza-trukeak adierazten dituen kontabilitate-agiri bat da. Europan, herrialde bakoitzeko ordainketa-balantza…
147 hitz
Artikulu bat eskatu
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Eskaera egin
Harpidetu zaitez
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.
|
Rafa Rueda, PILT taldeko partaide izateagatik egin zitzaigun ezagun, bertan hazi baitzen musikari eta konpositore bezala. Hala ere musikan betidanik murgildutako gizona dugu. Ikasketa sakonekoa, gitarrajole fina eta irudimentsua, abeslari sendoa, beste hainbat instrumentu zirikatzen ibilitakoa edota ekoizle moduan lan garrantzitsuak zuzendu dituena.
Musikan murgilduta, urteetan zehar bere motxila pertsonala betetzen ibili ondoren, hustutzeko garaia tokatu zitzaion eta rock gogorretatik urrunduz, 2003an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa. Ezustea izan zen, armonia desberdinak eta kantaera bereziak erabilita, bete betean pop doinuetan murgildu zen. Saredun eskua bere bigarren emaitza da.
Diskoak:
Saredun eskua
CD
10 €
Erosi
nabegazioa
Hemeroteka
Ibilbidea
Kontzertuak
Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel. : +34 943 753 016 · gaztelupeko@hotsak.com
|
Gizarte eta lan arloko aholkularitza eta auditoretzako graduondokoa - Gizarte eta lan arloko aholkularitza eta auditoretzako espezilistaren graduondoko berezko titulua - UPV/EHU
|
Select LanguageAfrikaansArabicAzerbaijaniBasqueBelarusianBengaliBosnianBulgarianCatalanCebuanoChinese (Simplified)Chinese (Traditional)CorsicanCroatianCzechDanishDutchEnglishEstonianFilipinoFinnishFrenchFrisianGeorgianGermanGreekGujaratiHaitian CreoleHawaiianHebrewHindiHmongHungarianIcelandicIgboIndonesianItalianJapaneseJavaneseKannadaKazakhKhmerKoreanKyrgyzLaoLatvianLithuanianLuxembourgishMacedonianMalagasyMalayMalteseMaoriMarathiMongolianNepaliNorwegianPersianPolishPortugueseRomanianRussianScottish GaelicSerbianSesothoShonaSinhalaSlovakSlovenianSpanishSudaneseSwahiliSwedishTajikTeluguThaiTurkishUzbekVietnameseWelshYoruba
0 elementuak
Hasiera
Produktuen
PTO ardatzak eta osagarriak
Chain
Sprocket
Engranaje-kutxa eta erreduktorea
Ahokatzeak
Polea
Gerrikoak
Gear-Rack
Hub eta buxa
Blokeo Batzarra
Juntura Unibertsalak
Ardatzaren lepokoa
Motor oinarriak
Motore elektrikoak
Balaztak eta enbragea
Kontaktuak
Bloga
Aukeratu Page
Engranajeak eta engranajeak
Engranajea makina birakaria duen pieza bat da, ebaki edo txertatutako hortz bat duena, eta hortzdun beste pieza batekin lotzen da momentua transmititzeko. Engranaje-kremailera (kremailera eta pinoia) biraketa-higidura mugimendu lineal bihurtzen duen engranaje-parez osatutako eragingailu lineal bat da. Produktu hauek makina-erremintan, orga jasotzaileetan, pala elektrikoetan eta beste makina astunetan erabiltzen dira. WLY, Txinako engranaje eta bastidoreen hornitzaile profesionala, bezeroen aplikazio bereziaren eskakizunak asetzeko engranaje irtenbideak eskaintzeko gai da.
Hasiera - Engranajeak eta engranajeak
Engranajea bata bestearekin bat egin dezaketen hortzak dituen pieza mekaniko bat da. Transmisio mekanikoan eta eremu mekanikoan aplikazio ugaritan erabiltzen da.
Engranaje mota desberdinak
Engranaje mota asko daude, eta sailkapen-metodo ohikoena engranaje-ardatzaren izaeran oinarritzen da. Orokorrean hiru motatan banatzen dira: ardatz paraleloa, ebakidura-ardatza eta ardatz mailakatua. Ardatz paraleloen engranajeen artean, engranaje engranajeak, engranaje helikoidalak, barne engranajeak, kremailera eta pinoi engranajeak, etab. Ebakitzen diren ardatzen engranajeek engranaje alak zuzenak, engranaje alak espiralak, zero graduko engranajeak, etab. Ardatz tartekatuen engranajeak torloju engranajeak, zizare engranajeak, hipoideak dira. engranajeak, etab.
Ardatz Paraleloko Engranajeak
Ebakidura Ardatz Engranajeak
Ardatz tartekaturiko engranajeak
Spur Gear
Engranaje engranaje zilindriko bat da, hortz-lerroa ardatzaren lerroarekiko paraleloa den. Prozesatzeko erraza denez, asko erabiltzen da potentzia transmisioan.
Gear Helical
Engranaje helikoidalak engranaje zilindrikoak dira, hortz-lerro helikoidalak dituztenak. Oso erabilia da engranaje engranajeak baino indar handiagoa duelako eta leunki ibiltzen delako. Transmisioan zehar bultzada axiala sortzen da.
Engranaje alakoa
Alaka engranajeak gurutzatzen diren bi ardatzen arteko mugimendua eta potentzia transmititzeko erabiltzen dira, eta makineria orokorrean, alaka engranajeak bi ardatzen artean angelu jakin batean daude. Engranaje zilindrikoen antzera, engranaje alakak engranaje alak zuzenak, engranaje alak espiralak, zero graduko engranaje alakak, etab.
Kiribilduko alako engranajea
Espiral alaketako engranajeak angelu jakin batean hortz-forma kurbatua duten engranaje mota bat dira. Engranaje hauek errendimendu handiko makinetan erabiltzen dira normalean, hala nola ibilgailuak, hegazkinak eta industria astunak.
Mitre Gear
Mitra engranajeak engranajeak dira, non bi ardatzen ardatzak gurutzatzen diren eta engranajeen beraiek hortz-euskarrien aurpegiak koniko formakoak diren. Mitre engranajeak gehienetan 90 graduko ardatzetan muntatzen dira eta 1:1eko engranaje-erlazioa dute.
Engranaje harra eta ardatza
Zizare-engranajea harraren izen orokorra da eta harekin arduratzen den harra-gurpila. Funtzionamendu isila eta transmisio-erlazio handia ditu bikote bakarrerako.
Engranaje planetarioa (engranaje epiziklikoa)
Engranaje-kaxa planetarioa hainbat aplikaziotan erabiltzen da, besteak beste, automozio-transmisioak, errepidez kanpoko motorrak eta industria garraiatzeko sistemak.
Barneko eraztun-engranajea
Barneko engranajeek hortzak moztuta dituzte zilindroen edo konoen barrualdean eta kanpoko engranajeekin parekatuta daude. Barneko engranajeen erabilera nagusia engranaje planetarioetarako eta engranaje motako ardatzeko akoplamenduetarako dira.
Torlojua engranajea
Torlojuzko engranajeak, batzuetan engranaje helikoide gurutzatuak ere deituak, gurutzatzen ez diren ardatzen arteko mugimenduaren transmisioan erabiltzen diren engranaje helikoideak dira.
Beste Engranajeak
Material desberdinetako engranaje alikoak
Plastikozko alako engranajea
Letoizko engranaje alakoa
Zink alaka engranajea
Altzairu herdoilgaitzezko engranaje alakoa
Altzairuzko engranaje alakoa
Gear Rack Salgai
Gear Rack
Cremallera engranaje lineal bat da, engranaje engranaje edo engranaje helikoidala batekin lotzen dena. Kasu berezi gisa ikus daiteke engranaje engranaje/helizidalaren diametroa infinitua bihurtzen denean.
Ate lerragarriko engranaje-euskarria
Sliding Gate Gear Rack ate lerragarrien funtzionamendu leunerako erabiltzen den mekanismo bat da. Sistema hau etxebizitza eta merkataritza aplikazioetan erabiltzen da bere iraunkortasunagatik eta erabiltzeko erraztasunagatik.
Construction Hoist Rack (Construction Elevator Rack)
A construction hoist rack is a vertical structure used to transport personnel and materials on construction sites. It consists of a platform, mast, motor, and safety features, and is often used in high-rise building projects.
Engranajeak eta engranaje-euskarrien materialak
45 altzairua (karbonozko altzairua egitura mekanikoetarako)
45 altzairua karbono ertaineko altzairuaren ordezkaria da, %0.45eko karbono edukiarekin. Lortzeko oso erraza denez, engranaje engranajeak, engranaje helikoidalak, kremailera eta pinoi engranajeak, engranaje alakak, zizare engranajeak eta beste engranaje mota batzuk material honetaz egiten dira gehienbat.
42CrMo (kromo eta molibdeno aleazio altzairua)
Karbono ertaineko altzairu aleatuak bere osaeran %0.40 karbonoa eta kromoa eta molibdenoa dituena. 45 altzairuak baino erresistentzia handiagoa du eta tenplaketaz edo maiztasun handiko tenplaketaz gogortu daiteke, eta hainbat engranaje egiteko erabiltzen da.
20CrMnTi (kromo eta molibdeno aleazio altzairua)
Karbono gutxiko aleazio altzairuetarako material adierazgarria. Oro har, karburizatu eta itzali ondoren erabiltzen da. Bero tratamenduaren ondoren materialaren indarra 45 altzairuaren eta 42Cr Mo baino handiagoa da. Gainazaleko gogortasuna 55 ~ 60HRC ingurukoa da.
Su303 altzairu herdoilgaitza
Batez ere elikagaien makinetan eta herdoila saihestu behar duten beste makinetan erabiltzen da.
Kobrezko aleazioa
Turbina fabrikatzeko material nagusia da. Orokorrean, fosforozko brontzea, aluminiozko brontzea eta abar daude. Konpromisorako erabiltzen diren zizare-engranajeen material gehienak 45 altzairua, 42Cr Mo, 20Cr MnTi eta beste altzairu batzuk dira. Harra eta turbinarako material desberdinak erabiltzen dira hortzen gainazalean itsastea eta harrak eta turbinak elkarrekin hazten direnean irristatzeak eragindako higadura iragankorra ekiditeko.
Engranajeen tratamendu beroa
Engranajeen gainazaleko tratamendua materialaren gainazaleko egoera hobetzeko egiten den tratamendu prozesu bat da. Helburu nagusia da
Hobetu korrosioarekiko erresistentzia eta herdoilaren prebentzioa.
Higadura erresistentzia hobetu
Hobetu gainazaleko zimurtasuna (gainazal leunagoa)
Gainazala leunduagoa eta ederragoa da
Hobetu nekearen indarra
Engranajeak burdinazko metalez, metal ez-ferritsuz eta ingeniaritza-plastikoz eginda daude, dagozkien aplikazioen arabera. Engranajeen indarra material motaren eta tratamendu termikoaren metodoaren arabera aldatzen da.
Fabrikazio-prozesuan zehar, tratamendu termikoek zeregin garrantzitsua dute engranajeen eta engranaje-euskarrien errendimenduan eta iraunkortasunean. Osagai metalurgikoen propietateak hobetzeaz gain, tratamendu termikoak ere garrantzitsuak dira kostuak kontrolatzeko eta fabrikazio prozesu orokorretarako. Prozesu hauek engranajeen eta engranaje-euskarrien gainazaleko gogortasuna ere handitu dezakete.
Indukziozko gogortzea tratamendu termiko ohikoenetako bat da. Prozesu honetan, altzairua ACCM goiko puntu kritikotik 30-50 gradura berotzen da. Prozesuaren ondoren, altzairua aire geldian hozten da. Prozesu hau karbonozko altzairu arruntetan, burdinurtuetan eta altzairu herdoilgaitzetan erabiltzen da.
Flame Hardening tratamendu termikoko beste prozesu bat da. Prozesu hau engranaje handietarako, karbono altzairu arruntetarako eta burdinurtuetarako erabiltzen da. Bira eginez, sutan biratuz edo beroketa progresiboaz egin daiteke.
Hortz kopurua eta engranajeen forma
Hortz inbolutiboaren profila engranaje-hortz kopuruaren arabera aldatzen da. Zenbat eta engranaje-hortz gehiago izan, orduan eta gehiago izan ohi du hortz-profilak zuzen. Engranaje-hortzen kopurua handitu ahala, sustraiaren hortz-forma lodiagoa bihurtzen da eta engranaje-hortzen indarra handitzen da.
Goiko irudian ikus daitekeen bezala, 10 hortz-zenbakia duen engranaje baten hortzaren erroa partzialki hortzaren erroan zulatua dago, eta sustraia moztea gertatzen da. Hala ere, z=10 hortz-zenbakia duen engranajeari desplazamendu positiboa aplikatzen bazaio, engranajearen indarra 200 hortz-zenbakia duen engranajearen neurri berean lor daiteke, hortzaren puntako zirkuluaren diametroa eta hortzaren lodiera handituz. .
Martxak aldatzearen eginkizuna
Mekanizazioan zehar hortz kopuru txikiak eragindako erro-mozketa saihestu dezake.
Nahi den erdiko distantzia desplazatuz lor daiteke.
Hortz proportzio handia duten engranajeen kasuan, desplazamendu positiboa aplikatzen zaio engranaje txikiagoari, higatzeko joera duena, hortzaren lodiera loditzeko. Alderantziz, engranaje handiagoen aldaketa negatiboak hortz lodiera meheagoa eragiten du, bi engranajeen bizitza hurbila izan dadin.
Nola lubrifikatu engranajeak?
Engranajeak ondo lubrifikatuta egoteak ala ez engranajeen iraunkortasunari eta zaratari eragingo dio. Engranajeak lubrifikatzeko metodoak, orokorrean, hiru kategoria hauetan bana daitezke.
– Koipea lubrifikatzeko metodoa.
- Splash lubrifikazio metodoa (olio bainu metodoa)
- Behartutako lubrifikazio-metodoa (zirkulazio-olioaren spray-metodoa)
Lubrifikazio-metodoa hautatzea, batez ere, engranajearen zirkunferentzia-abiadura (m/s) eta biraketa-abiadura (rpm) eta abarretan oinarritzen da erreferentzia gisa. Hiru lubrifikazio-metodo motak zirkunferentzia-abiaduraren arabera sailkatzen dira eta, oro har, abiadura baxuetan koipe-lubrikatzea, abiadura ertainean zipriztintzea eta abiadura handiko lubrifikazio behartua dira. Hala ere, hau erreferentzia orokorra baino ez da, eta koipearen lubrifikazioa zirkunferentzia-abiadura handietan erabiltzen den kasuak daude mantentze-lanetarako eta beste arrazoi batzuengatik.
Gears VS Sprockets
Gears
Engranajea hortz inboluzio formakoa da, eta pinoia "hiru arku eta lerro zuzen bat" hortz forma du.
Engranajeak bi engranajeen hortzak saretuz gidatzen dira, eta bi engranajeak kateek gidatzen dituzte.
Engranajeak ardatz paraleloen eta edozein ardatz mailakatuen arteko transmisioaz jabetu daitezke, eta sprocket-ek, berriz, ardatz paraleloen arteko transmisioaz soilik gauzatu dezake.
Engranajeek transmititzen duten momentua pinoiena baino handiagoa da.
Engranajeen prozesatzeko zehaztasuna eta instalazio-kostua pinoiena baino handiagoa da.
Engranajeen transmisioa trinkoa da, eta sprocket distantzia luzeko transmisioa gauzatu daitekeen bitartean.
sprockets
Kate-distantzia erdiko distantzia handiarekin transmisiorako egokia da eta pisu arina eta kostu baxuaren ezaugarriak ditu.
Katearen eta pinoiaren prozesatzeko zehaztasuna eta instalazioaren zehaztasuna, baita kate-distantziaren erdiko distantziaren zehaztasuna engranajeena baino txikiagoa da, eta errazagoa da lehendik dagoen kate-distantziaren parametroak aldatzea (transmisio-erlazioa, erdiko distantzia, etab.) erraz instalatzeko eta mantentzeko.
Normalean, katearen unitateak pinoiaren hortz handiagoak ditu eta kateak aldi berean parte hartzen dute sarean eta pinoiaren hortzak zirrikituaren arkuan parte hartzen dute, engranajearen tentsioaren kontzentrazioa txikia da, beraz, katearen unitateak karga-gaitasun handia du eta engranajearen hortzaren gainazaleko higadura. nahiko arina da.
Kateak elastikotasun ona duelako eta katearen giltza zati bakoitzak olio lubrifikatzailea gorde dezakeenez, buffer-ahalmen hobea eta bibrazioak xurgatzeko ahalmen hobeak ditu kontaktu-engranaje-hortz zurrunekin alderatuta.
Transmisio-gaitasuna espazioak mugatzen duenean, erdiko distantzia txikia da, berehalako transmisio-erlazioa konstantea da edo transmisio-erlazioa handiegia denean, abiadura oso handia da eta zarata eskakizuna txikia da, kate-transmisioaren errendimendua ez da. engranaje transmisioarena bezain ona.
Notice: JavaScript is required for this content.
WLY TRANSMISIOA CO., LTD. potentzia mekanikoen transmisioko piezen fabrikatzaile eta hornitzaile bat da Txinan. 15 urte baino gehiagoko esperientziarekin, WLY transmisio-hornikuntza enpresa fidagarria da, errendimendu handiko transmisioak salgai dituena.
|
Ipar Euskal Herriko Maratoiaren bigarren edizioa 2023ko maiatzaren 7an izango da. Biarritz Olympique Athlétisme klubak antolatuko du . Côte Basque-Adour aglomerazioak merezi duen nazioarteko lasterketa izan dezan.
Helmugarentzat
Miarritzek eta Lapurdik lauki guztiak betetzen dituzte maratoi-ekitaldi handi bat antolatzeko: nazioarteko kirolarientzat irudi chic bat, aparteko ondare arkitektoniko eta naturala dugu, mundu mailako arrakasta turistikoa lortuz. Beti ahal den harrera goxoena eskeiniz.
Dekorazioarentzat:
Aguilera zelai ospetsutik hasi eta bukatu, Ipar Euskal Herriko Nazioarteko Maratoiak Biarritz, Basusarri, Arrangoitze Arbona eta Bidart udalerrietan zehar distira egiten duen karta postalaren ibilbidea eskainiko du.
Aukera hauek izanen dituzue :
– Auzo eta monumentu enblematikoak: Sainte-Eugénie eliza, arrantza portu zaharra, Miarritzeko itsasargia 73 metroko itsas mailatik gora dagona, Miarritzeko etxe tipikoak, kasinoa eta hotel handiak, adibidez Hôtel du Palais enblematikoa bezala, Aquariuma…
– Leku ospetsuak: Helmuga ozeanoaren aurrean iraganen duzue, batez ere ama birjiñaren arroka, Miarritzeko itsasargia eta mundu osoko surflarien artean ezagunak diren hondartzak (Grande Plage, Côte des Basques, Miramar, Marbella…)
Euskal Herriko giroarentzat »
Publiko andana bat, zuek baino motibatuagoak izanen direnak, helmugan animazio asko izanen dituzue, edateko eta jateko aukerarekin… Zuen bizitzako maratoi bakarra nun ez zareten presatuak izanen iristeko
|
[lead]Azken jardunaldietan puntuak biltzen ari da Euskal Ligako taldea. Larunbateko partidan hiru puntuak bereganatu zituzten Koldo Zalduaren neskek, igo berri den Ariznabarra taldeari 3-0 irabaziz. Lazkaoko Arizti Handi futbol zelaian jokatu zuten estreinakoz aurtengo liga txapelketan. [/lead]
Partida hastearekin batera, aurkariak egin ziren baloiarekin. Gasteizko taldeak baloia izan nahi zuen oinetan baina aurrera begira ez zuten jokaldiak josterik lortzen. Minutuak aurrera joan ahala, arabarren ate ingurura gehiago gerturatu ziren etxekoak. Erdiraketa baten ondoren, Ane Leizeagak baloia hartu eta area barruan falta egin zioten. Epaileak penaltia adierazi zuen baina Izaro Insaustik ez zuen asmatu, atezainak gelditu baitzion. Aldageletara hutseko markagailuarekin joan ziren. Bigarren zatiarekin batera, hobe kokatu ziren Goierri Gorriko jokalariak. 48garren minutuan Ane Leizeagak pase luze baten bidez, Ane Lopezi pasa zion baloia. Honek defentsen artetik errematea egin eta 1-0ekoa igo zuen markagailura. Taldea lasaiago aurkitu zen abantailarekin, eta ondorengo bi golak jarraian iritsi ziren. Mara Munduateren oinetatik etorri ziren biak. Partidaren azken momentuetan bi taldeek izan zuten aukeraren bat baina 3-0eko markagailua ez zen mugitu. Garaipen honekin zazpigarren postuan dira goierritarrak 11 punturekin.
Harrobiari dagokionean, jubenilen taldeak alderantzizko bilakaera izan zuen. Menderatzen hasi zen Goierri Gorri taldea Touring taldearen zelaian, baina 11garren minutuan penalti bidez aurreratu zen etxeko taldea. Partidako ordu erdia bete orduko berdindu zuen Amaia Erauskinek markagailua. Jokoa menderatu arren, ez zuten aurrea hartzerik lortzen eta atsedenaren aurretik bi gol egin zituen etxeko taldeak, 3-1. Atsedenetik bueltan asko gogortu zen partida, eta 70garren minutuan Amaiak kontuko bigarren gola egin bazuen ere ez zen aski izan. Azken minutuak bat gutxiagorekin jokatu zuten gorriek, eta azkenean esku hutsik itzuli ziren.
Kadeteek berriz, jokoa eta markagailua menderatu zuten Arizti Handin. Distira gehiegi egin gabe, baina atsedenera 2-0 aurretik joan ziren Alaitz eta Ainhoaren golekin. Azken honek bigarrena ere egin zuen aldageletatik bueltan, eta Zarauztarrek aldea murriztea lortu bazuten ere goierritarrek amaierako 4-1ekoa sartu zuten, kasu honetan Ihintzaren oinetatik.
Gaztetxoenen emaitzak ez dira onak izan, infantilen hiru aldeek galdu baitute. Tolosara bidaiatu zuen talde batek eta 12-0 itzuli ziren etxera. Arizti Handi zelaian, Euskaldunaren aurka 2-4 galdu zuten besteek; eta hirugarren taldeak Urnietan 2-1 galdu zuen.
Goierri Gorri klubak bazkideak lortzeko kanpaina hasi du
Goierriko nesken futbola sustatzeko eta indartzeko helburuarekin sortutako kluba da Goierri Gorri kluba. 140 jokalarirekin, alebinetatik hasita eta Euskal Ligara arteko bederatzi talderekin hasi du ibilbide berria Goierri Gorriren proiektu «irekiak eta berritzaileak». Klub guztiek bezala, bazkideak behar izaten ditu talde batek eta bazkide kanpaina hasi du Goierri Gorrik. Urteko kuota 60 eurokoa da, hemen eska daiteke bazkidetza txartela. Bakarrik azkarrago, elkarrekin urrutirago lema du taldeak eta Goierri Gorri proiektuaren helburuekin bat egiten dutenek aukera dute Goierri Gorrirekin bat egiteko.
Era berean, Goierri Gorritik jakinarazi dutenez, klubarentzako dirua lortzeko helburuarekin, Eguberrietako loteria jarri dute salgai.
Denbora 2016-2017
Goierri gorri taldeak 3-2 galdu du hernanin, ligako aurreneko partidan
17 de septiembre de 2016
Sin categoría
Bide ona hartu du Goierri Gorri taldeak
2 de noviembre de 2016
Leave a Reply Cancel Reply
Your Name
Email Address
Your Comment
Save my name and email in this browser for the next time I comment.
Goierrigorri
Goierri Gorri klubaren webgunea
Kontaktua
Loroooem ipsum dolor sit amet, consectetur cing elit, sed do eiusmod tempor incididunt uten labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam.
|
Goierritar askok eta askok izenez bakarrik ezagutzen duten Urtsuarango bailara goenetik zein barrenetik ezagutzeko aukera ematen du ibilbide zirkular honek, baita Iruin ekera aldetik sarbideetako bat duen galtzadan ibiltzeko ere.
Idiazabaldarra ez denarentzat edo hango jatorria ez duenarentzat, Urtsuaran Etzegaratera bidean dagoen errepideko seinale bat besterik ez dela esatea gehiegitxo esatea bada ere, asko eta asko dira auzo-bailara horretara sekula iritsi ez diren goierritarrak. Eta horixe Ibiltari honen asmoa, auzo horren historia eta hara iristeko dauden oinezko bideak ezagutzera ematea, Urtsuarango galtzada tartean. Idiazabal eta Segura arteko mugan dagoen Zorroztarriraino igota (680 metro), lau orduko ibilbidea da, baina erdira ekar daiteke barrenetik egiteko erabakia hartuz gero.
Orain bi urte pasa Idiazabalgo mendietako bira egiteko lagun izan ziren Antonio Berasategi eta Lake Oiarbide izan dira honetan ere gidari lanak egiteko prestutasuna azaldu dutenak. Informazioa eta kontuak soberan, eta giroa hainbestekoa zenez apiril bukaera hartan, hamabost kilometroko buelta azkenean, 600 metrorik gorako igoerako desnibelarekin.
San Estebandik Iruingoenera
Plazatik abiatu eta Karkamo estradea zeharkatuta, Urtsuaran erreka ondoko oinezko bideari heldu behar zaio, bost minutuan mendi bizikletarekin ibiltzeko pump track pistara iritsi arte. Behin han, eskubitara hartu, eta N-1 errepidea azpitik zeharkatu behar da, baserri bidean gora eginez aldapa pikoan. Beste bost minutuan, Lobioko begiratokia, Idiazabalen ikuspegi dotorea eskaintzen duen gaina, eta ezkerreko bidea hartuz, denbora gutxian, San Esteban ermita bide kontra. Haren lehen aipamen garbia 1787koa da; Akutaingo jaunarena zen eta Agirreko maizterrek zaintzen zuten. Ermitas de Gipuzkoa lanean jasoa dagoenez, baliteke erretaula XVI. mendekoa izatea. Azken meza, berriz, 1979an eman omen zen. Urte askoan utzita egonda, Joxe Kruz Aranburuk gorde zituen hango santuen irudiak ganbaran, harik eta 2004. urte aldera diputazioak txukundu eta berritu zuen arte Fermin Leizaolaren eskariz.
Pare horretatik Iruingoenaraino ordu erdi inguru dago baserri-bidean gora. Eskubi aldera, Segura goeneko baserriak eta urrunera Zeraingo kaxkoa, eta parean Santa Barbara eta Aizkorriko gailurreria. Aurrez, Iruinbarrena eta Iruintxiki pasa behar dira Iruingoenera iristeko. Behin hura igarota, bidegurutzea: eskubitara Landarregi baserrirantz, ezkerretara Urtsuarango galtzada aldera.
Zorroztarrira igo gabe, galtzada aldetik joanez eta erreka ondotik Idiazabalera itzuliz egin daiteke Urtsuarango bira
Idiazabalek eta Segurak ‘Bi herrietako Partzoneria’ indarrean izan zuten lau mendez; 1947az geroztik Idiazabalen parte da soilik
Galtzada pasata Zorroztarriraino
Beherantz egiten du bideak hasierako tartean, eta berehala Osiñeta zubia eta erreka. Eta aurrera egin ahala, Urtsuarango galtzadaren harriak oinpean, 350 metroko garaieran eta hiru metro inguruko zabalerarekin. Urte askoan partekatu zituzten bailara horretako lurrak Idiazabalek eta Segurak, baina agintaritza administratiboa bigarrenaren esku zegoenez, Urtsuaran eta Segura lotzeko bidea zen galtzada, baita Nafarroa aldera jotzeko bidea ere.
Gaur egun bide zatirik gehienean galduta dago galtzada: batetik Idiazabalgo Ergoeneko Lertsundi eta bi Goikoetxeak, eta Urtsuaran barrutiko Ugarkazabaleta eta Galtzadasasieta baserrien uzteek galtzadaren erabilera gutxitzea ekarri zutelako; bestetik, Segurarekiko harremanak eten eta Idiazabaldik Urtsuaranera bidea egin zelako; eta baita pinudien ustiapenak galtzada hondatzea eragin duelako ere. Bi zatitan nabarmentzen da batez ere galtzada, ez oso tarte luzeetan.
Bidean behera eginez gero –ordubete inguru oinez orain arte–, Urtsuaranera iristeko beste 20-30 minutu beharko lirateke, baina bailararen osotasuna erakusteko Zorroztarrira igotzeko plana dute gidariek. Horretarako, eskubitara zabaltzen den baso-pistan gora egin beharra dago 30-40 minutuz, ia atsedenik gabeko maldan. Segurako Santa Barbara-Unamendi mendien Idiazabalgo magalera iristen da lehenik, eta handik ordu laurden batean-edo, Zorroztarriko trikuharrira, bi udalerrian arteko mugan. Gain airosoa da. Aizkorri begi-bistan, baita Idiazabal eta Ataungo mendiak ere, eta urrutirago Aralar. Bigarren ordua osatuta.
Bailaran behera errekaren ondotik
Urtsuaran behean dago zain. Horretarako, Zorroztarriko harpasoa igaro, eta otadi arteko bidezidor garbiena hartuz eta amezti txiki bat pasa ondoren, Antzurruntzaga pabiloi txikira iristen da oinezkoa 15-20 minutuan. Jaitsiera guztian bezalaxe, Etxeberri baserria ageri da parez pare, etxe handia, baina hara ailegatzerako eskubitara hartu beharra dago, landare-hesi baten ondoko bidean behera eginez Pagoeta baserrira iristeko. Asfaltozko bidea berriz, eta haren ondoan, eskubitara, Urtsuaran erreka.
Behera eginez, Elizalde baserria –garai baten taberna zuen–, eta eskubitara Santa Engrazi apaiz etxea eta haren ondoko plazatxoa. Idiazabal alderantz ezkerretara jo beharra dago, eta hantxe, bakarti, beste baserri handi bat: Olea. Pare horretan sumatzen dira dagoeneko N-1aren motor zaratak. Olaberrietako bidegurutzean erdiko bidea hartuz, Urtsuaran erreka ondoan dela bide atsegina dator aurretik. Goiburura igo, Makinetxeko zubia pasa, Olegira igo, Gaztelu jatetxearen atzetik Azpikolaundira jaitsi, eta Jaso lantegitik aurrera herrira itzulera. Pena bakarra, bideko kontu denak lerrootara ekarri ezina.
Kontuan hartzeko
Errogatibak maiatzean. Garai batean, beste ermita batzuetara bezalaxe, Agirreko San Estebanera ere errogatibak egitera joaten ziren baserritarrak maiatzean, euri eskean. Gorrin meza (Gorriaren meza) ere ematen zen, gaitz horren kontrako konjuruak botaz.
Galtzada galzorian. Urtsuarango galtzada edo Urtsuarango Bide Zaharra galzorian dagoen bide bat da, bere horretan. Urtsuaran erabat Idiazabalen parte izatera pasa zen 1947an, eta Segurara joan behar ez izanak, baserriak hustutzeak eta pinudien ustiaketak eragin du egoera.
‘Bi herrien partzoneria’. Asun Urzainkik jasoa duenez, Idiazabalek eta Segurak Bi herrien partzoneria osatu zuten eratu zuten Urtsuaranen 1409. urtean. Idiazabalek Seguraren menpeko izateari utzi zionean ere (1615) partzoneriak jarraitu zuen, eta 1825ean desegin zutenean, herri bakoitzak berak erabiltzen zituen mendi aldeko lurrak hartu zituen. Lau mende pasako historian gorabeheratsua izan zen partzoneriaren kudeaketa.
Fitxa teknikoa
Iraupena: Lau ordu
Luzera: 15 km
Gorakako desnibela: 619 metro
Beherakako desnibela: 615 metro
Zailtasuna: Ertaina
Oharrak: Urtsuaranera iritsi arte ez dago iturririk bidean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide
Azken egunetako irakurrienak
1
Kirol bat baino gehiago
2023/06/05
2
Haragi gordina… Hilerri!
2023/06/05
3
Latinaren arrastoa, ‘-ain’
2023/06/05
Goierriko Hitza
943 16 00 56
goiberri@hitza.eus
Oriamendi, 32 – BEASAIN
Nor gara
Aniztasun politika
Argitalpen politika
Pribatutasun politika
Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa
X
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
Posta elektronikoa
Pasahitza (Pasahitza ahaztu duzu?)
SARTU
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Posta elektronikoa (Identifikatu)
BIDALI
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
X
Pasa hitza ondo aldatu da.
Aurreko pasahitza
Pasahitz berria
Pasahitz berria errepikatu
Aldatu
Oraindik ez zara HITZAkide?
X
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
|
Avironek denboraldiko egoerarik larrienean egingo dio bisita Bordeleri, gaur jokatuko baitu 20.15etik aurrera Amlin Challengeko neurketa. Garrantzitsua gainera, final-laurdenetan izan nahi baldin badu, garaipena behar baitu. Astebeteko epean bigarren aldiz jokatuko dute bi talde hauek, joan den astean Ligako neurketa izan baitzuten. Orduan frantziarrek sekulako ezustea eta kolpea eman zieten zuri-urdinei, eta orduko arantza ateratzeko balioko die jokalari euskaldunei.
Bi jardunaldi geratzen dira lehen fasea amaitzeko, eta Bordelek gaur egiten duena egiten duela, ez dauka ezer egiteko aukerarik. Beraien erronka Liga izango da. Hori buruan dutela zelairatuko dira, eta orain arte minuturik gutxien jokatu dituzten jokalariek ere izango dute gaur lanean aritzeko parada.
Horrek arrisku handia dakarkio norgehiagokari, jokalari horiek hamabostekoan lekua badutela erakustera aterako baitira, eta galtzeko oso gutxirekin. Beraz, kontuz ibili beharko dute Baionakoek, garaipena lortu nahi badute. Bestetik, Liga bi jardunaldiz etenda egongo da, Europako partidak jokatzeko. Ongi etorriko zaie hori, garaipenak lortzen badituzte behinik behin, horrek Ligako azken itzulian indarrez ekiteko balioko baitie.
Dena dela, Avironen egoera oso larria da, eta kezka handitzen ari da. Orain arte Europan ez dira final-laurdenetan inoiz sartu, eta aurten horretarako ilusiorik bazegoen, baina garbi dago lehentasuna Top 14ak izango duela, mailari eutsiz.
Uste baino okerrago
Avironek taldea aurrean ibiltzeko apustua egin du, baina Biarritz bezalaxe, uste baino askoz ere denboraldi eskasagoa egiten ari da, eta entrenatzaile aldaketak ere ez du ekarri onurarik, alderantziz, taldeak atzeraka egin baitu, eta jaitsierako postuetan daude Biarritzekin berdinduta.
Gaurko ez du hamabostekorik eman Elisaldek, baina pentsatzekoa da, ahal duen onena zelairatuko duela, eta normalean minutu gutxi izaten dituzten jokalariek gaurkoan ere itxaron egin beharko dutela. Aviron sailkapenean bigarren dago Londonen atzetik, eta lapurtarrek bi partidak irabazi beharko dituzte sailkatzeko.
Beharrak
Europan aurrera egitea beti da erakargarria, baina zuri-urdinen agintariek garbi utzi dute aurtengo lehen helburua mailari eustea izango dela, nahiz eta Amlin Challenge ere ez duten baztertu nahi.
|
IkasGura taldeak behar besteko baldintzak sortu ditu bere knowhowa beste unibertsitate erakunde batzuetara eta Euskal Herriko lanbide heziketako eta bigarren hezkuntzako sarera transferitzeko. Pilatutako esperientzia praktikoak eta gaiari buruzko ikerkuntzak argi erakusten dute goi mailako hezkuntzaren baitan erabilitako estrategia batzuen eraginkortasuna. Nolanahi ere, zailtasun handietako bat hezkuntza sareek nork bere aldetik lan egiten dutela da. Azken helburua da, hain zuzen ere, IkasGura taldea lanbide heziketako sarearekin egiten ari den truke lana areagotzea, bereziki Tknikaren bidez egiten ari dena (Eizagirre, Imaz & Rekalde, 2018; Eizagirre, Altuna eta Fernández, 2018), eta bigarren hezkuntzako sarearekin trukea egiteko zubiak eta bideak ezartzea. Euskal Herriko goi eta erdi mailako irakaskuntza sare guztien arteko topaketa eta sinergia funtsezko erronka da ikertalde honentzat.
Hala ere, bere ibilbide zientifikoari esker, IkasGura taldeak loturak ezar ditzake hobekuntzaz, ikaskuntzaz eta langileen formakuntzaz arduratzen diren gizarte eta enpresa erakundeekin ere.
|
AEKk antolatzen duen KORRIKAren barruan, KORRIKA KULTURALA ere ospatzen da. Korrika kulturalean kokatzen da erakusketa hau. Korrika gai hartuta, KORRIKA UMEEN BEGIETATIK izeneko erakusketa antolatu dugu, bertan ikasgela bakoitzak sortutako horma-irudiak erakutsiko ditugu.
|
Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu
Argazkilari bat, Lua Ribeiraren Aristokratak serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen Zeruratzea erakusketan. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi
Ainhoa Sarasola -
2023ko martxoak 21 - Donostia
Facebook-en partekatu Twitter-era bidali 0 Iruzkinak Nire artxiboetan gorde Albistea entzun
Fokua bazterkeriaren ideian jarri du azken urteotan Lua Ribeira argazkilariak (As Pontes, Galizia, 1986). Gizarte egiturek aparte utzitako kolektiboengan. Horren froga dira 2016. eta 2020. urteen artean garatu zituen bost argazki serie. Denborak emandako perspektibak are argiago erakutsi dio hori, halere, «modu oso intuitiboan» lan egiten duela aitortzen baitu. «Baina orain, lanok bateratzeak zentzua hartu du niretzat. Horietan, badago motibazio politiko bat bazterketak aztertzeko eta, aldi berean, zalantzan jarriko dituen proposamen bat egiteko; komunitate horien inguruan bestelako narratiba batzuk erakusteko». Bost serieok elkarri harilkatuta ikus daitezke orain, Zeruratzea izenburupean, Donostiako Artegunean, uztailaren 2ra arte.
2018tik Magnum agentziako kidea da Ribeira, eta bere obrarekin orain arte egin den erakusketa zabalena da Tabakalerako beheko solairuan zabaldutakoa. Lanerako metodologiak batzen ditu irudi guztiak; izan ere, Ribeira luzaz egon da komunitate horiekin harremanetan gehienetan, eta elkarbizitza horren fruitu dira argazkiak. Halaber, bazterkeriaren ideiak lotzen baditu ere, irudiak bere egiteko eta interpretatzeko ikuslearen askatasuna aldarrikatu du artistak. «Azalpenak emateak guk eraikitako zerbaiti erantzuten dio azkenean, eta nik gustukoagoa dut ikusleak argazkiei modu bizi, emozional edo intuitiboagoan aurre egitea; hemen ez dago ezer jakin edo ulertu beharrik». Anbiguotasunari tartea uztea ere maite duela gehitu du.
Argazki liburuetan espezializatutako Dalpine argitaletxeko zuzendari Sonia Berger izan da komisarioa, eta haren inguruan argitalpen bat ere osatu du etxeak. Ribeirarekin harremanetan jarri zenean, haren lan ugaria ezagutu zuen. «Eta bost proiektuok ikusita, oso agerikoa egin zitzaigun lotuta zeudela; ez gaiagatik zehazki, ez lekuagatik, baina bai hari batengatik. Bere lanarekin, Luaren asmoa ez da hainbeste lekukotza bat ematea, ezpada komunitate horietara gerturatzea eta bereizkeria horiek zalantzan jartzea».
Argazkiak elkarren segidan jarri dituzte paretetan. 74 dira guztira, tamaina desberdinetakoak. Ez dute bateratzen dituen izenbururik, ez izenik, kokalekurik edo urterik idatzia alboan, eta zaila da serie bat non bukatzen den eta bestea non hasten den antzematea. Hain zuzen ere, sentsazio hori sortzea berariaz bilatu dute artistak eta komisarioak, ikuslearen begirada ahalik eta gutxien bideratzeko asmoz, hari askatasuna emate aldera. Zehaztapen horiek denak ibilbidearen amaieran eta eskuorrian topatuko ditu bisitariak.
Parkeak, maskarak, mugak
Edonola ere, erakusketari izena ematen dion Zeruratzea serieko argazkiekin abiatzen da ibilbidea. Erresuma Batuan osatu zuen sorta, etxegabetzeak jasan dituzten herritarrekin. Parkeetan erretratatu zituen gehienak, maiz mozorro edo maskarak jantzita, irudi atenporalagoak eta mitologikoak sortu nahian, haien testuingurutik atera eta bestelako narratibak eraikitzeko asmoz. Horiek Aristokratak serieko argazkiekin nahasten dira aretoko horman aurrera egin ahala. Galizian hartutako irudiak dira, desgaitasun intelektuala duten andreak bizi diren erakunde erlijioso baten egoitzan; bertan bi uda eman zituen Ribeirak, eta antzerki tailer baten harira ireki zitzaion argazkiak egiteko bidea.
Aretoaren erdian dagoen gela txikiago batean, Ikuskariak saileko argazki sorta dago. Andaluziako Puente Genil udalerrian Aste Santuaren ondotik egiten duten ospakizun erlijioso batean hartu zituen irudiak; prozesio edo ospakizunen aipamenak baztertuta, herritarren bisaiak eta maskarak dira, berriro ere, protagonista.
Eta goiko pisuan, azkenik, mugako lurraldeak eta migrazioa ardatz dituzten bi sail bildu dituzte. Magnumen proiektu bat izan zen Oihana; Mexikoren eta AEBen arteko harresia zeharkatu nahian zebiltzan gizon batzuekin harremana egin zuen inguru hartan artistak. Zorionekoak seriea, berriz, Melillan (Espainia) garatu zuen, eta Marokotik Europara iritsi nahi duten hainbat gazte ditu ardatz.
Gune berean, hiru beira arasatan, Ribeiraren sormen prozesuaren erakusle diren askotariko irudiak bildu dituzte; lanok osatzeko balio izan dioten fotograma, zirriborro eta oharrak daude ikusgai.
Ane Abalde Kutxa Fundazioaren Arte eta Ondare zuzendariaren hitzetan, «gaur egungo dokumentalismo berriaren erreferente bat» da Ribeira. Zaurgarritasunak ez ezik, artistaren lan moldeak batzen du bilduma, haren iritziz ere. «Luak inplikatzea erabakitzen du, komunitateen elkarbizitzan murgiltzea. Ondorioz, bera eta bere begirada ez dira opakuak; irudiaren eraikuntza subjektiboa agerian jartzen du». Era horretan, artistak arreta kontakizun txikietan jartzen duela nabarmendu du Abaldek, iruditeria soziala eraikitzen duten estereotipoetatik ihes eginez. «Luaren lana eta erakusketa tresna boteretsuak dira iruditeria horiek deseraikitzeko».
Sareko BERRIAzalea:
Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.
Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.
Izan BERRIAlaguna
Gaiak
Lua Ribeira
Kutxa Kultur Artegunea
Argazkia
Arteak
Arteak eta kultura
Gipuzkoa
Euskal Herria
Albiste gehiago
IKUSEZIN IZATETIK, OHOLTZAK HARTZERA
Olatz Enzunza Mallona
Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruko irakurketa txostena kaleratu du. Datuen arabera, aldatzen ari da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa: parekidetasuna lortzen ari da, orokorrean. Txapelketa eta saio informaletan, ordea, alde nabarmena dago oraindik ere.
Orwell, berridatzia
Mikel Lizarralde
George Orwell hil zela 73 urte igaro diren honetan, 'Abereen etxaldea'-ren egilea ingeles literaturaren erreferenteetako bat da oraindik ere. Biografia batek haren argi-ilunak ekarri ditu azalera.
Blur 2023
Jon Pagola
Hiru dibortzio disko
Iban Zaldua
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
|
Entrenatzaile zuri-gorriak denboraldi osoan zehar zaleek eskainitako babesa garaipen batekin itzuli nahi die
Babestutako edukia
2023ko mar. 23a
Iraia Iturregi eta Ane Azkona izan dira San Mameseko protagonistak Sevilla FCren aurkako partidaren atarian. Neurketa honetan, hiru puntu daude jokoan sailkapeneko gune arriskutsutik ihes egiteko.
Teknikari zuri-gorriak oso ondo daki San Mameseko hitzordu garrantzitsue inguruan; batez ere, futbolari gisa garaikurrak lortzeko unean. Orain, beste helburu garrantzitsu bat dago. "San Mamesen neurketa asko bizi izan ditut jokalari bezala eta orain entrenatzaile gisa. San Mameseko partida hau Ligako tituluengatik borrokatu nuena bezain garrantzitsua da. Garaikurrengatik denboraldiaren amaieran jokatuko dugu, Kopako Lauko Finalean. Erosoa ez den egoera batekin bizitzea dagokigu, hiru puntuak ezinbestekoak dira. Athleticzale guztiei laguntza eskatzen diegu", argudiatu du prestatzaileak.
"Ziur epe laburrera edo ertainera begira, taldea sailkapenaren gune nagusian kokatuko dela eta jokalari gazte batzuek aurrera urratsa egingo dutela; izan ere, Kluba lan handia eta ona egiten ari da kontratu berritzeekin. Irabazi egin behar da Ligan lasaitasun gehiago izateko", gaineratu du Iraiak.
Ostiral honetan garaitzea jauzi bat litzateke. "Edozein jokalarirentzat, egi bihurtutako ametsa da San Mamesen jokatzea. San Mamesen talde indartsu bati irabazteko gai bagina, ziur motibazio kolpe bat izango dela eta horrek eragina izango duela. Jendeari itzuli behar zaio ematen diguna, Lezaman oso giro ona dago. Maitasuna eta ematen digutena itzuli nahi diegu".
Iraiak badu harmailaren babesa batzeko bilatzeko formula: "Jendea lotu behar dugu, erraza da laguntza eskatzea. Lehen minututik, baloi bakoitzean, ikusleak gure jokoari lotu behar ditugu, solidarioak izan behar gara. Ausartak eta bertikalak ere, jende askorekin iritsi behar gara aurkariaren areara. Asko sortu beharko da, eta defentsa-mailan oso serio, solidario eta bizi egon".
Bestalde, duela gutxi kontratua berritu berri duen Ane Azkonak jokalariak honako hau azaldu du: "Oso pozik nago kontratu berriarekin. Garrantzitsuena Klubak izan duen apustua da. Aurten kontratu berritzeak asko ari dira egiten, harrobiko jokalari gazteen ontzira dudarik gabe igo naiz".
"Partida hau oso garrantzitsua da, hiru puntu irabazi behar dira lasaiago egoteko. Ez zaigu gustatzen sailkapeneko posizio horietan ikustea. Biharkoa inflexio puntu bat izatea espero dut. San Mamesen jokatu ahal den guztietan bertan jokatu behar da, lehen aldietan urduritasun hori izaten duzu, baina berotzera irteten zarenean ahaztu egiten duzu gainontzekoa. Presio positiboa da, ilusio handia egiten digu", esan du aurrelariak.
+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
Albiste guztiak ikusi
2023ko mai. 29a
Maite Zubietak 2025era arte berritu du
Emakumezkoena
Busturiako jokalari gazteak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua Athleticekin
Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a
Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”
Kluba
Klubean 16 denboraldi eman ondoren, aurrelariak agur esan du gaur San Mamesen, hunkituta eta bere kide guztiez inguratuta: "Denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak. Aprobetxa ezazue aukera, esku onenetan zaude"
Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a
Zuzenean: Nekane Diezen agurra
Emakumezkoena
Jarrai ezazu streaming bidez aurrelari zuri-gorriaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik, erretiroa iragarri ondoren
Ikusi gehiago
2023ko mai. 25a
Athleticek agur esan dio Kopari
Emakumezkoena
Lehoiekin batera bizi izan dugu Kopako finalerdietako esperientzia
Ikusi gehiago
2023ko mai. 24a
Real Madrid, gehiegizkoa Athleticentzat
Emakumezkoena
Lehoiek argi galdu dute Kopako finalerdian Weir buru izan duen arerio baten aurka
Ikusi gehiago
2023ko mai. 23a
"Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa, eta izugarria litzateke irabaztea"
Emakumezkoena
Iturregik eta Azkonak taldea "ilusioz gainezka eta denboraldiko unerik onenean" ikusten dutela azpimarratu dute
Ikusi gehiago
2023ko mai. 23a
Real Madrid, Kopako finala jokatzeko azken oztopoa
Emakumezkoena
Athletic Clubek talde merengea izango du aurkari bihar, 21:00etatik aurrera, Erreginaren Kopako finalerdian
Ikusi gehiago
2023ko mai. 22a
Emakumezkoen lan plangintza maiatzaren 28ra arte
Emakumezkoena
Talde zuri-gorriak ilusioz beteriko asteari ekin dio Leganesen jokatuko den Kopako Lauko Finalarekin
Ikusi gehiago
2023ko mai. 20a
Harrotasunaren agurra Lezaman
Emakumezkoena
Lehoiek Sara Ortegaren gol bikain bati esker Villarreal CF-ren aurka berdindutako egunean, Athletic Clubean bizitza osoa eman duen Nekaneren eta Monente erdilariaren agurra bizi izan zen
Ikusi gehiago
2023ko mai. 19a
Deskargatu Athletic Club-Villarreal CF partidaren buletina
Emakumezkoena
Lezamako partiden ohiko buletina eskuragarri duzu, Liga F-ko azken jardunaldiko partiden aurreko eduki guztiekin
|
Jendearen bizi-kalitatearen hobekuntzarekin, txorrota elektriko bizkorrak pixkanaka milaka etxetan sartzen ari dira etxeko bizitzako behar eta moda gisa. Gaur egun, hiriko etxeek sukaldeko eta bainugelako etxetresna elektrikoen eskaria ez dago jada egungo egoerarekin asetzen. Sukaldeko eta bainugelako produktuen kontsumitzaileen eskaera dibertsifikatu eta pertsonalizatuak merkatu zabala eskaintzen du sukaldeko eta bainugelako produktuen merkatua gehiago zabaltzeko.
Txinako klimak eta ingurumenak baldintzatzen dute herrialdeko biztanle gehienak udaberrian, udazkenean eta neguan giro hotzetan bizi direla. Urte osoan, ur bero gehien sukaldean erabiltzen da, platerak, platerak, zartaginak, sukaldeko garbiketak... Ur beroa erabiltzeak sortzen dituen eragozpenak direla eta, familia askok sua erabiltzen dute ura irakiten behar den ur beroa konpontzeko. beren bizitzetan. Hurrengoa komuna dago, hau da, familiako zati garrantzitsu bat. Jendeak ur-berogailua dutxa gisa bakarrik erabiltzen du. Gainera, klima hotzak, giro-tenperatura baxuak, etxeko berokuntza-sistema konplexuak eta ur beroaren aurreberotze denbora luzeak eguneroko bizitzan ur beroaren beharrak asetzea zaildu egiten dute, hala nola aurpegia garbitzea, ilea garbitzea, hortzak garbitzea eta arropa garbitzea. Jendea oraindik ur hotzari lotuta dago urte osoan, batez ere familiako adinekoak, emakumeak eta haurrak. Jende arruntaren tenperatura bikoitzeko kontrolatutako txorrota elektrikoen zerrendak familia modernoen beharrak asetzen ditu ur beroa eguneko 24 orduetan, 365 egunetan erabiltzeko, baina kontsumitzaileek oso goraipatzen dute bere ezaugarri adimentsu, zientifiko eta humanizatuengatik.
"Azkarra" bizimodu berri bat da jende modernoarentzat. Berehalako erliebea bizi dezake lanpetuta bizitzan. Jende modernoek txorrota elektriko azkarrak gero eta hobesten dituzte segurtasuna, erosotasuna, kalteen babesa, energiaren kontserbazioa eta beste ezaugarri batzuengatik.
Aurrekoa:
Zeintzuk dira ur bero elektrikoko txorrotak dituen funtzio nagusiak?
Hurrengoa:
Berehalako txorrota elektrikoaren ezaugarriak
nbzhenpin-2292@nbzhenpin.com
Jarri gurekin harremanetan
Helbidea: 34. zenbakia, Huancheng West Road, Zhangqi Town, Cixi City, Ningbo City, Zhejiang Probintzia.
Tel:+86-15867440062
Mugikorra:+86-15867440062
Posta elektronikoa: nbzhenpin-2292@nbzhenpin.com
Nabigazioa
Hasiera
Guri buruz
Produktuak
Berriak
Deskargatu
Bidali kontsulta
Jarri gurekin harremanetan
Prezioen zerrendarako kontsulta
Gure txorrota elektrikoari, sukaldeko altzairu herdoilgaitzezko txorrota elektrikoari, sukaldeko berehalako txorrota elektrikoari, etab. edo prezioen zerrendari buruzko kontsultak egiteko, utzi zure posta elektronikoa eta 24 orduko epean harremanetan jarriko gara.
Copyright © 2022 Ningbo Zhenpin Electrical Industry and Trade Co., Ltd. - txorrota elektrikoa, sukalderako altzairu herdoilgaitzezko txorrota elektrikoa, sukaldeko berehalako txorrota elektrikoa - Eskubide guztiak erreserbatuta.
|
Eusko Jaurlaritzak urtez urte egiten duten airearen kalitatearen txostenak berretsi egin du azken urte honetako bilakaera positiboa
24/09/2018
Línea Verde
info@lineaverdemunicipal.com
Euskadik eutsi egin dio airearen kalitatearen bilakaera positiboari 2017an. Halaxe adierazi du gaur goizean Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitate Zerbitzuak urtero-urtero egiten duen txostenaren emaitzen berri emateko agerraldian.
Araudiak ezarritako mailatik behera egon dira airearen kalitatea neurtzeko kutsatzaile guztiei dagozkien balioak: sufre dioxidoa (SO2), karbono monoxidoa (CO), nitrogeno dioxidoa (NO2), ozonoa eta bentzenoa, gasen artean, eta PM10 eta PM2,5 partikula esekiak.
Sailburuordeak adierazi du Euskadin arnasten dugun airearen kalitatea ona dela. Izatez, bi balio baino ez ziren gainditu, modu puntualean bada ere, eta maila kezkagarrietara iritsi gabe: sufre dioxidoa, jarduera industrialarekin lotzen dena, eta nitrogeno dioxidoa, zuzenean ibilgailuen trafikoarekin lotutakoa.
NO2-ari dagokionez, Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea osatzen duten 53 estazioetako bakar batek gainditu zuen urteko muga-balioa (40 µg/m3 puntutik 43 µg/m3 erregistratu dira), Bilboko Maria Diaz Harokoaren kaleko estazioak, hain zuzen. Egoera hori konpontzeko, airearen kalitatea hobetzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak, ibilgailuen trafikoaren ondoriozko isurketak murrizteko helburuarekin. Izan ere, trafiko handiko eremuetan dauden hiri-estazioak dira urteko batezbesteko altuena dutenak.
PM10 eta PM2,5 partikulen mailei dagokienez, esan behar da airearen kalitatearen araudiak ezarritako mugen barruan geratu direla. PM10 partikulen urteko batezbestekoan aurreko urteetako joera positibo berari eutsi zaio. Estazio guztien PM2,5-en urteko balioak araudiak ezartzen duen urteko mugaren azpitik daude.
Ozonoari dagokionez, ez da gainditu giza osasuna babesteko xede-balioa (120 µg/m3-tik gora 25 aldiz gehienez, batezbesteko gisa hiru urtean). Modu puntualean gainditu da adierazle horren balioa Urkiola, Jaizkibel, Serantes, Pagoeta eta Mundakako estazioetan. Kasu hauetan biztanlegoari informazioa eman zaio, Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloei jarraituz. Altuen dauden estazioak dira guztiak eta horrek balio altuagoak neurtzen eragiten du.
Sailburuordeak aipatu duenez, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) erreferentzia-balioak oinarri hartuta, Euskadiko estazioen % 98k bete zuen NO2-aren muga-balioa; estazioen % 88 PM10-en balio onargarrien barruan egon zen, eta % 75ek bete zuen PM2,5-en muga. Bete ez den balio bakarra, beraz, ozonoarena izan da.
Eranskina
Airearen kalitatearen muga-balioak airearen kalitatea hobetzeari buruzko 102/2011 Errege Dekretuan ezarrita daude.Errege Dekretu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko airearen kalitateari eta Europan atmosfera garbiagoa edukitzeari buruzko 2008/50/EE Zuzentarauaren balioak ekartzen ditu. Lege-estandar horietan ezarritako balioen arabera zehazten dira ez-betetzeak Batasunaren esparruan eta, beraz, araudia betetzen den ala ez ezagutzeko aplikatzen dira.
Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak etengabe neurtzen ditu hainbat kutsatzaileren kontzentrazioak: esaterako, sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, karbono monoxidoa, ozonoa, 10 eta 2,5 µm-tik beherako diametroa duten partikula esekiak, amoniakoa, azido sulfhidrikoa, bentzenoa, toluenoa eta xilenoa. Gainera, meteorologia-parametroak ere neurtzen dira, hala nola haizearen abiadura eta norabidea, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa. Datu horiek denbora errealean kontsultatu daitezke ingurumena.net eta Open Data Euskadi atarietan.
Araudi horretaz gain, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2005ean gida batzuk argitaratu zituen; horietan, airearen kalitatea neurtzeko aztertzen diren kutsatzaileen erreferentzia-balio batzuk daude. Balio horiek erreferentziako estandarrak dira, eta gobernuek helburutzat har ditzakete, tokiko baldintzen arabera.
Irekia
Ingurune-Gaurkotasuna
Dagoeneko ingurumenaren narriadurak segurtasun mugak gainditzen dituela ohartarazi dute zientzialariek
Zer egin baso-sute baten aurrean eta sua piztea prebenitzeko
EAEko autonomoek eta enpresa txikiek 34.000 euro arteko laguntzak izango dituzte kamioi berria erosteko
Saneamendu-sistema berria eraikiko dute Bilboko Portuko hondakin-urak Galindoko araztegira eramateko
Mugikortasun Iraunkorraren Legea, garraio publikoaren eta oinezko eta bizikletako joan-etorrien alde
Gaur ur berdea badela jakin dugu, eta duen balioa azaldu digu Ane Zabaletak
Parke eolikoen alde egingo dutela berretsi du Tapiak, "baina ez edozein modutan"
Hondakinen sorrera eta birziklatze-tasak gelditu egin dira EAEn
Energia berriztagarriek ingurumen-neurriak bete beharko dituzte Euskadin
Gipuzkoak gainditu du jada EBk 2025erako ezarritako % 55eko birziklapen maila
Nafarroan hasi eta Gipuzkoa eta Lapurdira zabaldutako sutea ikertuko du Fiskaltzak
Suhiltzaileek sute bat itzali dute Zubietako erraustegian
Hondakin arriskutsuak herrialde txiroetara eramateko sare bat desegin dute
Jaurlaritzak EAEko Natura-Ondarea Kontserbatzeko Legearen proiektua onartu du
Artikoko babesgunea (Alaska) petrolio industriari ireki dio Trumpek
Ikusi albiste guztiak
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies
|
Prestatu zure bisitaOrdutegia eta tarifakTaldeak eta gidariakArgibideakJatetxeakIbilbideakZEROBisita liburua
Esploratu
BildumaErakusketakEraikinaJarduerakGuggenheim 365Wellbeing
Community
Zer da CommunityEnpresen babesaEgungo Kide KorporatiboakMuseoaren LagunakJarraitzaileakHezitzaileak
Bilatzailea
Bilatu
Hona joan:Ordutegia eta tarifakEraikinaJarduerakGuggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak
HizkuntzaEU EuskaraES EspañolEN EnglishFR Français
DE BesucherinformationenIT Informazioni per i visitatoriPT Informação útilGL Información de utilidadeCA Informació útilPy Полезная информацияJa 役に立つ情報Ko 유용한 정보
DendaIkasiIngurumen - jasangarritasuna
ArtitzMuseoari buruzEnplegua eta praktikakPrentsa eremua
Sarrerak
ErakusketaGuggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak
Tropikoko Herri-Kultura
Ernesto Netoren (Rio de Janeiro, 1964) lanak zeharkatu, bizi, sentitu eta baita usaintzeko ere sortutako lanak dira. Obrek eta ikusleak elkarri eragitean, ikusleak bere gorputza, zentzumenak eta adimena sentitu ditzake.
Ikuslea libre sentitzea da Netoren asmoa, jolas egin eta esperimentatu dezala, baina, aldi berean, artelanarekiko ardura eta errespetua eskatzen digu; izan ere, giza gorputza bezalaxe, artelanak hauskorrak dira eta ahalik eta kontu handienarekin hartu behar da.
Hori dela eta, zenbait aretotan sarrera mugatu egin da. Arren, ibilbidean barrena ikusiko dituzuen jarraibideak betetzea eskatzen dizuegu, haiei esker, esperientzia hobea izango duzuelako eta arteaz gozatuko duzuelako artelanen kontserbazioa arriskuan jarri gabe.
Jarraian aurkituko duzuen unitate didaktikoa Ernesto Netoren obran herri-kulturak duen garrantzian oinarritzen da.
TROPIKOKO HERRI-KULTURA
Matxeteaz ebakitako kokoa (Coco na Machadinha), 2011
Kontratxapatua, kakorratz-lana, telebista, entzungailuak eta kokoa.
“Egunero esnatu eta poesian murgildu behar dugula uste dut.
Zibilizazioa eta natura uztartzetik sortutako mugimendu horrek −gauzak nola dauden, nola finkatzen diren, nola bat egiten duten, nola mugitzen diren... − Rio de Janeiroko hiria biltzen du"1, esan du Ernesto Netok.
Ernesto Netoren (Rio de Janeiro, 1964) obra kaleko herri-kulturari lotzen zaio ezinbestean. Rioko erdigune kolonialean kokatzen da bere lantokia eta jendeari era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkieten saltoki txikien eta saltzaile ibiltarien jardun erogarriaren erdigunean sartuta dago.
Ernesto Netok Brasilgo herri-kulturaren garrantzia aldarrikatzen du, bere nortasun-ezaugarriak erakutsiz. Herriaren buruargitasuna miresten du, bai eta camelô-ek (saltzaile ibiltariek), konkor moduan, salgaiak bizkarrean pilatzean erakusten duten inozentzia eta dotoretasuna ere, poliziaren presentzia saihesteko grabitatearen legeei desafio eginez. Saltzaile ibiltaria sorta izpilikua kamamila (camelo cacho lavandacamomila, 2010) edo Danborra (Tambor) eskulturek, 2010ekoak biak, erreferentzia zuzena egiten diote kaleko ikonografiari.
Matxeteaz ebakitako kokoa obrak, bestalde, 2008an egindako Koko-ura bideoa erakusten digu, hau da, kokoaren uraren eta haren salmenta tradizionalaren aldeko manifestua da, eta multinazional handiek berau komertzializatzearen kontrakoa. Ez da eguneroko elementu bat, kokoa kasu honetan, artearen kategoriara eramaten duen hautaketa estetikoa, kulturaren benetakotasuna globalizazioaren ondoriozko sistema politiko zein ekonomikoen aginduen aurrean jartzearen apologia baizik.
2009an, Operaçao Choque de Ordem egitasmoa jarri zuen martxan Rio de Janeiro hiriak, Ordena Publikoaren Idazkaritzarekin eta Udaleko Garbiketa Konpainiarekin batera. Hiriko kaleak garbitzea zen egitasmoaren xedea eta, horri jarraikiz, araudiak betetzen ez zituzten saltokiak ixtea eta osasun publikoari lotutako legeak indartzea. Ordena ezartzearekin batera, jarduera informalaren naturaltasuna debekatu egin zen, ekonomia formalizatuago bat lortze aldera. Egitasmo honek, halaber, hiriko hondartza ospetsuen irudia aldatzea ekarri zuen, eta barraketako langileak, lehengo txabola koloretsuen ordez, material estandarizatuekin eraikitako saltoki zuriak jartzera behartu zituzten. Unean bertan ebakitzen diren kokoak, gazta bigun pasteurizatua (queijo coalho) eta ganbak −Ipanema eta Copacabanako hondartzetako produktu salduenak− egun erabat debekatuta daude osasun-arrazoiak argudiatuta, eta paketetan eta dagokien iraungitze-data jarrita saldu behar dira. 2
Netoren aburuz, herriko lanbide txikiak suntsitzea ez ezik, kalean bizi den kultura baten nortasun-ezaugarrien eta kalean sortzen diren harremanen pixkanakako galera dakarte neurri horiek.
1967an, Hélio Oiticicak (Rio de Janeiro, 1937−Rio de Janeiro, 1980) Tropicalia obra egin zuen. Muinoen eta favelen giro tipikoa islatzen zuen obrak erakusketa-eremu batean, eta ikusleak obran bertan gertatzen ziren topagune sentsorialetan parte hartzen zuen labirinto-itxurako ibilbide batean murgilduz. Instalazioak desafio egiten zion espazioari eta, artelanaren bidez, eguneroko esperientzia abiarazten zuen.
Egitasmo honek garaiko zinemagintzan, antzerkigintzan eta musikan izan zuen oihartzuna. Tropicália Mugimenduak nolabaiteko “kanibalismo kulturala” aldarrikatzen zuen, herriaren indarrak eta abangoardiako ideia berritzaileak modu malguan eta naturalean elkartuz3. Proposamen horiei darien sentsualitate, gozotasun eta emari etengabeak artea eta kultura Rioko kaleekin uztartzea ahalbidetzen du. Eta, hain zuzen ere, ikuspuntu hau gailentzen da Netoren lanean, izan ere, artistarentzat, artea “edonon dago, etengabe: hemen eta orain dago”. Artistaren esanetan: “Plazerean oinarritutako pentsamoldea barruan daramagu Rion. Bizirik egotearen poza dugu, baita une zailenetan ere. Bizirik gaude; ez dago beste irtenbiderik, beraz, bizitzaren aurrean, bizirik egon behar dugu”. 4
AIPAMENAK:
1 Nike Flyknit Collective. Vimeo.com/50863391
2 Rainer Hehl, “La resistencia del ingenio popular Reflexión de Ernesto Neto sobre la alta y la baja cultura”, Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketan, erak. kat. Bilbao: Guggenheim Bilbao Museoa eta Bartzelona: Ediciones Polígrafa, 2014.
3 http://www.itaucultural.org.br/aplicExternas/enciclopedia_ic/index.cfm?fuseaction=termos_texto_esp&cd_verbete=4508
4 http://bombsite.com/issues/70/articles/2274
Preguntas
Ikus ezazue Koko-ura bideoa http://www.youtube.com/watch?v=mdDka–yyqg helbidean.
Deskribatu zertan ari den bideoan ageri den pertsona. Zerbaitek arreta berezia eman dizue? Zerk?
Kokoa fruta tropikala da eta kokoaren mamia, zukua, esnea eta olioa oso nutritiboak dira eta belaunaldi askoren elikagaiak izan dira. Kokoak historia luzea eta adeitsua du Brasilgo kulturan. Pentsatu zuen inguruko fruta tipiko batean. Nola jan ohi da? Zein unetan edo urteko zein sasoitan jaten da?
Koko-ura hondartzetako jai-giro lasaiari lotzen zaio Rio de Janeiron, bertan saltzen baita. Zein elikagai mota saltzen dira zuek ezagutzen dituzuen hondartzetan edo aisialdi-lekuetan? Nortzuk ibiltzen dira saltzaile lanetan?
Zein desberdintasun dago saltzaile ibiltariek kalean saltzen dituzten elikagaien eta saltokietako elikagaien artean? Eskatu ikasleei bi aukeren aldeko zein kontrako argudioak zerrendatzea.
Zein iritzi duzu salmenta ibiltariaz? Gogoeta egin ezazue salmenta ibiltaria debekatzeak gizartean eta bertako ekonomian izan dezakeen eraginari buruz.
Ikasgela bi taldetan banatu: talde batek saltzaile ibiltariaren aldeko jarrera izango du eta, besteak, jabeen jarreraren alde egingo du.
HasieraIkasiIrakasmunduaHezitzaileentzako gidakTropikoko Herri-Kultura
ORDUTEGIA
Asteartetik igandera, 10:00etatik 19:00etara
HARREMANETARAKO
Telefonoa:+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
E-maila:informacion@guggenheim-bilbao.euscontacto@guggenheim-bilbao.eus
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo
MUSEOA
Enplegua eta praktikakMuseoari buruzEnplegua eta praktikakKontratazioaArtitzPrentsa eremuaEkitaldi korporatiboak
|
Zein zerga-araubideri lotu behar zaizkio aseguru-agente batek jasotzen dituen zenbatekoak artean jardunean zebilenean kontratatutako polizen zioz?
Jasotako zenbatekoak ekonomia-jardueren etekintzat hartu behar dira, ekonomia-jarduerari utzi arren, betiere jarduera horren ondoriozkoak badira.
Loturak
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 24. artikulua
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
|
Mondragon unibertsitatea hezkuntza berrikuntzaren abangoardian egon da, pertsonengan, enpresetan eta gizartean eragin positiboa sortzeko konpromisoari erantzuteko.
Liburuxka korporatiboa
Jaitsi
Cambio de idioma
Soy...
MU.Abrir_cerrar_migas_de_pan
Hasiera
Nazioartea/
Mugikortasun programak/
Mondragon Unibertsitateko ikasleak/
Ikasketerako mugikortasuna/
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea/
Hurrengo urratsak/
Hurrengo urratsak
Hurrengo pausoak
Behin atzerrian ikasteko eskaera onartua izan denean hainbat pauso bete beharko dira egonaldi egiteko eta Mondragon Unibertsitateari dagozkion betebehar guztiak burutzeko.
Documentazioa
Jarraian atzerriko egonaldia burutu eta gero Mondragon Unibertsitatera ikasleak ekarri beharreko dokumentuak azaltzen dira:
Transcrip of records
Dokumentu hau HUHEZIko Nazioarteko buruari entregatu behar zaio. Kasu batzuetan ikasleei ematen diete eta beste batzuetan plataforman jartzen dute. Badira kasu batzuk non zuzenean Nazioarteko buruari bidaltzen dioten, hala bada, emailez abisatu. Ikaslearen ardura da hau lotuta eta bideratua uztea.
Certificate of attendance / Certificate end of studies
Dokumentu hau Mondragon Unibertsitateko Errektoretzan entregatu behar da (Arrasaten).
doc
CERTIFICATE OF ATTENDANCE / CERTIFICATE END OF STUDIES
Learning agreement
Dokumentu hau Mondragon Unibertsitateko Errektoretzan entregatu behar da (Arrasaten). Atzerrira joan aurretik ikasleak eta Mondragon Unibertsitateak dokumentu hau sinatu beharko dute eta amaieran ikasleak atzerriko unibertsitatearen sinadurarekin ekarri beharko du. Jarraian atxikituta aurki daite dokumentu hau.
|
Latxa Corpus v1.1
This is the training corpus of Latxa v1.1, a family of large language models for Basque based on Llama 2.
- 💻 Repository: https://github.com/hitz-zentroa/latxa
- 📒 Blog Post: Latxa: An Open Language Model and Evaluation Suite for Basque
- 📖 Paper: Latxa: An Open Language Model and Evaluation Suite for Basque
- 📧 Point of Contact: hitz@ehu.eus
As of February 13th 2026, this repository reflects a curated version of the original dataset. Some data points have been removed to ensure permission compliance. Researchers with a legitimate need for access to the original data may contact the maintainers for further information.
Dataset Summary
- Curated by: HiTZ Research Center & IXA Research group (University of the Basque Country UPV/EHU)
- Language(s): eu-ES
Latxa's training corpus combines various existing datasets, as well as some new ones that we hereby release. The raw document mix has been deduplicated and processed; here you'll find the final version of the corpus. Our data sources are introduced briefly below. For more details, consult our paper.
- Euscrawl v1.1 [new]: An updated version of EusCrawl v1 (Artetxe et al., 2022), including new content up to November 2023.
- Wikipedia: Basque Wikipedia's dump from November 2023.
- CulturaX: The Basque portion of the CulturaX corpus (Nguyen et al., 2023).
- Colossal OSCAR: The Basque portion of several Colossal OSCAR releases.
- HPLT v1: The Basque portion of the HPLT v1 corpus (Aulamo et al., 2023).
For detailed information regarding the licenses associated with each individual corpus comprising this training dataset, please refer to the respective references listed alongside each corpus entry.
Statistics
The size of each dataset in terms of number of documents can be found below:
| Train | Valid | Test | |
|---|---|---|---|
| CulturaX | 1,283,429 | 13,096 | 13,098 |
| EusCrawl v1.1 | 1,758,084 | 17,861 | 17,736 |
| HPLT v1 | 367,238 | 3,797 | 3,699 |
| Colossal OSCAR | 233,753 | 2,483 | 2,276 |
| Wikipedia | 400,902 | 4,063 | 4,092 |
Citation
To cite our work, please use:
@inproceedings{etxaniz-etal-2024-latxa,
title = "Latxa: An Open Language Model and Evaluation Suite for {B}asque",
author = "Etxaniz, Julen and
Sainz, Oscar and
Miguel, Naiara and
Aldabe, Itziar and
Rigau, German and
Agirre, Eneko and
Ormazabal, Aitor and
Artetxe, Mikel and
Soroa, Aitor",
editor = "Ku, Lun-Wei and
Martins, Andre and
Srikumar, Vivek",
booktitle = "Proceedings of the 62nd Annual Meeting of the Association for Computational Linguistics (Volume 1: Long Papers)",
month = aug,
year = "2024",
address = "Bangkok, Thailand",
publisher = "Association for Computational Linguistics",
url = "https://aclanthology.org/2024.acl-long.799/",
doi = "10.18653/v1/2024.acl-long.799",
pages = "14952--14972"
}
Acknowledgements
This work is funded by the Basque Government (IKER-GAITU project) and the Ministerio para la Transformación Digital y de la Función Pública - Funded by EU – NextGenerationEU within the framework of the project ILENIA with reference 2022/TL22/00215335.
- Downloads last month
- 116